
DONOSTIA

Augustin Anabitarte


I
Donostia!

	Azkeneko gerratea bukatu zan. Txomin donostiarra Ernani-ko aldapan gora zaldi-gaean zetorren. An, atzean, gelditu zan Ernani ta Ernani-ko kartzela, Txomin ain luzaroan egondakoa. Pakearekin askatasuna eman zioten eta Txomin eta zaldia alkarrekin ixilik zetozen. Zaldiak eup egin zuan; nekez ba-zan ere, aldapa gaitza menderatu zuan. Zaldunak eta zaldiak atseden artu.
	Gaa azpiratu zutenean goizeko amarrak-aldea izango zan. Eguzkia goi-xamar zegoan. Goizeko intza ezereztu zan; bao gerizpeak oraindik busti-antzekoak zeuden. Eguzkia itzalari ondotik zijoakion, orpoz-orpo, eta arrapatzen zion puska beltza zuria biurtu. Bideko usai gozoak lilluratuta zeukan gaztea. Aspaldian ez zuan orrelakorik aitu! Nagoan, nagoan, zion. Kartzelako itzalean oituta eguzkia biziegia zitzaion. Txomin-ek Gipuzko-ko zati eder ura ondo ikusi nai, ginballa kendu, zapi zuriarekin kopeta legortu ta... exeri zaldi gaean. Zaldiak, bide ertzean, kosk egiten zion belarrari. Zaldiek lepoa luzatzen dutenean, lengoa alako bi dutela ba'dirudite.
	Amairu illabete egin zituan Ernani-ko kartzelan eta, etxera zetorrela, etxekoek ez jakiagatik, ez zuan nai azkartu ibil-neurria. Bide artatik beretik ekarri zuten aita karlista zualako beste aitzakirik gabe. Txomin Hasparren-en zan gerratean. Etxeratu naiean Sokoan Santander-erao zijoan ontzian sartu ta Donosti-ratu zan. Doi-doi aita gazteluan giltzapetuta zegoala jakiteko beste betarik ez zuan izan: aita gaztelura, semea Ernani-ra.
	A zein ikuste ederra goi artatik! Bularra ta biotza zabaldu zitzaizkion. Mendi galantak dantza ikarragarria zebilkiten: zerua jo ta makurtu, alkarrekin topo ta altxatzen ziran: batzuk zuzen, besteak okerka, urrenak atzekoz aurrera. Atzenean ikusmena tinkotu ta bat-batean gelditu ziran guztiak: erpiena Mendizorrotz zan, lasaiena Arratzain, bakarrena Buruntza...
	Zaldiaren atze-aurrerakak loarazi lizaioketen. Orain ikusten zituan mendi-betik gorao alkarren atzetik arbolak laisterka; beste tokietan, alkarren ondoan geldik, batzarra artuta zeuden. Ikusmena geiago garbitu zitzaionean, arbol batzuk mendian gora bide erdian gelditu zitzaizkion, oker-oker eginda, ta beste batzuk, bakarka, bidea galduta bezela, atzean. Orduan ederki oartzen zituan belar ta lurgorriak, sasi ta oteak, baita ere salto batean eguzkitatik itzalera abiatzen zan beko erreka jostalaria, bide-ondotik atzera zijoazkion lili zuri, gorri, kolore askotakoak. Tarteka-tarteka, arnasa sendo artuta, Txomin-ek osasungarrizko aizez bete-bete egiten zuan bularra... Daka-daka, Txomin etxe-aldera...
	Bide zabal artan eguzkiak gero ta geiago jotzen zuan. Zaldiagana zetozen euliak arpegi-ondotik zebilzkion Txomin-eri. Oriamendi eskubide-aldean ikusita gure Erri gaxoaren istorio tristia gogoratu zitzaion. Euskalerriak kemenak oparo eman izan ditu, bearrezkoak izan eta gaezkakoak ba-litzaizkio bezela. Mendi onetan bertan euskaldun-karlistak ebain-ebain egin zituzten ingeles eta portuges soldaru zarrak. Mendian beera segika, soldaru-talderik ar zezakean juliparik gogorrena, mingarriena, artu zuten. Orduan ez ziran izan euskaldunenak metak eginda pillaka erre zituzten larru zuriak.
	Azkeneko gerratea bukatu-berria zan. Oraindik ere sutauts-usaia nabari ez ote zan. Benta Zikin-dik eta Mendizorrotz-tik danbagien kea ikusten zala esan zitekean. Soldaruen oatzak oraindik ezeztugabeak; sasietako adarrak orduantxen banaka zuzentzen ari ez ote ziran. Txomin gogoeta illun auekin zegoala, zaldia belarrez aldatzeagatik, jabearen gogoa egiteagatik bao, ba'zebillen tarteka ta bestetan belarra jan.
	Geroxeago Muntto baserri-ondotik zijoazen, Ayete-n barrena. Pintorean azaldu zan, 1813garren urtean ainbat izkillu-su egia, arriak agiak kendu ba-lizaizkio bezela.
	Amabiak ez ziran urruti. Baserritar merkatariak ba'zetozen Donostia-ko merketzatik etxe-aldera. Aien oju ta berriketa biziak zerbaitxo ernaitu zuten Txomin, Donostia aldean zegoala jakiteak ere bai. Pillaka zetozen merkatari karraxizaleak, asto-gaean ala bestela aldamenean. Zortzina ta amarnako asto-taldeetan pasatzen ziran, asto-zaiak beste ainbeste. Txomin-eri arritu-itxuran begiratzen zioten. Ura ondotik pasata burua biurtzen zaldunari. Esan bear deguna da merkatariak amaiketakoa eginda etortzen zirala; beraz, pozik eta auzoko kontuak esateko gaituak. Ordea, astoek, Txomin-en zaldiaren gisara, lokatzak utzi ta bide-baxtarretik poliki asko zetozen anka-azpian artzen zutena ondaturik.
	Bao

		Ariin, ariin, allaatu nintzen Donostin.

	Ernani-tik Donosti-raoko bidea lenbizi igo egiten da Ernani-tik gora, gero mendi-gaetik joan eta, Donostia aldean daukanean, Aldapeta-n beera jetxi.
	Txomin donostiarra Aldapeta-n beera asi zan. Zaldia zankoak aurrera ta burua atzera zijoan. "Lazkano"-baserriaren ondotik ba'zijoazen. Ta andik pixka batera Txomin-ek zutitzea egin zion gerriari ta erria aurrean ikusi: Donostia!
	Txomin-en biotza pil-pil asi zan. Gorputzari ikara eman zion eta eskua burura zeramala zaldia berez gelditu zan. Txomin egiazko donostiarra izan eta jaioterria ikustean barren guztia muetarao alaitu zitzaion, biotza lasaitu ta zoriona gaezka etorri. Norbait ezkutatu edo galdutakoan jakin izan degu zenbat maite genuan.
	Aboa biotz-arazoen aterabidea da. Tankera artan, buru-utsik, Txomin erriari ion diran xamurkeriak esaten asi zitzaion: Kantauri-ko pitxia, Hirurzun zaarra, Easo ederra, Irutxulo maitagarria, Urumea-ko erregia, ene biotzeko kutuna, sorgin-marama, ezti-tantoa, lili txuria, izar dizdizaria, amets-iturri gozoa, urrezko pinpilinpauxa, poxpolin jostalaria... Txomin gizajoak begiak busti-busti zeuzkan.
	Irakurleak ere ikusi beza Txomin-ek ikusi zuana. Asibidez, Donostia kanpotik ikus dezagun, gero barrenen arituko gatzaio-ta: irakurgai onen bukaerao ori izango degu geren bizitokia.
	Donostia-n iru tontor dira: Txubillo-mendia, Santa Klara-ugartea (orduan doi-doi ugartea) ta Gaztelu-mendia; iruron artean itsasbarrena dago, urrezko ondarra ertzean. Donostia, Gaztelumendiaren atzean.
	Egun artan udazkena aldean zegoan. Txubillo-ko argi-etxe zarrak Donostia-ondoko tontor erpienatzat erakusten zuan bere burua. Ondarreko kaxeta zuriak diz-diz egiten zuten eguzkitan. Itsasoa beera ta gora, kaxetak, atzetik eta aurretik jostatzen ari ziran poxpoliak ziruditen, ala mutillak oetakoak bustitzen. Donosti-ureta, diru-meta.
	Gaztelumendiaren atzean, esan degunez, herria. Bao erri-kaskoa urruti xamar bukatzen zan. Andik Aldapeta-rako zelai zabala zegoan eta Aldapeta-ren oean San Martin-etxadia. Beraz, erria an eta San Martin emen. Orra, zakur bat burua ta isatsa ezik lurpean sartuta bezela, burua erria litzake ta isatsa, San Martin-etxadia.
	Erriak guda gogorrak izandako itxura zeukan. Geztelumendia moallaz inguratua, gaean gaztelu zar aundia. Donostia-n ingeles, prantzes ta portuges gudariak askotxo ibilli da guda gogorretan. Ta oso gutxi zala karlistak Mendizorrotz-tik bidalitako aleak itsasbarren-gaetik aizea txistuka urratu ta tarteka lertzen ziran. Atzokoa zan kanpaiak jo ta donostiarren kaleetan baztarreratzea. Erri-inguruko moalla aundia, orduan urte gutxi zala txirtxildu zuten; erriak kopetan min-izan eta bein sendatuta lotallua bota izan balu bezela, edo-ta, bazkari on baten ondoren erriak gerria lasaitu balu bezela.
	Beraz, Donostia-k ongi elkartutako etxe ederren aurrea erakusten zuan. Donostiarrak atera zitezkean noiz-nai erritik kanpora, ez len bezela, moallako atea itxi ta San Martin-era etorri bear izaten zuten lotara. Naiz guztia Donostia izan, erria bat eta San Martin bestea. Sanmartindarrak jende alaia zan eta erritarrak bao borrokalari obeak. Ekaitz-egunetan ontzi bat bao geiago apurtzen zala bide, bildutako egurrarekin zenbait etxe egin eta bertako Zezen-Plazak bear zuan egur guztia izan zuten. San Martin-go etxeak lasaiak ziran, bea ta bizitza bakarrekikoak geienak; etxe-arteak ere zabalak. Ezin ba'gibela estua izan sanmartindarrek. Batez ere arrera onekoak ziran eta kaletarrak bezin atsegiak. Plaza polita ere ba'zuten; makiabat jai ta aurreskuak egiten zituzten. San Martin-go Sebastopol-en ibiltzen ziran Ixkia, Etxekalte, Brokolo ta zenbait zurrut-zale ospetsuak...
	Txomin San Martin-go ildegiaren ondotik zijoan, San Martin-goia ezkerrera ta San Martin-bea eskubira. Bereala zelaian zan eta Erregesoro-tik barrena errian sartu zan Plaza Zarretik. Eskotilla-kaleko ukullu batean zaldia utzi ta etxera abiatu tan Plaza Berrian bazkaritarako garaian...

__________

II
Santomasetan

	Erle amorratuak bezelatsu zebillen jendea batetik bestera Plaza Berrian. Santomas-egunean baserritar asko etortzen zan Donosti-ra ta, baserritarrak eta kaletarrak, guztiak Plaza Berrian biltzen ziran: an izaten bai-zan iru eguneko peria.

		Santo Tomas-eko periya
		txorixua ta ogiya.

	Plaza osoa mota askotako saltokiez betea zegoan. Geienak nolanai jarriak zeudela, jendea arren gisan irabioka zebillen saltokien tartean. Batzuetan, ustegabean, irtendako tokian azaltzen ziran. Bestetan, baserritar sendokote batek, aurrez-aurre, kaletar nexka mexka baten ondotik joan bear izaten zuan. An izaten ziran karraxi ta algarak! Denda-edo ziralako aiek, ola ta oialez erdipurdi eginda itxura besterik ez zuten aiek, maiz bean jo ta gaeko ontziak itzulipurdika erortzen ziran. Saltzalea asto ta kankallu-ka asten zitzaion zijoanari; bestea berriz, parrez, denda arrayua jarri dezutena. Arkupearen parean zegoan bide erosoa; baldin erosleek guztia ikusi naiez atzeraka batean ibiltzaleekin istillua jartzen ez ba-zuten. Erle amorratuen gisan zebiltzala esan degu ta alaxe zan. Gazteek txibilitoak eta koskabilloak erosi ta geiago eziean Gorra gaztain-saltzalea ernegaziko zuten. Neska liraak, irria ezpaean, jostatzeko ez besterik jaioak zirala ematen zuten.

		Ume eder bat ikusi nuben
		Donostiya-ko kalian.

	Etxekoandreak goizean egiten zuten erostea. Orduan izaten zan orain ere bai etxeko neska-mutilleri jostalluak eta goxoak ekartzeko eguna. Neska-mutillek artzen zituzten ardit, kuarto ta txanponak edo gastatu nai ez zituztenak, beintzat eltxetxoan gordetzen zituzten: lau txanpon, zazpi kuarto. Santomas-egunean urte guztian aurreratutako diruak eltxetxotik atera ta, zerbait geiagorekin, amak bakoitzari ekartzen zion peria. Donostiar neska-mutillentzat ez zan urte guztian Santomas-eguna bezin zorioneko egunik.
	Ordea, jostalluak ezik, ontziak, oialak eta etxerako bear izaten diran gauza asko saltzen zituzten. Baserritarrak pillan ikusten ziran tokietan, makillak, akulluak, kapusaiak, zamarrak, aizkorak, atxurrak-eta aldean egongo ziran. Egaztia kapoia batez ere erruz ikusten zan. Gorra zeritzatzen gaztain-saltzale emakumeak, gaztaak ezik, lanpernak, karrakelak eta lapak ojuztatzen zituan. Teresa Boba-k panpoxo ta panpoxa-eri pastelak eskei. Bertan prejitzen zuten ainbat kana lukainka: beatzekin artu, aboarekin jan eta esku-atzearekin ezpaetako koipea... zabaldu. Olio-keari Txardin-berri-koek egiten zizkioten musiak!...
	Txomin-en etxea Plaza Berriko aldetik bigarren bizitza zan eta Ikaz-kale aldetik irugarrena. Donostia-ko aberatsenak Plaza Berrian bizi ziran eta jairik ederrenak bertan egiten zituzten.
	Txomin-en etxean aita ta seme-alabak bizi ziran, alaba Txomin bao bi urtez zarragoa; Txomin-ek ogeitazortzi urte zituan. Aiekin batean Katalin mirabea zuten. Sukaldean egoten zan, plantxan aritu ere bai ta etxekoandreari illeak orraztu. Askotan iruten aritzen zan. Illean ogeitamar errialeko soldata zuan orduan ez txarra ta Santomasetan beste ogeitamar errialeko saria, zapata parea, gorua ta arizko bi alkandora... Katalin-ek berak ardazkatua. Urteak zeramazkian etxean.
	Neskame bat ere ba'zuten, Madalen, beste ajola gutxiagoko zeregietarako. Ala bearko. Orduan Donostia-ko etxeetan urik ez zala-ta, makiabat aldiz joaten zan sullarekin San Telmo-kalera ur-billa. Ta gizasemeren batekin itzegiteko aukera izanez geroz, baita fregaderan sulla ustu kalera lenbailen ateratzeagatik ur-bearraren aitzakiarekin.
	Txomin-en etxean ederki bizi ziran; urre asko ikusten zan etxe artan. Don Jose, aita, notarioa zan, baserri askoen nagusi-ordezkoa ta, orrez gaera, soldaruen alarguneri pagak ematen zizkien illero-illero. Pagak emateko dirua Kale Nagusiko Aduana-tik ekartzen zuten. Dirua kuartotan artzen zutela-ta, askotan etxekoandre gaztea ta Katalin arratsalde guztian egoten ziran, ari ta ari, kuartoak kontatu-ala pillaka jarri ta urrena, eskua irristatuaz, paperean bildu ta muturrak itxi.
	Emakumeak bakarrik bizi ziraneko zorigaiztoko egunak joan ziran. Iork ez zuan gogoratu nai iru urtez lenago soldaruak etxera etorri, baztar guztiak miatu, arrotuta gero, ta, galgarririk topatu ezagatik, etxeko nagusia Gaztelura eraman zuteneko egun ura. Eskerrak jana etxetik eramatea aal izan zutela. Ta urrena Txomin eraman zutenean! Orduan ez zuten jana eramateko aukerarik izan. Eskerrak bere zaldia, argalduta ba-zan ere, biurtu ziotela. Orain pakean bizi ziran. Aita-semeak, aurrez-aurre, mai bertan aritzen ziran lanean.
	Bao egun ura ez zan lan-eguna, jan-eguna baizik, batez ere Txomin-en etxean. Baserritarrak urteko errentak ekartzeko eguna zuten. Errentaz gaera, baserrian ollo asko eukitzen-eta, egaztia ba-zan, beste zerbait ba-zan, emaitz ederrak ekartzen zituzten, barkatu eskasiagatik, urte txarra izan degu urtero bezela asiagatik. Ta Don Jose-k baserri askoen kontua egiten zuala-ta, emaitz ugariak biltzen zituzten etxe artan; bai orduan, bai gabonetan ta bai Sanjosetan. Katalin-en sari-eguna ere zan egun ura.
	Ta ona zergatik esan degun jan-eguna. Amabiak ezkeroztik baserritarrak jabeen etxeetara etorri oi ziran bazkaritara. Txomin-en etxera ogeitabost-bat lagun etorri ziran, ez orrenbeste baserrien nagusi-ordeko zalako, baserri batekoak askotan pamili guztia ekartzen zualako baizik. Etxekoandreari, Katalin-i ta Madalen-i bildu zitzaien lan aundia!
	Etxeko gela nagusiak doi-doi artzen zituan danak. Amabitarako maiak alkartu, zapi ta ontziak jarri ta eltzeak gal-gal. Mai-burutzat zarrena jarri zuten. Txapelak belaunaren gaean, Gure Aita bat esan eta mai-burukoaren bedeinka zioarekin asten ziran. Ta asitzea asi ta galanki jan ere bai: ogi-zopa, eltzekaia, gisatua ta bixigu erria, gazta ta gaztaak; ardoa ta sagardoa edan-ala ta kafea pattarrakin. Batzuk maitik aldendu xamarrak jarrita, txaliarekin aritu bear zutenean, gorputza maiari alderatu, besoa luzatu ta, onuntzerakoan, plateratik abora bitarteko txirrio polita egiten zuten.
	Nekez asten zan izketa; jan-ala, edo edan-ala, berriketa geitu. Uztaren galerarekin asiko zitzaizuten; batez ere sagarra izango zan gogotik aren lore ederra! ta izotzak eta kaskabarrak guztia ondatu. Alako txal guri-ederra ba'genuan, gaitzak jo ta galdu zitzaigun. Emakumeak, batez ere, auzoko kontuak izaten zituzten: zereko zeraren ezkontza, ainbat baserrietako morroienak eta alako neskak onenbeste edo orrenbeste eramango ote zuan. Artean neska-mutillak ango oparotasunaz arrituta, ixilik ari ba-ziran ere, ezin geiagoan jaten zuten. A zer gizendua!
	Bazkari-bukaeran Don Jose azaldu zan maisterren artera ta bai gogoz ta ion diran atsegiezko itzakin artu. Urdalla beteko pozarekin bat bertsotan asi zan eta nagusiari ta etxeko guztieri zorion guztiak opa zizkien. Maitik altxata agur egiterakoan, urrengo Santomasetan ere errentak txintxo asko ekarriko zituztela, atzerako zor-puntta ura ere berdinduko zutela-ta, urteroko esanekin abiatu ziran, andreak saskiak besoan. Ordurako Anita etxekoandre gazteak edo libra txokolate ala bakallo-zerra sartu zuan saski bakoitzean...
	Arratsaldean ibillera berbera Plaza Berrian ala neskatxa geiago esango genuke, eguardi-artean bao. Jendea sartu ta atera Eskotilla-kaletik eta Esnategi-kaletik egiten zan eta nola! alkarri bultzaka, alkarren gainka. Zurrungillo aietan irri-karkarak maiz entzuten ziran, asarrezko itzak ere bai ta noizbait eme baten karraxia. Itsasaldiak guztiak nastutzen zituan ta jo batera ta jo bestera, zankoen gaean biraka ateratzen ziran.
	Arkupetan ibiltoki erosoa zegoan. Gizaseme apain eta neskatx pinpirriak aruntz-onuntz zebiltzan. Plazak ba'zeuzkan buru ta oak, Plazak ba'zeuzkan urdalla (lukainka-usaia nabaritu) ta Plazak ba'zeukan biotza, biotza arkupetan. Antxen zebiltzan erriko gazteak. Geren bizitzako oroitz samurrenak labe orietan trinkotzen dituzu, irakurlea.
	Arkupe-kanpotik sudur-zapi poxpolia zetorren goitik beera, zereko illunabar-argi gorrian, balkoi batetik eroria. Neska polit lirain batek beatz-muturrekin jaso zuan. Bereala iduri ederreko gizasemea azaldu zan aren pareko eskaratzan. Asi zan billa ta, ustegabean, neskatx politarekin aurrez-aurre arkitu ziran bi gazteak. Biak lotsatu xamarrak zeuden: neska geldik zapi txukuna beatzetan eta gizasemea eskua doi-doi luzatu ta artzeko tankeran.
	Eskarrik asko, gazte esan zion gizasemeak.
	Neskatxak ez zuan itzik atera aal-izan, begiratu bakarrik.
	Gizasemea bigarren bizitzara iritxi zanean, Anita-k ala esan zion anaiari:
	Ez zitzaizun joana damutuko, e...?

__________

III
Plaza Berria

	Kutxa baten barrenen bestea, onen barruan urrena eta bestea ta bestea... erdiko kutxatilla Donostia-ko Plaza Berria. Plaza Berria orixe zan, aranaren exurra, exurraren mamia. Zain guztitako odola biotzean sartu ta irtetzen dan bezela, alatsu, Donostia-ko egiteko nabari guztiak egitera donostiarrak Plaza Berrira joaten ziran. Beraz, sagarraren adarraren punttaren punttan...
	Goizean azoka izaten zan Plaza Berrian. Baserritarrak aulkietan exeritzen ziran eta eguerdiaz geroztik aulki aiek jaso egiten zituzten. Tratua bukatuta gero etxera-bidean abiatzen ziran eta len ere ikusi genituan Aldapeta-n gora asto ta guzti.
	Urrengo goizean outsik zetoztenak erri-sarreran oetakoak jantzi, xextoak koxkan utzita, ta zertxobait albait apainduta, Eskotilla-kaletik sartzen ziran. Plaza Berrian sartu bao len, Eskotilla-kaleko rekaderak asten zitzaien aalik-eta onena merkeen erosteko asmoz; batez ere eperrak eta ollagorrak izatekotan, bakanak izaten bai-ziran egazti aiek. Bein bao geiagotan iskanbilla jarrita txinelak zer-egia izaten zuten an sartzen ziran naste-borrasteekin.
	Barazki, fruta ta lorez edertua egoten zan Plaza Berria azoka bitartean.

		Donostiako plazan
		Dira gaur ageri
		Gauza merkeak eta
		Naikuak ugari.

	Neska-mutillek, aal zutenean, txanpon baten mamiya eskatzen zuten besoa luzatuta. Esku-atzea gora zutela, baserritarrek txalia-bete mami-mordoska jartzen zieten esku-gaean. Urrena, zupa ta zupa, geldiro abiatzen ziran; lenbizi, nekez ba-zan ere, eskuko zuria kendu ta gero gorritzerao.
	Jai-egunetan enparantza goiz asko ustutzen zan. Beatzitarako Ibarguren, Txanbolin eta Xagararbola, erriko txistulariek, Plaza Berritik asi ta Arrandegi, Esnategi, Ureta ta Eskotilla-kaleetan barrena bira osoa egiten zuten ostera Plaza Berrian sartzeko. Onetan ezagutzen zituzten igande ta jai-egunak Donostia-ko mutil koskorrek. Askotan kaleko souak esnatzen zituan. A zein esnatze eztitsua! Egunaren eguzkia zitzaien, gorputzaren soeko berria, giltzapetuaren askatasuna. Souak kalean arrapatzen zituanak, txistularien ondotik joaten ziran; kalearen muturrerao bakarrik txikitxoak ba-ziran.
	Amabiak laurden gutxiagotan berriro txistularien otsa izaten zan Plaza Berrian. Amabiak tarteko ordu laurdenean, neska-mutil, aurzai ta mukizuen gozagarri izaten ziran souaren irabio ta biurketak. Amabiak jota Ibarguren-ek keua egiten zion Xagararbola-ri, ta onek, lenagotik Ibarguren-i begira zegokionak, atabalari bat-batez eragin eta ez geiago eskatu, bazkaritara zijoazen-eta. Baldin euria ba-zan, txistulariek arkupetan jotzen zuten.
	Neguan arratsaldeko lauetatik seiak arte jotzen zuten Plaza Berriko txistulariek. Ibarguren txistulari yayoa zala-ta, dantzari asko etortzen zan Plaza Berrira, batez ere kaieko Jarana-ko neska ajolagutxiak.
	Berdin zien, ajola zien bost, souaren neurria onelakoa edo alakoa ba-zan, zortzikoa edo polka izan. Orixe bai, Ari, ari jotzen zutenean, yayo asko dantzatu ezik, jendea karraxika asten zan. Bao Iriyarena bezelako sourik ez zuten donostiarrek. Errikoxemeak umore onekoak izaki ta berek asmatutako jai ta kantak izaten zituzten.

		A la kinkirrinera
		A la xamurrera
		Joxpantoni Plaza Berriko
		Jira adi beste aldera.

	Orra, bada, La ciudad alegre y confiada.
	Erri-etxea Plaza Berrian zegoan; etxe ederra ala ere. Egun aundietan, gauez, iolazko argi motaekin argitzen zituzten etxe-aurrea ta arkupea. Aurrez-aurre, beste aldean, erriko aberatsenak biltzen ziraneko Casinoa edo lagun-artea zegoan. Ba'zan ere jatetxe bat Plaza Berriko txoko batean orobat goxotegia zana.
	Plaza Berrian nolanaiko jaiak egiten zituzten: bai mezak, bai zezenketak; bestetan konparsa politak ere bai. Jai aundietan enparantza itxi egiten zuten, barren-aldera mallaz-malla olezko exeri-tokiak jarririk. Exeri-tokiko malla aiek lurretik asi ta ia lenbiziko bizitzaraokoak ziran. Zenbaitek dirua poliki irabazten zuten etxeko balkoia alogeran emateagatik. Plaza Berriko balkoi guztiek numero bana zuten ipiia gaean.
	Matxinada geienak enparantza onetan bertan sortu ta lertu izan ziran.
	Gu esaten ari geranetik egun gutxiz lenago txerpolari ta txotxongilloak izan ziran. Enparantza guztia sare ta tantaiez josi zuten. Batez ere El hombre volador egitekoak ekarri zuan jendea. Ba'zan bi soka alkarren parean goitik beera ta muturretan makil bat duteneko tillinga orietako bat goi-goien, oso gora, enparantzako tellatuen parean. Tillingatik zintzilik, ankaz gora, gizon bat "gizon egalaria" etorri bear zuan aldera begira.
	Aurrez-aurre, urruti xamar, beste tillinga bat; au oso luzea. Emengo gizona, gazte bat, exerita ibiltzen zan tillingan; lengoa geldik ankaz gora, esan degunez. Gazteak tillinga utzita beste gizonaganao aidean joan bear zuala-ta, orrengatik zuan soka luzeko tillinga. Ba'zebillen, bada, atze-aurrera, gora-beera, gazte egalaria. Musika ixildu zan. Jendea asnasik gabe orain noiz izango ote zan larri. Gaztea ba'zebillen naiko abiadura artu arte. Ots bat entzun zuten buruzperako gizonak eginda. Ta tillinga luzea bakarrik utzita aidean joan zan egalaria...
	Orretxeri esaten zion El hombre volador, aidean ibiltzen zalako. Len esan degunez, orixe zuten egitekorik aundiena txerpolariek. A bai ba... egalaria aidean zijoala buruzperako gizonaganao iritxi, bi eskuak erakutsi ta, alkarri eskuak emanez, antxe atxitu zuan "gizon egalaria". A zein lasaitasuna ikusleena! Gaztea jetxi zanean oraindik pir-pir zeukan biotza.
	Bein, orregatik, buruzperako gizonari irrixtatu egin zitzaion eskuetatik egalaria ta beera erori zan; ez ordea lurrera, sarera baizik. Errenka atera zan gaztea, bere aalez, zerbait min-artua.
	Urrengoan burniari baten gaean einka joango zitzaizuten oez. Eta olaxe. Musika jo ta jo, batez ere baltseak. Lau lagun ziran. Aien musika jotzekoak alkarren antzik ere ez zuten, alegia aien souak ain bestelakoak zirala-ta, lau lagunen artean kanta bat jotzen zutela bao, lau kanta batean jotzen zutela obeto ematen zuten. Tarteetan emakume bat ontzia eskuan diru-eske ibiltzen zan jendearen tartean; ordea ikusteko asko, emateko gutxi.
	Emakume onek berak noizpeinka, musikaren laguntzarekin, erderazko bertso batzuk kantatzen zituan eta beroiek saldu ere bai.
	Oietako bat "modan" jarri zan Donostia-n egun aietan. Arratsalde batean Anton Zurrut eta Joxe Ogi Esnategi-kalean barrena edanegiak zetozela, Plaza Berrian sartuta modazko kanta ura eztarriratu zitzaien. Eta onela aritu ziran alkarri lepotik elduta:

		Mam, yo quiero subir, subir,
		Mam, yo quiero bajar, bajar,
		Mam, yo quiero subir
		En el globo de Miln.

		Todas las pollitas de aqu, de aqu,
		Les disen a sus mams, mams:
		Mam, yo quiero subir
		Aunque me caiga a la mar.

	Txomin-en etxeko Madalen neskamea, sulla sorbaldan eskaratzatik ateratzean, Anton Zurrut zirrit asi zitzaion eta Joxe Ogi ere bai.
	Madalen-ek ala bota zien:
	Mam, yo quiero? Naikua ez ote dezute ean.
	Ik, askatik bakarrik eaten al den? Zurrut-ek.
	Zu, astua Madalen-ek.

__________

IV
Anton Zurrut eta Joxe Ogi

	1860garren urtean Anton Zurrut eta Joxe Ogi donostiarrak Aprika-ko gudarako irten ziran. Guda asi zan eta bukatu ere bai. Bukatutakoan, ez Anton, ez Joxe, ez ziran azaldu. Beren senarrak iltzat emanda, alargunak illeta-elizkizunak egin zizkieten bieri.
	Irten ziranez zazpi urtez geroz Plaza Zarreko Errege-ostatuko aurrean bi lagun moro-jantzian jetxi ziran zalgurditik kalera: Anton Zurrut eta Joxe Ogi. Aldameneko jendea arritu zitzaien. Bereala ion diran mutil kozkorrak inguratu zitzaizkien abo-zabalik.
	Anton eta Joxe arriturik zeuden nora jo ez zekitela. Donostia-tik aldegin zutenean erri-inguruko moalla oraindik zutik zegoan; orain, ordea, ezta arrastorik ere.
	Alako batean Kale Nagusiari antzeman eta Kale Nagusitik jo ezazute. Aurrera zijoazela Joxe-k paper bateri oar egin zion: Se halquila un gavinete con su alcova. Ez, emen dek, dei egin zion Anton-ek, eta Barbara-eneko sagardotegian sartu ziran.
	Arratsaldeko iruretan sartu ta arratseko amaikak arte nortzuk ziran iori ez zioten adierazi. Garai orretan sagardoa asi zan aien ordez izketan eta sagardoak euskeraz mintzatu bear. Orduan eman zuten beren buruen berri. Sagardotegian sortu zan pozarekin, bizkar-gaean artu ta aidean eraman zituzten etxera. Aien alargunak, ordea, illak zeuden.


	Orain ere Barbara-enean ari ziran zenbait lagun: sardin zarra ogi-tartean artu ta sagardoa edan.
	Sardin zarrak aldameneko eskaratzean saltzen zituzten. Sasoi artan Donostia-ko etxe-eskaratzetan, ateko sardin zarrak ezik, ogia, sagarrak, pelotak, espartziak, txapelak eta jakia izaten ziran.
	Gaur txix egingo zenduten nik bejela Kurrutako ain apaa ikusi ba-zenduten ari zan Joxe Ogi. Gaur marka guztiak autsi ditu. Arren jazkera! Errosayuak aliak bao kalabaza geyo bildu ditun mutilzarra! Lepoko aundi zuri-zuri batekin; korbata, berriz, sedazko oyetakua lepuari bi buelta emanez, kolore askotakua... Botak txarolezkuak, diz-diz egiten dutenetakuak. Galtzak... nola galtzak eta botak batian etera biar diranetakuak...? oyetakuak. Ezta zimurrik ere, nunbait tirantiakin zuzentzen dituzte. Extu-extuak galtzak. Alkandora-aurrian bi botoi txiki urrezkuak alkarri kate txiki batekin lotuak. Txalekua txuriya, txit irikiya. Prak ekarri du berdia ta sonbrerua Galerna-ren baforiaren tximiniya bejelakua. Guantiak ere i, Antton, krabitilla-eo nola esaten dek ik?, txuriyak ayek e'; indi-makilla eskuan zillarrezko kirtenakin... motellak!
	Donostia-n currutacos deitzen zieten alako jantzi-berrizale arroxkoeri ta aldi artan gure mutilzar ori bao apaagorik ez zala-ta, bakartzat artu ta Kurrutako jarri ziotzen gaitzizena.
	Guzriak zazpi-bat lagun izango ziran Barbara-eneko illunpean sardin zarrak jan eta sagardoa edan ari ziranak. Egunez ere argia beerao sartzen ez zala, kupela-ondoko krisallu batekin egiten zuten sagardotegi guztikoa: kupela-ondoan, noski, basoak beteegiak ez emateko, eta ardit, kuarto ta txanponak ongi ikusteko.
	Mai luze bat bi aulki luzekin; an zeuden gizonek zer parregin izan zuten Joxe Ogi-k ikusitakoaz. Baten-batek zion, bai, Kurrutako orrek txaldan-arpegia zeukala, bao bada-ezbada, erriko ontxoenaren atzetik zebillela, pollitena ta aberatsenetakoa. Beste batek galdetzen zuan non arraiotik zetorkion bizimodua, zer jaten zuan jakin ezagatik, ain janzki garestiak nola ibilli zitzakean, egun guzrian kalean ion lanean aritu gabe. Urrenak auskalo nungua dan ori, zion.
	Bao aien artean ba'zan bat, Xanti, neska-kontuetan oso yayoa zana, Kurrutako bao gazte jatorragoa. Kurrutako-k ogeitamalau urte zituan; aundi xamarra izanagatik, mea, lerdentasuna galtzen asia; arpegian eta lepoan azaltzen zitzaizkion granoak ematen zioten lana. Kurrutako-k andregairik arrapatu ezin bezela, Xanti-k artu ta laga egiten zituan bereala aspertuta. Xanti-k nai aa andregai izan zitzakean.
	Ixkixalda aren atzetik auxe asmatu zuten: Xanti Kurrutako-ren neskaren atzetik asitzea, ea areri neska kendu ta arrotza moko-uts uzten zuan.
	Xanti, naiz orain sagardotegian ikusi, bai arte artan ta bai beste itxura oneko jendearekin ibiltzen zan gazte ondotxo azia zan. La Fraternal-en batzarrekoa izango zan nai izan ba-zuan. Bao oraingoa egiteko gogorra zeritzan; ordurao onelako edo alako neska txukunekin ibili ba-zan ere, ez ziran gain-gaekoak, orain aukeratu nai lioteken bezelakoa. Noski, au ere gero uzteko asmoarekin asiko zan Xanti.
	I sayatu ari ekin zion batek.
	Guk lagunduko diyagu nolabait urrena Anton Zurrut-ek.
	Artan gelditu ziran baietz esanda.


	I, ta zer moduz bizitu ziaten moruen artian? galdetu zion batek azken itzegindakoari.
	Ni oso ederki bisi niuken nere nagusiyarekin. Nere nagusiyak asko maite niun. Nik arrek etzekiskiken arostegi-lanak egiten nizkioken. Ondo jan, oi ederra biskarraren aspiyan, nai bejela bisi niuken nere nagusi mutur-beltzarekin. Jakintzak mutur beltza isanagatik guetako askok bao biyotz obia seukala. Be-edo-be gu ustarpekuak beste prisioneruekin trukatu biar giustela-ta, ainbeste urtian arren onduan pasata, laga biar isan niken. Ta, txinist sadasute, agur esaterakuan malkuak ixuri situn nere nagusi sarrak bukatu zuan Anton-ek.
	Eta gisa onetara beste xeetasun geiago ere kontatu zituan. Ordea, norbaiteri, xamurkeriak alde batera utzita, sagardo-txanda nork pagatu Didon, Didoni-ra jokatzea otu zitzaion.
	Ona nola aritu ziran. Xanti jarri zan agintari. Ezkerretik asita eskubirao izen auetxek jarri zien mendez-mende: Didon, Didoni, Xarbon, Xarboni, Ximon, Ximoni.
	Xanti asi zan: traball titu, ta guztiek beatzarekin tiki-taka eten gabe jo bear zuten mai-baztarra. Reste-la Didoni esaten ba-zuan, Didoni-k beatza altxa ta ura ezik gaerako guztiek joka jarraitu bear zuten. Urrena traball Didoni, ostera Didonie asi; reste-la Ximon, Ximon geldik; reste-la titu esaten ba-zuan, guztiak geldi ta Ximon len bezela. Norbaitek agindu bezela berealakoan egiten ez ba zuan, tanto bat galdu ta ainbeste tanto galduz geroz sagardoa pagatu.
	Agintariak beti kantari egon bear du: Didon, Didoni, Xarbon... eta berak ere maia jo oi du. Alako batean reste-la Xarboni! eta abar.
	Joku ori, noski, gaskoin-jokoa da. Donostia-n guda asko izan zirala-ta, prantzes-kondarrak gelditu ziran. Len soldaru ibillitakoak soldaruzka utzita Donostia gogoratu ta prantzes bat bao geiago etorri zan bertara. Prantzes orietako batzuk, batez ere, mai txikiak eta sukalde-aulkiak egiten zituzten eta baita ere maletak; aspaldiko Eskotilla-ko Mr. de Chevali-k bezela ta San Telmo-ko Fransu-k bezela.
	Orrez gaera gaskoinek urteetan izan zituzten artu-emanak donostiarrekin. Oso sartu ziran Donostia-n. Beingo Nicolao de la Mayson alkatea gaskoindarra zan. Esnategi-kaleari Narrica (na-Rica) jarri zioten izena, Azakalezarrari, Embeltrn (en-Beltrn) eta abar.
	Gaskoina izan ez-izan, Ximon-ek galdu zuan jokoa. Ta Ximon Anton izaki. Aulkietatik altxatzean batek ala esan zuan:
	Ba'al dakizute zer aitu deten? Oraingo ogeitamar xigarruak aurki ogeitabost izango dirala ta sei kuarton tokiyan zortzi t'erdi pagatu biarko ditugula.
	Orduan Anton moruen artean bizitakoak onela itzegin zuan:
	Nayago nikek ezpanintz etorri. Emen mixeriya besterik etziok.

__________

V
Kaiean

	Jarana-ko amakide alaiak... ari ziran, ari ziran trukean. Arrantzaleen etxadia! Zer zan ura, etxe luze bat ainbeste etxe txiki egia ala alkarri ondoratutako etxetxoak bat osatua? Jarana-ko etxadiak ogeitazazpi arri-oin zeukaan eta azpian utsa. Jarana-ko etxadiaren aterpean sarez betetako esku-gurdiak izan oi ziran; sareak, gorriak. Sareek tillistaren antzeko kortxo borobillak izaten dituzte. Sare-gurdiaz gaera arrai-kaja pilla aundiak izaten ziran; arraia, gatzatuta. Oso langile azkarrak izaten ziran kajalariak. Gizonek malluka batez sartzen zituzten iltze luzeak. Emakumeek eta mutillek ere bai. Tia ta tiako asko ikusten zan gatzak zurituak. Tiatako bokartak angulen ugaritasuna zeukaten. Usai nazkagarria zabaltzen. Oin-azpian artutako arraiak ikusten ziran lurrean. Ta Jarana-ko amakide alaiak, sare, gurdi, kaja, tia ta arrai-lertu tarteko mai batean, ari ziran, ari ziran trukean.
	Indar geiegi esan zitekean aren lan ariarako. Bospasei gizon aundi tresak beitatzen. Ola batzuk belaunen gaean, beitatu ta beitatu egun guztian. Gizon bakoitzak ola bakarra. Ola tramankulu bateri alderatua. Amudun listaria ezkerrarekin artu ta eskubiko beatzekin bokartaren begitik sartu ta amuaren musua isatsarao sartzen zieten. Bat, bi... erreskadak ugari. Alako gai arront arekin olak edertu. Banaka-banaka guztiak alkarren ondoan jarri. Bokartak pitxien gisara diz-diz. Millakoa nolanai beitatu. Ta beitalariak eragin bitartean, Jarana-ko amakide alaiak ari ziran, ari ziran trukean.
	Kaia erri bat zan, urezko kale ta enparantzakin. Ontziak, txikiak eta aundiak, ba'zebiltzan aruntz eta onuntz kaleetako idigurdi ta zalgurdiak bezela. Orixe bai, ez zuten sourik ateratzen kaleetan barrena kurpildunak bezela; bao ba'zeuzkaten txistu batzuk ikaragarriagoak... Txanelak txakurrak ziruditen. Ontzi bat eta bi txanel ezker-eskubi, aita-semeak.
	Kaietar mutillak moallatik uretara buruz beera saltoka aritzen ziran. Une batean ur-azpian ezkutatu ta berriro azaltzen ziran.
	Habana-tik ontzi asko etortzen zan azukre-kajaz beteak; aueri zuloak egin eta andik ixuritzen zan azukrea gogoz jaten zuten mutil kozkorrek. Beste ontzi batzuek zura ekartzen zuten Suezia-tik, kafea Puerto Rico-tik, gatza Prantzi-tik, jela Baltiko-aldetik.
	Ba'ziran ontzi aundiak sabel-uts etortzen ziranak; bete ta bete aritzen zitzaieten, zakuak zirala, barrikak zirala, kajak zirala, (sal-erosketa aundia zan orduan Donostia-n) ta oraintxe nai aa iretsita gero sarbidea itxitzen zieten, ba'ziruditen esku-atzearekin ezpaak igortzitzen zituztela.
	Pratikoak oju egin du ta auzko bi ontzi-mutillak soka lodi batetik ezin geiagoan tiratzen dute. Soka, zulo batetik ateratzen da. Legorreko jendea ixilik dago. Auzko muturretik Pipar-pottoo! mutil biurri batek dei egin du.
	Pratikoak txapela dauka buruan. Bizarra agitz zuritua, arpegiko azala gorria, belarrian belarritakoa. Urrezko kate aundi bat dauka sabel aundi baten gaean. Kurpil bat darabilki, ezker-eskubi, txinpartak atera bear balitu bezela. Berriz ere oju egin du pratikoak. Jendea ixilik dagokio. Ontziak burrundara batez apar zuria asi da botatzen gaezka atze-aldetik. Ontziak ateetatik atera bear du. Pratikoak tiro bat bota bear balu bezela zuzentzen du ontzia. Larri ibilli bear degu. Ontzia ateratu danean, bidea estutu egin zaio ta ontzia lasaitu, edo ala iruditu beintzat. Ontzia ba'dijoa. Guztiak ontziaren bi aldeetara so-egiten dute: lekune berbera. Ontzia atera da. Pratikoari txalorik ez jotzearren eskuak sakelan sartuta nekezkoa zaie egoera ori zenbaiteri. Urrena ontziak ezkerrera egiten du ta zabalera ateratzen da. Jendea ere lasaitu egin da. Geroxeago batel axkar batean ekarri dute erditzale yayoenak bao arteza geiago erakutsi duan gizona.
	Kai-mingaintxoko muturrean bi arrantzale zeuden alkarrekin itsasoaren gora-beerak asmatzen.
	Bat ala ari zan:
	Epaktak amaika, illea bigarrena, amairu; amairu... illeak bost, emezortzi...
	Quita Kintze, besteak.
	Kaia, ondartza ta Gaztelu-mendia, orra Txomin-en gogoko eguraztokiak; beti itsasoari begira. Kurrutako-k Zelaira, Zurriola-ra, Plaza Berriko arkupetara ala Santa Katalina-eguraztokira joera zuan bezela, Txomin-ek esandako tokitara. Kurrutako-k neska non ikusiko zuan bezela, Txomin arrantzaleen artera.
	Egia da Kurrutako, naita ere, ez litzakela ibilliko Jarana-ko inguruan. Gizonek ez lioteke ezere egingo. Emakumeek, ordea, jan egingo luteke. Ikusi orduko destaa ta iseka egingo zioten, xanko maxkal areri, txotx-apaindu ura; itzik ateratzen ba-zuan gordiak esan, ta edukasiyo konturik aipatzen ba-zuan, putzura bota eskumakila eta guzti. Kanpotar batek edo bestek zaplateko ederrak artuak izan dira Jarana-ko neskaekin zurikerizko ta bestelako itzekin aritzeagatik: seorito arrayuak, caarajo!.
	Txomin-eri ur-gaziaren usaia atsegia zitzaion; ontzietako soka, sare, oial zuri ta makilla luzeak oargarri, ta mutillen karramarroak alkarrekin burrukan jartzea, jostagarri.
	Leenagoko urteetan Don Jose-n semia esaten ba-zioten, orain Txomintzat zeukaten guztiek. Kaieko arrantzale askok maite zuten. Etxeko lanak errez egiten zituzten aita-semeek eta maiz etortzen zan Txomin kai-aldera. Jarana-ko neska gazte ajolakabeak agur, Txomin esaten zioten lotsatuta, besteeri ariyo esaten ba-zioten ere.
	Urtearen aurreneko egunetan, geienean, egoaizea izaten zan, eta izan oi da, Donostia-n. Kai-aurreko etxeak, gaztelurako bidea, gobarategia, arrantzaleen eliza, Jarana-ko etxadia moalla zarraren azpian... ontzien soka, oial eta paluak; lur-gaeko arrikatz-bildegiak, idi-gurdien joan-etorriak, garabi beso-luzeak... a zer ikustea eguerdi arteko eguzki epelean! Uraren urdintasuna! Baserritar itzaia ta arrantzalea, ibaiko ur geza ta itsasoko ur gazia dituzu, irakurlea, usoa ta antxeta.
	Bost errial balio zuan bildegietatik Kai-puntaraoko ibillaldia; makiabatetan egin izan zuan Txomin-ek Ernani-ko kartzelatik atera zanetik ere. Orduztik geiago ta geiago maite zuten Txomin kaiean. Eska zezakean edozein batel arraunean aritzeko asmotan. Oso arraun-zalea zitzaigun Txomin. Askotan ikusten zuten bakarrik bi arraunean ari ta ari beere nekatzen ez zan gizasemea.
	Txomin-ek ez zuan ezeren bearrik arrantzalea izateko; sobra bai, ordea: Plaza Berrian bizi izatea ta zaldun jantzian ibiltzea. Askotan egin izan zuan goizeko lauetan treeruan sartu ta arrantzaleekin batean arratsarte ibilli. Txomin patroi jatorra zan; ezerk ez lioke geiago txurikatuko patroi izate orrek bao. Esandakoaz gaera oso gizaseme burutsua.
	Arratsaldean zaldia artu ta Astigarraga-aldera joango ba-zan ere, goiz artakoa egin zuan. Ta Txomin kaia utzita etxera bezela, kaieko emakumeak Gaztelumendira igo ta, eskua kopeta-azpian eta tximak aizeak arrotuta, itsasoko azken-baztarrari begiratzen zioten eltxoa aako tanto beltza noiz azalduko ote zan...

__________

VI
Bego Donostia

		Irutxu-lo-ko
		Gaztelu-pe-ko
		joxemaritar
		zar eta gazte,

	Festarik bear ba-da, bego Donostia. Donostia-n ba'ziran bertsolari yayo askoak. Bestetik, Sarriegi ta Santesteban, musikari trebeak ziran eta bear aa musika asmatuko zuten. Beraz, Donostia-k ez zion iori baitu bearrik umore ona ta jostagura. Donostiarrak beren xaltxan jostatzen ziran.

		Zer santuba
		ta zer erriya
		ta zer gaurko
		gure alegriya.

	Pum, pum... Irutxu-lo-ko, Gaztelu-pe-ko... Jende guztia estu-estu eginda zetorren Kale-Nagusian. Erriaren eguna zan, Ilbeltzaren ogeigarrena: San Sebastin. Jendea agitz meartuta zebillen kaleetan barrena. Batzun-batzuk, bultzatuta, eskaratz-barrenetan sartzen ziran eta gero lanak izaten zituzten lenagoko giz-oldean sartzen. Artaraxe kendu zitzatekean egun artako otzak. Gu zortzitarako jaiki geralarik, atabal-otsa goizeko iru t'erdietan asi zan.
	An zijoazen aurrelariak zaldiz, bost lagun: bat lenenburua, lau aren urrenak. Orien atzetik atabalariak; lau, errenkadan, eta errenkada asko. Azkenik La Euterpe-ko musikari-taldea.

		Kalerik-ka-le
		danborra-jo-az

dio bertso berberak.
	Auxe zan batez ere erriko jai jatorra, ion ez bezelakoa; ori ta urrengo soka-muturra. Mutillentzat goizabarra ikusi zezatekean urteko egun bakarra zan. Askoentzat, ordea, eskaratzako ormak besoak zabalduta batean ikutu zitzatekean bezela, alatsu arrapatzen zituzten illunabarrak eta goizabarrak.
	Alatsu arrapatu zituzten Anton Zurrut-ek eta Joxe Ogi-k, orain ere Esnategi-kaleko Amabirjia-enean, begiak diz-diz, tamborrada etortzeko zai atean zeudenak.
	Joxe Ogi-k ala bota zuan:

		San Sebastin tarrapatatn
		mucha bandera y poco pan.

	Baa zaldizko aurrelariak Amabirjia-eneko atarian azaldu ziranean, Anton Zurrut, bat-batean, ogia ta jakia eskuan zituala, akika aurreratu zitzaien sekulako dantza parragarria egiaz kaieko mukizuen tartean. Batek tira, besteak bultza, eroriko-al-aiz zebillen Antton gixaioa. Txinelak igarri ta an jarri zuan bizkarra etxeari pegatuta. Goiko balkoietan jendea parrez. Beintzat jarraigo guztia pasa arte ezin izan zituan Amabirjia-eneko ateak arrapatu. Ez zan, ordea, geldik egon, alegia bustiaren bustia zegoala, Kurrutako neskaren atzetik ikusi zuanean, ain garbia zeramakian oetako zikin-zikin egin zion eta ez nolanai jota. Orra nolabait Xanti-ri lagundu.
	Txinelak eraman bear Antton, berau ioiz txinel izana! Aprika-tik etorriberrian erri-zai jarri zuten eta, geiegizko edateak egiten ez ba-zituan ere, batez ere, okerrik gertatzen ba-zan, aren berri edo partia idatzi (iskribitu)-bearrak ematen omen zion lan iguingarria. Onetxengatik utzi omen zuan erri-zaitza.
	Ta Antton-ekin ari giala atabalariak iges egin digute. Urte artakoa La Fraternal ta La Unin Artesana soziedadeak eratutako jaia zan. 1874garren urtetik 1876garreneko bitartean, gerratea zala-ta, ez zuten tamborrada-rik ibilli; bao geroztiko urteetan bai bikaak egin Irutxulo alaian.
	Urrena Ikaz-kalean azaldu ziran atabalariak. Bankuetxe-jabearen alaba an zijoan bere adiskideari besotik elduta.

		Moo altubareki
		Lepuan lazua
		Au da moda berrik
		Jazkera-modua.

	Kurrutako ez zegoan urruti. Ezta Xanti ere. Aldizka Kurrutako-k galtzetan garbitzen zuan oetako gaxoa. Au, beti bezela, atzetik ibilli ta ibilli. Ibilli besterik ez. Xanti aurrerago zijoan. Nola begiratu ederki zekian. Irri-par goxoa asi zitzaion ezpaetan neskari. Kurrutako-k atzera egiten zuan bertaegi jartzen zanean. Xanti-k, ordea, bildur gutxi ta arreta asko. Janzki berria zeukan soean eta oso ederki artzen. Geienetan ondoan zebilkion. Jendeak bein neskaren ezker-aldera eramaten zuan Xanti, bestean eskubira, urrena atzera; ez nai aurrean azaldu, atzeraka egiten zuan. Kurrutako zerbait igarrita zegoan. Ordurao, pozik zijoala-ta, ez zion ajol aundirik ematen zizkioten ukalondoko ta bultzakaekin. Orain asarretu egiten zan.
	Kurrutako, arrituta. Xanti-n lagun bat etorri zitzaion. Bi mutillak bi neskaen inguruan zijoazen. Xanti-k oparo itzegiten. Lagunari ezik bi neskaeri par-eginerazten zien. Naiz besteek aa ez, bankuetxe-jabearen alabak ere arpegi alaia zeukan. Bi neskaen tartean ari zala, onoko onek atzera begiratu ta arpegiz-arpegi mutilla ikusi.
	Kurrutako-k igarri ta ibaian beera datorren abarra ondoari lotuta, ura aurrera ta abarra geldik egoten dan bezela, Kurrutako zotz bat egiik urrutiratu zitzaion. Noizean bein, begi bat arrotza zualarik, ezker-eskubi begiratzen zuan norbait gertaera artaz igarrita ote zegoan. Musikak eta atabalariek gero ta gogorrago jotzen zuten. Bera naigabetuago ta atabalariek ezin geiagoan.
	Azakalezarra-aldetik mukizuak berriro agertu zirala ta oju-otsa gero ta aundiagoa zala, ala dio Joxe Ogi-k Amabirjia-eneko ateetan orain ere:
	Ogia garestitu ta viva la Reina?


	Goizeko tamborrada-ren ondakin guztiak Iigo-kalean bildu ziran. Arrandegi-atzetik asi ta Plaza Berriraoko bide guztian jendez beterik, gizonezkoak, noski, soka-muturra atera bear bai-zuten. Gal-gal zegoan giza-taldea, alegia goizeko pattarrak eta bestelako edariak lan eginda berriketarako ta laisterka ta oju egiteko gai zeudela. Idia atera zitekeala-ta, gizonen zankoen tartean madarikatzen zebiltzan mukizuak txint nabaritu orduko egiaalean asten ziran.
	Idia, len esan degun Arrandegi-atzeko txabol batean zeukaten. Idiari soka luze bat lotu zioten lepoan. Soka-muturra, korapillo batez gogorturik, biraka zerabilkian lenbizi atera zanak bidea garbitzearren. Aren atzetik askok eltzen zioten sokari, lagun geiago eziean, batez ere aurre-aldetik, idi-ondoko aldean garbi xamarra ba-zegoan ere.
	Bein soka teink jarriz geroz gelditu ziran. Iigo-kaleko ardo ta sagardotegi guztiak zearo itxi zituzten. Atzeneko tokian Arakia zeritzatena jarri zan. Idiari atea idiki ta beste muturrean ojuka asi ziran emen dek!, emen dek!. Jendea korrika. Ordea, idiak ez atera nai. Tira ta tira gizonak. Azkenean bulunban atera zan. Ipurdiz gora erori ta azkar asko abiatu ziranak! Auzko muturrean orain ere emen dek!, emen dek!, zioten.
	Alako batean soka-muturra asi zan ba' non ikusten degun idia amabi-bat urteko mutil baten atzetik. Bai mutil yayoa! Sartzen da egiaalean ondoko San Juan-kalean, Gazi-gezak ureta-etxearen aldamenean, eta oraintxe alkarren bitartea gutxitu zaie, idia sokaz lotua zegoala, sokak kale-kantoia arrapatu ta arek egin zion tinkazoarekin idia ito ez zanean... Mutilla an joan zan.
	Bao auxe gertatu zan. Ateraberrian soka zuzen ba-zegoan ere, idia San Juan-kale aldetik asi zanean, soka bat-batean okertu ta, Arakia ezik, bospasei gizon ankaz gora joan ziran. Bai ba', Arakia sokaren azpitik beste aldean jarri zan; eroritakoak, ordea, sokak sabeletik artu ta atzerako bota zituan.
	Idia berriro asi zan eta eskerrak Arakin azkarrari! Bat idiak arrapatzeko zorian baldin ba-zegoan, tira sokari Arakiak beste aldera; onera ba-zan, ara tira berriz. Idia ba'zijoan arinki, Arakia bera ere naiko larri. Emen dek!, emen dek!. Kaleko leioetan gizon asko zeuden jarriak. Idia ondotik pasatzen ba-zan, ostikoka asi. Alderatzen ba-zitzaien, burnietan gora igo. Emen dek!, emen dek!. Alako batean, soka-muturra azkarrik zijoala-ta, gizon bat erori ta beste atzeko guztiak eta idia bera ere gaetik pasa zitzaizkion. Zein ote ta Anton Zurrut! Ala ere tankatekoa bai, bao min aundirik ez.
	Idia Plaza Berrira iritsi zanean, sokaren muturra arkupetako arriari lotu zioten. Plaza Berriko denda guztiak itxita zeuden. Ta an izaten zan urrengo donostiarren gogoko jolas parragarria. Arkupeak zirala, soka zala, makiabaten ariaala antxe ikusten zan; baita askoen baldarkeria. Bao, danetara ere, soka-muturrak ba'zeukan bere elburua: idia adarretatik artu ta aunatzea, edo donostiarrek zioten bezela errendi egitea. Beraz, ez zan edozein zezenlari xankamek egitekoa. Jazar artan beso ta zanko indartsuak bear. Arakiak errendi eginda bukatu zan egun artako soka-muturra.
	Onuntzean, berdintsu.


	Amabitan Santa Maria-ko eliza ederrean aspaldiko urteetan bezelako meza ederra izan zan. Eliza gaezka bete. Meza bukatuta, eliza-atarian ongi apaindutako jendea ikusten zan.
	Txomin eta Anita, anaia-arrebak, an zetozen ere. Bat-batean Txomin geratu ta ala galdetu zion arrebari:
	Adizu, orko neska lirain ori, nor da?
	Ori apaiz-kalekoa dala uste det, Kandi du izena. Orio-n ere aldizka izaten omen da. Ez al zera gogoratzen Santomasetan orrek berak zuri nere sudur-zapia emana?
	Asto-kalean barrena Anton Zurrut eta Joxe Ogi zetozen alkarri bizkarretik elduta. Anton-ek Joxe Ogi-ri bultza ta, zatoa eskuan,

		Egarri zan ta nola
		Ontzirik etzuen
		Zerura apunteriyan
		Jarri t'edan zuen.

	Urrena asto bat ikusi zuan kale-erdian, bi zamukakin ia bi etxeetako ormak arrapatzen zituala. Ta arriturik ala dio:
	Emen beintzat bi asto esin liteskian pasa parian.
	Ta beste batek erantzunda:
	Orren loriya al zaude?
	Madalen zan.

__________

VII
Xanti menderatzalea

	Erregesoro, aurreragoko urteetan, soldaru-zelaia zan; antxen saiatzen ziran karlista-gerratean gazte borrokalariak. Oraingoan ez zan asarre-arrastorik ere, guda bukatu ta sua itzali zan.
	Oraingoan igandea zan, igande-arratsaldea. Bazkalondoz asi ziran neska-mutillak Erregesoro-n, gazteak geroxeago ta urrena gizon-emakumeak. Erregesoro-n jende asko bildu zan. Bai-ba' Erregesoro-n txerpolariak eta txotxongilloak-eta ba'ziran.
	Txerpolarien tegia aundi xamarra zan, oialez osorik estalia, orduko emakumearen gerritik beerako gonaren antzera. Onela zegoan jarria: Compaa gimnstica, acrobtica y mmica de don Rafael Daz de Lisboa. Beste toki batean Toni Grice par-eragille ospetsua esaten zuten.
	Ba'zan ere txotxongilloen txabola, aurre-aldean bizkar-aulki askokin. Aur asko ikusten zan an. Zelaian Andoain-dik Irun-erako bide zabalaren ertzean zegoan zelaian jendea askotxo ibiltzen zan eta baita Santa Katalina-eguraztokian ere. Auek egualdi-oneko eguraztokiak ziran.
	Xanti-ri arte batean bizi ala bestean, ez zion ajol aundirik. Berdin zitzaion sagardotegian egon, La Fraternal-en aritu ala neskarik aberatsenaren atzetik ibilli. Orduan neskaren atzetik zebillen Kurrutako-ren kaltezko asmoak ba'dakizkigu ta neska ikusten ez zuala-ta berdin bai-zitzaion batera ala bestera jo ta txerpolariak ikustera joan zan. Barrengo musika zarra kanpoan ere bear bao geiago entzuten zan.
	Orduko txerpolariak ez ziran bestetakoak bao askoz obeak. Arako emakume lodi ura, zaldiarekin ari zana, ez zitzaion oso atsegingarria Xanti-ri. Onen iritziz dantza bao egiteko egokiagorik ez du emakumeak. Ezkontzekotan, berarentzat bakarrik dantzatu lezakean andrea artuko luke. Beraz, emakumea dantzaria atsegin Xanti-ri.
	Txerpolarien jauzka ta irabioak, alde-alde, beti bat zirala-ta, ez zioten zer arritu aundirik ematen gazteari. Aidean, bai aurrera bai atzera, bira osoa egiten daneko salto ura, ala ere, beti atsegiena izan zuana zan; garbi egitekotan.
	Toni Grice-ri eskerrak, par-egia oparo etorri zitzaion. Oial beltz baten aurrean, zuriz jantzia, izugarrizko saltuak egiten zituan Toni Grice-k. Xanti-k berak ere, zerbait saiatua zala, ezin sinistu ikusten zuana; gero-ta ikotika aundiagoak eta luzeagoak egiten zituan iolazko arrigarrizko tankeran. Ezin sinistu-ala ari zala, Xanti zertxobait kezkatzen asita, orra non salto batean Toni Grice aidean gelditzen dan jetxi gabe. Soka batetik zintzilik zegoala jendeak igarri zionean aiek egin zuten par-gozoa!
	Urrena mai bat ekarri zioten. Ezin-itxuran igota beste bat eskatu zuan. Orduan ere igo egin zan, besoarekin aztutako zankoari lagunduz. Beste mai bat eta barrika, eta guztiaren gaean Toni Grice ospetsua. Asi zan beere erortzen ez dan gizona-rena egiten. Batean onuntz, bestean aruntz, gero-ta balantza ikaragarriagoak egiten zituan. Toni karraxika ta jendea ere bai. Ertzerao joan, bertan gelditu ta atzerakoa nola artzen zuan gizon arek! Buruko illeak tente ta ikara biotzean ikusleak jarri zituanean, bere aldiko karraxika eginda uzten du bere burua goitik erortzen eta... maiak-eta zilipurdika alde batera ta Toni koltxoi bigun baten gaera.
	Gero, zapia altxa ta jetxi, ikusgarriak egiten zituan Toni-k. Alde batetik besoa atera ta letra auek erakutsi zituan: La salida del sol (Eguzkiaren irteera). Zapia altxa ta mai bakarra utsik erdian. Maiaren atzetik borobil zuria asi zan goraka: Toni-ren buru-soil aundia. Aiek parrak arpegia erakutsi zuanean! Eta era onetako zenbait gauza parragarri.
	Eta bukatutakoan, parrez ler-eginda gero, ango aize beroak eta musika zarrak bultzatuta, besteekin batean atera zan Xanti.


	Asi zan, bada, neskaren billa. Txotxongilloen txabola-aldera abiatu zan. Jende asko zegoan exerita, zai, txotxongilloak noiz asiko ote ziran. Exeri-toki geienak artuak zeuden. Jendeari begira, ez zuan bankuetxe-jabearen alaba oartu; Kurrutako, ordea, bai. An zegoan orain ere itoko-al-aiz lepoko arekin; bai txukuna gizona.
	Xanti-k bereala igarri: Kurrutako an ba-zegoan neska ez zan urruti ibilliko. Ta Xanti bera ere aurre-aldeko toki batean exeri zan. Biok ba'zekiten alkarren berri.
	Kurrutako alde guztietara begira zegoan, axkurea belarrian. Xanti, Kurrutako bezin txotxongillorik ez zala bere buruari ari zitzaion. Jendea larri txotxongilloak asteko. Bat-batean Kurrutako larriago ta Xanti-k bereala igarri aren dar-darka ikusita nor azaldu zitekean.
	Neska erdiko lekune artatik zijoan aurrera ezker-eskubi begira. Beste norbaiten billa zebillen. Xanti zegoaneko bao zertxobait atzerago gelditu zan, begiekin billaka. Mutillak jakin neskak zer nai zuan. Ala ere, aurrerago ez zetorrela ikusita, aldendu ez zezaion, uste okerreko itxura egin zion: ba'zala an exeri-tokia utsik, alegia eskuarekin erakutsirik exeri zitekeala.
	Neska zutik zegoan eta Xanti ere bai. Neskak eskerrak eman eskeiagatik eta lagunaren billa etorri zala esan nai zion. Ordea, bai ongi entzuten ez ala ez-entzuna egin, Xanti-k bere artan exeri-toki garbia erakusten.
	Orduan neska Xanti-ganatu zan eta ala esan zion:
	Eskarrik asko, e'nuen sillaren biarrik. Nere lagunaren billa nenbillen.
	A erantzun zion Xanti-k barkatu, ala iruditu zait. Danetara ere, itxoegin nai izatekotan or bertan exeri zindezke, agidanian zure laguna zure atzetik-edo dabil.
	Ez ba'ninjuake; emen ez ba-dago nunbait billatuko det zion neskak.
	Eta Xanti, arrano purrukatuak, txanda onela artu zion:
	A zer zoritxarra! Ni, zerbaitian atsegin izan nai nizuna, ona ni utsarekin geldituba. Oraindik ere onegin nezaizukiala derizkiyot. Zure lagunaren billa lagundu nezaizuket, neria bezelako laguntzarik txarki ez ba-derizkiyozu... ta oinka bat egin zuan.
	Neskak, bestea. Orduan mutillak beste bi. Ta, itzik gabe, alkarrekin atera ziran, naiz aldendu xamarrak joan.
	Kurrutako-ren ondotik igaro ziranean, ala ari zan berekikoz gure zargaztea:
	Esne onetan ni beste euli-mandorik etziok.
	Xanti, jendea zegoaneko toki ura utzita, gogoz asi zitzaion izketan neskari, baita geiago alderatu ere; bao, zoritxarrez, laister arkitu zuten laguna. Antxen bukatu zan egun artako lana.


	Ez zuten par txarra egin Barbara-eneko sagardotegian! An zeudela, Joxe Ogi-k beste berriak ekarri zituan: Kurrutako oso naigabetua zegoala-ta, zipotz egiik, urrengo batean Xanti-k ikusiko zuala nork aurrea artu. Etsi bearrean gallenduta zegoala ta urrengo igandean Xanti-k igarriko ziola. Ok guztiak arrokeriz bota zituala. Eta geiago ere bai.
	Urrengo igandean zer zan galdetu zutenean, Joxe Ogi-k esan zien: Datorren igandian dakizutenez Andoa-en pelota-partidua izango da, erriko apaizak ontxuenetako batekin. Kurrutako-k diyoenez neskak aita-amakin juan biar omen du trenian, eta arao eramango omen du Kurrutako neska galtzeko bildurrak. Bera zein dan oraintxe ikusiko degula. Orra ba'bildurrak eman zion adorea.
	Xanti-k bereala baietz, bera ere joan egingo zala ta apaizak pelotaka bao askoz errezago irabaziko zuala txotxongillo arraio arekin zerabilkian auzia, naiz eta oetakoak diz-diz ekarri ta ollo-xanko galtza aiek jantzi.
	Sagardotegian asko poztu zirala zer esanik ez dago. Bien kemenak auzia bizituko zuten, noski. A zer jakia igande-arratsean! Parragarri utziko al zuan? Xanti mutil bizkorra ta apaa zan arek aterako zizkion eltzetik babak!
	Igandea etorri zan. Burnibidea jarriberria orduan Donostia-n.Jende asko zijoan Andoain-go pelotaka ikustera. Noski, alkarrekin topatu bear zuten neska, Kurrutako ta irurak trenian. Xanti trenian sartu orduko asiko zan bere irutegian.
	Garaia etorri zitzaion. Geltokira iritxi ta trenian igo zan. Asi zan neska non arkitu. Ikusia ez-ikusi, ba'zebillen batetik bestera ta, alako batean, non ikusten dituan Kurrutako ta neska pasadizuan izketan. Ura zan aurrea artzea!
	Arritu zitzaion Xanti; ez, ordea, geiegi estutu. Ta an, aldean, bera ere zutik gelditu zan. Neskari begira asi zan. Neskak noizbait igarri. Kurrutako ioiz bezelako mutilla zegoan. Oso eratsua ari zitzaion izketan. Esan batzuk Xanti-ren belarrietarao iritxi ziran. Batean ala ari zan:
	Zure izena pollita dalaren pollita, eztakit zerk eramaten naun zure aita-izenez deitzera: Araneder. Azkeneko eder ori zuri esatia ain gogozkua zait...
	Ta Araneder zan, baiki, bankuetxe-jabearen izena. Orduko Donostia-ko iru bankuetxeetako bat zan Araneder-ena.
	Kurrutako-k bigunki, ezti, maiteki, zeramakian jardunaldia. Bao alperrik, gero-ta begiratu samurragoak egiten zizkion Xanti-ri Araneder-en alabak. Kurrutako bera konturatu zan. Ta pasadizua bi besoekin artuaz ta Xanti-ri bizkarra erakutsiaz jarri zitzaion, ez neskak, ez Xanti-k, ez alkar ikusteko moduan.
	Onetxek asko mindu zuan Xanti. Jakin neska bere aldekoa zuala ta ezin ezere egin. Ioren tartean sartzea ez bai-da egoki, ezta ere paketsu. Orduan Xanti-k aita-amak zeuden barren artara zearka begiratu zuan. Ta auxe ikusi zuan: bien tokian ama zegoan exeria, beste bien tokian, aita; aurreko lenengo bikoan ior ez ta urrengoan jantzi batzuk zeuden zabalduta. Bat-bateko ara zer bururatu zitzaion. Barruan exeriko zan Xanti ta orduan neskak Kurrutako utzi ta bera ere barrenera sartuko zan. Orra Kurrutako-ri ostikoa jo ta bera neskarekin gelditu. Aurreak erakusten du atzeak nola dantzatu.
	Asnasa pixka bat artu, begiak erne, zankoak tinko, aiek biak alde batean utzita, sartu zan toki utsean exeritzeko asmotan. Bao amak;
	Ori neskaren tokiya degu esan zion.
	Ai, barkatu ta atzera etorri zan Xanti.
	Xanti lotsatu-asia atera zan. Neskak begiratu ederra egin zion. Kurrutako aren koska nabarituta dardarka asi ez ote zan. Egia da koska artan ortzak ortzakin jo zituala. Xanti-ri jo ta uts egin zuala iruditu zitzaion. Ez zuan, ordea, andik alde-egiteko asmorik; ez orregatik. Neska bere aldekoa zuan eta non-edo-an bereganatuko zuan.
	Bai azkar ere. Neskak bereala agur esan zion Kurrutako-ri ta barrenera sartuaz kanpoan utzi zuan Kurrutako ezpaak luzatuta.
	Ai, Xanti-ren poza! Au, neria dek!, zion. Bi gizonak kristalatik begira jarri ziran. Zearka begira zegoala neska exeritzen ikusi zuan, edo, obeto esateko, etzanda-tankeran jarri zan, aldameneko jantziak artu ta zankoak estali. Beraz, aldameneko toki ura utsik gelditu zan. Orain deituko naun, pentsatu zuan Xanti-k. Ta deitu egin zion neskak. Ordea, Xanti-k ez-entzuna egin zion, Kurrutako-k bigarren aldiz nola deitzen zion ikus zezan. Kurrutako-k ba'zekian Xanti-ri deitu ziola, bao ezta itzik ere aipatu.
	Bigarren aldian,
	Aizu, ba'dezu tokiya nai ba-dezu argiago itzegin zion.
	Eskarrik asko, orren urruti ez nua, ni ere Andoa-eko bidian nabil, zutik ba'ninjuakian; bao gogoz exeriko naiz eskerrak demazkitzutan bitartian.
	Ta Xanti barrenen eta Kurrutako kanpoan. Xanti-k eta neskak lasai itzegin zuten Andoain-eko bitartean.
	Trena gelditu zanean Kurrutako-ren aztarrik ez zan.

__________

VIII
Goiz artan...

	Goiz artan egualdi ederra zegoan. Donostia-n iparraizeak egualdi ona ekarri oi du; Matxitxako-tik datorrenak, euria; egoaizeak, azaltzen danean, eguzki ederra ta alde-egiten duanean, egualdi txarra. Gaera udaberriak mokoa erakutsi.
	Zurriola-ko itsas-bazter alai ura amaika egonaldi gozoen garri izaten zan. Iparraizea zala-ta, zerua ta itsasoa urdin-urdin ageri ziran. Auzko ertzetik asita, neke-neke zetorren aizea uraren gaean. Emengo aldetik, mendiek-eta zuten ertzatua zelai zabala. Ulia-mendi beti edan-eta-edan ari dan abere aundia zan.
	Txomin-ek ez zuan ioiz ikusi ainbeste egazti batean. Ulia ta Gaztelumendiaren tarteko artan urtu gabeko elur-malutak erruz ikusten ziran zapi urdiaren gaean: autsak alako ugaritasuna. Baldin munduaren azkenean antxetak berpiztu bear ba-luteke, Josapat-eko zelaia antxen luteke.
	Antxeta zuriak lasai zeuden uretan. Bazkalondoz ariko balira bezela. Erriaren edergallua! Venezia-ko usoak... ezta alderatzeko ere. Ura aundituta ba'zetorren eta antxetak, atzetik artuak ipurdiz gora igotzen zitzaizkitzun; samalda osoa zerabilkian urak gora ta beera. Begien atsegia!
	Beste antxeta-multsoa ibaian, Urumea-n, bi zubien tartean egoten zitzaizun. Urlaisterrak itsasaldera zekazkian eta ba'zebilzkitzun aidean atzekoz-aurrera; azkena leen, leena azken. Antxetak legorrean, uretan eta aidean lebilzke. Ankaekin uretan igari ta legorrean ibilli; aidean, egoekin.
	Itsas-autsia izaten zan tokian, ordea, antxetak pilla aundi batean pii-pii zebiltzan nastuan janari-billa. Gora ta beera, eten gabe, ain nekezkoa zitzaien bazka mokoratu naiean, lan gogorra zerabilkiten. Urari ikusten zioten jateko-puska kendu nai lioteke, orien begi zorrotza!, ta ura berdintzen zanean txuxen-txuxen zijoazkion bertarao.
	Arritzekoa zan alkarri ikutu gabe alde guztietara nola zebiltzan. Tripazairen batek angula-meta baten antza emango lioke alako naspillari; jakintsu batek egaera ikasi naiko lukean; eiztari batek tiro batez laukoa ilko lukeala begiak itxita. Arrantzaleak eta antxetak bere gain zuten putzua garbitzea: aiek arraiez, auek zikinkeriz.
	Aitz baten gaean maiz asko arrantzale bat ikusten zuten kanabela luzearekin arrantzan. Egoki zegokion arrantzalea aitz puskari. Biak bat zirala esan zitekean. Gizona arriaren pikorra besterik ez. Goiz artan arrantzalea agiri ez zala-ta, konkorra kendu dioten ganbelua iruditu zitzaion Txomin-i.
	Orduan ez zegoan arrantzalea, ta aren tokian iru kaio-zar arrian. Gizona egoten zanean, beste guztiak ospa; ura ez ta kaio-zarrak jartzen ziranean, besteak alde. An aal zuanak nai zuan guztia egiten zuan.
	Kaio-zarrak itsusiak ziran. Zebiltzanean ba'zirudian eskalaproinak zituztela. Mokoa, berriz, zapata zarren gisan, okertua; beera begira, ez goraka. Ain aundiak zirala ere bildurtiak ziran. Txomin asmo txarrik gabe urruti xamar ba-zebilkien ere, kezkatuta egoten ziran. Mokoa alde batera jarrita, Txomin-ek zearka begiratzen zutela uste; ordea, begiak bi aldeetara izaki ta aurrez-aurre ikusi.
	Ba'zijoan aurrerago ta atze-atzean jarrita orduan izaten zuten istillua, ezker-eskubi begira. Gelditu zan pixka batean, izututa egan ez-asi ainbestean, eta bat-bateko iru kaio-zarrak ura jo zuten sabelez bete-betean.
	Asi zitzaizkitzun bi lirdingari tiraka, egoak altxa, irugarrena egonean. Teink jarri zuten, egoak gero ta arrotuago. Irudigille batek bao geiagok orren lantxoa egin izan dute. Alako batean geien tira zuanak milla arraioka asi zan abian. Beste biak aren atzetik. Bi aldeetatik zai zijoazkiola zuzen joan bear erdikoa. Txomin buru-begi zegokien zertara iritxiko ote ziran. Geiegi urrutiratuko ez balira...
	Eskubikoak laga ta bira eman zuan bere aldera.
	Baita ezkerrekoak ezkerrera.
	Aurrekoak lirdinga zikia iretsi.
	Txomin ibai-ondotik etorri zan Urumea-ko kabarrariak ikustera. Gizon bakarrak alako ondar-pil aundia, aren erraz, ain bide luzean nola eraman lezakean? Ara, ibaiko ura beera zetorrela Loyola-tik Donostia-ko muturrera etortzen ziran, ura gora zijoala urarekin batean Loyola-ra. Urak eraman zitzan utzi, bao berek nai zutenean. Orra burua izatea.
	Urumea-ko kabarrariak taldean zetozenean ikustea, politenetako gauza. Lurralde berrien jabe egitera zetozela esan bear. Bat atzetik-aurrera aga eskuan etorri bezela, beste batek, aga-muturra bizkarrari eutsita, zanko-joko yayoa egiten zuan atze-aldera.
	Batek aurrea artu, urrena besteak. Ta onela: eskubikoak laga, ezkerrekoak eragin; onuntzkoak jo, aruntzkoak utzi. Aga ikaragarriak!
	Irudi-mirudiak ziran. Urumea-ko kabarrariak ondar billa etortzen ziran. Ez zuten bidegabekeririk egiten.
	Iritxi, agaren burnizko muturra ondarrean sartu, kabarra kateaz lotu ta galtzak belaun kozkorretarao goratuta altxa! oetakoak eta guzti. Pala eskuan ari zirala, zanko-zastez barrenago sartzen zuten ondarrean eta gizonek, zutitu bakoitzean, aidean botatzen zituzten ondar-pillak.
	Kabarrak tontorrerao bete zituzten. Gaezka errukigabea ta palaxt egiten zuten kabarrek bi aldeetara. Ertzetik ari zala, kabarrariak jo-ta-jo sartzen zuan izugarrizko akullua kabarra ibilli zedin.
	Ez zan politagorik, ordea, zubi azpitik sartzen ikusi, ezkutatzerao egon eta zubiari laisterka aldez beste eginda, kabarrak muturra nola azaltzen zuan ikustea bao. Kabarrak joan ziran.
	Txomin-ek Santa Katalina-eguraztokia ta Zelaia utsik arkitu zituan astegun goiz artan. Erregesoro-n ez zan txerpolari ta txotxongilloen aztarnik ere. Obe beretzat, ez zezaiola iork nastu buruan zerabilkian lana. Txomin, bere erria asko ta asko maite zuan gaztea zan. Txomin-en erria, erri alaia zan, jai-zalea, jostagura. Donostiarreri kaxkariak deitzen zieten; ala ere, jolasa lanaren ondokoa izaten zuten. Igarotako urteetan Donostia-ko kaiean artu-eman aundia izan zan: batetik, burnibidea jarrigabea ta bizigaiak itsasoz sartzen zituztelako; bestetik, Donostia muga-ondoan zegoalako.
	Txomin-ek arpegiko begiekin oraingo Donostia ikusten zuan, guk erakutsi bezela, eguzkitako kolore ta biziarekin; buru-barrengo begiekin, berriz, aspaldiko Donostia ospetsua. Bai ba', Txomin La Fraternal-en itzaldi bat egitekoa zan aiek ala eskatuta. Noiz edo noiz izaten zan itzaldiren bat soziedade artan eta Txomin-ek eder askoa egingo zuala-ta eskatu zioten. Beraz, Txomin egurazte ederrez ari zitzaigun bere lanean.
	Itzalbe ura Katia ziotena zan, San Martin-dik Plaza Zarreko bidean, aurzai guztien toki atsegia. Arako txabola artan izaten zan erriko zergak ordaintzea. Gerratean bai bakarki arkitzen zala gure txabola toki zelai artan. Kaoi-alaiak ugari zebilkioten aldean eta arratsalde batez bi alek zulatu txabola. Arratzain-dik botatakoak.
	Txomin ondarrera jeisteko abiatu zan. Kai-buru ondoko Lasta-n kaleruak ondar-lasta artzen. Orduan lantegi asko bai-zegoan Donostia-n eta kaleru aiek Somorrostro-tik burni-meatzaz beterik etorri ta, ustutakoan, ondarra artzen zuten.
	Kaiean, lana gogotik. Mallukak sarri jotzen zituzten eta burni-otsa, etengabea. Bizigaiak ontzietatik legorreratzen zituztenean, kate-arrastakoa berriz. Kaiean, oial-ontzi asko. Oial, makila ta soka erruz ikusten zan. Oso polita zan oial zuriak eta Jarana-ko etxadia eguzkitan ikustea.
	Itsasoa beera nola bai-zan, Txomin ur-ertzerao joan zan ondarrean. Une onetan oial-ontzi bat ari zan sartzen oso ikusgarri. Aizea gutxi ta oialak zabal-zabal izanagatik geldiro zetorren bi puntetatik onuntz. Itsasoa berdia dala-ta, alakotan bakarrik ikusten zaizka bideak. Urrutiko bizigaiekin batean atzerriko asnasa dakartela dirudite. Buruari zerbait eragiez geroz, aguro ikusten ditu ango ta emengo itsasoak, onelako ta alako gizonak, mota askotako ontziak, alde guztitarako joan-etorriak, sortaldeko fruta ederrak, ontzi-jabe aberatsak eta aspaldiko erromatar ta greziar salerosle ospetsuak.
	Txomin batzuetan gelditu egiten zan edertasun ura bein eta berriro ikusteko, ainbatetan ura bera ikusi izanagatik. Donostia-ko itsasoaz ez da errez asetzen. Bestetan ibilli egiten zan eta bere artan ari zala, askotan, konturatu gabe, iges egin bear izaten zien olatu txikieri bustiko ez ba-zan. Katia-ondoko beera-bidetik Kontxa-erdirao, gizaseme baten oatza ikutsi zitekean ondarrean.
	Eta ba'zijoan aurrerago; itsas-beerako ondar-gaean ibiltze ori, maitea bai-zuan. Legortutako ondarretan legun ibiltzen da. Aizeak gatz-usaia dakar eta gozoa izaten da. Eguzkia bizia, bao ez du ior gaizkitzen.
	Eguarte ura, beste asko bezela, ederra zitzaion Txomin-eri. Askoz geiago ibillia ez zala, letra batzuk oartu zituan Txomin-ek ondarrean idatzita. Oar egin eta Chomin itza irakurri zuan. Oarra oar, aurrera jarraitu zuan. Noizbait auzko iritxi ta etxerakoa artu zuan Txomin-ek; bestetan bao onuntzago esango nuke. Ez al da ba' beste Txomin-ik ni ezik ari zitzaion bere buruari. Bao etorri-ala lengo itza berriro ikusteko gero ta gogo aundiagoa zekarren. Bertaratu ta gelditu zan. Dana-dalarentzat au egitera berariz etorri da norbait. Egillearen oatzak andik etorri ta bide berbera egin dute arakoan. Iork ikustekotan egin ba-du, ez zan ni bao askoz lenago emendik ibilliko, urez estalia egon bai-da au. Ezta askoz geroago ikusteko egia, aurki urak ezereztuko bai-du, itsasoa beerako azken mallan bai-dago, alako bururaketan ari zan Txomin. Oak etorritako irten-bidera begiratu zuan. Ez zuan iortxo ikusi. Urrena Andoain-dik Irun-erako gaeko bideari ezker-eskubi begiratu zion oartu aal zezakeanerao. Azkenez Chomin irakurri zuan. Letrak ez zioten ezere geiago esaten. Asi zan ibiltzen, bao ostera gelditu. An ibillitakoaren oak txikiak bear zuten izan, atzak erakusten zutenez. Txomin arriturik gelditu. Eta etxerako asi zan. Lengo itzaldi-gaia aztu zitzaion. Urrena ez zion jaramonik egin nai izan ikusitakoari. Berriz ere nor etorri ote da eta norentzat jarri ote du?. Burua atzera biurtu ta begiratu zuan. Ainbestetan ibiltze ura bera egin eta ez zuan beere alakorik ikusi. Zer ote? Dakianak esan dezala.
	Orra goiz artako eguraztea nola bukatu zan: antxetak, kabarrariak, oial-ontziak, itsas urdia eta, azkenez, Chomin ondarrean.
	Katia-rao igota, Txomin-ek erriko bidea artu zuan, zuzen Plaza Zarrerao. Lengo bururaketak baztertu zituan. Azkeneko baserritar merkatariak azkarrik zebiltzan arre, mando etxerako. Goiztxo zala-ta, Eskotilla-kaletik artu bearrean Esnategi-kalera aldatu zan. Judua-eneko parean neska pil bat ikusi zuan izketan. Aien artean Kandi ezagutu atze-aldetik. Bat-batean biotz pir-pira etorri zitzaion, bao oetakoetan ez zuan neskak ez busti, ez ondar aztarnik. Txomin lotsatu zan. Orrez gaera Kandi-k ez zuan Txomin-en aldera begiratu. Beintzat Txomin kardaba arekin joan zan bazkaritara.

__________

IX
Txomin-en itzaldia

	Kartetan ari ziraneri jokoa utzierazi zieten; amarrak aldean eta arrats artako itzaldia gertu egin bear. Batzuek jokoa bat-batean utzi ta altxa ziran; beste batzuek jokaldia bukatzen uzteko arrenka eskatzen zuten. Azkenez, jokalarieri altxatzeko garaian kontuak nastutzen zitzaizkiela-ta, kartak eta tantoak artu ta, izketari utzi gabe, liburutegian sartu ziran, besteak gela nagusian exeri-tokiak egokitzen ari bitartean. Eskuak gauzez bete, ala zion batek: Etortzen zaio joko bat... gauza zarrari arra bao geiago.
	La Fraternal-en, beraz, liburutegia ba'zuten. Gela artan liburu-apalak ezik bi mai ere ba'ziran; antxen irakurri ta idatzi zezatekean sozioak. Liburu-apaletan ez zan gauza aundirik. Orra, bat-batean ikusteko, Ma y Flaquer-en El Oasis-Un viaje al Pas de los fueros, Camino-ren Historia de San Sebastin, Brost-en La partida doble; Cuentos trtaros, ia puskatuta, Manual de Homeopata, Elementos de Botnica, Medicina popular eta abar. Apalategiaren azpian alasa zuten; bertan zeuzkaten gordeak bandera bat, musika-paperak eta iauterietako kolore askodun zenbait gauza, soziedade-zaiaren arrantzarako kaabel bi puska ere tartean zeudelarik.
	Bao jokalariek bakarrik egon nai dutenez geroz, utzi ditzagun liburutegiaren barren artan atea itxita. Pasadizu estu aietan jendea askotxo ikusten zan, alkarri bultzatu gabe ezin ibiltzeko eran. Lenengo aldiz etorritakoeri gogoz eta legunkeriz erakusten zieten La Fraternal-eko etxea bertako sozioek; batez ere arako gela ura, sartu-aurreko orman itxurazko sukaldea pintatuta zeukana. Atea idiki-berrian edozeek artuko lukean egiazkotzat itxura utsa zana. Aien poza ta atsegia norbaiteri okerreko irudipena jartzen zitzaionean!
	Norbaitek dei-eginda pasadizuko jendea asi zan gela nagusian sartzen eta exeri-tokiak betetzen. Gela nagusia ederki zegoan, bai jendez, bai apainduz. Izlariak egon bear zuaneko tokian oial gorri ederra jarri zuten eskudelatik beerao. Iztokia lurra bao bi arrabete gorago. Argia ederra, orduko betrolio-argia ba-zan ere. Erraz ikusi zitezkean ormaetako irudiak: batean Pi y Margall, bestean Iparragirre ta urrenean Manterola-tar Balendin. Ta tokirik agirienean auxe irakurri zitekean: Menos poltica y ms administracin.
	Amar-amarretan azaldu zan Don Jose-ren semea soziedadeko lendakariarekin. Bere izenez Domingo de Lasurtegi e Intziarte zan.
	Atea idikita Txomin azaldu zanean, entzule guztiak bere aldera jarri ziran. Baten-bat asi ta bereala txaloka artu zuten, iztokira igo bao len. Txomin, gaztea zalarik, lasai azaldu zan jendearen aurrean, irria ezpaetan.
	Irakurleak gaur dan eguneko gazteen arpegi-itxura ematen ba-dio Txomin-eri, oker dago. Sasoi artan Donostia-n gizonezko guztiak bizardunak ziran, eta Txomin orobat. Gaztea zalarik, bizar aundirik ez, ongi apaindua. Illeak eta bizarrak beltzak zeuzkan. Arpegia, aizetan eta eguzkitan ibillitakoa, iduri onekoa. Bekaetatik buruko illetarao, kopeta zabala. Gizaseme mardula; bizkarra zabala, burua neurri ederrean.
	Txomin-eri itzaldia emateko eskatu ziotenean, Txomin-ek euskeraz emango zuala erantzun zien; baldin alakotan, bai; bestela, ez. Orra ba' donostiar jatorra. Don Jose-ren semeak artzen ari zan izenagatik ezik, euskeraz zer nola moldatuko zan kezkatuta zeuden entzuleak. Orretxengatik, abots eder batez eta geldiro asi zanean, lenbizikoz itzaldi ura euskeraz zergatik egiten zuan azaldu zuan. Erdizkako euskaldunak ez omen dira euskaldunak; osoak ala batez. Geienek euskeraren aldetik galtzen omen dute osotasuna. Euskera ba'dala gai edozein jakintza-arlotarako eta ez balitz ere gaitu egin bear genukeala. Antziako Donostia-z itzegin eta erderaz egitea, baserritar bateri aragondar baten espartziak jartzea bezela litzakeala; txapela kendu ta Soria-tarraren ginballa jartzea litzakeala. Orduan entzun zituan lenengo txaloak.
	Asi-itza esanda jarrai-bidea artu zuan. Donostia-ren izenik zarrena zein zan? Zarrenetakotzat Hizurum ematen zuten; ordea, orrekin batean Hirurzun ere ikusten zan aspaldiko paper zaarretan. Txomin-en iritziz Hirurzun eta oraingo Irutxulo, hirur-iru dute alkarrekikoa biek. Zun eta txulo gauza berbera ote? Izlariak zionez ez omen zan orren sakonerao sartuko; txun lenbizi ta gero txulo izango zan.
	Zun-ek mendia esan nai ote? Txubillo, Santa Klara ta Gaztelumendia ote ziran? Txubillo, zun-billo ote zan, naiko billoa danez? Beste batzuen iritziz Irutxulo-ko itsasoaren iru sarrera edo txulo adierazten omen du. Txomin-eri ez zitzaion uste-erreza itsasoaren sartze oleri txuloak deitzea. Txomin-entzat naikoa zan hirur ta iru-en batasuna Hizurum baztertzeko. Ta emen bukatu zuan berak izeneko arazo ori. Izenetik izanera aldatu zan.
	Donostia-ren aspaldiko aunditasunaz itzegitea jarraitu zuan ez da lan zalla, ain da ugaria egintza goragarri aien etorria. Antziako Donostia-ren istorioak aunditasunezko tanto lodiak ixuri dario. Aspaldiko donostiarren baratzan ederretan ederrena zegoan; lorerik pinpiena, muxikarik elduena. Alaxe nai genuke erriarentzat: leen-leen usoa zan eta gero Donostia!
	Bearrezkoa degu gure asabaen egintza ikaragarriak aldizka gogora ekartzea. Gurasoen egiteetan geren buruak ikusi genitzake; alakotu gintzaizkiekela, alegia. Aspaldiko donostiarreri begiratuta aien leia gureganatu liteke, beintzat aien ondorengoak izan eta aien aalekoak izan gindezkela erakutsiko liguteke; edo-ta, geren aulkeriaren lotsa izango genuke bederik.
	Donostia-ren gizaldiz-gizaldiko aziera ta zabaltzea zion Txomin-ek batez ere erbestekoekin artu-emanetan aritzeko bizkortasunari zor zaizkio: balearen atzetik lurburuko jeletarao joan ziran, bakalluaren billa Terranova-ko ondarretara; Erdiko Gizaldian, La Rochelle-n eta Brujas-en azokak jarri zituzten eta Ipar-itsasoetan ingeles saloskariekin ika aritu ziran; Donostia-ko itsasontzi olaetan ontzi ederrak erruz egiten zituzten eta Barren-itsaso urdiaren zear joanda Itsas-Beltzaren azken-baztarretarao sartu ziran; Mundu Berriaren idorokunde ta azitzean aurrenekoen kideko izan ziran eta emezortzigarren mendean Caracas-eko Lagungo goragarria, Compaa de Caracas zeritzatena, sortu ta eutsi egin zioten: eta ez cacao-aren salerosketan holandarreri nagusitasuna kendu bakarrik, baita Venezuela-ren istorioan euskaldun-eragintasuna geitu ta indartu...
	Izlaria gero ta gar biziagoa zekarrela, entzuleak berotu ta txaloka gogozkoa egin zioten. Txomin abo ederreko iztuna zan. Manterola-k berak ere txalo egin ez ote zuan, Iparragirre-ri ia gitarra eskutatik erori ta Pi y Margall-ek, Manterola-ri igarrita, urbiltxoenari beatzarekin deitu ta Txomin-ek esandakoak erderara biurtzeko eskatu ez ote zion.
	Txomin, beraz, bere eginkizunean aurrera zijoan; itzaldia, itsasontzia egiik, bete-batean artzen zuan aizea goiko ta beko oialetan. La Fraternal-eko jendea ixilik zegoala, itsaso barean zebillen aize-ontzia, ta itsas-erri batean sartua zan.
	Negargarria omen zan 1813g. urteko suteak Erriko-etxean egin zuan paper zarren erretzea. Antxen galdu ziran betiko Donostia-ren istorioko ainbeste jakingarri. Eziezkoa zala istorio ori osorik azaltzea. Ta, berak eratutako itzaldiari zegokion bezela, urrena bale-arrantzaren berri asi zan ematen.
	Bale-arrantza zion Txomin-ek oso jaso aundikoa izan zan aspaldiko urteetan. Sasoi batean berrogei bale-ontzi ikusi izan zitezkean Pasai-ko kaiean donostiarren ontziekin batean. Nolanai jota, bi milla itsas-gizon izango ziran. Arrantzak bi milla barrikaen irabazia ematen zuan; edo-ta, seireun milla peso ordukoak eta bale bizarrarekin beste irureun milla peso aiez gaera.
	Eta onela jarrai:
	Ipar-itsasora zijoan bale-ontziak, bear bezelako itsasgizon azartu ta gaituak zeramazkian berekin, bale-arrantza arrisko aundikoa bai-zan. Emendik ateratzean zezina, galleta ta sagardoa, bide guztirako artzen zuan; auez gaera larruak eta burni landua sartzen zituzten ontzian bideko itsas-errietan saltzeko.
	Bale-koipez bete bear zituzten kupelak, bata bestearen gaean jartzen zituzten tontorka. Ontzi bakoitzean gaurko treeruen antzeko txalupa bat izaten zan, amabost arraunlari ta txabolin-botatzallearen diakoa. Txalupa au sendoa izanez gaera, aria ere ba'zan eta, arrantzan ari zirala, onen atzetik beste txalupak joan oi ziran burni-zorrotzekin bale zaurituak akabatzeko asmotan.
	Txabolin-botatzaleak beste egitekorik ez zuan txabolia baleari sartzea baizik. Txaboliak burnizkoa zuan balearen aragian sartzen zan aurreko puska, ta kirtena, egurrezkoa.
	Bein balea begitaratuta txalupa aalik-eta bertaen joaten zitzaion arrai-zarrari, ta botatzalea, zutik, balearen buruari burni kakotua botatzen zion. Baleak oazea nabaritzean igesari ematen zion, barren-barrenerao murgildu ta berekin txaboliari lotutako soka eramanik. Azkarrik ez ibiltzekotan, txalupa ta gizonak ur jelatu aren barruan sartu zitzakean.
	Oraingoan otzikara sartu zitzaien ain ixilik zeuden La Fraternal-eko entzule aieri. Txomin-ek zion:
	Txabolin-botatzaleak, naiko soka lagata gero, busti egiten zuan berau, larraskatzearekin txalupak alde artatik su artu ez zezan. Beste mariel batek, lema eskuan, arrai-zarra nora zijoan, txalupa ere alde artatik jartzen zuan arrastaka zijoala.
	Balea arnasa artzera ateratzen zanean, txabolindunak aalbait berriro zauritzen zuan odolustu naiean; beste txalupaetako arrantzaleak etorri ta aiek ere burni luzeekin egiaalean aritzen ziran. Arrantzako egiteko au arriskorik aundienetakoa zan, balearen astialdi batek guztiak aidean bota zitzakean-eta. Bein balea ilda uraren gaean gelditzen zan; orduan ontzira igo ala atoez artzen zuten.
	Legorretik urrutitxo baldin ba-zeuden, balea ontzi-gaean zabalik jarri ta antxen txikitu ta urtu egiten zituzten puskak. Gizena urtutzeko adrilluzko labe berarizkoa izaten zan; lenbizikoz egurrakin su-egin eta gero balearen ondakin berekin. Era au oso zan ona, bao baita arrisko aundia ontziak berak su artzekoa.
	Euskaldun arrantzaleengandik ikasi zuten holandarrak eta ingelesak bale-arrantzan.
	Bao batez ere Euskalerriaren aal eta indarrak Amerika-ko lurraldea arkitu zutenetik geitu ziran. 1348g. urtean Groenland-eko bidea oker artu ta bale-zale azkar batek Terranova-ko lurra begiztatu zuan. Orduan, berriz, bakallu-arrantza izugarria izan zan euskaldunentzat. Eta bai al dakizute nor izan zan gizon ospetsu ori? galdetu zuan Txomin-ek Donostia-ko Juan Etxaide-tarra!
	Ederki! oju egin zuan batek. Ta une berberan txalo ugariak sortu ziran gela zabalean; uso-samaldaren egan-asitze bat-batekoa. Txaloka luzea izan zan. Txomin entzuleen jabe zan. Guztiak donostiarrak izaki ta donostiar-biotza ederki jo Txomin-ek. Gela nagusiko aizea berotzen asi zan. Atseden-aldi labur baten ondoren Txomin gazteak jarraitu zuan.
	Bakallu-arrantzaran berri astiro eman zuan. Urrena Donostia-ko Urumea-ondoko itsasontzigintzak aipatu zituan; baita Injente-aurrekoa ere. Toki onetan bertan, 1615g. urtean, bukatu zuten Santa Ana-ontzia egitea ta 1857 garrenean Felipe IV-ren aurrean ontzi-nagusiaren uretaratzea izan zan.
	Ola aietan ontzi aundi ta txiki asko egiten zituzten, bai bertarako ta bai atzerrirako. Felipe II garrenak Ingalaterra-ra bidalitako ontzitaldean, La Invencible zeritzatena, amaika ontzi aundi aietan zortzi ziran Donostia-n egiak.
	Len esandako ontzi-nagusia 1522 toneladakoa zan ta 90 kaoi aundienetakoak zituan. Europa-n orduan zanik ontzi aundienetakotzat zeukaten.
	Santa Katalina-ko ondoan aingura-ola omen zegoan. An egindako aingurak Prantzian eta askori saltzen omen zizkieten. Toki ortan bertan, izokiak Zurriola-tik sartzen ziran bitartean, kolorezko oial-ola batean bandera polit'ederrak zituzten, guda-ontzietarako ere.
	Txakolia, berriz, erruz etortzen zan. Ulia-ondoko ondar-aoetan zeuden azkeneko maastiak.
	Sagarra ere asko biltzen zuten. 1625g. urtean bale-ontziek 3680 barrikote artu zituzten.
	Zer zan Karakas-eko Gipuzkoar Lagungoa edo Compaa Gupuzcoana de Caracas zeritzaana?
	Entzun dezagun gela nagusiko Txomin-en abots bakarra:
	Venezuela-ko lur zabalak ia utsa ematen zuan Lagungoa asi bao len. Geientsuena atzerritarren eta, batez ere, holandarren menpean zegoan.
	Aurreragoko 28 urtean bost ontzi bakarrik joan ziran Espaatik alde artara. Bein Gobernuagandik baimena iritxita, andik onera kakaoa ekartzeko Lagungoa sortu zan, 1728g. urtean.
	Bi urtez geroz itsasoratu ziran lenengo lau ontziak, guztiak gudarako gaituak. Guztion artean 561 itsasgizon.
	Ontzitaldea okerrik gabe iritxi zan bear zan tokira; bao bertan bizi ziran atzerritarrekin sortu zitekean leiaren bildurrez, arrera agitz gogorra egin zieten eta ori ezik matxinada bizia jarri ere bai. Ezin izan zuten kakaorik erosi naiz-eta eros-neurria oi bao goragokoa izan.
	Ori ala gertatu ta joandako ontziak ezin izan zuten etxerakoa askoz geroago baizik artu. Ainbeste itsasgizon mantentzen diru asko gastatu bear izan zuten.
	Lagungoa, beraz, nekazarieri dirua urtean baitutzen asi zan, alegia dirua ordaintzekotan eman korritu gabetanik;.kakaoa ondo bao obeto pagatu, ta, orrez gaera, Europa-tik eramandako salgaiak iork bao merkeago saldu.
	Kai batzuk ere egin zituzten, ontzigizonak pixua bizkarrean eraman ez zezaten. Lagungoaren irabaziaz gaera Gobernuak ere diru asko jasotzen zuan. Erritarrak lengo erdian pagatzen zuten Karakas-etik ekarritako kakaoa.
	Lagungoa sortzearekin Venezuelas asko aunditu zan eta ioiz bao kakao geiago bildu.
	Karakas, batez ere, oso aunditu zan. Etxegintza azkartu zan, nolanaiko etxe ederrez. Beste erri kozkor asko ere sortu ziran eta Venezuelas osoa aberastu zan Lagungoaren bidez etorri zitzaion ondasunaz.
	Ingalaterra-kin orduan guda zala-ta, makiabat erasoaldi izan zituzten; aien aida-eri ezti gogor erantzuten.
	1740g. urtean Lagungoak irureun guda-gizon bidali zituen Karakas-era Nuestra Seora del Coro ta San Sebastin ontzietan.
	Jarraitu bao len utzi dezaiegun La Fraternal-eko sozioeri txalo jotzen, ontzien izenek arras zorarazi zien-eta.
	Txomin-ek zion:
	Geroxeago Lagungo berberak zortzi ontzi bidali zituen Habana-ra.
	Ta geroago Lagungoa ogeitamar itsasontzien jabe zan. Zenbait urteetan irabazi-ta-irabazi zijoan, asierako dirutza alako iru egiterao. Bao noizbait beerakoa asi bear ta aren azkeneko egunak ez dira urruti pasa.
	Oroitza gozoak utzi dizkigu Lagungo goragarri arek: gure Santa Mara eliza ta Loyola-ko Inazio donearen zillarrezko irudia, Erroma-n egia.
	Lengo txaloak aundituta berritu ziran. Beraz, Txomin-ek erriko gauza gogoragarriak gogoratzen erritarreri. Ta naiz orietako batzuk jakin, gutxik arek ainbeste. Txomin-ek donostiar pil areri Donostia-ko gauza on asko erakusten zien, arrotu zitezkean neurrian.
	Urrena Txomin-ek XVIIg. mendean jarritako Consuladoa aipatu zuan. Donostia-ko bankuetxeak jaso aundikoak zirala. Konsuladoak salerosketako artu-emanak legepean jarri zituala.
	Oso on aundia etorri omen zitzaion Donostia-ri Konsulado orren izatearekin. Konsuladoak Txubillo-ko argi-etxea egin zuan; orduan ederrenetakoa, argia amalau leguako bidean bidaltzen zuana.
	Kaia ere edertu zuan, bear bezelako lanak eginda. Santa Klara ta Txubillo-ko tartea itxitzeko asmoa erabilli zuan, ontzi-toki ona izatearren.
	Konsuladoari eskerrak 1765g. urtean Escuela de Nutica zana jarri zuten. Txomin oraingoan itzaldia bukatzeko zorian zegoan, barren artako aizea ere naiko beroa zegoan-eta. Egun aietan Eco de San Sebastin berri-paperak sutsu itz egin zuan Okendo-ri, Donostia-ko semeari, irudi bat egin bear zitzaiola. Txomin-ek, asmoari aria emanaz, ala zion:
	Ez da Euskalduna bezelako itsastarrik izan. Bale-arrantza zala-ta, urrutiko itsasoetara joan bear izaten zutela-ta, Euskaldunak ezkutueneko bazter oiek ederki ezagutzen zituzten. Euskalduna itsaso zabalaren jaun eta jabe izan zan. Euskaldun itsastarrak ospetsuak ziran. Euskalerriak ba'zituan erbesteko ordezkariak edo kontsulak derizkiotenak, bai Prantzi-n, bai Ingalaterra-n, bai Flandes-en eta bai Alemani-ko Hansen-Urietan.
	Itsastar gain-gaekoak ziralako guretako asko joan oi zan eginkizun aundietara. Beste aldez, norberaren jakiteak ematen zien uste-ona ta adorearekin, ajol aundiko zeregietan gogoz sartzen ziran. Espaa-ko erregeak izandako ontzitalde-buru entzute aundienekoak, euskaldunak ziran. Ta oien artean Okendo donostiarra, orain irudi bat egin nai liotekena. Gora Okendo! Ondo irabazitako oroigallua luke. Arrizkoa bao brontzezkoa obe. Bego zutik Donostia-tik itsaso zabalari begira. Ur irristagarria, oarri trinkoa zitzaion borrokalari nekatu-eziari! Kristau otoitzalea! Amaika jazarretan garailari! Ingeles ta holandar ontzi asko ta askoz inguratuta, gerriko bat lertuko balitz bezela ebain-ebain egin zien gizona!
	Nere itzalditik batez ere asnasa lasaituaz esan zuan asmo au nai nuke izan dezazuten: Donostia-ko erriak Okendo-ri irudi bat eskeintzea. Uste oso-osoa daukat ala izango dala. Ondo dagoana, bego. Bukatu det.
	Liburutegiko batek ordago bota ta bat-bateko esku-tarta ikaragarria nabaritu zan an ondoko gela zabalean. Txomin gazteak orduantxe bukatu bere itzaldia. Jaiki ziran azkarrik jokoan ari ziranak eta bizkarrak ormari lotuta gela nagusi aldera asi ziran. An besteekin bat egin zuten.
	Txalokak asko iraun zuan. Guztiek nai zioten eskua estutu Don Jose-ren semeari. Nekezko lanbidea! Tokia betea ta ior joaten ez. Izarditu gindezkean an. Lengo lagun zarrak, besteko zar lagunak, lagun ez ziranak, La Fraternal-en bildutako jende guztia bereganatu zitzaion izlari yayoari. An zebillen larri-larri Kurrutako. Txitxigabea zanez argalean sendo ba-zan, orain bular-bizkarrak bat egiteko aukeran zegoan. Baita ere Xanti begi zorrotza, an zan. Eta beste asko.

<sangria>	Txomin-en itzaldiak itzal aundia egin zuan. Donostia-n egun batzuetan itzaldiaren jakia izan zuten. Kaietarren lagunaren ospea arrabete igo zan. Ona La Galerna asterokoak, semanario satrico donostiarra zeritzanak, zein itz erabilli zituan:
<sangria>	...el joven donostiarra don Domingo de Lasurtegui, hijo del conocido procurador don Jos, nuestro respetable convecino... hizo del vascuence vehculo superior de ideas e instrumento de ideas superiores... hombre capacitado para grandes empeos... qued ampliamente demostrada la maravillosa ductilidad del lenguaje de Euskalerria.

__________

X
Donostian Donosti

	Plaza Berria! Ortxen izan ziran Prim-en eta O'Donell-en sarrerak; ortxen Urbiztondo-ri arrera ederra; ortxen Isabel IIgarrenaren aldezko matxinada; ortxen agurtu zituzten Aprika-rako soldaruak (Joxe ta Antton zirala); ortxen Campillo-ren matxinada ere; ortxen 18, 33, 45, 50, 57, 66garren urteetako Iauteri-artzaigo ospetsuak... Eta aurtengoak ere!
	Donostian Donosti, gorostian gorosti.
	La Fraternal, Unin Artesana, La Euterpe...
	Illabetez aurretik asi ziran La Fraternal eta Unin Artesana-koak urte onetan Iauteri gogorrak egin bear zituztela. Ain gogorrak ere; azkenik biak alkarrekin jaiak antolatzea erabaki zuten. La Euterpe-ko musikariak saiatu zitezkean.
	Lenbiziko, San Telmo-ko ingeles-soldaruak utzitako tramankulu luzeak, bitan ebaki ta Burgos-era bidaldu, larru berriak jarri ta atabal egokiak egin.

		Donostiarrak oi dira beti
		Umore onian oitubak
		Iauteriyan ageri dute
		Bertako kanta souak.

		Penak utzi eta
		Maite polita
		Atoz zu nere ondora.

	Donostia-ko Iauteriak ospe aundikoak izaten ziran, aspaldidanik; bao aurtengoak lengoen marrak autsiko dituzte. Zalduniote-goizean ba'ziran Donostia-n 6.000 kanpotar, prantzes asko ta Pau ta Biarritz-tik etorritako ingeles naiko, burnibidea ba'zegoan ba'sasoi artan Prantzi-tik etortzeko. Ordea, Zarautz-aldetik lengo zalgurdi zarra zebillen orain ere. Artantxe egin zuan Santa Cruz-ek Donoti-rakoa Aramayona-tik itzuli-berrian; artantxe etorri ziran Anton Zurrut eta Joxe Ogi Plaza Zarrera, Aprikako lurraldea utzita, moro-jantzian.
	Orain ere Plaza Zarrean egiten zuan geldi-aldia Zarautz-ko zalgurdi aundiak. Zalgurdiaren goiak eta beak bete-betean zeuden jendez. Be-aldean amabi lagunentzako tokia ba'zan: iru aurre-aldean, sei barren-aldean eta beste iru atze-aldean. Gaean, berriz, lau lagun joan zitezkean. Zortzi zaldi! Dantzategi artatik nekez ateratzen ziran, zankoak ezin luzaturik, autsez zuri-zuri egin eta, udara ez izanarren, naiko berotuta ere.
	Beintzat, Zalduniote-goizeko amaiketan, Ondarreta-n danba batez dios Momo ba'zetorrela gaztigatu zutenean, kaieko jendetza aundiak ulu ikaragarria atera zuan eta inguruko itsas-ontziskak iolazko motazko txistu biziakin urratu zuten aidea; batzuek txalo egiten zuten. Kai-aurreko etxe-zuloak jendez beterik zeuden eta beeko zenbaitzueri nekezko zitzaien ertze-ertzean egon eta ioren bultzakarekin uretara ez eroritzea. Beraz, Txubillo-ren oean zegoan Ondarreta-tik, dios Momo egin zuteneko lantegitik berau atera ta itsasoz, Santa Klara-ren atzetik, kaiean legorreratu jende asko ekarri zuan zalduneriak pasa bear zuaneko kaleetara, aurreko tokiak arrapatzera.
	Antxe zegokion zai, kaiean, zalduneria dios Momo-ri, areri laguntzearren, eta berau gero ta bertago zetorrela, zaldiak eta gurdiak gertutzen azkarrik zebiltzan. Santa Klara-ko atera pasata, oraintxe urduri zebillen jendea. Errizaiak lan gogorra zerabilkiten jaia era onez egingo ba-zan. Azkenik txaloka ikaragarria jo zuten dios Momo bertaratu ta legorrera asi zanean. Lanak izan zituzten! Onekin batean beste gizon asko zaldi ta gurdiz gaera etorri zirala bide, kaia bete-betea zegoan; ain betea ere, amar urteko mutil koxkorra putzura erori zala; ordea, bat-batean, esku batez zankotik eldu ta buruz beera atera zuten uretatik. Orra ba'alaitasunaren jainkoizunari arrera berebizikoa.
	Ta txingurritegi artatik txingurri geiago eroriko zan uretara baldin zaldi, zaldun eta zalgurdiak noizbait abian asi ez ba-ziran. Ikus bitza irakurleak Donostia-ko Iauteri ospetsuak.
	Lenengo tokian iru aurrelari zijoazen zaldizkoak buruko gorriekin; gorontza gorria ta ikurdi urdiak bular-bizkarretan; gona motz urdiak ere, urrezko siztatuekin; luma txuria burukoan eta oetako aundi ederrak. Erdiko aurrelariak auxe zeukan jarria bandera batean: Carnaval de 1878   La Fraternal  Unin Artesana; aldameneko bi aurrelariak turuta bana zeramaten eta, tarteka, turutari aize ematen zioten.
	Bi soziedade oriek ederki alkartuta azaltzen ziran eta arpegia onela erakusten zuten; egia da ere bat bao geiago asi zala esaten Unin Artesana-k egindakoa geiago ta obea zala La Fraternidad-ena bao.
	Urrena erriko danbolin-jotzaleak apain-jantzian.
	Gero bi erraldoi edo gizandi ta lau buruaundi: Alkatea, bi errizai ta beste txinel bat, itxurazkoak.
	Orien atzetik Estudiantina Euskalduna, berrogei laguneko taldea, beltzez jantziak, eztarriko ta eskumuturretako egalun txuriekin, galtza motzak, zapata luzeak eta ginbail zabala kolore askotako lumaekin. Aurreko tokian bandera bat zeramaten onela jartzen zuala: Estudiantina euskalduna de la Universidad de Valladolid.
	Bostgarrenez, Carroza de nigromnticos. An zijoan Xanti, gure ezaguna. Zerua ikusteko etxearen antza zeukan gurdikote arek. Tramankulu aundia ere ba'zan zeruko izarrak miatzeko. Orrez gaera, an zijoazen lau lagunek urrutira ikusteko bana zuten txikiagoak. Arekin Xanti-k iduri-oneko neska guztieri begiratzen zien; urrena mutur estua aboan sartu ta bertatik itzeginda zurikatzen zituan. Beolakoan, neska polita irudituta, aboko bustia begiari erantzi zionean, berealakoan okertu zuan beste aldera: Kontxexi Araneder zan.
	Seigarren tokian Musica japonesa zeritzatena zijoan, La Euterpe-ko musikari yayoak japondar jantzian, beren lastozko ginbail zabalakin eta soekoan iolazko letra ta marrak, berek eta txinatarrak oi dituzten bezelakoak.
	Dios Momo-ren bi aurrelariak Injente-kaleko parean zijoazen, aurrera bai-zijoan zalduneria. Batzuek kale-ertzean jarrita geldirik ikusten zuten; besteak zalduneriaren ondotik arekin batean joan. Ta dios Momo bera Kale Nagusian sartu bao lentxeago, ate bateri bizkarra erantzita zeuden Txardin-berri-ko ama-alabak:
	Agur, don Amalio esan zioten Kurrutako mutil zarrari. Irria ezpaetan ikaragarrizko sonbrero-kentzea egin zien.
	Ikus dezagun dios Momo orain. Danetan gurdikoterik aundiena zan. Amaseigarren gizaldiko Venezi-tar ontziaren itxura zeukan, bi aldeetako arraun errenkadakin. Arraunlarien ordez musikariak zijoazen. Dios Momo tokirik agirienean, oial zabal baten itzalpean. Gurditzar au koxkabilloz ta txilintxaz josia zegoan eta zebillela, musikarien souarekin belarribarrenen atsegin egiten zuan. Sei mandok zeramaten gurdia; auek mitxeleta-egoekin zeuden edertuak.
	Gero Praxku-talde bat, gure erriko jantzian, eta atzerago, Carro de Ceres, goroldioakin antzemana. Garia, artoa ta lurrak ematen dituan beste aliak lantzeko lanabasak. Orrez gaera ate batzuk ibilli aako ur-ontzi aundia, ate ta guzti.
	Urrena Batalln de Kaka-jarios, aspaldiko urteetan Zelaian izandako burrukaekin zer-ikusia zeukana.
	Eta onelaxe, geiegi ez luzatzearren: Carroza infantil, Carro de Marte, El moro Muza y su squito, Carro de Mercurio, El robo de Elena, Carroza de Vulcano, Concha de Neptuno, Escolta de carabineros de Offembach, Primer regimiento montado de jeringuera.
	Ta azkenez, eun erromatar zaldizkoak... ollar-gaern exeriak, musika ta tutuekin.
	Zalduneriaren buruan txantxo ta mozorro ba'zijoazen kalekoak.
	Azkenik, Kale Nagusia pasata, Portu-kaletik barrena, Plaza Berrian sartu ziran guzti-guztiak. Ta tankera onean jarrita zeudenean, Donostia-k esan zezakean:

		Iork nai ba-du belar onikan
		Naiz dala lore, aziya,
		Gure baratzan arkituko du
		Asma diteken guziya.

	Baratz uta ederra zan bada. Plaza Berriko tellatuetan ere jendea ba'zala esango genuke. Jarraigo luze arek bira guztian artzen zuan enparantza. Barren-aldean, sokaz ertzatuta, erruz zan jendea; oak ezin ibilli-ala. Baita arkupetako ibiltokian. Aietako uztai baten azpian zeuden Kandi ta beste iru lagun alkarri besotik elduta, lepoak luzatu ta ioren bultzakari arpegi goxoa jartzen. Noizean bein aldeetara begiratzen zuan atzekoa ikusteko.
	Ori poliki! ari zan Zer diyo dios Momo-ren kurpilleta? La Fra-ter-nal (buruari eragiaz), U-nin Ar-te-sa-na. Zeen ederki! Otra Xanti! Zer dute jantziyetan marreztuta? Kokotzaren azpiyan eguzkiyaren antza ta gero oin eta eskumuturretarao izarrez josiyak. Oyek ate politak uretan!
	Une batean ixildu zan besteak ere bere artan ari zirala. Andik pixka batera jarraitu zuan:
	San Tomas-egunean bezelako lanabasak daramazkite or lurra lantzekuak. Ara, zerbait erori da balkoi artatik...!
	...San Tomas-en bezela itzegin zuan atzean zegoan Txomin-ek eta barkatu, Kandi zeralako neska polit orrek, ez det uste nere arrebaren sudur-zapiya jaso zenduelako eskerrak eman nizkitzunik ere.
	Beste neskak, Unin Artesana-k geiago egin ba-zuan ala gutxiago esamesak entzunda ari zirala neska polit orrek itzak belarriratu zitzaizkienean, ari ura utzi ta Txomin-en aldera jarri ziran begira.
	Baietz uste det erantzun zion Kandi-k ikara joanda gero.
	Ez det uste (gezurretan ari zan Txomin).
	Etzan zer eman ere. Beraz aztu zian?
	Eta gogoratu naiz. Aztu izatia gogoratu. Zer ote da, buru txarra ala buru ona izatia?
	Itzaldiyak egiteko buru ona biarko dezute, noski.
	Par gozoa egin zion Txomin-ek.
	Nolakoak diran.
	Gain-gaekuak ala...
	...nolanaikuak.
	Zoriyonak zuri, berandutxo ba-da ere.
	Eskarrik asko.
	Ia urrengo batian eskerrak ematia aztu zerala gogoratzen zeran.
	Neskak irria zuten ezpaean.
	San Tomas-egunarekin bezela nun eta beste zerbaitek Iauteriyak burura ez ba-dakazkigun...
	Txomin-ek aitzekia zekarren, bao Kandi-k San Tomas-eguna aipatu. Txomin-en erantzuna alde txarrera artu zitekean, bao ez zan orrelakorik gertatu.
	Ordurako iru musikari-taldeak batera bildu ziran ta dios Momo bera ere erdi-aldera ekarri zuten jendearen artetik egizko Jainkoak dakian bezela. Momo zutik jarrita agerkai bat irakurtzen asi zan. Aren jolasa esan bitartean, Txomin-eri ondarreko letrak burutaratu zitzaizkion. Aspaldian kezka ura ezin aienaturik zebillen. Berekikoz neskaren bat bear zuan izan, ango oin-atz txikieri antzemanda. Eta ura ez ba-zan, nor izan zitekean?
	Momo-k bukatu zuan:

		Artu jende maitiak
		Donostiyakuak
		Oroipen aitormenak
		Biyotz gurekuak.

	Iru musikari-taldeakkanta bat jo zuten eta onen urren, etorri bezela, jarraigoa asi zan Plaza Berritik Portu-kalera, Kale Nagusitik Lasala-enparantzara. Ementxen zan zalduneriaren gorde-tokia.
	Plaza Berritik atera bao len, Txomin-ek ondarretik ikusi zuala Momo-ren etorrera esan zion Kandi-ri. Kandi, ixilik. Urrena itsasbeera zegoala-ta, bertago egon eta ondo ikusi zuala ondarretik. Kandi-k beste nonbaitetik ikusi zuala erantzun. Eta Txomin-ek neskak agurtu zituan.
	Ondo egin omen zuan ez geiago esatea. Berak zer ikusirik ez zuan izango ondarreko kontuarekin. Ala zion Txomin-ek beintzat. Beste esanak gogoratu zitzaizkion. Zein polita zegoan neska polit ura!
	Kaleetan jende asko zebillen. Arrotzak nora etorri ondo jakin.
	Arratsaldeko ordu bata joa zan.


	Lauak ezkeroztik Plaza Berrian ezin bukatu alako musika zan. Donostia-ko mozorro ta txantxo guztiak antxen bildu ziran. Mutil koxkorrak txantxoen atzetik bixiga edo maskuriakin jo ta jo ari zitzaizkien. Bein edo bein listaria autsi ta pelota bezela joaten zitzaien maskuria. Batzuen ondotik joanda ardo-usaia galanki aitzen zitzaien. Zurrunbillo artan geienak karraxika ari ziran. Bao txistulariak ezta ere gelditu.
	Antxen zebiltzan Erri-etxeko ate-ondoan Joxe Ogi ta Anton Zurrut, beren dia zeramatela. Ibiltzen asmatzen ez zutenak, trebeak ziran dantzan. Jende asko zegokien begira.
	Joxe emakume-jantzian zegoan, gorriz goitik beera, ginbail beltz luze batekin. Arpegian ere zirrimar gorriak; begiak, ikaragarriak; gerri estua ta lurreraoko gona zabalak.
	Antton emakume-jantzian ere. Gonak, maindire batekin egiak; bularrak, sendo; buruan, txapela; arpegi-ordeko mozorroa ta, emakume-gisan zegoalarik, mozorroaren aboko zulotik, xigarroa. Dantzan egiteko baztar batean jarri zuan zerabilkian kaiola; barrenen, sardin-zarra txori. Onoko txantxoak orain ere ikusten dira arrantzaleen artean.
	Ta dantza gogorrean ari zirala, non beste mozkor bat etorri ta irurak alkarrekin asten diran au eguneroko jantzian etorri zan. Ogi-ri ginballa erori ta etorriberriari txapela kendu. Zurrut-ek ginballa lurretik artu ta ezagutzen ez zutenari jarri. Ta onelaxe, bat erori, bestea altxa, urrena jendearen gaera joan ala alkarren gainka ibilli. Noizbait bukatu zan amaitu ezieko dantza ura. Kaiolak-eta eman zizkieten eta an joan ziran irurak alkarrekin, bi alargunak eta bestea, izarditan, zakur bat atzetik zaunka.
	Urrengo goiza arte ibilli ziran ezagutzen ez zuten ideko arekin. Antton-ek ez zeukan ez txapelik, ez mozorrorik, ez kaiolik.
	Asma, besteak.

__________

XI
Asteleniote. Zanpanzart

	Joxe ta Antton-en adiskide berria, Iigo-kalean zegoan astelen-arratsaldez.
	Kilimax goitizeneko beste mozkor batek zesaion:
	Moskortzeko dirua ba'aukak, poxpoluak erosteko es.
	Bestea lengo tankeran geldik, Kilimax-eri begira.
	Urrutixeagotik biurtu ta oraindik ere:
	Moskorra arrapatzeko dirua esan dek, es al eunkaken poxpoluak erosteko?
	Bestea betiko tankeran eta begira berriz itzik atera gabe.
	Lengoak berriz ere, gero ta urrutiago:
	Moskortzeko dirua isan dek ba', sergatik es dituk poxpoluak erosi?
	Ez dakigu geiagotan atzera biurtu ote zan. Geldik zegoana, aspertuta, ez bein-beingoan, noizbait ibiltzeko asi zan eta beatz-tartean zeukan xigarro-puntta erdeuz bota zuan. Ezta itzik ere.


	Arratseko zortziak bao geiago izango ziran La Fraternal ta Unin Artesana soziedadeak eratutako zalduneria Lasala-enparantzatik atera zanean. Gutxi gora-beera Zaldunioteko jarraigo bera zan.
	Ibilli zituan Lasala-enparantza, Iniente-kalea, Plaza Zarra, Ureta-kalea, Esnategi-kalea, Iigo ta, amarrak aldean, Plaza Berrian sartu zan. Bideko kale ta plazak, jendez beteak.
	Bai Plaza Berrian ere, geiago ezin artu alako jendea zebillen. Zuzi ta argi-ontzi kolore askotakoekin argitua zegoana-ta, lilluragarria zegoan Donostia-ko txulo maitagarri ura.
	Leku geiago eman dezaiogun Zanpanzart-arratseko jaiari. Orduan izaten zan Txardiaren lurperatzea ta, azkena azken, neurriak autsita ibiltzen ziran Irutxulo-ko erritar alaiak. Donostia, amabost urteko neska buru aria soeko berriarekin zebillen egun aietan.
	Nork esan 1813garren urteko erria zala ura! Urte artako Dagonillaren 31ean, erria prantzesen menpean zegoan. Ingelesak eta portugesak alkartuta, aurrean zeukaten errian sartu nairik. Zenbait egunean egiaalean arituta, azkenean, Urumea-ibaiak ur estua zekarrela, aldez beste egin eta, Brecha izena jarritako tokitik, errian sartu ziran soldaru amorratuak. Nai aa gaiztakeri ta lizunkeri egin eta arrats artan bertan su eman zioten erri gaxo areri. Seireun etxe zituala ogeitamasei bakarrik gelditu zitzaizkion zutik. Ta urrengo urtean, 1814garrenean, Iauteri jatorrak egin omen zituzten, alajaetan! Zarraren gaean erri berria agidanean.
	Lengo eguneko garai berean atera zan Zanpanzart-arratseko jarraigoa. Lasala-enparantzatik atera, Azakalezarratik sartu ta Esnategi ta Iigo-n barrena, beatziak doi-doi, zorioneko Plaza Berrian sartu zan orain ere.
	Bosteun mamu maindire txuritan bilduak. Bakoitza kandel bana bi zerrenda luzeetan. Noizpeinka tarteko bat azaltzen zan argi polit bat eskuan.
	Bigarrenez, Cazadores de Gerolstein, bakoitza kolore politazko argi banakin.
	Gran banda de tambores, eun kantari atzetik eta txinatar musikariak. Nasteka, Il Trovatore-ko miserere jo, Andre Marika tronpeta jo ta nai bezelako kantak jotzen zituzten.
	Beste eun bao geiagoko txurizko-taldea.
	Soldaru-mordo bat, apain-jantzian, izkillu ederrakin.
	Illeta-gurdi aundia, lau zaldizkoa. Zaldiek beltzezkoa zuten bizkar-gaetik eta galdur zuriak. Erdian, gorputz zegoan dios Momo luze-luze, itxuraz. Txurizko-pilla batek zaitzen zuan.
	Azkenez, il-aztiak edo esandako nigromantes diralakoak. Kurkurtxoak buru-gaean, zeruan irakurtzen zuten gizadiaren etorkizuna.
	Argi gorrizko zuzien argitan ikaragarrizko ikustea egiten zuan aren jende aundiak. Plaza Berria, labe gorria.
	Soldaruak eta il-aztiak erdiko olaetan igota, izugarrizko dantza ta ikotika politak egin zituzten, txurizkoak eta beste gaerako lagun guztiak inguruan.
	Kanta berarizkoarekin gogotik ari zirala, alako batean ateratzen zaizkie txerren zarrak olaen azpitik eta, lengoak bidaldurik, asten dituzu bere aldiko izugarrizko ots eta zaratakin dantzan beste musika batekin eta Plaza Berriko guztiak erotu ez ote ziran.
	Musika bukatuta txerrenak, zera atzetik zintzilik, ola-barrenean sartu ziran berriro ta berekin batean dios Momo ere ezkutatu zan, aiek eramanda. Urrena, aidean igotzen diran globo borobil orietako bat goraka asi zan, jendeak txalo beroak jo bitartean. Auxe zeukan jarrita: Farrez dago ama chardia. Ta Garizuma asi bear zuala erakutsiz txardin aundi bat zeraman zintzilik ezkata dizdizariakin.
	Auxen zan, irakurlea, atzoko Donostia, jolasarako Euskalerrian berdiik ez zuan erria, euskal-baratzako pinpilinpauxarik jostalariena ta politena. Ori, Donostia maitea, Irutxulo biotzekoa.
	Alatsu bukatu ziran urte artako Iauteriak. Jaiak, bai; bao arratsa, ez. Jendea lotarako etxe-aldera kale-muturretan banatzen asi zala, Plaza Berria usturik, jende mordo aundia gelditu zan Iigo-kalean zarata ta asarre bizia zerabilkitela. Aien ojuak urrutitik entzuten ziran. Ba'dakizu nortzuk ziran, irakurlea? Unin Artesana ta La Fraternal-ekoak. Esamesak besterik ez ziranak, amor eman zuten, aunditu era berean gaizkitu ta orduantxen istillu gorria jarri zuten.
	Aiek ez zutela auek aa egin, auek aiek ainbat eta obeki: besteak, jakin ba-zuten dios Momo lenago il bear-zuala. Baita zuek ere. Ta orduan, amorraturik, alkarri eltzeko moduan jarri ziran. Esnea irakiten gero ta geiago arrotzen dijoan era berean, ango iskanbilla ere goraka zijoan, alkarri txistuka asteko tankeran. Ta orra uste gutxienarekin, asmo onez esandako itzak nola sortu zuten ekaitz beltza.
	Gogorregi ari zirala, paketzearren, bateri alkartasuna eskatzea otu zitzaion eta,
	Viva la unin! oju egin zuan.
	Ai, ama!, esan ba-zuan esan zuan. Viva la Unin Artesana esan nai izan zualakoan, beste askok, abo batez.
	Viva la Fraternal! berealakoan erantzun zioten.
	Ta baita besteak ere:
	Viva la Unin Artesana!
	Viva la Fraternal!
	Viva la Unin Artesana!!
	Viva la Fraternal!!
	Bi gizon zartakoka asi ziran.
	Urrutitik ikaragarrizko ojua egiaz,
	Viva Ingalatierra!
	Anton Zurrut zan edatea edanda.
	Lengoak zartakoka ta beste batek Muera la Fraternal oju egin zuala, ura zan borroka bikaa ta jatorra. Errizai bat aidean bota zuten. Mozkorrak nagusi. Sagardotegi bateko eskalleran beera gizon bat erori zan zankoak buruaren aldetik. Lenbizi batek eta gero bestek, igesari eman zioten Esnategi-kalearen barrena etsaiak atzetik zerraikietela. Makilla batekin kaskoan jo ta puskak kaleko argia itzali zuan. Sagardotegiko andrea atea itxitzera igo zan okerreko jende geiago sartu ez zezaion. Min artuta bat bao geiago asi ziran aioska. Mozkor batek besotik kosk eginda ez zion nai utzi besteari. Txinelak asi ziran azaltzen batetik eta bestetik. Asto-kaleko bonberua, txardia urdallean aspaldian oeratu zana ere, deitu zuten.
	Noizbait, bai zutik zeuden asko erori ta ez altxa, bai besteak igesari eman ziotelako, bai urrenak txinelak ikusi ta alde-egin zutelako, sagardotegian buruz beera erori zana aipatu gabe; noizbait borrokalariak gutxitu ta errizaiak geitu ziran. Batzuk giltzapera eraman, besteak eritegira, orduantxe ixildu ta ustu zan Iigo-kalea, baldin norbait, amildegiaren ertzean bezela, ate-txokoren batean lo gelditu ez ba-zan.
	Anton Zurrut-ek ala zion.
	Eskua sartu didate aboan. Jjj...! Zer nazka! Au ollasko-kutsua!

__________

XII
Gari-pillako txoria

	La Fraternal-eko balkoi ta tximenetako arte artan, lagun pilla ura altxatzeko asi zan Iauterien buruz ordubete ta geiago izketan eginda gero; oso naigabetua zebillen La Fraternal-eko jendea egunak joanagatik.
	Joan bear zutenak altxata bi bakarrik gelditu ziran exerita, ordurao alkarri itzik egin ez ziotenak: Xanti ta Kurrutako. Egia esan, ez-ustean arkitu ziran alkarren aurrean. Orain biek aldegingo zuten bata besteagandik; bao ezin ba' artarao suertatu ziranez geroz. Xanti-ri, bere burua tankera artan ikusita, gogoeta au etorri zitzaion: baldin agerbide eske asten ba-zitzaion, bi zartako eman eta kito.
	Kurrutako-ri, ordea, Kontxexi-ta bien arteko berri jakiteko naia etorri zitzaion eta bere buruari adiskidetsu aritzea abindu zion. Tximenetaren gaean martin-arrantzale deritzaion txoria zegoan bizirik gabea, beti alde batera begira, Kurrutako-ren begi arrotza bezela.
	Orduan Kurrutako-ri otu zitzaion:
	Abian al zera?
	Ez, egonean.
	Ez dakit bai ote dakizun emengo geienak batzarra eskatu dutela, Iauterien zerbaiten txarki arkitua gure buru diraneri arpegira botatzeko asmotan.
	Egia esan, ez nekian erantzun zion Xanti-k; naiago nuke oker banengo, bao ortatik gauza onik aterako degunik ez det uste; oso itxura txarra ematen diot La Fraternal-eri batez ere egun artako iskanbilla gogorra ikusita.
	Oartu bear degun gauza biak erderaz ari zirala. Kurrutako oso erderazale purrukatua zan, euskeraz ederki zekialarik. Euskera baserritar izkera zeritzan, naiz sasoi artan Donostia-n ontxoenak ere euskeraz egin. Erdera, nonbait, apain jantziarekin egokiagoa zuan. Ta joera ori zualako, ta parragarri ibiltzen zalako ta txatxua zalako, askok nazka zeukakioten.
	Euskeraz erderaz bao obeto zekian. Askotan gain-gaeko gauzetan aritzeagatik, izugarrizko ukalondo-sartzeak egiten zituan. Bein los rayos extra violetas esango zizun. Beste batean: Newton, el que invent el asunto ese de la gravedad. Prantzesez puxka ere ba'zekiala adierazteagatik mille huit cent quatre-vingt dix seize esango zuan. Urrena botako zuan quieres que te explique el significado de la slaba pemeable? Ta aparitan ari zaneko egun batean, prantzes-porruari tiratzen ziola, onelako gogai burutsua izan zuan: Todo lo que cra la naturaleza es del hombre. Ondo berea zuan, beraz, prantzes-porrua.
	Xanti zerbaitxo arritu zitzaion Kurrutako-ri, ain maiteki zetorkionez geroz; ez uste orren adiskide arkituko zuanik.
	Agian uste izan dezu zuk, ari au utzita, ekin zion Kurrutako-k asarre naukakizula lengoan Kontxexi zala ta gu biokin gertatutakoaz.
	Xanti-ri bat-batean parra egiteko gogoa etorri zitzaion; bao baita arritu Kurrutako ain ausar ikusita.
	Arazo ura egun artan bertan bukatu zan neretzat jarraitu zuan. Nik aitortu bear dizut garbi kendu zenidala; edo ura buru-aria dalako, ala zu yayoagoa zeralako, ala bat eta beste. Nik, nere buruari geiegi opatu gabe, esan nezaizuket bene-bene zion neskak onla (beatz-muturrak elkarturik) izan nezazkikeala, jantzi ederrak neskak lilluratzen bai-ditu, ta nik neronek izan deten aziera ona urrutitik igartzen. (Xanti larri zegoan parrari eutsi eziaz). Ta orretxek mindu ninduan, neska batek ezetsi izan izatea, ni bestela oituta nagoana. Ta orretxek goratzen zaitu zu, ni bezelakoari neska kendu izatea. Aspaldian ikusten zindutan zenbait neska ontxoenakin eta menderatzaletzat zinduzkatela, orain arte ez nion antzik eman noraokoa zian. Ez daukakizut, bada, iongo asarrerik.
	Ez dakigu bildurrak ala ausardiak gisa artan itzeginerazten ote zion. Jakin-naiak, beintzat, galdeerazi zion emeki:
	Eta geroztik zer egin zenuan arekin?
	Arazo ura zuretzat orduan bukatu ba-zan, neretzat orobat. Ni ezin niteke neska berarekin luzaroan ibilli; aspertu egiten naiz. Ez nau barrenak agintzen. Egun artakoa, beintzat, aguro utzi nuan, naiz neska ederra izan. (Kurrutako-k baietz buruarekin). Agian nere egitekoa txarragoa irudituko zaizu, neska kendu ta laga; alegia ortarako ez niola iori kendu bearrik; zuretzat kalte ta neretzat mezederik ez. Bao egia esan, ongi pentsatuta, nere barrua miatuta, an ez nuala nik ezer egiterik ikusi nuan; artean zu zerorekin nork jakin norao iritxi zindezketean. (Kurrutako pozez). Bai, ni, lortu bitartean, oso zaletuta ibiltzen nozu; bao bein atxituta gero, bereala aspertu. Ez nuan uste zuk diozun bezelako erakar-indarra ote zenuanik neskaekin; bao egia esan (gezurra), orduan ikusitakoarekin ez naiz ezertxo arritzen, lana egin bear izan nuan gogotik.
	Neska polita dezu oso, ta nerekiko berriro asi bear zenuke. Nik, beintzat, ez dizut kalterik egingo.
	Xanti-ri Kurrutako txaldana ta parragarria zitzaion. Parrez lertuko zan, bao ez nai min geiago ematea. Kurrutako-ri, berriz, barrena alaitzen asi zitzaion; Xanti adiskidea izateak asko poztutzen zuan; Xanti yayoa zan neskaekin, aren bearra izan zezakean, ta uralako mutil sendoa etsaia bao, adiskide obe.
	Xanti adiskidea asi zan Kurrutako ez zaitez ezertxo ere larritu Kontxexi-rekin gertatutakoaz. Zuk ura neri egin izatea ez deritzat gaizki, zu gaztea zera ere ta neska ez zan nerea. Egia diozut (gezurra) bera begira ta begira nereganako begitarte ona aspaldian azaltzen asi ez ba-zitzaidan, nik ez nion jaramonik egingo. Bera asi, neska askok nai lutekena ain erraz bereganatu ta beste bat, zu, tartetu zialako, baztertuko al ninduan ba'! (Xanti-k ezetz buruarekin). Neri ajola gutxi. Ni, zu bezelako suertoso-a (ala esan zion) ez izanarren, ez al derizkiozu Kontxexi Araneder bao ederragoa noiz nai topatu nezakeala? Agian, zeorrek igarriko diozu, ostera asiko zait nere aldeko; bao don Amalio-kin (berak esan) ez du ezertxo egiterik. Ta ez al dezute geroztik itzegin?
	Itzik ere. Iauteritan ikusi nuan azkenekoz ta ezta agur egiterik ere. Ta askotan ala gerta oi da, zenbat eta destaa geiago egin, orduan eta zaletasun amorratuago artzen dizute neskak. Zuk lenago ere esan dizut berriro asi bear zenuke neska orrekin. Ez lizaizuke nekezko lana izango. Neska ederra, egokia ta ederki jantzia: oriek guztiek bat jarzen dute. Zuk, zerana zerala, baldin neskak barrengo mamitik ezagutuko ba-zenitu, errex bao errexago izango lizaizuke.
	Noski, zu ortan ni bao jakiagoa zera Kurrutako-k barrengo pozari ezin eutsirik. Orduraoko ezkutuak ikasiko al zituan ba'? Kontu asko jakitekoa zegoan Kurrutako.
	Gizona emakumeagana bezela, emakumea gizonaren aldera ta berak uste ez zuala ere, bene-bene ari zan Xanti. Itxuraren kontra sapua saltalari. Emakumeak ezin bestez erakusten du bere naia; bao antzik eta kutsurik erakutsi nai ez ba-lizuke ere, oargarria zaio, arreta egiten ba-diozu. Zenbat eta bildur gutxiago, lotsa gutxiago izaten dute neskak. Ara, abiatu bear duan zalgurdiko neskak, nolanai egingo dizu agur edo irri baldin zuk ere arpegi goxoa jartzen ba-dakizun. Orra barrena agiri. Orra ba' maitasun-bidean asi-asteko era polita. Orobat gurasoakin dagoan neska ausartuago izaten da begiratzen bakarrik dagoanean bao. Gurasoekin ez besterik ateratzen ez diran neskak izugarriak izaten dituzu. Mutillakanako gogoa neskak? Orixe bai.
	Orduantxe soziedadeko zaia alderatu zitzaien bi gizoneri ta poxpolo batekin argia piztuaz, tximeneta-gaeko martin-arrantzalearen erraua ormari erantzi zitzaion, oso mokoa luzatuta. Kurrutako-ren sudurra ere zorroztu egin zala esan zitekean eta Xanti-ren kopeta zabaldu.
	Atseden pixka bat artu ondoren jarraitu zuan Xanti-k:
	Bao maitasun-arazoetan irabaz-bidean ibiltzea nai ba-zenuke, batez ere, auxe gogoan artu bear zenuke beti, gertaldia non eta noiz izan liteken, edo-ta, nongo ta noizko ta nolako xede oriek lagundu egin bear digutela. Egite berbera alderakoa edo kalterakoa izan ditekela non eta noiz egiten dan, esate batera. Gertaldiak berak dakarrela alderakotasuna, alegia.
	Zu ibilli zindezke neska bateri begira jo ta tira. Berak ere begitarte ona egin lizaizuke. Bao luzaroan ikusi-mikusi zabiltzatela, aspertu zindezkete biok-ala-biok. Artean, nonbait ondoan gertatu-bearrak bereala alkartu zinduzketean. Xedea bear dala bata-bestetu egingo ba-zerate. Beraz, xedea legoken gertaldia billatu. Eta xederik ez balitz, zuk zerorrek sortu, din bazia. Ara, gogoratzen al zera txotxongilloak ikusten egon gianeko artan? Nik ba'nekian lagunaren billa zebillela Kontxexi; bao silla-billa ote zebillenen itxura egin nion. (Kurrutako-ri begiak zabaldu zitzaizkion ikasiaren pozez). Bao ori egoteko zallena dezu; naikotu zindezkean gertaldiari garaiz eta bear dan eran eskua emanaz. Ta aipatutako aukerarik ez izatekotan, lan gogortxoa izan oi da ataririk atarira neskaren aurrera azaltzea. Zurekin egoteko pozik legokenak, gaizki ar lezake zure ausardia gutxiesten dezulakoan. Begirapena izatea asko atsegin dute emakumeek. Ni neroni begirapenez aritzen naiz; bao begirapen-itxuran, ausarki. Ausartua, bai, trenean joan gianeko artan bezela. Orduantxen egin zenuan egitekorik aundiena: bao ni ausartuago. Ta lendik zu bao arituago. Erriaren egunean atabalen atzetik ginjoazenean zergatik ez zintzaion neskari alderatu ta neri lekurik utzi ez?
	Kurrutako pozik zegoan entzuten bere-bereko tentelkeriak arrigarrizko gauzak ikasten ari zalakoan. Tarteka zaiaren joan-etorrien oin-jotzea nabaritzen zan. Bestetan, silla mai-gaean jarri ta zapi batekin zirt-zart ari zan. A zer egitekoak egin bear zituan Kurrutako-k! Zurikeriak esaten zizkion Xanti-ri. Ta biak bakar-bakarrik zeudela, oraindik ere jarraitu zuan Xanti-k La Fraternal-eko gela nagusian:
	Nik izugarriak egin izan ditut. Amasei-amazazpibat urteko neskak oso samurrak izaten dituzu. Legunkeriak esan eta bete-beteko maitasuna artzen dizute. Ni bein batekin onela ari nintzaion: Zu neska polita zera, neska ona, oso bioztia, zure biotza zimurrik gabea. Begirozu okerreko senargaia artzea, biotz-min bizia letorkizuke. Ta okerreko aldera jo zuan neskak. Ain ongi ezagutu nuana, ni oneri maitekatu zitzaidan. Ta biotz-neska izan zuan gizajoak.
	Atsegin zatarra da, bao bai atsegia askoen kutuna izatea. Bai al dakizu zuk maitekatzen diran neskak zein goxo ta xamurrak izaten diran? Bao maite-lan auek oso arrisko aundikoak izaten dira. Askotan naikoa izaten da zu neska baten maite izatea, ta arek dizun maitasunarengatik, zuk ez uste ala nai-ezagatik, zu zerori ere aren maitale biurtzeko. Zer aundia dauka neskaeri ondo itzegiten jakiteak. Baldin neska bateri zu mutil ona zerala ta buru argikoa txinisterazi ba-diozu, aguro zureganatuko dezu aren biotza. Neskak ez dute izaten nai ez adimen kamotzeko mutillik ez-eta koldarrik.
	Ta irri-antzean ari zitzaion:
	Bao batez ere ni asko jostatzen naiz nik bi paretako jokoa derizkiotenarekin: bi neskaeri batean aritzea. Ori lan zail xamarra dezu. (Ez, ez zion Kurrutako-k). Biak ikusi bear dituzu. Batek begiratzen dizunean areri begitarte goxoa jarri; besteak begiratzen duanean, berriz, aren txanda. Ta biak batera begiratzen ba-dizute, iori ez. La cuestin est... zion biak alkarren berri ez jakitea ta bakoitzak bereganako uste bakarra izatea. A zenbat larrialdi izaten diran eta zer par egiteko gogoa ere!
	Bao bein arritu-itxura egin zuan trinketea izan nuan, trinketea. (Demontre-Kurrutako-k). Bein neska batekin exerita nengoala, aurreko beste bat begiraka zegokidan eta irria ezpaetan zeukan nik aldamenekoarekin nere irutegia ain ongi nebilkialako bereari ari nintzaion bitartean. Ta gizajoak ez zeukan ontziakin etortzen zan neskameari, prantzesez itzegiteko aitzakiarekin, zein gauzak esan eta nereganatuta nola neukan! Gero ere esan zidan Bidarte-ko neska arek zein min aundia ematen zion ni nerea zalako neska aren ondoan egoteak!
	Kurrutako-k egiten zizkion arritu-itxurak! Qu brbaro! Bao bai pozik atsalde artan Xanti-rekin batean. Gauza asko ikasi zituan berekiko. Neskak onla izango zituan. Aietxek ziran oloak jartzen ari zitzaizkanak buruan! Kurrutako-k norbaiten ustea ba'zeukan eta, beartuta ere, Xanti-ren laguntza izango zuan. Oraingoz ez zion ezertxo esango; bao garaiz alderatu ta biak alkarrekin ibilli zitezkean korapilloak askatzeko. Ura bai pozik!
	Ez, ordea, Xanti. Geiegi itzegiak nazkatu zuan. Txantxetan asi ta inoraokoak esan zizkion gero! Amorruarekin jo ta botako zuan martin-arrantzalea, txoria ta erraua sendo elkartzeko moduan. Altxa zan, bion zorra Kurrutako-ri utzi zion berdintzea ta, agur esanda, atzera begiratu gabe, kaleratu zan gari-pillako txoria.

__________

XIII
Sasian zarata

	Txomin-ek itzaldia irakurri zuaneko toki berberan, La Fraternal-eko tokirik ederrenean ez ain joritua sozio guztien billera zala, orduantxe doi-doi eman zion irakurraldia lendakariak sozio askoen izenean egindako paperari.
	Len aipatu degunez, oso asarretuta zeuden soziedade onetako sozio asko Unin Artesana-kin batean egindako Iauterietan, onek La Fraternal-ek bao bere eginbearra askoz obeto bete zualako. An ikusi bear arpegi kopet-illunak!
	Lendakariak irakurri bitartean ixil-ixilik zegoan giza-taldea. Arek ematen zigun bildurra! Oraingo ixiltasuna geroko iskanbilla bai-zan. Gurekiko, lendakaria pozik arituko zan irakurri t'irakurri arratseko amabiak arte, naiz pitxarra-bete ura ustu, baldin asper-asper eginda jendea loak artuko ba-zuan.
	Larunbat-arratsaldeko sei t'erdiak ziran. Onetan, zuri-zuri eginda, gazte bat altxa zan. Eztarriko txistuari atzera bultzatuta asi zan noizbait:
	Beste iork asi nai ezpalu... ta... ya que... neronek firmatu deten... aurreneko... paper ori... asiko naiz ba'. (Ta bat-batean asarretuta). Lotsagarriyagorik ezta gertatu La Fraternal-en aspaldiko urtietan!...
	Lendakariak altxata txiliari eragiaz:
	Eztiyot iori kontsentituko bullaka aritzia. Libert pa'hablar, s; pa'gritar, no.
	Orduan bai gritar entzun bear izan zuala! Bat-batean sozio-pillarik aundiena uluka asi zitzaion lendakariari. Beste batzuek ixo!, ixo!. Len bulevaristas ta antibulevaristas izandakoaz geroztik ez zan batzarrik orren itxura txarrekoa asi. Ala ere, baretu ziran. Baztar batean bi lagun zeuden izka. Kurrutako, ate-ondoan. Lendakaria ere zuri-zuri.
	Batek:
	Que deja hablar.
	Ya ha dicho antes tamin que libert pa' hablar, s; pa' gritar, no lendakariak.
	Ixo, ixo!
	Izlariak:
	Zer gritar arrayo!
	Orden, orden!
	Zer or-den ta emen den!
	Que se callen!
	Lendakariak zutituta:
	Izlariyak itzegin beza ta beude ixillik bestiak.
	Ixilunea izan zan eta orduan izlari moko-meak:
	Jaunak, odol txarra jartzeko ba'da pentsatu utsakin. Zeek esan, denbora bateko La Fraternal... La Fraternal famatubak orren bera etorri biar zunik! Beti-beti La Fraternal gorengo tokiyan egon izan da Donostiyan, Unin Artesana-rik izan ez-izan. Iauteriyak biar bezela moldatzeko eztu ioten biarrik izan. Ta aurten gertatutakuakin ez al det lotsagarriya izan dala esango? (Surrumurrua jendearen artean). Lotsagarriya ezik naskagarriya! (Lendakariak ixilerazten du jendea). Dios Momo-k iya tira-bira egin zun eta orduan dozena pare bat kristau ito ba-zan zeen kulpa izango zan? (Txalo ugariak jo zizkioten izlariari). Gure karrozak danetan itxusiyenak eta Unin Artesana-k bao bi gutxiyo. Gu emen an bao askoz sosiyo geyo zer egiten da gure diruakin?
	Ori, ori!, naiz abots ederrez esan, doi-doi nabaritu zan an sortu zan zalaparta ta iskanbillakin. Beren exeritokitik altxata nasteka asi ziran izketa bizian. Lendakariak ezin ixilerazi jendea. Ba'zirudian ez zutela aspertu bear. Jo ta jo lendakaria, batzuk ixo-ka, besteak karraxika, ate-ondoan ez zan Kurrutako-ren arrastorik.
	Ordua aurrera, lendakaria gogotik saiatzen zan ixildu zitezen. Geientxoak baretu ziran. Lendakariak itzegin nai ta batzun-batzuk uzten ez. Noizbait ala esan zuan:
	Gure karrozak etziran Unin Artesana-koak bao bi gutxiyo, baizik bat gutxiyo; orren truke Dios Momo-k edozeek alako bi baliyo zitun ta orretxengatik biartu gian bat gutxiyo egitera. Oraindik eztu iork aitatu emen arren edertasuna. Ta tira-bira egiteko arriskorik etzan izan...
	Bai, jauna askok.
	Ezta ere, eztu iork aitatu Mirador de los nigromnticos...
	Bai, ta ola autsi ta Xanti Zalakain buruzpera erori. Katelejuakin bao askoz obeto ikusi emen zitun izarrak, alajaa izlari moko-luxeak.
	Guk eztegu ez lotsagarririk ez naskagarririk egiten. Diruakin zer egiten degun? Biar bezela gastatu, naiz biar genduken guztiya ez izan...
	Batek:
	Malo, lau lagun t'iru talo.
	Orduan diruzaiak asarreturik:

		Gure maya ondradu
		ez falta t'ez sobratu.
	Esta sosied se paga al contao las fauturas y cuentas. Si era la invidia tia, cuntos tiosos habra.
	Izlariak:
	Aizu, Ama Birjia Erremediotakua ba'l dakizu nun don? Tolosa-tik beraxio ta Irura-tik goraxio. Erderaz ikasteko Pasaya-n gau bat pasatzia asko dezu.
	No metes custiones ensima una otro!
	Fueraaa!!
	Viva la Unin Artesana!
	Abajo La Fraternal!
	Orduantxe zarata gorria. Txistuka ere asi ziran. Lendakariak ixiltzeko ta iork ixildu nai ez. Txilia autsi zitzaion. Zutik jarrita, bi besoak zabaldurik, pixka bat baretzeko arrenka eskatzen zien. Kalean zijoazenak arritu egiten ziran La Fraternal-eko goian zer ote zebiltzan.
	Ta zarata aren erdian batek atera zuan burua beste guztien artean, bultzaka ba-zan, ojuka ba-zan; ta lendakariak berak egin-aal ez zuana, arek egin zuan...
	Anton Zurrut-ek bere txamar beltzakin deadarka jarrita beregana biurtu zituan buru guztiak. Ala ari zan:
	-Esan besaigute nai ba-dute arkitetorik onenak egin situstela gure karrosak, beste iork bao diru geyo gastatu gendubela; oyek gustiyak egitzat emanda e' (Gezurra! batek) erriyari atsegia eman biar zayo ta erriyak estu atsegiik izan La Fraternal-en lanakin.
	Orduan jo zizkioten lenbiziko txaloak Antton-i. (Diruzaia gizon moxtaka bat zan eta begiratu zorrotzaz begira zegokion Antton-i eten gabe. Diruzaiak ba'zekian zergatik eta baita Antton-ek ere).
	Erriya beste juesik esto ausi ontan eta erriyak nola artu dun ederki dakigu emen gauden denak. Oraindaoko gustiyan La Fraternal isan da Donostiyan sosiedadik bikaena jayak antolatzen eta soriyoneko junta au asi zan eskeostik esta gausa susenik etxe ontan. (Berriz ere txaloak. Diruzayaren arpegi zitala!) Bao emagun noisbait gausak susenduta erriya aguro astuko litzakela, bao ori es da okerrena! Gu emen gaude, Iigo-kalian Sanpansart-arratsian ederki sanpatu giusenak, Zurrut-ek beintzat ala zion geren buruak naiko larri ikusi genitunak eta guri satisfasiyorik eman es? (Diruzaia gero ta geiago begira. Antton-ek ez-ikusia egiten zion). Arritzekua al da emengo sosiyo geyenak etxe au usteko asmotan egotia?
	Bien, Antton ta esku-zarta beroa jo zioten guztion artean.
	Gure sosiedade ontan ikusten diran gausak... Altxatzen da diruzaia suminduta ta karraxika esaten dio:
	El que no son sosios, fuera!
	Saber no se quita nada, hombre.
	Fuera!!
	Antxen sortu zan istillua! Lendakariaren aginduz etxe-zaia asi zitzaion bultzaka Anton Zurrut-eri. Sozio batzuk ere bai. Besteak, ordea, tira txamarretik, ez joatearren. Batera ta bestera an zebillen Antton gizajoa naiko bultzaka artuz.
	Xanti-k ala dio:
	Toki onian jarri aiz fandangua jotzen.
	Aiek ojuak! Nolabait ateeratu zuten eta orra astorik onena zintzarri gabe utzi.
	Gizajoa eskalleran beera asi zala ala zion jantziari begiratuta: No es cosa ms rabia lo que me da, una ropa limpiao y planchao y roto... Todos los pamparrones as se pasa. Cuntos hablan el que no tienen que hablar!
	Ordea, eskaratz-ateetera iritxita zankoa altxatuz:

		Eun d'eun, berreun
		Biba Astigarraga!

	Ta an joan zan.
	Goiko bizitzan ekaitz izugarria zebillen. Sillari adarra kendu ta aidean bota zuten. Eskerrak, motza izanarren, diruzaiak burua makurtu zuala; bestela garbituko zuten. Ta burua makurtuz batean kalerakoa artu zuan arek ere. Makilla geiago kentzen asi ziran ta alako batean plast! Manterola-ren irudiari kopetan jo zioten zartakoa ta, kristala zartatuta, eguzki-antza artu zuan kopetak izpi ta guzti. Bide batez Iparragirre-ren irudiaren ertza jo zuan makilla berberak eta au berriz dingilika asi zan gitarra magalean. Pi y Margall aurrekoz atzera jo ta goitik beera erori zan. Argi-ontzi bakarra ere ez zan osorik gelditu.

		Zozoa zan, birigarroa zan,
		sasian zarata zan.

	Beste batzuek naiago zuten zenbait gauza osorik... artu alde egiterakoan. Alaxe ezkutatu ziran libururik ederrenak. Geroztik ez zan martin-arrantzalearen arrastorik ikusi.
	Ormak ezik zutik zeuden gauza guztiak lurra jo zuten, ta ormak jo ez zutenean! Ildegia zirudian. Adarrak beso-ezurrak ematen zuten.
	Onela ustu zan jendez etxe ura ez geiago ior etortzeko. Ta La Fraternal zarrako sozioak Unin Artesana-ra joan ziran, Zanpanzart-arratsean ukabilka ta makillaka ibilli ziran besoak alkarrekin maiteki laztantzera...

__________

XIV
Santo Domingo-iturrian

	Orduan Irutxulo-n bi iturri ziran, errikoak, San Telmo-kalean: bat Santo Domingo-enparantzan, bestea San Bizente-elizako koxketan.
	Bi iturri orietara bestelako jendea etorri oi zan. Enparantzako iturrira, batez ere, aldameneko soldaru zarrak; ogia egosteko labea antxen ondoan zeukaten.
	Baita ere, iturri onetara, inguruko neskatxak etortzen ziran; txanda eskatu, sullak lurrean jarri, bertan exeri ta ukalondotik ere itza zeriotela, zai egoten ziran, izketan goiak eta beak nastuz.
	Koxketako iturrira joaten ziranak, guztiak doi-doi erritarrak ziran: Apalategi-eneko okiak eta beroien idekoak, eta bertako etxegintzaetan aritzen ziran piontzakoak.
	Bai soldaruek eta bai erritarrak ura eramateko alako barrika-koxkor luzeak izaten zituzten; barrikak erdian zabalak ziran, lodiak. Mutur batean exerita, bestea altxatzen zitzaion barrikari. Eta tankera onetan jarrita Iriyarena-edo txistua jo ta beatzekin muturreko ola zabala jotzen zuten orobat. Eta onelatsu egoten ziran zai.
	Madalen enparantzako iturriko tarteko zan, Plaza Berritik bertago zeukanez geroz. Arratsalde artan soldaru ta neskatx tarteko naste artan sullaren gaean exerita zai zegoan.
	Anton Zurrut eta Joxe Ogi San Telmo-kalearen barrena batetxoan etorriak zirala, Madalen-en ondora joatea otu zitzaien, destaaz artuko ba-zituan ere.
	Agur, Plasa Berriko erregia bota zion Zurrut-ek Madalen-i.
	Bao Antton-en agurra nolakoa izan zan jakiteko, irakurleak beste zerbaiten dakiana bear luke.
	Donostia-n bost erregin izan izan ziran sasoi berean: Kaieko erregia, Loyola-ko erregia, San Martin-go erregia, Ategorrieta-ko erregia ta Arrandegiko erregia.
	Batzuk beren edertasunaz jartzen zituzten erregintzat; besteak errian gain-gaekoak ziralako. Norbere auzoan oso aipu aundikoak izaten ziran. Donostia-n beti izan oi ziran neska polit'askoak. Aspaldiko esaera zarra zan: Zein emakume ederra, donostiarra dirudi.
	Donostiar eder batzuk oso ezagunak izan ziran Donostia guztian eta iolazko erderazko izenak jartzen zizkieten: la Dama Imperial, la Polla Real, la Divina Pastora...
	Orain irakurleak ba'daki Anton Zurrut-ek Madalen-i Plaza Berriko erregia esan zionean zer esan zion.
	Bai Madalen-ek bere aldiko eldu:
	Agur, Pixepel-eko Kurrutako (Anton Pixepel-en bizi zan).
	Ni e'naun Kurrutako; ni naun Zurrutako.
	Aitortu bear degun gauza auxe da, Madalen-i Anton nazkagarria ba-zitzaion ere zer parregin eman ziola Zurrutako arekin: au astua egin zion asto guztik ez dira Igeldo-n.
	Aizan, Txomin eta or ikusi dizkiagu... zion Joxe Ogi-k.
	Nun?
	...Bretxa-n barrena zaldiz zijoazela. Lenguan oso itzaldi polita egin emen zian. Zuen etxian pozik egongo zerate, noski. Ik daukan suertia! Berriz ere neska ederra egongo aiz; Barbara-eneko sardin-zar erriak janda bao obeto bizi aiz. Pozik al ago?, dantza ezan ba'.
	Orra, kiloko ogiak artu ainbateko abuarekin esan destaaz erantzun zion Madalen-ek.
	Ta ixkieko aulkigille prantzesa ondotik zijoala, neskari begira, ala deitu zion Zurrut-ek.
	Musi, le gusta morena?
	Oh, bonita muquer para mi! besteak.
	Ta Madalen-ek zionez onek ere belarrieri kosk-egin ainbateko aboa omen zeukan. An joan zan Fransu aulkigillea.
	Ta Zurrut-ek gaixtua sera, Madalen esan ziolako oni ere:
	Zu ere ba'zinjuazke Miranda-ra, sullakin ura eramaten ari diran ezkeroz, abuan ura eraman dezakezula. (Ta txanda zetorkiola iturri-ondoan jarri zan).
	Ta iri abua txikiya daukanalako ematen al diten sulla?, eo txonkatillak nere ukabilla aakuak isan eta nai aa pixu gaian jarrita eroriko es aiselako?
	Utsa litzake sullakin ibilli-biarra noizian bein mozkorrakin egotia suertatuko ez ba-lizaiguke.
	Ango sulla-jendea pozik zegoan bateko ta besteko ziriekin, soldaru batek edo bestek aieri parrez ikusita irria ezpaetan ere. Ta urari arretarik ez eta ango izketara bai, ura gaezka asita ango ojuak! Sulla buruan bat bao geiago ziran geldituak ikus-nai.
	Aizan, Madalen, ez adi asarretu asi zan Joxe Ogi orren sul-aundiya zergatik ematen diten iri, kalera gutxiyagotan ateratziatik? eta orrenbeste ur nola eraman dezaken?
	Eta zuk ainbeste ogi nola jan dezakezu? Auxe da legamiya!
	Esango diat. Asten naun ogiya ta gazta jaten. Gazta bukatu bao len ogiya aitzen ba-zait, beste ogi-puska artzera biartuta egoten naun; urrena gazta gutxitxo ta beste puska jan-biarra etortzen zait, batez ere gazta Idiazabal-gua baldin ba-da. Ta gazta zarra dalako ta Apalategi-eneko ogi koxkor bigua dalako, neurriyak eztizkiat beere elkartzen eta bete-bete egi-arte e'naun gelditzen. Eskerrak Patxillardegi-eneko arduari!
	Mau, Joxe Ogi esanda, sulla jarri zuan iturrian txanda etorrita.
	Ta Joxe Ogi kantari asi zan. Ta zalako kanta artan frondas esan bearrean, el aroma de las fondas ari zan ior konturatu gabe ta Madalen-ek atzea ematen ziela. Urrena:
	E, Antton lepazamarrean jota en la fonda buenas cordonises suelen estar.
	Sulla beteta buru-gaean jarri ta abiatu zan Madalen. Joxe Ogi-k iolazko bide-uztea egin zion itxuretan. Ta Madalen zerbait irri-egia zala.
	Pozik al ago?, dantza ezan ba' berriz ere.
	Etxera-bidean zijoala lagundu egin zioten arako kale-muturrerao ibilli bitartean Joxe ta Antton adarra jotzen ari zitzaizkiola. Bein ezker-eskubi jarrita erdian artu zutenean "anima apartatuta", Atotxa-ko astoa bi olo-zamukaen erdian bezela utsagatik ez zuan sulla aien buruetan ustu. Ta an gelditu ziran biak, Madalen buru-gaeko tontorrarekin galbai zarraren zuloa bao lasaiago San Telmo-kalean barrena zijoala.
	Onela agurtu zuten neska sasoiezko ura:
	Joxe-k: Ai Madalen, Madalen.
	Antton-ek: Madalentxua.
	Joxe-k: Ire billa nebillen.
	Antton-ek: Eta ba'nua.
	Ta joan ziran.
	Madalen Plaza Berriko etxera irixtean, Anita-k edo Katalin-ek zerbait esango zioten orain ere. Errotan beta ta bidean presa.

__________

XV
Biotz-nekea

	Txomin bakarrik zegoan lan-gelan. Aita, atera-berria. Ta, edo eskuari atseden emateagatik ala zenbait gogoetari buruan toki uztearren, idazteko luma utzi ta, ukalondoa mai-gaean, burua ezkerreko eskuari erantzi zion.
	Gelan, ixiltasuna. Etxekoak, ala ere, nabari ziran. Kattalin, etxekoandre-ordea, ta Madalen txoralda, arek esan oi zaona, ari ziran bien arteko:
	Ez al den otzik kolko zabal orrekin? Juiziyuan al ago?
	Ez det ezertxo geyago jantzi biarrik. Loriya daukat soekua, barrengua ere loriya...
	Aaa! Lori-lori ua arta'? Oraindik amak esanak goatu biar zaizkin lau bider. Eru ori, antxen ori, ez beste ori!
	Ni e'naiz erua!
	Obe, obe zintzua izanda e'naiko lana dago bizitzen. Ba'dakin ze'ordua dan?
	Bai, egingo det.
	Egin egin biar den; aitu utsakin ez gaude ondo!
	Bao Txomin-ek euria ariko balu bao arreta geiagorik ez zion jartzen aldameneko ezertxori ere: barrenen zerabilkian arek korapilloa. Aien izketan-ariak ez zion nasterik ekartzen, naiz-eta Madalen-ek larrutik atera etxea. Lanak egin arteko bare-aldia izan zuan; orain, ordea, barrengo kardaba aren burrundarak kezka berritu ta goritu zion. Mutil gizajoa, orrelakorik...! Ta illak illa aldean daukala, zenbait illabete atzerako oroimenak aztertu ta milizkatzen zituan bein eta berriro. Ezer ba-da ta biotza! Ontzi ori orrera ezazu, adiskidea.
	Orain urrengoan Txomin ondarrean izan zanean lengo tankeran Chomin ikusi zuan jarrita, bigarren aldiz. Ta Txomin-ek Kandi ta ondarreko letrak elkartzen zituan, naia arengana zijoakiolako, gero ta atsegiago bai-zuan. Bera balitz, ez litzake gaizki, alegia; eta bera ez izatekotan, nor izan zitekean?
	Ez da ezer gazte bat geiago kezkatu lezakeanik onelako edo alako norbaiteri gogokoa zaiola esateak bao, noski, nor-nor dan esan gabe. Ta orrez gaera Txomin-ek Kandi-renganako gogoa zeukan. Ondarreko izena berarentzat jarria zala ez zuan al-oterik bigarren txanda onetan. Neskaren batena al zan? Ez jakin ba'; beste aldez ezetz esan zitekean. Azkeneko aldian auxe oartu zuan: oin-atzak uretatik etorri uretara biurtu zirala, zana-zala txalupa batetik jetxi ta ostera sartu balitz bezela. Ta oin-atzak txikiak zirala mutillen batenak ote? Ta mutillena izatekotan zer egitekoa zeukan berarekin? Orretxengatik, kezkak aienatzearren, orain urrengoan izan zanean, Chomin zerizkionaren azpian, Nor aiz? jarri zuan berak. Ta eragin ari zala, ain garaiz ta berak txaluparik ikusi gabe nola izan zitekean galdetzen zion bere buruari. Geiago eragin eta Kandi-ren itzaldia-aipatzea gogoratu zitzaion. Ongi iruditzen nonbait, zion. Ta ioiz bao itzaldia bota izateak orduantxe poztu zuan.
	Zutitu zan. Paper batzuk alkartu, sonbrerua jantzi ta zoaz, joan zan. Agur esan zion Anita-ri alde-egiterakoan.
	Betiko bidea artu zuan ondarrerako. Orain, udara zala-ta, begien pozgarri zegoan ondarra. Udarak kanpotar asko ekarri oi zuan Donostia-ra ta ondarreko itsas-kolko artan busti-aldiak maiz artzen zituzten, naiz guztiak igarilariak ez izan. Donosti-ureta, diru-meta. Erdi-aldeko ondarra kaxetaz josia zegoan eta itsasbeera zala-ta, kaxetak ur-ondoa eramanak zeuden errenka luzean.
	Andik zijoan Txomin zerbaiten egarri. Aurreragoko egunetan ere izan zan, bao ez zion erantzunik arkitu bere galderari. Oraingoan, batez ere, larri zijoan. Bakartsu egon oi zan baztar artara abiatu zan, beti bezela, Loretopia-ko baztar artara. Zerbait ikusi zuan. Norbait ibillitako aztarnak begitaratu zitzaizkion. Larritasuna biotzean bertaratu zanean auxe irakurri zuan: I ez, zu. Aztarnak ura-bitartekoak ziran eta ezereztu nairik ibilli zan, zana-zala.
	Orra ba' kezkak berritu. Mutilla izatekotan Nor aiz? galderari I ez, zu erantzungo al zion? Ta neska izatekotan txalupan ibilliko al zan ortarako? Nola edo ala, neskaren itxura obea zeukan. I ez, zu berriro irakurri zuan. Zu orrek ematen zizkion lanak. Noski, Kandi-ri ika ez zitzaion arituko, bururatu zitzaion. Ta neska izanda ere ez al zitekean beste bat izan? Ez uste. Egia, neska baldin balitz, ausartu xamarra zala ioren izenarekin orrela ibiltzeko ta ez bein bakarrik. Orrek ematen zion nekea Kandi izango ez zalakoan; artean Iauteri-ko izketaldian erreztasun-antza eman zion.
	Txomin-ek atzerako bidea artu zuan. Gogoz galdetuko zion edozeeri artaz zer zerizkion. Ez, baa, iori ajolik berak bakarrik jakitekoa zana ta, galdetuta ere, iork ez lioke argi berririk emango. Buruari ari ta ari zitzaiola, bi gauza auek artu zituan egiazkotzat: letrak berari egiak zirala ta oin txiki aiek ez zirala mutillenak, zu-kako arek ongi-ongi adierazten zuan bezela. Neska ori nor ote dan bego urrengorako, zion; alegia burua geiegi nekatzeko bildurrez. Ta Judua-eneko ondoa gogoratuta, ura izango zan azkeneko kasketa.
	Orrela ari zala ia errian zan. Ta pixka bat geroxeago, Esnategi-kalearen barrena, Judua-eneko parean zan. Kandi-ren aztarnik ez: oartu-asmoak, beraz, utzi egin bear.
	Judua ikusi zuan eta orduan konturatu larunbata zala. Denda itxita zeukan eta igandetan, berriz, idiki egiten zuan. Sudurrak arrano-mokoaren antza zeukan; bizarra zuria, begiak txikiak.
	Juduak mora-antzeko alaba beltzarana zeukan, oso polita, ta mutilla berebiziko biurria. Oso gizon atsegia, itzegin-zalea. Erriko istorio-mistorio guztiak ba'zekizkian. Ta norbaiten egiteko txarren bat aitatzen ba-zioten, vaya qu cristianos...! (a zer kristauak...! ), esaten zuan.


	Orduantxe musu gorridun eguzkia, egun-argia, itsasoan itotzen zan. Orduantxe Txomin etxe-aldeko bideari lotu zitzaion. Gure gaztea, triste Gaztelumendiko ingurua artu zuan egurazteko, agidanean bakarrik ibiltzeagatik. Kezka ura ezin iola kendu. Kezka batetik, tokia ta garaia bestetik, oso biotz-nekatua zijoan Txomin... "Biyar eguna zabalduko du".
	Eguzkia itsaspean sartu zanean, lertu balitz bezela, azkeneko izpiak zeru zabalean irratu zituan. Txoriak ingelesen illobietatik igeska asi ziran. Itsasoko ur zabalari, arrai-bizitegiari, gaua zetorkion. Orain une bateko zelai urdiari kolore bizia oso aldatu. Bere oen otsa nabari-nabari zitzaiola, Txomin erri-aldetik azaldu zan. Emendik, mendi-ondoko erriaren oiu ta deiak beeko kalean bezin argi entzuten ziran. Ta bidean beera zijoala, tellatuak goraka. Poliki-poliki, San Bartolom monja-etxe aspaldikoa ta Adarra-mendia, eguzki-galdatan zeudela, itzalak arrapatzen zituan. Arako tximini beltz arek gizon bat exerita ematen zuan...
	Ta erriko kaleetan barrena asi zan, ardotegiz ta sagardotegiz josita zeuden kaleetan barrena; arratseko ordu jakietan zaldiak bakarrik ukullura joan eta gizonak beren etxeetara joateko laguntza bear izaten duteneko kaleetan barrena.
	Kaieko mutil biurriak poza ta algara gaezka zerabilzkiten: outsik, zanko beltzak agiri, gizon eta emakumeen artetik urduriki korrika zebiltzan. Ogia, ikatza ta zenbait gauza batean saltzen zituzten dendaetan, etxekoandreak ate-ondoan exerita, lasai, besoak sabelaren gaean.
	Txardin-saltzaleak bata bestearengandik aldenduaz biziro zabaltzen ziran erri guztian.
	Akul, akulaaa...!
	Zenbatian?
	Lau kuartuan.
	Jarriko nazu merkio.
	Zenbatian nai dezu ba'?
	Bostian bi.
	Bostian bi! Ostuta daukatela uste al dezu?
	Zenbat egin du ba' arruak?
	Neri de balde. Orrenbeste berriketa ez erosteko, kaka jan biarko dute zuen apupiluak. Akul, akulaaa...!
	Ta karraxi bixi ura kaleetan barrena sartzen zan, iges bezela, ixiltasunak ematen zion lekuarekin.
	Onelakoxeak ziran Jarana-ko saltzaleak. Zoaz beste muturrera ta ara zer entzungo dezun:
	Akula bizi-biziyaaa...! Ai, au gauza!
	Zenbatian dezu?
	Bost kuartuan, etxekoandre.
	Ene ba', orrelako arrai bastua ta preziyo ori?
	Etxekoandre, ni ere alaxen naiz, bastua, baan orrengatik baliyua ba'det.
	Emango al nazu bi kuartuan?
	Bao ze' karajo, beti asarretu biar al det? Biipin beorrek erositako arrayakin ez degu gona ederrik erosiko. Azken-azkena, iru kuarto.
	Ez, ez, urrengo batian izango da.
	E? Zuaz al k... zure diruakin, orrenbeste berriketak egiazten. Ai, au akulu ederra! Zek nidu?
	Ta, len esan degunez, karraxiak kaleetan barrena galdu ta urrena alkarrekin topo egiten zuten.
	Garai triste artan giroa aldatzen asi zan. Txomin Plaza Berrira iritxi zanean, leku itxia ta oraindik aizea epela zegoan. Txori bat, umeak atzetik, kotxu baten urren zijoan arrapatu nairik. Arrapatu zuan...

__________

XVI
Patroia

	Zelaian, aurrak, aurzaiak eta soldaruak ibiltzen ziran. Txistua, jo, ta jendeak dantzatu. Arratsean Plaza Berrira, arkupeetari birak eman eta etxera...
	Ordea, udaran, Plaza Zarreko Caf del Comercio-n ere jende asko izaten zan, arrotza. Bolla, Campin eta Ayani dendetan erruz saltzen zieten kanpotarreri: euritakoak, eskumakillak, ureta-jantziak, jostalluak, Bayona-ko galtzerdiak, Bayona-ko oetakoak, Bayona-ko kutxak eta baita ere Bayona-ko urdai-azpikoa.
	Donostia-ri aspaldidanik datorkio arrotzen gogoa. Izan ere erria txukuna, itsas-bazterrean, ondartza ezin politagoa, erri-inguruak alaiak eta donostiarrak berebiziko abegi oneko jende jostagia izan. Beraz, turismo itzarik sortu ez ba-zan ere, arako gogoa ederki zabaldu zan.
	Ta eleak dira!, San Martin-ondoko Zezen-Plazan Lagartijo ta Frascuelo-k zezenketa ikaragarriak egiten zituzten. Teatro Principal-ean, berriz, Compaa de zarzuela con la eminente tiple Dolores Franco de Salas, zuten. Teatro Circo-n ere zerbait ba'zan.
	Urumea-ondoko Zurriola-n jende apain-jantziaren eguraztea izaten zan.
	Igandero egiten zituzten gau-suak, Gros-eneko ondartzan, Zurriol oso ikusteko aukeran. Erritar batek eskatu zuan linterna mgica-ko ikustaldiak egiteko musika bitartean. Ta gau-suen ondoren Zurriola-n jotzen zituzten fandango ta ari-ariak lotarako ederki galetuta uzten zuten jendea.
	Urteko egunik ospatsuenak Iauteriak eta Dagonillaren amabostgarrena izaten ziran. Ta egun onetan, oi bezelako jai ederrak egin zituzten urte artan.
	Goizetik asi ziran itsasotik ontziak etortzen. Santa Maria ta San Bizente-elizaetan meza nagusi joriak. Egun onetan mezetan exeritzeak bi kuarto balio zuan, bestetan bakarra ematen ba-zuten ere.
	Non-nai musika ta alaitasuna. Kafe-etxeak, beteak. Jendea erruz kaleetan. Prantzes asko ziran etorriak zezenetara. Ta jan-edan "poliki" egin zutela, ba'zan Donostia artantxe zanko-jokoa ta jostatzeko gogoa.
	Egunezko jaiak aspertzeko edo nekatzeko naikoak ez ba-ziran, apal-ondoan berritu egiten zitzaizkieten indar eta kemenak. Ta gogoak eman-ala dantzatuta gero, zezen-suzkoa azaldu zan Zurriola-n txinpartak zerizkiola.
	Zezen-suzkoa itxurazko zezena zan. Bi gizonek eraman oi zuten gerrirao sartuta ta lau ankaen itxura emanik. Agidanean aspaldian idi ala bei biziduna izaten zan, bao arrisko aundia ta, itxurazko zezen txingarduna ibiltzen zuten. Ta txingarduna ezik, bein edo bein danbada ikaragarria bota bear zuanean, barrengo bi lagunak alkarri estututa larri asko egoten ziran bizkar-gaeko arek lertu bear zuanean.

		O, Donosti-ko zezen-suzkoa,
		izan zaitez zorionekoa!

	Zezen-suzkoaren ondoren, berriz, Iriyarena jo ta arekin bukatu ziran egun artako jaiak.


	Udara oraindik bukatu-gabea, donostiarrak asaldatuta zeuden asi ziran esamesaekin. Ardotegietan, sagardotegietan, kale-buruetan, kaietarrak eta kaletarrak, nonnai ta nornaik beste itz-gairik ez zuten. Ezerk ez zezakean donostiarren donostiartasuna geiago txospertu, aboz-abo erri guztian zerabilkiten gudu arek bao. Eta nondik etorri nor-nor bao geiagoko ura eta Orio-tik! Bai, irakurlea, treeru-estropada ta aupaka.
	Zenbait egunez aurretik asiak ziran Orio-n donostiarrak aipatzen estropadari buruz ez dakigu zer-nongo akiakuluekin. Ta donostiarrak gora ta donostiarrak beera, larrutu egin zituzten easotarrak. Baten-batek an ere amak semeak egiten dituzte esan zualako, ia jan zuten.
	Ordea, ango gaizki-esanak donostiarreri belarriratu zitzaizkien eta, esan degunez, auek ere oraintxe bero-bero asi ziran. Emendik arako ere ordain ederrak bidaltzen zituzten. Egun aietan ez zan arrantz-ontzirik Donostia-tik Orio-ra joaten. Ez-eta Orio-tik Donostia-ra. Jainkoak guarda!
	Orio-n, oriotarrak ziran donostiarrak bao geiago. Donostia-n donostiarrak arraunlari obeak. Bao noizbait leia arek autsi bear ta autsi zan. Alaxe bukatu oi dira nor-nor bao geiagoko leiak: atzenean aupa-egin eta biak erdira. Ta Orio-tik aupa-egin zuten.
	Ta sendo egin ere. Ogei milla errial jarri zituzten notario baten eskupean, donostiarrek beste ainbeste jokatu nai ba-zuten. Oriotarren etxeak aurretik leioak. Treeru-estropada! Donostia-n bertan! Udara artako jaiak ez ziran bukatu. Onen-onena ate-txokoan gelditu zitzaigun, udazken-aurretxoan.
	Oriotarrak eta donostiarrak ixildu ziran. Donostiarrek erantzun bear. Ta erantzungo zuten. Ezta akatsik ere ez zioten jarriko oriotarren deiari. Alde batekoak eta bestekoak irain gutxi. Zakurrak eldu bear duanean zaunka urri. Aritu bear duanak jakin oi du zenbat egial egin bear dan irabazteko, galtzen ez ba-da. Arraunlariak berak bao, itz eta gar geiago ibilli oi du jokatu bear ez duan jendeak. Ala ere oriotarren aupa arek une bateko pakea ekarri zuan.
	Donostia-n ez bakarrik erantzun, aguro erantzun nai izan zuten eta ba'noa batean ogei milla errialak osatu zituzten, patroia ta arraunlariak nortzuk izango ziran ez ba-zekiten ere. Alperra errotaria!
	Beraz, estropada bikaa ikusi bear degu. Orio-n gai zeuden noiz nai jokatzeko, bao Donostia-n doi-doi arraunlariak autu ba-zituzten. Ta arraunlariena bat eta patroiarena bestea. Donostia-n ba'ziran estropadetan aritutako patroiak, bat bao geiago. Bao oraingo onetan ezin ba' ain erraz bat aukeratu. Edo ain apostu aundi ta ugariak egin eta galtzeko bildurrak atzeratzen zituan patroi izanak, ala norberak bao besteak obeto egitea uste; naiz-eta beste batek ospa irabazi, donostiarrak etorri zitezela lenbizi beintzat.
	Arraunlariak bai ta patroirik ez. Egunak joan, egonak etorri, lengo uts artan zeuden donostiarrak. Lotsa tartetu zitzaien. Berandu astetik kaltea letorkiekean. Txomin-engana jo zuten; liburu onetan esan izan degu Txomin-ek patroitzarako nolako zaletasuna zeukan. Zaletasuna ezik Txomin oso patroi yayoa zan. Bao ezta Txomin-ek, ez zuan nai izan. Noiz ezagutu dezute ogeitazortzi urteko patroia treeru-estropadetan?, zion. Alegia patroiak zenbait urtez gorakoak bear dutela izan; urteek asko erakusten dutela ta une bateko irabazi-galtzeak errezago zoratzen duala gaztea zarra bao.
	Istillu gorria zegoan ba' Donostia-n. Toki guztietan beste arazorik ez zan nabari. Txomin-en ustea zeukaten eta uste ez zutena gertatu. Artean arraunlariak geldi.
	Kofradian batzar bat egin zuten. Erriko zarrenak an ziran, batez ere arrantzaleen artekoak; baita patroi-gai guztiak, Txomin ez-ezik. Azkeneko izketak antxen bukatu bear zuten eta, nai-ta nai-ez, patroiak andik eta batzar artan bertan atera bear zuan. Norberak naita ezin ba-zan, beartuko zuten zerizkiotena.
	Bao uraxe bai arazo gaitza! Ioiz orrelakorik ez zuten ikusi. Bai gizon zetatsuak! Bildurra itza bota zuten norbait akullutuko ote zuten. Ezta txintik ere. Ta edonor aukeratu ta uraxe beartzeko zeudeneko artan, orra non batek Poli oriotar patroiaren izena aipatu. Aretxek bai Txomin akullutu. Poli izaki Kandi-k Orio-n egonaldiak egiten zituanean zaletu zitzaion ogeitamalau urteko gaztea. Ta ordurao Txomin-ek jakin ez beste aldeko patroia zala. Ta bat-batean aitzakia bururatu ta patroi azaldu zan: Poli gaztea zanez, beste gaztea jarriko zitzaion aurrez-aurre. Ta Txomin egin zuten patroi. Donostia-k, beraz, treerua osatu zuan estropadetarako.
	Errege bateri semea jaiotzen zaionean bezelako alaitasunarekin, edo alatsu, azaldu zan Txomin donostiarren abotan. Donostiarrek ba'zuten beren kutuna. Erriek noizpeinka bear izaten dituzte alako kutunak, naiz-eta umeen gisara usterik gutxienean ostikoz jo. Ordukoa ez zuten jotzeko beintzat, mun egiteko baizik eta gero gerokoak.
	Donostiarrek ez zuten beste gauzarik buruan egun aietan: Txomin zala, treeru-mutillak zirala ta treerua zala. Treeruak ainbatek, ezerk eta iork ez du izketarako gaitzen: branka, toleteak, tostak-eta dirala. Treerua, biziduna esan liteke. Treeruak ez du izketan egiten, bao ibilli egiten da. Zaldiak korri egiten du, bao jo-ala ibiltzen da. Arraunlariek joko dute ta ibilli dedilla treerua aalik eta laisterren. Treerua, beraz, iduriz nekatu, bizkortu, ajolagabetu, arduratu, auldu ta indartu egiten da. Treeruak lezake. Ta orrengatik, egun aietako saiaketan treerua legorretik artu ta lagun askoen artean eskutik artuta uretaratu zutenean, treero gajoak atzeraka egiten zuan nekatu-bildurrez.
	Bao bai saiaketan bein asita ederki ibilli ere. Uraxe zan donostiarren treerua!, Donostia-ren izena eraman eta goien eutsi ala erortzen utziko zuana. Ta treerua legunki irrixtatzen zijoala, legorreko millaka begi arritu-itxuran, biotza pir-pir gozaren pozez egoten ziran. Aurre-aldetik geiegitxo sartzen ez ote zan... arraunean bear bezela egoten ote zuten... Alako zorrotzak ziran bearresten, donostiarra izatea bestelako arrazoirik gabe. Ta bitartean, urrutitxoan, Txomin zutik arrauna eskuan eta mutillak jo danak batean treerua bizkortu zedin. Ta treeru bizkorra, arraunak aidean zeudela ere, aurrera zijoan, beti aurrera...
	Alaxe oi ziran saiaketak. Auen ondoren zer-esan ugaria: sagardotegi-bitartean, sagardotegian eta oe-aruntzean. Erri osoak ez zuan beste itzegitekorik. Izan ere Txomin eta bere mutillak erakusten zuten batasuna... urteetan guztiak bai ibilli zirala esan litekean. Bao oriotarrak ere, saiatzen...
	Andik laister ziran estropadak. Txomin zan egun aietan Donostia-ko gizona. Ezin lezatekean autu arek jarriko zuan kemena izango zuanik. Txomin-ek bi gogo zituan irabaztekoak; bigarrena berak ezik beste iork ez zekian, ezta Kandi-k ere: beretarrak irabaztea nai zuan eta Poli apur-apur egitea. Beretarrek irabazteko gogoa ain aundia zala-ta, ezin esan bigarren gogoa geiagokoa zanik, bao bai aundia ura ere. Izugarrikeria iruditzen zitzaion Poli-ren Kandi-renganako asmo utsa. Eta orretarako Donostia-ra zetorren nor bera aa, burrukatu naiez, goiarro ura... Edo ala iruditu beintzat Txomin-eri gogoeta aieri leku geiegi ematen zienean.
	Iork, mundu guztian, ez du leiarik jokatu Txomin-ek bao nai indartsuagoarekin. Berea bezelako gorputzak gorde litzakean, lertu gabe, gogo ta nai ain sendoak. Aren osasunak iraun lezakean alako gogo biziari eusten...
	Larunbatean, saio txiki bat, eta urrengo egunean, estropada.

__________

XVII
Estropada

	Ordubete bao geiago zan jendea Portu-kalean barrena joan-eta-joan asi zala. Kai-ateak ez zuan sekulan ikusi aren giza-mordo bukatu-ezia bere azpitik pasatzen. Lengo beltzura aienatu zitzaion: ez du orain illunabarraren argi motelak jotzen; mikelete txapelgorriak ez du zergariarekin berriketan egiten; gaztaa-saltzalearen karraxiak ez ditu errizaiak ixiltzen, alegia gaztaa baten gora-beeragatik ez duala iskanbillik jartzen.
	Ez-eta argi purtzil baten azpian ez du gau-zaiak lo-egiten... Goiz asko antxen biltzen ziran txalupa-mutillak arrantzarako. Aien oju ta eskalaproin-otsak karabinero gizajoa esnatzen zuten... aboa zabaldurik. Azpi artatik sartzen ziran errian kaieko arrai-saltzale erritalariak.
	Itsas-ikastetxeko ikasleak maiz ibiltzen ziran ementxe.
	Ekaitz-eguna zanean, aterpe onetan bilduta ekaitzaren zuzenbide ta noraokotasunari antzematen zion arrantzale-jendeak. Bao oraingo jende-mordoa ekaitz-egunez neurtu bearko bagenu, Kantauri-itsasoa arras erotua ta errotik aterea zan, noski.
	Ardotegi-zuloak ustutzen asi ziran. Ura zan jendearen emana! An ikusi zitezkean getariar ixilla, ondarrabiar luzea, pasaitar jatorra; oriotar zabala, erdizka legortarra ta erdizka itsastarra; donostiar alaia, itsas-txamar urdin illunakin, gerrikoa muturra zintzilik, txapel txikia eskubi-aldera beeratua.
	Gero-ta jendeak ematen zion azkarrari. Estropada-garaia orduantxe doi-doi ta atzeeneko muturra kristauaz ustutzen asi zan. Len mordo bakarra zana taldeetan zatitu ta tarteetatik ba'zijoan laisterka bat bao geiago.
	Gu ere Kai-atean ibilliak gera. Nork konta lezake orain Donostia ederraren zabal aren ikustea? Ez Helesponto-ko estropadetan, ez Beozi-ko bestelako indar-jolasetan, ez Trazi-n, ez Ejina-n, ez Megaro-n, ez zuten ioiz ikusi Euskadi-ko izbazter maitagarri artan zegoan aako edertasun eta aunditasuna; bada gu Portu-kalean jendea ikusten bezela, beste amaika toki geiagotik etorria zan jendea. Zarautz-ko zalgurdiak alkarren gainka zekazkian estropada-zaleak. Urrutiko tokietatik ere oez etorriak ba'ziran. Itsasoz, batez ere, ontzi-pil izugarria etorri zan zenbait itsas-errietatik. Lengo erotua-ontzirik ez zan eta guztiak lurrin-ontziak ziran oraino. Ontzi berri aiek lengoen aldean askoz azkarragoak ziran.
	Asi Kai-gaetik eta Erregesoro, Katea ta Loreto-peko guztian ikaragarrizko giza-pilla zegoan, bai goi-aldean, bai ondarrean uretarao etorriak. Gaztelumendiari begiratu ta ia ez zan belarrik ikusten. Santa Klara-n ere orobat, estropaden aldetik; ikustoki bikaa bai-da ura. Ta Txubillo-n gora arrapatazka, belar tximaeri tiraka, igoak ba'ziran. Andik urrutiko balizak eta bira-emateak ondoen-ondoena andixe ikusten da.
	Oraintxe estropada-unea ez da urruti ta antxe dabiltz apostalariak aize guztietara apostuak botatzen. Arro dabiltz oriotarrak. Ioiz alkar ikusi ez dutenek apostu galantak egiten dituzte, lekukorik ez ba dago ere; an gizon izatea aski da. Zenbat diru esku-aldatuak gaur!
	Lurrin-ontziz ta arraun-ontziz josia dago Donostia-ko itsas barrena. Antxen daude bi treeruak! Patroiaren ondoko oial oria duana oriotarrena da; oial urdiekoa, donostiarrena. Irteera-tokiko aurrean urduriki dabiltz bi treeruak bakarrik; ez aldez aurretik nekatzen, besoeri besoz gorrian ariaala enlaten baizik. Arraunlari gizajoak erruki zaituztet!
	Turutak dei egin du! Soua toki guztitara zabaltzen da. Ta irixten dan bezela pir-pir jartzen ditu biotzak. Arraunlari ta patroiek barren-indarrez baretu nai izan dute biotza geiegizko bildurrez.
	Ortxen bukatu dira aupaka guztiak! Treeruak zuzenduta balizetara abiatu dira poliki. Ortxen arrokeri ta illabetez aurreko jardun eta geiago izateak! Oraindik ere turutaren burrunba belarri-zuloetan dago sartuta. Ortxen irain desapiyo ta jotzeko gogo guztiak! Eskubeteko elur-puska atzaparrakin estutu ta urtuko bagenu bezela, zenbait egunez aurretiko esamesa ta gaizki-esanek bat-egindako tantoak, turutari ixuri zaizkio.
	Patroiak estatxari eldurik daude. Bi treeruak, parean. Aurki asiko dira. Txomin-ek eta Poli-k estatxa-muturra eskuan dutela, arraunlariek arrauneri eragiten diete estatxa teink eukitzearren. Bi zakur esan diteke isatsatik elduta laisterka asteko amorratzen. Jende guztia begira dagokie begiak itxi gabe, irten-unearen zai. Asi ditezela, bada! Ta turutak aizea urratu du: tarariii. Ikara-aize bolara dabil guztion gaetik. Ixiltasuna dago. Begiak nekatuak.
	Orra, bi treeruak apar zuriz jantziak! Asi dira. Turutaren azkeneko puntua berandu iritsi da. Treeruak bel-beltzak ematen dute aparraren erdian. Ori txanpa ikaragarria dabilkite. Ori jotzea! Ai, zer gertatu da! Jendeak ulu izugarria atera du. Ene bada, donostiarreri zer gertatu zaie!
	Artean, aurrera dijoaz. Nonbait... arrauna autsi. Ta Txomin-en begiratu batez arraunlariek bere burua bota du uretara. An ez dijoa ior egurazten! Ta treeru errena aurrera dijoa beti. Mokoz-moko ortxe nonbait bi treeruak, oriotarrena pixka bat aurreraxeago. Bi aldeetako arraunlariek ezin geiagoan jotzen dute. Oial urdiak eta oriak dardar bizkorra darabilkite. Patroiak egiaalean ari dira. Poli-k gutxi eragiten dio arraunari, ain ongi neurtu ditu bi alboetako indarrak. Txomin-ek berriz, treerua errendu zaionez geroz, maiz eragin bear izaten dio zuzentasuna ez galtzeko. Bao txuxen dijoa. Oriek treeru ariak!
	Gaztelumendi ta Santa Klara-ko bi puntetatik pasatzean donostiarrek txalo beroak jotzen dizkiete beretarreri. Arraun baten palta guztiek oartu dute. Alako leietan errukigarriak izan oi dira zoritxarrak kosk eginda berdiez beera gelditzen diran indarkariak. Ta esku-zarta bizia jotzen diete donostiarreri. Zenbait donostiar poztu-edo dira, alegia galduko ba-luteke jakia! ta alaz guztiz irabaziko ba-luteke! Beste aldez, oriotar bat bao geiago atsekabetuta zegoan: irabazita ere besteak lagun bat gutxiago ta galduko ba-luteke...!
	Treeruak itsaso zabalean sartu dira. Urrutira gutxiago aurreratzen dutela ematen dute. Olatuak aundiagoak dira kanpoan barrenean bao. Oriotarrek lenen artzen dute gorakoa. Donostiarrak gora, oriotarrak beera.
	Kaietik ez da ezertxo ikusten. Jendeak oparo itzegiten du arpegiz-arpegi. Norbaitek ukabilla luzatu du arrauna autsi dalako. Bi emakume asarretuta izugarrizko iskanbilla jarri dute tximatik tirata. Ia uretara erori dira biak-ala-biak. Ta beste emakumeak tartetu dirala, gortu aako karraxiak ateratzen dituzte.
	Bao goi artatik ikusten da ondoena. Askok katalejuak dauzkate begieri pegatuta. Polita da treeruen ikustea! Biak plaza dutela, aurrera dijoaz eten gabe. Aruntzko balizak antxen daude oial gorriak keuka. Bi alboetatik jarrai darraikie makiabat lurrin-ontzi azkarrak. Kez beteko dituzte baztar guztiak. Ara, bi pizti, bi basurde igeska, ezin geiagoan itzulka, esango genuke treerueri antzemanda; ta alboetako ontziak, berriz, zakur amorratuak aieri jarraika. Ori laisterka nekagarria daramate!
	Arraunlari gizajoak jo ta jo aurrera dijoaz beti. Bildur daude orren gogor asita azkenerao iraungo ote duten. Patroiek bakarrik itzegin dute. Estroboen sou garratza! Arraun guztien artean sou bakarra ateratzen. Arraun guztiak batera zuritu egiten dira. Itsas-ura illuna da, sakon aundiko uretan dabiltz. Mendian oriotarrek deadarrez ari dira apostuak egiten, bao donostiar arraunlariek ba'dakite uberari igarrita (ubera, ontziak uzten duan ur-erretena) besteak aldean dirala.
	Estropadaren bide erdia oraintxe dute. Oriotarrak sartzen dira lenbizi balizetan. Legorreko oriotar-jendeak ikaragarrizko deadarrak ateratzen ditu. Andi pixka batera, berriz, donostiarrak asi dira ojuka, ez bai-dauzkate saltzeko beren arraunlariak. Ta arrigarririk arrigarriena! Poli-ren ontziak oso nekez bira ematen duala, Txomin gazteak estu-estuan artu ta bira osoa eginda parean jarri zaio, biak etorrera berdiean asteko moduan. Poli-k eta Txomin-ek alkarri begiratu diote. Legorretik ulu ikaragarria, donostiarrena, etorri da ur-gaean irrixtaka arraunlarien belarrietara. Oriotarrak bildurtu dira, donostiarrak bizkortu. Ta abots sendo batez, arrauna ezkerrean, Txomin-ek bota die: Ekin, mutillak; gurea da-ta!
	Kandi arroka aundi batetik ia beera erori da. Antxe dago oraindik zutik, gorputz guztia aulduta. Bakarrik, tontor baten gaean, arao joatea nola ausartu dan arritzen gaitualarik. Nonbait iork ez ikustea nai. Aldamenekoaren lotsarik ez nai izatea. Bere begi pollitak zeru ta itsaso-urdiez beteak dauzka. Arraunlariek ekiten diote eta neska aieri begira. Aizeak buruko ille ederra tilingatzen dio...
	Ekin, mutillak! Gezurra dirudi itz batek noraoko eragin-indarra daukan. Aunatuta dauden indarkariak bizitu ta amairu arraunak aurretik asi zaizkie amalaueri, askoz ez ba-da ere. Orain ia batean artzen dute olatua gorako, donostiarrek lenbizi. Len patroia igotzen zan azkena, orain lenbizi. Legorreko jendea urduri-urduri dabil nor aurretik datorren. Kaiean aurreko tokiak arrapatu dituzte berriz. Lurrin-ontziak kea erraz botatzen dute. Bi itxurazko basurdeak aurretik datoz. Arraunlariek lan erraza dute, bao gogorra.
	Ba'datoz legorrerantz. Ez da erraz emendik aurrean zeir datorren antzematen. Ikusmenak itsasoan okerreko usteak eman oi ditu. Olatuak asko esan nai du, bao ez dira eraz etortzen. Alaz ere, itsastarrek usmatu dute ta donostiar lurrin-ontzi guztiek txistu biziz zarata ikaragarria jarri dute. Legortarrek ontziak ezagutu dituztenean poztu ta txaloka asi dira beren aldiko. Donostiarrak iparretik datoz (Gaztelumendi-aldetik); oriotarrak, baxotik (Santa Klara-aldetik). Gero ta bertago daude.
	Kaiean begitaratu dituzte treeruak. Begiak zoratu itxuran, deadar ta oju bildurgarriak darabilzkite. Mutil batek, erortzeko arriskoan, tellatu baten gaean dantza suelto egiten du. Oraintxe treeruak bi puntetan sartzeko zorian daudela ta bi aldeetako legortarrek donostiarrak aurretik datozela igarri dutela, txaloka ta uluka asi dira kaiekoekin batean. Emakume batek, ukabilla erakutsiaz, zakurkeriak esaten ditu oriotarrentzat eta gizonen artean bakarrik entzun oi diran itz zatarrak.
	Artean arraunlari gizajoek ixillik dagite beren lana, arraunak atzera, arraunak aurrera. Treeruan saiets luzeak batean sartu, batean atera. Ura bare dago emengo aldean. Treeruak zuzen dijoaz elburura. Donostiarrek treeru erdia eramaten oriotarreri ta tarte ori ezin iolaz ez aunditu, ez gutxitu.
	Donostiar jendea pozik dago. Guztiak zai daude azkeneko unean zer gertatuko dan. Jotzen dute donostiarrek, baita oriotarrek ere, ta arrabetearen aldea ezin kendurik, sartzen dira bi treeruak balizetan. Donostiarrek arraunak altxa ta oriotarrek ere bai. Arraun bat gutxiago donostiarren treeruan!
	Arraunak erori ziran eta baita arraunlariak aunatuta etzan. Treeruak arraunik gabe aurrera dijoaz ta patroiek birakoa egin bear izan dute ondarrera ez joateko. Txomin-ek begiratu dio Poli-ri ta Poli-k ez du burua jaso nai izan...
	I, ederlari yayo ori, garaipenaren irudia marmo-arriz, brontzez ala zirribor utsez irudikatu gogo dekanean, ez ezakela emakumerik jarri, eta jakin ezak txapelduna izatea koroiduna izatea bao geiago dala. Jarri ezak arraunlaria, bai, arraunlaria; ezkerreko eskua arraunaren mutur-aldean, beste besoa altxa egiez, bien giarrak austeko bildurrez, begiak gora...
	Arratsaldean donostiarrak besterik ez zan Donostia-n: joan ziran oriotarrak, joan ziran pasaitarrak, joan ziran ondarribiarrak, joan ziran guztiak. Estropadak ikusita alde-egin oi du gure itsas-jendeak.
	Garaipena ederki ospatu zuten Irutxulo-n. Txomin goreneko mallan ibilli zuten. Jarana-etxaidean, dantza bikaa txistu ta guzti. Dirua erruz irabazi ta edanegiak bat bao geiago ba'zebillen. Jarana-koak, berez ojuzaleak, izugarrizko deadar ta karraxiak ateratzen. Antxen, tinakoen ondoan, uraren ertzean, eten gabeko ariketa ari zuten. Antxen ardo ta txardin-usai nastua.
	Txibiriskoak asi ziran dunbaka ta ez gutxi. Erria erotu zan. La Euterpe arratsalde guztian ibilli zan kelez-kale jo ta jo. Arratsean, berriz, Plaza Berrian jo zuten. Ai ura naspilla! Urrena zezen-suzkoa. Txingarra zeriola irten zan arkupetik eta jendearen tartetik bultzaka ta jiraka zebillela, berebiziko zalaparta sortu zan Plaza jendez beterik zegoala. Donostia-ko zezen suzkoa!

		Damatxo gazte ta galai fiak
		alkarri adi bat ezin egiak
				arkupetan
				kiriketan
			ai, zer alegiak!
		Zezen-suzkoa ba-da aurrean
		iges-egin nairik asmoan,
				zeren larri
				diran jarri
			elkarren ondoan.
		O zezen pizkor txingar jariyo,
		zenbat kontu zure meriyo!

	Ta zezen-suzkoak iraun bitartean, zakur bat balkoi batetik zaunka egon zan ibilli guztian.

__________

XVIII
Udazken-egun batean

	Udazkena urte-sasoirik ederrena izaten da Donostia-n. Ez da udara, ez-eta negua, bai bien artekoa: ez du udararen bero kiskalgarria, ez-eta neguaren otz mingarria. Landa-ibarrak xamur ageri dira. Eguzkiak urre zarraren itxura dauka. Nik ez diet galdetu nere irakurgaietako maitaleeri biotzeko lera ori noiz-eta aundiago nabaritzen duten; bao udazkenean egingo nuke, batez ere alaitasunera bao tristetasunera emanagoak ba-diran. Udaberriko maitasuna biziagoa, zabalkorra; udazkenekoa, lodia ta sakona.
	Udazkenean urrutiko gauzak gogoratzen zaizkigu. Ernai-ametsak ugari etortzen zaizkigu burura. Alako zera! Geronen barruan sartzen gera ta asegabeko naiak gerekin ditugula, bat egiten degu. Aiek paa... gozoak! Geren biotz gaxoa!
	Osto gaxoak ere gorrituta zintzilik egoten dira adarretan eta noizbait bizitzari agur esanda, buruko zentzua galduta, bai-ta-ez, bai-ta-ez, etortzen dira. Gorria zana beltza biurtu. Aizea etorri, erabat artu ta zurrungilloka an daramazki. Urrena neguko elurrak estali ta akabo.
	Bao, ez, urrutiegi joan gera, udazkenean geunden, eguzkiak eztia daukanean. Udazken artan, bada, asegabeko naiakin paa...ka ari zan Txomin gozoro. Gazteak ba'zeukan guztia ta guztia ezerez. Txomin-ek itzal aundia egiten zuan Donostia-n, batez ere estropadak irabazita gero: ezpaak irritu, txapelak kendu, ateak idikitzen zizkioten. Txomin-ek erri guztia goratu zuan eta erriak Txomin goratzen. Txomin-ek omen eta ospe-iturritik abo-beteka edan zuan.
	Bao onerao irakurri duan irakurleak eskerrak demazkiot ba'daki Txomin-en zer ura. Gero-ta bizitu zitzaion lera ura. Len ondarreko joan-etorri aiek kezkatu ba-zuten, orain aunditu egin zitzaion korapilloa askatzeko naia. Ta Poli tartetu-edo zala, alako grin batek eldu zion.
	Txomin-ek bere barrena maiz azterkatzen zuan. Berak maite al zuan Kandi? Itxuraz bai. Beintzat ura gabe ondo egon-eza nabari-nabari zuan. Beraz, bearrekoa bereganatzea. Eta Kandi, bere aldekoa al zuan? Baita, itxuraz ere. Azkeneko alkarri-begiratzeak esan-nai aundia zeukaten; ez da zalla ioren gogo ona begiratze onaz adieraztea. Bao on andi baten zai gaudenean, edozerk bildurtzen gaitu. Agidanean begiratze aiek beste norbaiteri egin lezazkiokean... Poli-k berak arranoa! ez ote zituan ikusi aurrez-aurre Kandi-ren begiak?
	Ta gazte gizajoaren ametsak auts eginda, esku-utsik arkitzen zan. Orduan aldarte txar batek gogoa galduta uzten zuan, makalduta egoten zan. Ta ala izan oi dira maitaleen zalantzak. Beste edozeek argi ikusten duana, aulduta, indar gabe etortzen da beren begietara. Artean besteena zearo jakin nai, besteak oparo eman bezate, ta gu urrizaleak. Izan ere ezerk ezin lezake lotsa aundiagorik eman, guk geronek geren naia erakutsi ta arritu-itxuran erantzutea.
	Ta Txomin berriro ondarreko arazora biurtzen zan, artan indar aundia zeukalakoan. Neska zan zaletu zitzaiona. Ta bide ortatik zerraikiola, ostera begiratu-arazora etorri ta oraingoan garaile ateratzen zan: bi egunean, toki ta garai berean topatzea... ezpairik ez zuan.
	Alakoxeak izan oi ziran Txomin-en azterketak: naiko bai-ta-ez ibillita gero, azkenean bere artan... baietz. Txomin garailari izateko jaioa zan. Ordea baietzko ustea bildurrarekin nastuta zetorkion. Orra ba'gure gazte lerdena Kandi-ren aizez nola makurtzen zan...
	Askotan ere estropada irabazi-izatea gogozkoa zitzaion, alegia Kandi-ren begietara goiko tokitara igoa izango zala. Bao urrena bere burua goregi ikusita, lotsatu egiten zan arrotuta ez ote zebillen. Ta zalantza artan azkenik, Poli-ren aldera begiratuta, ez al zegoan ondo bao obeto areri eman zion etxera-bidea?
	Txomin-en ustez, neskaganatu bao len bear liraken gauza guztiak izanak ziran; berekiko buru-austeen garaia ederki joana zegoan. Ta ordurao ez atzera, ez aurrera, egon ba-zan, oraingoan aurrera egingo zuan, eta urrengo egunean, aurreko bi egunetan bezela, Kale Nagusian ibilliko zan, eta Kandi ikustean, arengana joan ta zerizkion ondoena itzegingo zion, itxura kenduta lenbizi; bao nai bezelako arrera egingo balio, arek emango zion indarrarekin, xamurretan xamurrenak esango zizkion.
	Urrengo eguna etorri zan. Txomin, estropadaren garailaria, neska baten menpekoa zebillen. Arratsean ibillitako bururaketa guztiak goiz-argiak ezereztu zituan. Gaueko irudipenak eguna etorri ta ezerez. Illunpean ustetakoak, egunez itxurarik ez.
	Itzegin-bear utsak bildurra ta lotsa ematen zizkion. Zer esango zion? Nola asi? Len ain errazki Plaza Berrian itzegia, orain nekezko egitekoa. Len, noski, ez irabazi, ez galdu; orain, ordea, bat edo beste: zoriona ala zoritxarra. Bildur zan okerreko bidetik sartuko ote zan. Ai, Txomin, biotzak arraunerako besoa auldu!
	Goizeko bederatzi t'erdietan atera bear zuan Kandi-k Santa Maria-ko elizatik eta Kale Nagusian barrena etxera. Txomin Apaiz-kaletik aldean jarri zan andik sartu bear bai-zuan neskak ta bein eliz-ateetatik ateratzen ikustean, arako asiko zan, bidean topo egitearren.
	Noizbait garaia eldu ta, beste askoen tartean, Txomin baztarreratu zan eta bertan xamar topatzea nai zualarik, aldizka egon, aldizka ibilli, egiten zan bidea neurtuz. Aalbait ez zezala oartu berta'arte, abian asita alkar ikusten zuten arte; ez Apaiz-kaletik urruti, arrera onik ez egitekotan bide laburra naiago.
	Otz-giroa zegoan goiz artan. Kandi oso polita zetorren, lo-eginberri ta garbitu berriko arpegiarekin: mantilla buruan, meza-liburua eskuan. Txomin abian asi zan ezker-aldetik eta oraintxe alkarren aldean zeudela, eskubiratu zan bat-bateko ikustea ta alderatzea balitz bezela.
	Agur, Kandi alai-itxuran esan zion.
	Agur, Txomin.
	Aurrez-aurre zeudeneko une ura larriena izan oi da alako topa-aldietan. Irabazi-galduak orretan erabakitzen dira. Edo alkarrekin etorri ala banakako bidea artu. Xanti-k ederki zekian ori.
	Txomin-ek itzegin nai zion:
	Eskuko kate ori polita dezu esan zion josta-antzean.
	Ez, errosayua da Kandi-k.
	Xanti-k orretan Txomin-eri eramango zion, beste edozertan au aa ez izanda ere. Asiera txarra, beraz, Txomin moteldu zan.
	Bao Kandi-k lagundu zion:
	Nere izenik ba'zenekien? ta tarterik eman gabe Zurea nork ez daki?
	Oraintxe alaitu zitzaion barrena Txomin-eri, bere buruaren jabe egin zan.
	Zure izena polita ala ere alako egun jakiez dakit. Bein galdetu ta esan egin zidaten; geroztik, noski, etzait aztu, aztuko ere.
	Txomin pixka bat eskubiratu ta ibiltzeko asi zan, naiko tartea utzita. Kandi ere ezkerrera asi zan...
	Ez izena, ez bere jabea... poliki zijoazen Eta zergatik aztu atsegiezko gogoratzea baldin ba-zait?
	Txomin-ek irria ezpaetan begiratu zion. Orduan bidearen laburtasunaz damutu zan, baldin pozaren-pozez egonda orrenbeste esatekoa ba-dan.
	Izan ere atsegin ori gero ta aundiagoa zait.
	Ta Kale Nagusiko argitatik Apaiz-kaleko itzalean sartu ziran.
	Orduan Kandi-k pozik:
	Esaidazu berriz atsegin ori.
	Plaza Berrian nere arrebaren sudur-zapia jaso zenduenian asi zitzaidala, gero aundiagotu ta orain zure ondoan nagoanez ezin geiagokoa dala.
	Eskarrik asko...
	Andik pixka batera:
	Atzo ta eranegun ere ikusi ziudan, beste noizbait ere bai. Orra gaur irugarrena. Gero-ta zaleagoa natzaizu. Gaur aa zorionik ez det izan...
	Eta estropada irabazi zenduenian?
	Orduan ere zure aldeko zoriona izan nuen. Zuk nork irabazi izatea nai zenduen, Poli-k ala nik?
	Oi, donostiarrak!
	Ez, gu bakarrak gian aldetik.
	Esan dizut ba', zuk.
	Eskarrik asko mutillak ere.
	Goizetik eskerrak alkarri ematen ederki asi zidan. Kandi etxeratu ez zedin, mutillak ekin zion:
	Egia esan, irabazteak poza ori ekarri zidan: ni zure zale ain zaletua nengoela, zuk nereganako begikotasuna...
	Esaidazu berriz poza ori.
	Orduan Txomin-ek esanaren truke par goxoa egin zion eta... eskaratzako atean gelditu zan, Kandi-rekin batean. Orra ba' etxerako bidea luzatu.
	Aizu, Kandi polit'ori, nere atsegin eta poza zatzaidala esan dizut egi utsa dalako. Aspaldidanik gogozkoa zintzaidan. Plaza Berrian Iauterietan alkarrekin itzegin genduenian nere buruari zorion guztiak opa nizkion. Eta geroztik zenbat bider! Artean gaur aako poza ioiz ez. Zuri esan nizukeanaren puxka txiki au esan aal-izateak zorabidean jartzen nau. Eta zenbat gauza geiago esango nizkitzuke bein eta berriz! Askotan bakarrik nenbillela, orko bazterretan, nere buruan nenbilkizun beti. Ondarreko eguraztea, batez ere, maite nuen. An egin dituten ametsak!
	Txomin-ek neska bere aldekoa zuala ikusi. Arpegian maite-miaz jota zegoala ezagututa, Txomin oso bere buruaren jabe egin zan. Izketa bere gogozko alderdira ekarri zuan. Ondarreko letraen jabea oraintxe jakin bear. Ain seguru zegoan Txomin!
	Ta aurrera jarraituaz:
	Ondarreko egurazteak, batez ere! Itsas-beerako nere ibilli-aldiak! An askoz bertago zengokidala iruditzen zatzaidan. Batzuetan zu zerori nabaritzen ziudala uste izaten nuen. Agidanean, esaten nion nere buruari, emendik ibilliko zan. Artean etziudan beere ikusten. Aiek ametsak, alkarrekin egon ba-gindezkian! Orain bezela, zure aldamenean. Ta alako ibillialdietan gauza batek arritu ninduen. Ibilli-ibilli juaten nintzala, bein, eta geiagotan ere bai, ez det esaten neretzat jarri zutenik norbaitek Chomin iskribitu zuen ondarrean. Ta bein ikusi ta ez nion arretarik egin; bao urrengoetan auxe igarri nion: oin-atzak uretatik etorri ta uretara biurtzen zirala. Letrak eginberriak zirala ta nai ta nai-ez iskribatzalia txalupan etorria bear zuela izatea nolatan ez nuen nik ikusten?
	Orduan Kandi-k erantzun zion:
	Txalupan etorri-izatea etzuen bearrezkoa izango. Oetakoak kenduta, urrutitik asita, uretan sartu ta ertzetik juan eta etorri zitekian...
	Ordurarte ez zitzaion Txomin-eri alakorik bururatu ta oraindik arrituta zegoalarik, gaeratu zion:
	Zu, itsas-beera dagoela eguraz-zalea zerala jakin, eta arako bakoitzean bestelako oetakoak jartzen dituzula ikusi, ta ara bao len beste ibiltzea egiten dezula usmatuta, ez litzake zalla asmatzea. Gero Esnategi-kalera juatekotan, ondar-aztarnak oetakoeri kendu, antzik ez emateko ta... Ala ere erdi-parrez asi zan bein aguro xamar juanda ia arrapatu ninduzun...
	Txomin zoraturik zegoan. Arpegiz-arpegi jarrita esan zion:
	Beraz zu zian, enetxoa?
	Ta Kandi, ezeri arretarik eman gabe arrigarria! besoak luzatu, mutillari lepotik eldu ta une batean lepotik zintzilik gelditu zitzaion.
	Ta lotsaren lotsaz besoak kendu ta igeska eskalleran gora etxerako abiatu zan. Kandi gizajoa! Geroztik zenbat denboran egon zan Txomin ikusi gabe agitz lotsatuta!
	Txomin, bakarrik, txaldantuta gelditu zan eskaratzean.
	Udazken-egun baten izan zan, ostoak zimeldu ta erortzen diran sasoian...

__________

XIX
Bretxa-n

	Atal onetan Donostia-ko Bretxa irudiazi nai nizuke, irakurlea: emen kontatutako gertaeraen sasoi berbereko Bretxa; bada gauzak eta kristauak denboraz aldatu egiten dira ta gaurkoari ez nioke nai antzik eman ere.
	Auxe zan, zorioneko Bretxa ori, Donostia-ko igande-goizetako tokirik alai ta atsegiena. Plaza Berria zan Donostia-ko biotza; Bretxa, arnasa ala aboa ta abotik sartu zitzaizkien donostiarreri ingelesak 1813garren urteko guda madarikatuan itsas-aldeko moalla txikituta.
	Bai, arnasa; ta aize-bearrez joango zan, noski, dioteneko donostiar ura. Ainbeste urteetan urrutiko lurretan ibilli ta, Donosti-ratuta, lenen-lenengo Bretxa-ri mun eman omen zion eta urrena San Bizente-elizari, Plaza Berriari ta Portu-kaleko ateari.
	Ara zan, bada, donostiarren joera igande-goizetan: donostiarrena ta baserritar askoena ere bai. Meza-ondorengoan erruz ibiltzen zan jendea ta gauza, ta giza-talde artan alaitasun-usaia nabari-nabari zan.
	Bretxa-ko saietsean, moalla zarraren. muturrean zulo bat eginda, zeukan lantegia pasi-konpontzale batek. Gizajoak burua makurtu bear izaten zuan sartu bakoitzean. Eguzkiak izpi biziaz jotzen zuanean, pasi guztiak diz-diz jartzen ziran... Mokoluxe alperraren galtza zar arabakituak ezik.
	Onen aldamenean Fermin perratzalearen zuloa: perratzalea ta albaiteroa. Makiabat perra jarri zituan, onek ere aldizka burua makurtu bear izaten ba-zuan ere.
	Zoaz ezkerrera ta Santero-n etxea, purtzilleri-denda. Santa Ana-kaleko beste aldean Elizegi-eneko ostatua. Arrotz edo ostalari asko izaten zituzten; eta askoentzat jana asko bear nolanai ogei-ogeitamar zerri eukitzen zituzten San Martin-goian.
	San Juan-kaleko muturrean, Muttur-okerra-ren pattar-denda.
	Etxe orien aurrean, berriz, Bretxa-ko beste aldean, txabola zarra: aterpe ta saltokia. An saltzen zituzten sokak, arto-txurikia, zigarroak, abarketak, selloak eta abar; antxen biltzen ziran gobarazale guztiak; ara gaztigu ta mandatu guztiak; au zan Sokagillietako denda.
	Onen aurreko iturria, Txoritokieta-ko arriakin egia; gaean lau borobil eta inguruan exeri-arriak.
	Bretxa-n biltzen ziran gaztaa ta txardin-saltzaleak, lore ta txori-saltzaleak, salerosleak. Ostatuak ontzi zarrak berritu nai zituztenean, ara bidaltzen zituzten zarrak saltzeko, ta ontzi aiek ostatuaren ezaugarriekin erri guztian zabaltzen ziran.
	Bao igandero

		Bretxa-n kanta berriak
		Bretxa-n dira kantariak.

	Txanpon bana kanta-paperak. Ba'zegoan antxe borda-bete bordari Segura-ko itxuari adi-adi. Itxuak kantatu ta gitarra jo ta andreak kanta-paperak saldu.

		Segura-ko itxua
		da nere senarra,
		kantatzeko ba'dezu
		Manu-ren biarra.

		Zorrua galtzarbian
		besuan gitarra
		etzenduben ikasi
		opiziyo txarra.

	Ain pozik ere egoten zan jendea, batez ere baserritarrak! Asko saltzen zan paper aietatik; Neska-mutillenak erruz saldu ziran. Txomin-en etxeko Katalin-ek ogeitabat bertso ikasi zituan buruz arrats batean, Bretxa-n saltzen ziranetakoak.
	Ankari anka ezin eman, an ibiltzen zan jendearekin. Urrengo baztar batean, an ikusiko zenuan jendearen gaetik, pitxi ta era guztitako gauzez inguraturik, elatari belarrimotza saltzen.
	An ari zan berritsua, zalako quita-manchas ezin obeagoarekin.
	Urrena jaboi txikiak saltzen asiko zitzaizun.
	Respetable pblico: Me cabe el honor de ofrecerles a ustedes unas deliciosas pastillas de jabn, presentacin maravillosa... Hagan corro, seores... dejen pasar a los que estn detrs... verdadero jabn higinico; produce abundante espuma; toda persona medianamente aseada lo debiera usar para la limpieza de sus manos. Esto es aroma, fragancia, perfume y no lo que se vende por ah con este nombre, valiendo ms el frasco que su contenido, que no vale nada. Pero este jabn que un servidor tiene el gusto de presentarles a ustedes, tiene la virtud, insospechada hasta ahora para esta clase de artculos, de curar las heridas de las manos producidas por rasguos y toda clase de incisiones...
	Eta aurrera zijoan jardunean. Bao alako batean entzule batek erantzun zion:
	Ese jabn, igual como ese, te venden ande la Bixenta por sinco cuartos.
	Qu entender de jabones este ignorante! Ande la Bixenta, eh?
	El respetable pblico que me presta su atencin, entender de jabones seguramente mucho mejor que este buen hombre que, por lo visto, no est obligado a saber ms; y yo, por mi parte, he de aadir que como este jabn no lo vende nadie en las Provincias Vascongadas y en todo el territorio de Espaa, no lo vende nadie ms que yo, para quien trabajan exclusivamente varias fbricas. Si ese seor que se est riendo no lo cree, que se ponga conmigo cien, doscientos pesos, y veremos si tiene razn el que les dirige a ustedes la palabra...
	Y era justo que si este jabn me cuesta a mi cinco cuartos lo venda en seis, pues no va a ser todo hablar con la garganta. Pero para que vea ese seor que a m no me achica nadie, aunque pierda quinientos pesos, lo voy a vender a tres cuartos.
	Otro? Va enseguida. Dos? Ahora mismo. Tengan el dinero preparado.
	Es que le llevarn a ust al procurador por vender igual jabn a ese presio berriro itzegin zuan lengoak.
	No hay procuradores para los ambulantes! Usted no sabe eso? Una docena para ese seor. Otra? Otra.
	Y ahora, para que vean los seores que me escuchan que a m no me duele el dinero perdido, voy a vender las dos nicas pastillas que me quedan en cuatro cuartos para que tome caf con puro mi secretario. Oye, Angel, dselas a esa seora.
	Len bakarrra iru kuarto pagatutako batek ala dio: Nik erosi detenian iru ta orain bi? ez naukazu berriz arrapaturik.
	Orduan elatariak, entzuleak joan ez zezaizkion, arnasa artzeko betarik gabe, botil ur-gorrixka bar artu ta besoa aurrean guztieri erakutsiaz ekin zion berriz ere.
	Yo no soy orador como los que hablan en los ateneos, que echan un discurso y nadie les hace caso. Yo hablo y vendo. Y vendo porque digo las verdades y presento artculos que nadie ms puede vender ni puede discutir sus mritos. Como es este elixir del Tonkn que me cabe el gusto de presentar al respetable pblico, verdadero elixir, de efectos asombrosos, procedente de las lejanas tierras del Tonkn, tan lejanas como las de las Amricas, aunque en direccin opuesta, como podrn aseverar los seores aqu presentes que hayan saludado la Geografia; para lo cual, mi secretario y un servidor de ustedes, disfrazados de moros, llegamos hasta all, y en el mismo momento de la luna nueva me apoder yo del lquido en la fuente...
	Este lquido posee virtudes excepcionales en todo lo que a la dentadura y boca se refiere. Si lo empleis en gotas diluidas en medio vaso de agua, evita la caries de las muelas, limpia la dentadura y refresca la boca, concedindole un aroma agradabilsimo. Empleando un poco de guata o algodn que se impregna en este lquido, usado puro, y colocndola en el mismo sitio del mal, cura instantneamente el ms rabioso dolor de muelas.
	Seores: esos elixires que con el nombre de tales se venden por ah, son una brutalidad, porque estropean el esmalte de los dientes. Y si por un descuido vienen a caer algunas de esas gotas en el estmago del que las usa qu pasa entonces? Y yo digo: malditos sean los inventores, porque si una muela se hace polvo, qu le va a pasar al estmago de un cristiano? Vamos a ver, qu es ms duro, un estmago de una persona humana o un pedazo de porcelana?
	S, seora, tambin para los flemones. Hay flemones as de duros que no los aplasta ni el tren. No hay ms que frotar con un trozo de algodn embebido en este maravilloso elixir...
	No quisiera ms, sino que hubiera aqu uno que tuviera un flemn... Izlariak entzuleen artean ortzoi aunditua duanik ez dagoala igarri dionean, gero ta geiago deadar egiten du:
	Si hay alguno que suba aqu!, que suba, hombre, que suba!...
	Ta orra non Antton Zurrut, La Fraternal-en artutakoaz geroztik agietako miarekin maiztxo zegoana, orra non azaltzen dan masalla aundituta.
	Berritsuak ikusi zuanean, kopeteko zimurra ikaragarria jarri zion eta arras asarretuta onela egin zion karraxia:
	Que suba! que le voy a dar una pat en la cabeza que se le va a quitar el sueo pa'un mes!
	 T a m dar patata? Anton-ek bere aldikoz Yo s a ti te voy a sacar plemones en dos laos.
	Ta utsagatik ez zuan jo. Jendeak egin zuan par gozoa! Zalako elixir ura utzi ta beste aritik jarraitu zuan.

__________

XX
Txaldana

	Bai, Xanti adiskidea, orain Maalentxo Sarobe begiz jota daukat eta ni gogozkoa natzaiola antzemanda nagoalarik, ain jaso aundiko nere arazo au ezerk galdu ez dezan, zure laguntzaren bearra bai nuke; baldin zuk toki bertara jotzeko asmorik ez bazendu, len bezela biok gudakatu ez gaitezen.
	Ez, orixe entzun zion Kurrutako-ri; bao pena da Kontxexi Araneder-en lagunarekin asi izatea; biak beti alkarrekin ibiltzen bai-dira ta ni, dakizunez, Kontxexi-rekin asarretuta nago...
	Baita ni ere arrokeriz Kurrutako-k.
	...ta bestela egin nezaizukearen erdia ere ez det uste egin nezakeanik; ala ere nere iritzia on ba-lizaizuke ez dizut ukatuko.
	Ta kontu arekin zer-ikusi polita izango zuala-ta, Xanti asko poztu zan.
	Ordea erantzi zion bear da bear okerreko usterik ez artzea. Zu orretara emana ote zauden kezkatuta nago, bada zuk okerreko itxura ematen ba-didazu, okerreko bidean sartu gindezke ta kalteak letozkiguke.
	Kurrutako bildurtu zan Xanti-ren gaitzak leporatu bearko ote zituan. Beste aldez, esker beroak zemazkion ain bere aldeko jarri zitzaiolako.
	Ez ba', Xanti adiskidea, egun auetan gertatutako zenbait gauzaen jakindun jarri bear zaitut eta orduan esango didazu bai ala ez.
	Bada jaso aundikoa da zion oraindik Xanti-k guk azaletik oartzen ditugun gauzak, ez gure naiez beste aldera ikustea, barren-agerbidea diralakoan gure uste bakarra izan litezke-ta.
	S, es la esencia principal, bota zuan Kurrutako-k, erderaz ari zirala.	
	Ta Zelain barrena ibilli zebiltzala, ixilune baten ondoren, aipatutako gertaerak esateko gogoa etorri zitzaion Kurrutako-ri, Xanti bai-zeukan orain eguraztera joateko.
	Ta eskerrak zuri, Xanti; alegia zure esaneri jarraituaz ainbat ondore on izan ditutala.
	Zuk abagunea datorrenean eskua eman bear zaiola esaten zenidan, beti begiraka aritzearekin ez dala aurreratzen, edo-ta, aitzakia billatu ta aitzakia tarte dala, itz-bidea sartu...
	Bai, gizona; eta ba'dakizkizu onoko bertso auek:

		O zezen pizkor txingar jariyo,
		zenbat kontu zure meriyo!

	Bada igande batean goizeko zazpietatik eguardi arteko meza guztiak entzun nituan San Bizente-n, Maalentxo Sarobe-rekin topo egitearren eta urrengo igandean bostetan jeikitzeko asmotan nenbillela Santa Maria-n izan zala jakin izan nuan.
	Ezin ba Xanti parrez zutik egon gizona, gizona! ziola.
	Ta Kurrutako ere irria ezpaetan besotik eltzen zion Xanti-ri ondorengoa bota naiez:
	Bao joan dan igandean iru meza bakarrik entzunda nengoala, orra non ikusten deten Maalentxo Sarobe pinpirria... Zuk zer derizkiozu neska?
	Polita neska. Zuretu aal ba-zenezake ez zenuke ganga txarra.
	Ta Kurrutako gero ta poztuago gertatu zanarekin.
	Ta ateratzeko zai nengoala, alako batean ba'dator urbedeinkatu-ontzira. Ta ni, arazo auetan zerbait jakia naizelarik, (beatz-muturra begi-azpiari erantzi zion) ba'nengoan aldean, atera-itxuran, nik neronek beatza bustita areri emateko. Ta beatza luzatu nionean, lenbizi atzera egin zuan ez-artu itxuraz. Bao ni gai auetan asko jakia izaki, eta, bera ta ontziaren bitartean jarrita, egun on, Maalentxo goxoki esanaz, azkenean nere beatz-muturrarekin bere beatz-muturra ikutzeko zoriona izan nuan. Parrez abiatu zan nik eman nion pozarekin.
	Ta, arrotuta, geldik ezin egonik Xanti ere parrari gogotik elduz besoa bizkarraren gaean dantzatzen zion.
	Zaude, zaude!, Xanti-k ara non datozen berak.
	Nor-eta?
	Kontxexi Araneder ta Maalentxo Sarobe.
	Ta ala zan. Erregesoron barrena biak zetozen onuntz, eta bi mutillak aruntz zijoazela, bide berberetik, besterik ez bai-zan nai ta nai-ez alkarren ondoan pasa bear. Orra ba', etxea bear ta bideak ekarri.
	Kurrutako-k bestearen bizkarretik besoa erortzen utzi ta bat-bateko arekin ikara sartu zitzaiolarik, orain esanak ukatu-mugan gelditu zan.
	Xankoak kolokan zeuzkala, ala galdetu zion Xanti-ri.
	Ta orain zer egin bear degu?
	Seguru al zaude esan dizkidazun guztiak egiak dirala?
	Nik ala uste... neri ala iruditzen beintzat.
	Neskak irria zekarten ezpaetan, Kurrutako ikusi bai-zuten. Xanti ere pozik arek ematen zizkion atsegin-aldiak! Katua xaguarekin bezin ederki jostatzen zan Xanti Kurrutako-rekin.
	Orain zer egin bear det? zion onek.
	Orain agur batez sonbrerua kendu neskari.
	Bao neskak ez dauka sonbrerorik.
	Zurea, gizona!
	Eta ezkerreko besoa, atze-adera?
	Neskak parrez zetozen.
	Ez, biotzaren ondoan.
	Ta Kurrutako gertu zijoan.
	Oraintxe alderatu dira, orra non Kurrutako-k jartzen duan oin bat aurrera ta bestea atzera, aurrera gorputza makurturik, ezkerreko besoa biotzean eta eskubiko sonbrerua... zeruko urdiean. Begiak txikiturik, begi arrotza ere bai, maiteki esan zien, Maalentxo-ri begira:
	Aguuur...
	Neskak irri-karkara atera zuten. Ezta erantzun ere. Xanti, eskua aboan, egiaaletan Kurrutako-k ez ikusteagatik Kontxexi Araneder-ek, parrez zegoalarik, arpegi alaiez begiratu nai izan zion Xanti-ri...
	Izardi otzetan alderatu zitzaion Kurrutako Xanti-ri ta,
	Ta, ta? Zer derizkiozu? galdetu zion.
	Oso ederki. Begira, neskak askotan irria egiten dute barrengo zera erakusteko lotsa dutenean. Ta Maalentxo-ren barrengo zera atera duan irriaz neurtu bearko bagenu, noski, zoriondunik zoriondunena zu ziake munduan. Ta orra nere bostekoa.
	Bai e?
	Ta batak besteari bostekoa eman ziotenean, Kurrutako-k burua atzera egin zuan. Ta neskak ere atzera begiraka zijoazela, berriz ere parrez topatu zituan.
	Kurrutako-ren poza, beraz, ez zan ukatzekoa. Ta arian ari zirala, gero-ta arrotuago zebillen, azkeneko izualdia zearo aztuta.
	Orduan Xanti-n Kurrutako aparra bao arrotuago zebillenez geroz lengo esan beroak pixka bat epeltzea otu zitzaion, ez zezaiola gero berari aitzakia eman bear-eza gertatuta ere.
	Ala ere asi zitzaion beti atzera begiraka zegoanari ez da egoki geiegizko usteak artzea, uts egin genezake, oker egon gindezke. Bada-ezbada, guztiak gogoan artu bear dira. Neri onetxek ematen dit kezka: biak par egin izateak. Maalentxo-ren zer-ikusia izanik, berari bakarrik zegokion begitarte ona jartzea. Jostatzeko gogoa ote zeukan? Zuk zer derizkiozu?
	Auxe ta besterik ez: Kontxexi-k ezin duala eraman ni bestearekin asi izatea. Orra berriro neska nereganako gaituta. Or, ez dago besterik, orain biak nai lutekela; bao ez noa ni orain lengo bideak artzera; orretara, ainbeste bide artu nezazkikeala, ez lizaidake erreza nora jo jakitea. Ni pozik nago gaurko gertaeraz. Ta zuk ongi ikusi dezu zure erakutsiaz abagune egokiak nola atxitzen ditutan. Eskerrak zuri, Xanti adiskidea. Bao ikusi dezu ni ere ez naizela kamotza gauza auetan. Bai, egia da, gertaldiari eskua eman bear zaiola. S, es la esencia principal berriz ere.
	Orduan Plaza Zarreko aurrean zeuden geldituta. Xanti-k ibillaldi gozoa egin zuan Kurrutako-rekin. Aren jostaketa atsegia! Kurrutako-ren bein-edo-beingo arrokeriagatik, Xanti-k nai zuana eginerazten zion. Oraingoan ala esan zion:
	Bao bear da bear gauzak ez nastutzea. Nik, egiazki, abagune ona atxitu bear dala esan dizut; bao neska-mutillak alkarri begi ona jartzekotan; baldin orrelakorik ez balitz, askotan txarki izango litzake iori arpegia ematea ta ausarkeria. Bao zuk esan zenizkidan zuen bion begiratzeak eta mezetako ain ongi alkar-aditzeak...
	Ta ez da irudipena, egi utsa baizik. Ta orrengatik nago onen pozik, zorion betea atxitu nezakealako, nere Maalentxo polita neretu nezakealako. Ene Xanti maitea, ni bezela andregai eder baten jabe ikusi nai zinduzket. Zerbaitean lagundu aal ba-nezaizuke?
	Bueno, nere kontua alde batera utzi oraingoz ta eskarrik asko. Ba'al dakizu zer bururatu zaiten? Oiek guztiak egiak izanda, ta nik ez dizut ukatuko, ba'al dakizu zer egin bear zenukean? Karta bat iskribitu.
	Ori entzundakoan Kurrutako-k akika egin zuan pozaren pozez ta bostekoa eman zion Xanti-ri.
	Asmatu dek! esan zion ta barka ezadak ika asitzea. Ni ortan nengoala esango ba-nikek zer esango ukek? Ea asmoa artu bakarrik, saiatu ere egin nauk. Poztutzen nauk i nere iritzekoa ikusteaz. To, iri detan guztia esateak ez zidak batere lotsik ematen, i mutil ondradua aizelako. Ba'al dakik gau guztian lo-tantorik ere ez detala egin karta ori burutik kendu eziik? Asiera egin zioat, ederra ala ere, ta ezin izan diat andik aurrera jarraitu, iola ere. Ta aalmenik gabe ez nagoala dakitalarik eta i zenbat onesten autan jakin ezakan, irakur ezak onoko paper onetan egin diaten saioa.
	Xanti-k ez zuan ioiz ikusi Kurrutako orren parragarri, arras txaldanduta ala erotuta ez ote zegoan ia bildurtu zan. Ta esan bezela paper txuri bat atera ta letra aundi aiek ala zioten: Distinguida seorita: Desde que tube la inmensa dicha de conocerla, mas y mas ha ido creciendo en mi corazn la pasin que desespra a todo ser humano... Ta ementxen bukatzen zan Kurrutako-ren gau guztiko lana.
	Xanti-k ez zekian, edo parra egin ala ezkerrez jo ta Plaza Zarreko arkupetako arriarekin Kurrutako-ren burua joerazi. Bao ez zeukan zalantzan luzaro egoterik, toki artan egon gutxi egin zuan Kurrutako-k; bada bat-batean nola jarraitu bururatu zitzaiola-ta, etxera abiatu zan azkarrean, Xanti bakarrik utzita.
	Xanti-k Zurriola-aldera jo zuan. Orren txaldana izateak arrituta zeukan Xanti. Ura gizon arraioa! Ala ere zer par-egin ematen zion eta zer ikusteko zeuden ez zekian. Zalako karta arekin gauza gogorren bat gertatu bear zuala seguru zegoan, bada Kurrutako-ri erokeria burrundara biziz zebilkionez geroz, arek izugarrizko karta egingo zion, bidali ere bai ta korapilloa nola askatzen zan ikusi bear. Maalentxo-ri ikara pixka sartuko zion, bao ondorenean ederki jolastuko ziran Kontxexi ta biak. Ta baldin beragana, Xanti-gana, aitzakiarekin baletor, zer erantzun beti izango zuan eta bestela ankaz gora bota.
	Bao okerrena ori ez da egiten zion bere buruari Xanti-k zentzuko gizonak ere, neskak dirala-ta, nola txaldantzen diran. Artean ezkongaietan usoak diruditen neskaeri atzaparrak jaiotzen zaizkie ezkondutakoan. Emakume oien gizona zapaldu-bearra! "Au al da etxera etortzeko garaia?", esaten diote illundu orduko etxeratzen dan gizonezkoari; ta patrikak miatu ondoren "zertan gastatu dezu palta dezun txanpona?", egarriak amorratzen egun guztian egoten dan diru-jabeari. Nik dakitalarik, eta nik ederki dakit ori, gutxieneko ogeitik emeretzi emakumek menderatzen dituzte beren senarrak; eta zanpa-zanpa egin ere egiten dituztenak ba'dira. Bestetan nai dutena egin ezin dutenean, beren burua gaizkitu ta senarraren errukitasuna uztiatuz eginbidea sortzen dute. Orreri buruz teatro-liburu osoa egin nezake ta izen au jarriko nioke: "El imperio de la vctima".
	Beste aldez, emakumeek ez dute beren senarrentzat bear bezelako lotsa. Ni askotxo ikusia nago. Gizonak ez ditu aipatzen emaztearen egitekoak; artean emakumeek, bai.
	Xanti-k gai ortatik gogor eldu zion. Gizonek emazte bat bao geiago duten erriak gogoratu zitzaizkion; bao ari ura lakar xamarra zala-ta, beatzetatik kendu zuan. Danetara ere zion emakumea gizona bao askoz gutxiago da, alderatzeko ere. Gizona gizon eta emakumea... ezerez. Nik ez daukat bestela emakumea gogoan: gizonaren aurrean diran dantzarik politenak dantzatzen. Ezertxo ere ez legokio ain eder emakumeari. Emakumea ta dantza zein elkarkunde ederra! Gizonaren atsegia!
	Ta lengo uste txarrak, etxera-bidean, beste atsegiagoekin aldatu zitzaizkiolarik Kontxexi-ren berarentzako irri gozoa, Erregesoro-koa, gogoratu zitzaion...

__________

XXI
Txoralda

	Gauza arrigarriak ba'dira. Amaika bider ustez beste aldeko gertakizunak gertatu oi dira: alako zulotik sartu, bestetik atera; ainbeste zituan arek itsusienarekin ezkondu; nardagarria, maitegarri biurtu. Ta auxen eta bera gertatu zitzaion Madalen-i Anton Zurrut-ekin edo berak zion Zurrutako-rekin. Ta zenbat-eta amorrua ta nazka aundiagoak izan orduan-eta naitasun eztiagoa ekarri oi dute askotan.
	Beraz biotz-ikutua zebillen Madalen ere. Orra ustegabeko erbia non atera zitzaion. Nork esan mozkorra zeritzanari maitekatu bear zitzaiola! Artean, egi-egia. Ta iguingarriena, gogaikarriena zitzaionean. Orra aldez bestekoa bat-batean egin.
	Len nai ez zuala egiten zuan topo Antton-ekin; orain ez nai ainbeste. Len gogorrak esaten zizkion; orain ezin samurragoak. Eta len kopet'illuna jartzen ba-zion, orain aal zuan irririk gozoena. Agur, Zurrutako, esan oi zion maiteki. Orra ba', orra.
	Ez Anita-ren erritak, ez Katali-enak, ez zioten deus ajolik. Lotsagabetu zan, len bao geiago. Katali-ek zerbait usmatu zuan. Ba'dakin batzuetan oso pozik etortzen aizenala? esaten zion zer ematen diten? Obia ago i orla aizeneko. Bestetan, ordea, asarre etortzen zan. Bai... gaur... nai unana ez den ikusi. Edo nai-ezkoa gertatu al zain?
	Madalen, beraz, maite-giroak zerabilkian.
	Bein eztabaida bizian zetozen Anton Zurrut eta Joxe Ogi; Kale Nagusian asi ta San Telmo, Eskotilla, Ikazkale, Esnategi, Astokale ta Bretxa-raoko guztian: alako Santa Maria-ko illetak bigarren ala irugarren mallakoak ote ziran, alegia. Ta Bretxa-n aurrez-aurre jarrita ezin bukatu aako izketa zebilkiten. Ez ziran asarrezaleak; bao orduko artan norbera zuzen zegoalakoan ez utzi nai ba' itz-bideari.
	Madalen-ek Esnategi-kalean ikusi zituan eta istillu ura Anton-en alde erabaki gabe ezin eramanik entzun bai-zuan zer ari ziran Bretxa-n alderatu zitzaien poliki-poliki. Ta zaldiak eta il-kutxarekin ari zirala, alako batean non Madalen asten zaion erderaz Joxe Ogi-ri:
	Si caballos tenan plumeros, segunda. Basta; no hablas ms de eso.
	Ta Joxe-k bi lagun aurrean zituala:
	El da el que estar callada t...
	Yo doy rasn a todo el mundo el que tiene Madalen-ek berriz.
	Contigo hay que tener mucha pasiensia.
	Pasiensia? Ni sabes t qu es tamin tampoco! El que se dise lo que quiere, se oye lo que no quiere.
	Aaa... yo ya le conosco el gente como t! Ere buruz al abil? Pozik al ago orain? Dantza ezan ba'.
	Ta Antton-i begiratuz alde egin zuan Madalen-ek. Orratx ba', orratx.
	Bao Madalen maite-kontuan gero ta okerrago zegoan. Orduantxe, bai, orduantxe! Ion diran asmatzekoak asmatzen zituan. Bao batez ere au zitzaion gogozkoa: etxerako sagardo-billa ateratzen zanean, Eskotilla-kalera joan bearrean, urrutiagoko Barbara-eneko sagardotegira joaten zan Antton-ekin topo egitearren, Antton ango zalea bai-zan.
	Ordea, onetxek bere korapilloa ba'zeukan. Madalen-ek sagardoa ekartzeko garaia lentxeagoa zan Antton-eta Barbara-enera joaten ziranekoa bao. Ta orrekin ibiltzen zituan istilluak Madalen-ek.
	I, Madalen, gaur sagardorik gabe apaldu biar al diagu? Ba'uake lenbaitlen bein esaten zion Katali-ek.
	Beste batean:
	Ez al den aitu sagardo-billa juateko? Noiztandik etorri zain orren berandu juateko gogua? Ekarri-biar bakoitzian, ayazka egon biar al det ba'?
	Zeorrek ez al diazu esan sukaldeko lurra garbitzeko?
	Sagardotegitik etorrita ere naiko denbora izango den.
	Bai, ibilliko naiz lana utzi ta berriz espartzua artu ta bustitzen.
	Katalin-ek arritu-itxuran:
	Neska, ire bizitza guztiyan ez den lurrik onen ondo garbitu. Arrituta nion. Etxekiat zer arrano darabilkin. Ala ere e'litzaken ezere orren jaboi-puska aundiyak ondatuko ez ba-ituzkenan.
	Ta egia zan. Beranduxeago ateratzeagatik larrua kentzen zion lurrari indar guztiz larraskaturik. Ta abiatzeko asmoan mantala kentzen asten zanean, oraindik ere Katalin-ek esaten zion: Mugi ari, neska.
	Bao Madalen-eri bost aren erritagatik baldin Antton ikusten ba-zuan. Aien jokoaren aitzakiarekin zenbatetan ez zan egoten pitxarra sorbaldan pozik Antton-en ondoan! Antton-ek irabazten ba-zuan, Madalen gozatuta egoten zan; galtzen ba-zuan, goibel. Oriek guztiak Antton-ek ederki igarri zitzakean moduan. Bai Xanti begi zorrotzak ere.
	Neska, ken a'i emendik batek.
	Sagardua epelduko zain besteak.
	Ai, Madalen; ire billa berriz ere ibilliko 'itun urrenak.
	Ta joaterakoan sagardotegikoak agurtzen zituanean, batez ere bere Zurrutako-ri begiratu ta bera bakarrarentzako beste agurra egiten zion.
	Orduan korrika asten zan etxerako, Katalin-en ikusi-bearrak azkeneko gozoaldia samintzen ziolarik. Orduan izaten ziran gezurra asmatu-bearrak: bein, jende asko zegoala sagardotegian; bestean, txotxa beerago jarri bear izan zutela sagardoa aitzen zijoalako; urrena, sagardoa txit aitu ta kupela berria asi zutela, naiz-eta sagardoak berriaren antzik izan ez.
	Egun batean baso bat sagardo pagatuta utzi zuan Madalen-ek Antton-entzat.
	Ezin ba'orrela egon. Karta egingo omen zion Antton-i. Bere gogoko zerbait esan nai zion; bao iork ez jakiteko moduan. Gaera kartan jarrita, esatean izaten dan lotsa ez zuan izango. Ez, noski, ez zizkion erokeriak esango, itsuski litzake emakumezko bategan; bao Antton-ek igarri lezaioken tankeran, bai. Agidanean biotz-ikutua egingo lioke, noski, ondo egitekotan. Ta zer erantzungo zuan Antton-ek? Ura poza, berriz, beregana etorriko balitz. Nola artuko zuan karta? Ta ondo artuko balu zer gauzak esango lizkioke berari? Ai, alakorik!
	Ura izateko, ordea, Madalen-ek egiteko aundia egin bear zuan, karta egin; bao egingo zuan, lotsagarri ba-zitzaion ere. Ta bat-batean auxe bururatu zitzaion: berak idazten tutik ez zekialarik nork egingo zion? Ez Katali-ek beintzat. Nork bada? Ta buru-barrena ondo azterkatuarren ez zuan nai zuana billatzen. Ta Antton-ez gaera karta egin bear lukeanak ere jakingo zuan bera zer zebillen... Aiek istilluak! Or... ajolik ez zion baten-batek egin bearko, besteen kontuekin ezer jakiteko ez zegoan batek. Ta au esanda bat-batean Fransu aulkigille prantzesa gogoratu zitzaion; bai, aulkietan letrak egiten ikusten zuan. Bai, orretxek ondoena...
	An ziak gure neska txoralda Fransu-gana! Espartzua bear zanaren aitzakiarekin abiatu zan kalera Madalen. Ta Eskotilla-kalean sartu bezin laister non ikusten dituan Anton Zurrut eta Joxe Ogi, gain eta muin oraingoan, onuntz datozela. Ustegabeko arek oso lotsatu zuan neska, Anton-ek zertara zijoan igarri bear ba-lioke bezela. Ta ia etsita zijoalarik, ala ere, ez zuan beste biderik artu nai izan.
	Bein parean agur esan zioten alkarri. Joxe antzemana zegoan, lendik, eta irria ezpaetan pasa zan. Madalen, lotsatzen asia, askoz atsegiagoa iruditu Antton-eri. Agur xamurra izan zuten. Madalen-ek burua atzera egin eta Antton-en arpegia begira zegokiola ikusi. Neskaren poza! Non dira lengo nardagarriak?
	San Telmo-kalean sartzerakoan Madalen-k berriro atzera begiratu zuan, bao Antton eta biak ezkutatu ziran. Orduan asi zitzaion larritasuna Madalen-i; prantzesari barrenen zebilkiona aitortu-bearra. Santo Domingo-ko ixkin artan makiabat aulki ikusten zan ola-zuriz egiak, zintzilik batzuk, besteak atarian. Une batean gelditu egin zan Madalen: atzera-aurrerako artan geldik egon bear. Beatza aboan zeukala, prantzesaren malluketak Madalen-en balarrietarao irixten ziran. Alderatu zan. Noski, Fransu-k idazten ba'zekian, antxen ikusten ziran bere eskuz egindako letrak. Ta ia bertaratu zala, non ateratzen dan Fransu aulki bat zintzilik jartzera. Bat-batean aurreraka asi zan Madalen.
	Eh be ...!  Com' est por aqu Matalen? egin zion prantzesak.
	Buenos das, Musi. Ust siempre trabajando, asi zitzaion Madalen barrenen beste norbait ote zegoan begiratuz.
	Sempre a trabacar. E t a pasear desde la maana?
	No, mir'ust, Fransu... asi zitzaion legunki beste ior ikusi ez zuanean sab'ust... yo quera que ust a m haser un pavor. Mir'uste, yo tengo nesesid d'escribir una carta, sab'ust? Y como yo no sabe escribir, si me hara tanto pavor...
	Ta Madalen-ek esan bitartean, Fransu-k larruzko prantzes-txapelaren azpian lapitz aundia sartu zuan, aulkia lurrean utzita.
	Madalen poliki-poliki zer bear zuan guztia ari zitzaion esaten. Prantzesa adi-adi zegokion, surpeko bibote luzearen muturrak perraren antzera beerao eroriak zeuzkalarik. Ta bein Madalen-ek bere nai guztia erakutsi zionean biotz onekoa bai-zan prantzesa biboteak goratu ta barrenatu bao len zintzilik jarri zuan ate-buruan zekarren aulkitxoa.
	Madalen-ek berak zekazkian paperak eta azalak. Ola-tarteetatik ibillita noizbait exeri zan Fransu mai txiki batean, Madalen ondoan, ta aspaldian erdoituta zegoan luma errenka asi zan... Madalen-ek zer gogoa zuan esan eta bien artean antolatuta gero Fransu-k idazten zuan. Iork ez zien galazi lan artan. Karta egiteko guztian ezta iortxo ere ez zan azaldu; beraz tajuz egin zezatekean, luzetxoa zalarik, bada Madalen zerbait geiago esateko gogoarekin gelditzen zan beti.
	Azkenean, egin zuten bien arteko ura. Guk ikusi bao len jarri diote azala. Madalen gogo-bete dago. Ta azala itxi ondoren onela idatzi zuan prantzesak: Signor urrutaco. Madalen-ek Zurrutako izenarekin nai izan zuan eta prantzesak bere erara ala jarri zuan, aien  kakodunak gure Z-k ainbat balio du-ta.
	Madalen pozik atera zan, Fransu-ri naiko eskerrak biotzetik emanda gero, eta an joan zan kartari estu-estu eginda, Katalin-en oroimena gogo txarrez zetorkiola.
	Ajola gutxi areri; ta ez ori bakarrik, arratsaldean berriro kaleratzeko aukera izan zuan. Ta ez ori bakarrik: bada-ezbada karta berekin artu zualarik, non, eskaratz-atean zegoala, non ikusten duan Anton Zurrut bakarrik Plaza Berriko beste aldean zijoala. Bat-batean mukizu deitu ta bi piko emanez, eman zezaiola arako ari karta ura ta eman bezin aguro iges egin zezala ezer galdetu ez zezaion. Ta mutilla abiatuta, Madalen-ek ere eskaratzean gora iolazko abiadura artu zuan.
	Ordea... mukizuak azala irakurri ta Kurrutako Madalen-ek ez ikusi aurretxoan zijoala ez zion ba' Kurrutako-ri karta eman!

__________

XXII
Kurrutako ebainduta

	Arrandegi-ko ondoan, Kurrutako-k dei egin zion Xantiri, biak San Juan-kaletik zijoazela. Kurrutako-k Xanti deitu ta orrez gaera sakelatik paperezko bat atera ta arekin etortzeko esaten zion. Alkarri arratsalde on esanez ta lengo ika aritzea aztuta, Kurrutako guztiz arrotuta azaldu zitzaion Xanti-ri.
	Len ere zuri eskerrak emanik nago, Xanti; bao arazo onetan ni neroni, ioren laguntzarik gabe, bakar-bakarrik asi izan banintz ere berdieko ondore ona izango nuan. Ikus Maalentxo Sarobe-k neretzat egindako karta au, baldin leenik arek neri iskribitu-izatea utsak arrituta ez ba-zauzka. Ni, berriz, ez nau arritzen. Onelako auziak geienetan erabaki nezazkike nere alde. Gai onetan oker bat izan det oraindao: ni neroni naizen bao nere burua gutxiagotzat egitea. Orrek ondatu nau. Ta gauzak zer diran! Maalentxo-ren arazo au ain erreza ikusten detala ba'al dakizu jaso aundirik ez diotela ematen? Ikus ezazu bere izena karta zabaltzen lagunduaz esan zion.
	Xanti, ixil-ixilik. Ez-ustekoren bat zebillela usmatu zuan. Zer arrano izan zitekean? Signor urrutaco? Nork jarrita? Ez Maalentxo Sarobe-k idatzita. Aren letra zatarrak! Idazkera prantzesena zan. Ta Madalen izenpena ikusita bat-batean asmatu. Kopeta eskuarekin jotzerakoan itxura kendu zion Kurrutako-k ezer igarri ez zezan. Berak bai-zekian Madalen neskamearen berri!
	Ta Kurrutako izketan gogotik ari zala, zion:
	A, bai; ba'dakizu, neskak askotan obe-ustean txarki egiak egiten dituzte, don Amalio izenik jarri gabe Signor urrutaco jartzea otu zaio; agidanean nik prantzesez dakitala jakian gaean dagoalarik atsegin geiago emateko ustean egingo zuan. Irakur ezazu guztia. Danetara ere letra politagoak egin zitzakeala uste nuan. Orrek zerbait mindu nau. Nik nola esaten nizkitzun igande artako mezaren ondorengoaz? Ona emen egia berak esanda; ordea, Maalentxo politak San Vicente jarri bearrean Santa Mara jarri du. Ikusi emen (erderaz zegoan idatzita) egin izan dizkitzutan irri gozuak, zuk agian par-algarak uste zenituanak; zure nereganako begiratu xamurrak, nik biyotz-biyotzez eskartzen nizkitzuenak, ori ez al da gauzak bear bezela egitea ta biotzerao zuzen joatea? Ta oiek guztiak Maalentxo Sarobe bezelako neska batek neri esatea! Arretaz irakurri beste au: Zuek biyok ikusi zaituztenian, burua atzera eginda alkarri begiratu diyogunian, orra Erregesoro-ko egun artako topo-aldia, ni seguru ta zu kezketan. Noski, zuk nik bao letra tankera politagua izango dezu, dio emen berriz.
	Ta au ere oar geiegi egin gabe bere alde artu zuan. Azkenik karta ura bereari bai erantzunaz zetorrela erabaki zuan Kurrutako-k. Ez zegoan egia damutan.
	Orduan Xanti-k karta azalaz jantzi ta Kurrutako-ri biurtuz ala esan zion:
	Orra nere bostekoa bete-batean eta zure egiteko aundi au jaitu dezagun, Elizegi-enean zerbeza-bonbilla edatea eskei ezadazun eskubidea ematen dizut.
	Ta Bretxa-n sartu ziran.
	Elizegi-enean zerbeza-botilla aundi bat eskatu zuan Xanti-k eta naiz Kurrutako berritsua egarrituago egon, Xanti-k edan zuan geiena, bada xankameak muxin ez egiteagatik, atsegiik ematen ez zion edariari indar aundiz bultzatzen zion pitin bat sartzeko.
	Ta edan-ontzia gora zeukan batean, karta ura Kurrutako-ren eskuetara nola etorri izan zitekean bururatu zitzaion Xanti-ri: Zurrutako deitzen bai-zion Madalen-ek Antton-eri.
	Kurrutako-k zerbeza pagatuta, ateratzerakoan, orra non aurrez-aurre beti bezela Kontxexi ta Maalentxo azaldu ziran biak alkarrekin. Bretxa-ko bankuan exeri ta beren arteko kontuetan asiko ziran, noski, Elizegi-enea atzean zeukatelarik. Beraz, bi neskak exerita aurrean, beste aldera begira, ta bi mutillak Elizegi-enean.
	Nere esanen bearrik dezunik zion Xanti-k ez det uste onuzkero, bakar-bakarrik zenbat dezakezun oraintxe ikusiak gaude karta orrekin; bao baldin nere itzak kalterik egin ez lizaizutekela uste ba-dezu, oraintxe dezu abagune eder-ederra: zoazkie ta zu mutil eratsua zeranez geroz, itzegin eta zeorrek igarriko diozu Maalentxo-ren ondoan exeritzeko aukera noiz daukazun. Ez uste, bada, neskak zuk diozun bezelako karta egin eta nik orobat diot ta aspertuko al aiz utzitzea ondo dagoanik. Zure txanda da orain. Nere ustean ta zurean agidanean ere bai neska zu beregana joateko amorraturik dago. Ez ezazula abagune eder au galdu. Beranduegi ibiltzeagatik, seguru nago eta zu ere uste ortakoa izango zera amaika neska eder joan zaizkitzu!
	Orain beste esku batek artu zuan kandela. Orain Xanti-k itzegin eta Kurrutako mututu. Karta aibesteraokoa ez zala esateko gogoa etorri zitzaion, aguroegi ez zala ibilli bear, abaguneak sobra izango zituala; bao beranduegi ibiltzeagatik ainbeste neska eder joan zitzaizkiola txinistuta, larritasuna sortu ta mutil gizajoak berebizikoak ikusten.
	Biok ez ote giake joango? galdetu zion Xanti-ri.
	Bao, gizona, ez al dakizu ni Kontxexi-rekin asarre nagoala? Edo nai al dezu exeritzeko garaian ni Maalentxo-ren ondoan jartzea?
	Onoko onek zirikatu zuan geiena, len Kontxexi kendu zion bezela ea orain Maalen kentzen ote zion.
	Ta Kurrutako, bildurrez ba-zan ere, abiatu zan.
	Esaiozu karta artu dezula zion oraindik Xanti madarikatuak lertzeko zorian.
	Eskua emango al diet? galdetu zuan Kurrutako-k burua atzera eginda; bao ez zuan Xanti ikusi.
	Iritxi zan bada neskaen tokira. Sonbrero-kentze izugarria egin zien. Irria ere bai, bao ezagun zuan xankoak dar-dar zeuzkala.
	Arratsalde on, Maalen ta Kontxexi esatea aztu zan.
	Neskak lenengo aldian izutu ziran, bao gero bereala lasaitu.
	Asi zan bada zein pozarekin ikusten zituan esaten eta maiz xamar izanagatik ez omen zituan nai ainbeste ikusten. Izan ere gu alakoak izaten gera: ona ba-da, ez gaitu ioiz asetzen.
	Neskak parrez asi ziran. Ta Xanti-ren esana gogoratuta asi zan pixka bat Maalentxo-ren utsunearen aldera bear bao lenago aldatzen. Ordea, neskak igarrita oso poliki alde artarako mugitu ziran, tokirik ez uzteagatik. Xanti, berriz, Elizegi-eneko barrunbean parrez zoratzen.
	Zer geiago ezin esan gelditu zan Kurrutako. Xanti egon bear zuaneko aldera begiratzen zuan, bao ez ikusten. Ez ba' esateko geiago etortzen eta gero ta larriago gure txaldana. Orrez gaera Kontxexi-k galdetu zion:
	Ori al zeneukan esateko guztia?
	Ez, ba'neukan Maalentxo-ri zerbait esatekoa. Alegia, Maalentxo, zure karta artu detala ta eskerrik beroenak demazkitzutala. Nik ba'nekian zu biotz oneko neskatxa ziala ta ni bezalako gazteari ez nik esateagatik abegi ona egingo zenidala, ez bai-naiz ni beste asko moduzko mutil txoroak bezela. Beraz, oso ondo arkitu ditut zure esanak eta, noski, nere adiskidetasunik xamurrena zuretzat izango da.
	Orain arte neskak parrez aritu ba-ziran, oraingoan ederki asarretu zitzaizkion.
	Zer karta ta karta-orde? galdetu zion Maalentxo-k izututa.
	Maalentxo polit'ori, ain goza-aldi ederra eman didazu ta zergatik nai zenuke nere zoriona zu bai-zera nere jabea nere zoriona ondatu? Karta egin ba-didazu zergatik ukatu?
	Nik zuri karta? Uste al dezu txoratuta nagoala? Ala guztiak zu bezalako txoroak gaudela? Naiago nuke Txina-ra joanda bazeunde!
	Bao Maalentxo; emen bai-daukat zuk egindako karta!
	Nik, nik? ta bi neskak altxa ziran.
	Santa Ana-kaleko muturrean, Bretxa-ko aldean, Madalen-ek Anton Zurrut topatu zuan. Lotsatuta ba-zan ere alderatu zan eta arritu zitzaion iori ez egindakoa berari bakarrik egin eta ain nekezko kartari ez batere jaramonik egitea, artean bene-beneko karta egin omen zion. Zergatik zan orren mukerra berarekin? Zerbait gaizki egin al zion? Ez al zuan beti ongi artu bada? Esan zezaiola zer iruditu zitzaion gaizki.
	Antton-ek asieran ez zuan txinistu kartarik egin zionik eta txantxetan ari zala uste. Madalen gero ta maiteago ari zitzaiola., bao, neska, esan zion nik es diat es irerik es ioren kartik artu. Ta gaera es diat txinisten nois ikasi unan ik iskribitzen? Ta serk eman din kartak iskribitzen aritzeko?
	Madalen-ek baietz, karta egin ziola ta bera Plaza Berrian barrena zijoala mutil bateri eman omen zion berari eskuratzeko. Nere bi piko gozuak! Bai ba', bi piko eman omen zizkion mutillari. Oraintxe bertan txiki-txiki egingo nuke topatuko ba-nuke, amorratuta zion. Bao egiya al da, Antton, berriz ere etzenduela artu? Madalen oso samurtuta ari zitzaion. Kartan jarri zuana esatea nai ba-zuan galdetu zion, Antton-en erantzuna jakin nai bada. Ta berriz ere mutillarekin asi zala non ikusten duan mukizu berbera an aldean zijoala.
	Asten da Madalen arengana korrika ta,
	Ik, granuja orrek, nun daukak nik emandako karta? besotik min ematerao elduta esan zion.
	Antton ere etorri zan. Bion artean izutu zuten. Ta bere burua miatik libratzeagatik mutillak erantzun zuan:
	Orrek kendu zidan Kurrutako erakutsiaz.
	Orrek ostu? Madalen-ek.
	Bai.
	Orrek lapurtu?
	Antton-ek.
	Bai.
	Abiatzen dira, Madalen aurretik. Ta bertaratu ta non ikusten duan Kurrutako bere karta Maalentxo Sarobe-ri erakutsi naiez. Kentzen dio karta eskutik eta lapurra esanaz eltzen dio txamarratik eta berebiziko astindua emanaz, alako batean ia bota zuan zilipurdika. Ta eroriko zan nerekiko, baldin Antton atzean egon eta zutik jartzeko ondoena jo zezakean tokian, ostiko bat bete-betean jo ez ba-zion.
	Kurrutako zuri-zuri eginda, itzik atera ezin zezakeala, etxerakoa artu zuan eta Elizegi-eneko aurretik bear bao azkarrago zijoala, norbaitek barrendik kanpora zankoa atera ta beste ostikoa jo zion, azkarrari uztea otuko ba-zitzaion ere. Xanti zan.
	Bretxa-n jende asko bildu zan.
	Ta Kontxexi Araneder ta Maalentxo Sarobe izututa ibilli ba-ziran, azkenik zer par-egin etorri zitzaien. Kurrutako gizajoa!

__________

XXIII
Azkena

	Ori dezu, irakurlea, Donostia ederra. Ori zan nere erria: erri maitea, nere biotzeko kutuna. Alaxen jostatzen ziran donostiar alaiak. Donostia bakarra munduan: ori bera ta ez beste. Donostiarren izakera berezia askotan aipatu izan dute. Aiek umore onekoak! Aiek jolas-zaleak! Ta umore onekoak ziralako kaxkariak esaten zieten. Ta jolas-zaleak ziralako makiabat jai eder antolatzen zituzten; ordea, antolatu esatea gauza bat da: aiek sortu, aiek tajutu, aiek egin. Ba'zituzten musikari bertakoak, ba'zituzten bertsolariak, ba'zituzten teatrolariak; ba'zuten erria, teatrorik politena. Ez da ba'arritzekoa ainbeste erbesteko ango jaietara joatea: ba'zekiten-eta an arkituko zuten eztia beste ion topatuko ez zutela. An ez zan beste erriko usairik: Donostia-n Donosti, irakurlea. Gure opilla etxean egosia, adiskidea.
	Orduko Donostia zer zan jakin ezazun, egiaalak egin ditugu. Egia esan, zerbait lortu degunaren ustea daukagu. Gu mami-mamiko donostiarrak izan, erre-beroa errapetik edan, kopeta erriko arrietan egindako aundituaz josia izan eta izuri esan-bearrak buruko ariak naspillatuko al zizkigun ba'!
	Orra, bada, Donostia. Lanak eman dizkit seme onek azitzen! Ta kalera txapelik gabe atera ez dedin, eman dezaiodan bukaera.
	Aste ta asteetan ez zuten Txomin donostiar jatorrak eta Kandi-k alkar ikusi. Txomin-ekin eskaratzean izandako egonaldiak lotsatuta zeukan Kandi, doi-doi etxetik ateratzen ba-zan. Nekezkoa ba-zitzaion ere, an egon bear, berak maite zuana etxetik kanpora ibilliarren. Kaiolatik atera nai ez duan txorioa esan zitekean, naiz ateak zabalduta egon eta askatasuna maite.
	Txomin ere arrituta ibiltzen zan, zer gerta ote zitzaion, non ote zebillen. Iolaz ere ion arkitzen ez; aren berririk ezta batere. Oraintxe zorionaren jabe egin ziran, beatz-tarteetatik iges egin zien. Egia ote ala ametsa? Bi besoetan eukitzea uste ta esku-utsik arkitu. Zenbatetan ez zitzaion Txomin-eri Kandi-ren beso-botatzea irudibiatu!: nola edo ala izan ba-zan, zintzilik gelditzerao lotu ba-zitzaion. Orduan Txomin, lepoan aztarnen bat edo mia gelditu balitzaio, pozik egongo zan egi-antza aundiagoarekin; artean Kandi-ren antza bera ez al zitzaion galduko?
	Gure irakurleak, ordea, antza obea emango dio; besteen gauzetan argi ikusten bai-da. Bein ba' alkar ikusi zuten. Txomin-ek ez zuan, ez egin, ez esan, eskaratzako egonaldia gogoarazi zezakean ezertxo. Ez batek, ez besteak, ez zuten besteaganako geiegizko zaletasunik erakutsi; urrengo batean lotsagarrizko ura aztutzat utzi zezatekean. Bao ikustaldi arek poz berria ekarri zien; urrengorako oso gaituta zeuden.
	Ta urrena etorri zan eta urrenaren urrena ere bai. Ta ikustaldi aien berri eman bearrean, bildur giake. Txomin nor zan eta Kandi nor jakiik, eztia non ba'dakigu. Ta zertarako guztiak esan? Gaera, atzerako kontuakin ari gera urtebetez geroztikako berriak bai-dakizkigu! Bai ba', Txomin eta Kandi ezkondu ziran. Ta ezkonberritan bein Gaztelumendian gora egurazten zijoazela, Santa Klara-aldetik, Kandi ari zitzaion Txomin-eri:
	...ta zuk bakarrik dakizun nere belauneko orbana, arkaitz artan egin nuen, zuk estropada irabazi zenuen egun artan bertantxe...
	Xanti menderatzalea menderatu zuten; gaitz erdi, bankuetxe jabearen alabaren aldera erori zan. Ez zan nolanai erori, erortzekotan; bao erori. Arazo onetan ez da naikoa nai ez izatea ala akiakuluak jartzea. Kontxexi Xanti-ri zaletu zitzaionetik, bere aldera egon zan beti, mutillaren erdeuagatik. Ba'dakigu Erregesoro-n begitarte ona egin ziola; ezin ba' ukatu barrenen zebilkiona. Maitasun epela zeukakionarren, iraunkorra. Ta Xanti-ri biotz-aldiak eman zionean, Kontxexi-rengana joan zan. Ederki irabazita zeukan neskak. Ez zuan Xanti-k lan aundirik izan; aundiagoak errez berdintzen zituan.
	Beraz, Xanti Zalakain eta Kontxexi Araneder ere ezkondu ziran. Xanti-k uztarpea atsekabez ikusi zuan. Bere ustez, emakumeengatik esaten zituan guztiak egiak ziran. Ezkontzeko garaian, beraz, ba'zekian-edo zer ikusi bear zuan. Artazkero ala bear zala ta lepoa makurtu bearko ziola uztarriari. Ezkondu-berrian, bein galtzak artu ta emazteari eman omen zizkion:
	Ar itzazu esanaz gero ere zeorrek jantziko dituzu-ta.


	Ara Kurrutako ere ezkondu; Txardin-berri-enera ezkondu zan.

		Aukera daukanak
		nekea berekin
		nork egingo ote du
		portuna nerekin?

	Amagiarrebak suiaren poltxa maiz aipatzen zualata, berari Poltxa jarri zioten izena.
	Ordea,

		Ango zokoak
		ezkonduz geroztik
		garbitzekoak.

	Edo-ta,

		Nere andreak kamisa zarra;
		berea balu, ezerrez,
		kearra bao beltzago dauka
		garbitutzeko alperrez.

	Kurrutako gizajoa beti iraulka ta azkenean ukullua jo zuan buruarekin.
	Baita Anton Zurrut eta Madalen ere, ezkondu ziran. Anton-ek ezkontzara bi alaba eraman zituan, emen orain arte aipatu ez ditugunak.
	Gauez ezkondu ziran, bakallu platera apaldu ta urrengo goizean Antton bakarrik atera zan etxetik Miranda-ra, oez, ango burnibide berrian urpeko lanez zubi bat egiten.
	Joxe Ogi-k ez zuan andrerik artu.

