
BERTSO JARRIAK

Xenpelar



SAN JOSEREN 
ZAZPI DOLOREN BERTSOAK

Dibertsio polit bat
buruan det pasa,
iruritzen zat dala
txit ondo dan gauza;
bertso bi paratzeko
egin det ametsa,
San Joseren bizitza
kanta al baneza.

Gure Aita San Jose
zerura bao len
arotz pobre gaizo bat
bizitu zan emen;
debozio aundikoa
Aita Eternoaren,
Birjiaren esposo
eskojitu zuen.

Birjiak artu zuan
San Jose esposo,
familiaren karga
al bazezan jasi;
bizitza artako zazpi
dolore eta gozo
mundiari nai diozkat
kantuz adierazo.

Au zan lendabiziko
penaren astea:
aurdun sentitu zuen
bere emaztea;
gogoak eman zion
bakarrik uztea,
orduko San Joseren
dolore tristea!

Aingeruak bialdu
zion enbajada,
motibo orregatik
etzezala laga:
Espiritu Santuaren
milagrozko obra da,
Jaungoikoaren Semea
jaio bearra da.

Bigarren dolorea
Jesusen jaiotzan,
ikusirik aurtxoa
alako pobrezan;
berak naiko etzuan
kunplitua izan,
guretzat densonrarik
ipii etzezan.

Desanparo onetan
zegoan pensatzen,
aingeruak aurrari
gloria kantatzen;
artzaiak beste aldetik
Jesus adoratzen,
aiek ikusi ta zan
Jose kosolatzen.

Irugarren dolorea
urrengo egunean,
Jesus jaio zanetik
zortzigarrenean;
oazez aur gaizoa
negar samiean,
ura pena San Josek
ezi eginean!

Aur gaizoa negarrez
odola zeriola,
ezin isildu zuen
iundik iola;
aingeruak zerutik
esaten ziola
Jesus bere izena
eman zegiola.

Gustora eman zion
Jesusen izena,
egiteagatikan
jaun orren esana;
gure probetxurako
bazekien zana,
orduko San Joseren
atsegintasuna!

Laugarren dolorea,
penaren garratza,
aditu zuenean
Simeonen otsa:
Jesus onaren penak
Amaren biotza
ediratzeko zala
ezpata zorrotza.

Simeonek ekarri zion
zeruko berria:
Jesusen pasakizun
ikaragarria,
gure salbazioa
zala etorria;
San Josek artu zuan
atsegin andia.

Enemigo beldurrez
gau ta egun zebiltzen,
kasikan iun ere
fiatu ezin zen;
deskuidoren batean
arrapatu etzezen,
Ama-Semearekin
Ejitora juan zen.

Ango idolo edo
jaungoiko falsoak
lurrera bota zituan
aur egiazkoak;
orduko San Joseren
atsegi gustoak,
aztu zitzaizkan lengo
penazko pausoak.

Ejitotik bueltatu
ziran Israela,
notizia artu zuen
andik bereala
Erodesen semea
errege zutela;
San Joseren beldurra
galduak zirala.

Aingeruak zerutik
aiek giatzeko
bereala esan zien
ez ikaratzeko,
etzegoala beldurrik
artean galtzeko,
Galilea aldera
erretiratzeko.

Juan ziran tenplotik
Jauna adoratuta,
amabi urteko Jesus
birian galduta;
billa ibilli ziran
berriz jiratuta,
ura pena San Josek
ezi billatuta!

Irugarren egunean
zuten billatua,
doktorien erdian
zeruko maisua,
lurrekoai ematen
bere konsejua;
ikusi zuenean
ai zer deskansua!

Orra zazpi dolore
amabi urtean,
nunbait beti gustora
ezin zegokean;
orain gure zai dago
zeruko atean,
ia billatzen degun
saiatu gaitean.

Dolore oien onran
zazpi pater noster
egunero esatea
ez da bada ezer,
irabazteko asko
grazia ta esker;
kuidado esan gabez
ez gabiltzan oker!

Debozio onetan
segitzen duana,
konfiantza osoan
dijua argana;
guziz gustatzen zaio
eske dijuana,
bera da bitarteko
iun dan onena.

Para dezagun bada
bera bitarteko,
berdin bere esposa,
ez du ukatuko;
enpeu oberikan
ez da topatuko,
ez da ama bao oberik
semeaganako.

Alperrik da ibiltzea
mingaak lasterka,
biotzetik ez bada
probetxurik ez dauka;
benaz negar egiaz
biotzetik eska,
biotzaren saltuak
gustatutzen zaizka.

Zuzaz akordatzen naiz
orduen batzuetan,
beartzen naizenean
nere pausoetan;
mundua largatzeko
ordu estu artan,
eriotza nai nuke
zure eskuetan.

San Jose amorosoa,
ai nere larria!
zuk largatzen banazu
nago eroria;
zurekin bat egiik
Jesus eta Maria,
arren izazu guzaz
miserikordia.

Guztiz bire labaak
senti ditut emen,
ar zazute kargua
nere animaren,
adiskide izan gaitean
zeruan alkarren;
ala gerta dedilla,
biba Jesus, amen!

1854

__________

OIARTZUNGO NESKATXEN BENTAJAK

Iparragirren bozian ditut
bertso berriak paratu,
Gipuzkoako euskal erriya
al banezake nonbratu;
asko ezkongai daude
gustokorikan gabe,
ezin dutela topatu;
projimuari erakustia
ezta izango pekatu.

Konsejutxo bat lendabiziko
ezkongai dauden danentzat:
esposatzia tratu pisuba
dala iruritutzen zat;
dote eta arrio,
ez dutela balio
amorio fiarentzat,
zergatik izan biarko duben
il arterao beretzat.

Neskatxa eder balientia
artu nai baldin badezu,
etorri zaitez Oiartzuna ta
antxen billatuko dezu;
kale eta basarri,
kolore zuri gorri,
ederra franko badezu;
San Estebanez da erromeriya,
ikusi nai badituzu.

Gustagarriak oien bentajak
dirade klase askotan,
ez dezu ezer arrapatuko
asi ezkero izketan;
eskojitutzekua
oien errespetua
relijioko gauzetan;
Jangoikuaren beldur aundian
aziyak daude gaztetan.

Ostentazio batere gabe
izketan dute graziya,
gorputz egoki, pausu aidoso,
lujo gabeko jantziya;
beti alegre daude,
tristurarikan gabe,
ezaguerakin josiya;
gizonak bezin aundia dute
laneko irabaziya.

Bide batian izaten bada
enkontratzeko fortuna,
saludatzean bai zait gustatzen
aien egokitasuna;
aberats eta pobre
guztientzako noble,
igual da ez-ezaguna;
ori da gure relijiyuak
erakutsitzen diguna.

Errenterian dama oiekin
askotan det nik itzegin,
perfeziyua ta umiltasunak
eman lezake atsegin;
daude ikasirikan
gurasuetatikan
ez dezatela utsegin;
nik ere ori egin nai nuke
betiko galdu ez nadin.

Beste bentaja egokitxo bat
bada orien artian,
umildadian bizitzen dira
gurasoakin batian;
erresponditu gabe
ikasirikan daude
segitutzeko lanian;
fabore gutxi ez du izango
ezkondu nai dubenian.

__________

ALBAKA BATENGATIK

Dama gazte galanta bat
gure probintziyan,
alabatzera nua
egial guziyan; 
lenago gabiltzanak
jaunaren graziyan,
orain paratu gaitu
kolera biziyan, 
trata-biria on da
saldu erosiyan.

Kontuan badabiltzke
gaztiak karrikan,
egin gabetandikan
aziyo txarrikan; 
dama orren pausuak
ez dira alperrikan; 
ion faltatzen bada
albaka-adarrikan, 
pagatu biar degu
multa ederrikan.

Albaka batengatik
justiziyengana,
nork maitatu biar du
orrelako dama?
aita kastellanua,
emengua ama,
azal ederra dezu
Jesusek emana,
kopetako barnizak
bista badarama.

Preziso bear zenduke
albaka kolkuan,
azal ederragua du
zenbaitek orpuan;
beti irabaztia
neke da tratuan;
pasatzeko modurik
badezu barkuan,
Txinako beltzetara
obe dezu juan.

Justiziyari parte
emate ezkero,
ain errax libratzekorik
enuan espero;
kanpuan ikusita
pena zuen gero
desterruan urterik
ez degula igaro,
pezeta bana eman ta
libratu lijero.

Ogei ta lau errial
albakaren multa
pagatu genituen
Konsejura juanta;
ez daduka merkia
belar orrek punta;
nork sinistatuko du
au iork esanta:
keja orrekin juan dala
gaztia izanta?

Orain eskarrik asko,
Mari Manuela,
uste zenuen betiko
galdu giuela;
multa aundiyak eta
gaera kartzela
bazeniyon guretzat
falta etzala,
benturaz mintzatuko
enitzan bestela.

__________

AGEDARENAK

Bertso berri batzuek
al banitza para,
motiboaz konforme
konbeni dana da;
enpleua orrekin
aberastua da,
arrua bada ere
asentatuko da, 
Aizateko billeran
probestu Ageda.

Dama batek jartzia
orrenbeste lege,
nonbait egin nai luke
guziyaren jabe;
Gorputz-arratsaldian
orrenbeste jende,
ixilik egoteko
sourik jo gabe,
Aizateko billera
Agedaren mende.

Ageda juntetako
prebenitutzian,
baten itxura emain du
plazan agertzian:
meriekia arro
para korputzian,
illiak de rodete
biarko du atzian,
gerriya alegia
estutu korsian.

Ageda, zertarako
zabiltza orrela
justiziya egiten
jueza bezela?
disimulatu ziteken
nola edo ala;
ezta denbora asko
esan diratela
amaren konbentuan
monja sartzen dala.

Dudarik gabetanik
gogoratu zaio
beti funtziyorako
ez giala jaio;
beste afiziyorik
eztu oraindao:
mutillak kortejatu
biziya duao;
obe dezu ezkondu
monja sartu bao.

Deklaratzera nua
Agedaren kausa,
nundik-nai aginaldo
eldu zaio gauza:
zapata txarolatubak,
zillarrezko bretxa,
mantelin sedazkua,
enkajia beltxa;
damorren graduari
tokatutzen zaizka.

Oak eta aztalak
ez ditu itxusiyak,
tripa ere sanua
Jaunari graziyak,
gerri kuriyosua,
bular egokiyak,
mingaa lasaitxua,
begiyak zuriyak,
oiek dira Agedaren
bentaja guziyak.

__________

ZERTARAKO ZABILTZA 
AITZAKIYEN BILLA?

Dama orrek pausuak
gustaturik dauzki,
eztuela dantzatutzen
zortzikuan gaizki,
egin dualarikan
egialik aski,
aspertuko lituzke
orrelako zazpi.

Begiratu ederra du,
zankua galanta,
orren gorputzak eztu
ezer ere falta;
begira neskatxa orren
dantzarako planta
airoso altxatzen du
ezkerreko anka.

Nondinai somatzen du
soua asita,
zergatikan daguen
ondo ikasita;
pozik egingo niyoke
gabero bixita,
ezpaleuka gelako
atia itxita.

Pozik utziko nuke
atia irikiya,
etxian ezpangenduke
txakur salatiya;
bakarrik itzitzen naiz,
banuke tokiya, 
enaiz bada mutillen
oso beldurtiya.

Ori besterik ezpada
zuk dezun beldurra,
dama gaztia, etzait
batere ardura;
artzen baldin badet nik
eskuan egurra, 
laister ixilduko det
nik zuen txakurra.

Txakurra illagatik
kuidadoz, galaia, 
bestela askiko nago
zuk eta nik naia; 
beti etxian daukat
ama eta anaia, 
lua egiten dute
biziro ernaia.

Ama eta anaia
erretiratzian,
aixa gorde ziezke
atian atzian;
ioren beldurrik ez det
nik zure etxian,
etorriko nazaizu
biyar arratsian.

Eskopeta kargatuta
atian atzian,
anaia an egoten da
ni oiera artian; 
etortzen bazerade
zeretzat kaltian,
egon biarko degu
besteren batian.

Kontuz eruki zazu
ati orren giltza,
iztari asko zure
ondoren dabiltza;
ustez emanagatik
ezkontzeko itza,
oraingo mutillakin
kuidaduz zabiltza.

Oraindikan ez daukat
ezkongai sobrerik,
ez aberetsik eta
ain gutxi pobrerik; 
biyotzian zarauzkat
ondotxo gorderik,
zurekin ezkonduko naiz
ezpadet oberik.

Neoni joango nitzake
emendik Madrilla, 
zu bezelako dama
perpillaren billa; 
igual salduko nuke
soeko armilla,
erositziagatik
zure pantorrila.

Abiratzen bazera
emendik Madrilla, 
pasa biarko dezu
Burgos ta Abilla;
itzak ederrak eta
amoriyo illa, 
zertarako zabiltza
aitzakiyen billa?

__________

NESKA GAZTE BATI
XENPELARREK JARRIYAK

Intentziyo onaz abiyatzen naiz
dama gazte bat ondratzen, 
Mari Bentura dauka graziya, 
Erroma zaigu nonbratzen;
milagro aundiz ikusiko da
berri onikan banatzen,
kristau fiaren amoriyua
ezta orrela mudatzen.

Itzak eder ta biyotza falso,
beti dabilla tranpiyan,
engaatuta erabilli nau
urte bat eta erdiyan;
orain bastante egin diyote
ametitzia erriyan,
sentimentuak paratzen dizkat
eskarmentatu dediyan.

Prenda ederra ori Alkizakua,
Pasaian dago serbitzen,
dama orrengan fiezekonbat
sekula ezta arkitzen;
klaro egiyak esango ditut,
nork egon nai du aditzen;
enganiyuan bizitzerikan
eztu legiak agintzen.

Bera izatez Alkizakua,
nagusiya du barbero,
kontseju onak arturik dago
orengandikan gaur gero;
nabegantiak arraxku txarra
pasa bear duan ezkero,
utzi dezala agindu diyo
a Nikasio brebero.

Nabegantiak uzten baditu
arrixkuaren beldurrez,
portunaren bat egin leake
agiyan ere legorrez;
borondatia galdatu niyon,
ni ez nabill indarrez,
gauza guziyak orniturikan
orduko neukan sialez.

Lendabiziko borondatia
zedorri nizun galdatu,
gurasuaren lizentziya're
bertara juanik logratu;
obligaziyo duan bezela
orain nai diyot ondratu,
edozer gauza esan nazute,
etzera pia portatu.

Amoriyoa deklaraturik
arizuala firmia:
Arren lenbailen prebeni zaitez,
Jaungoikoaren semia!
Dilijentziy'oik egin nituen
abisaturik jendia,
ongi batetan mudatu zaigu
zure kario noblia.

Eskarrik asko, dilijentziyaz
ez gera egongo aztuak,
neri pena eman nai dian orrek
pasa ditzala gustuak;
Garizuma len irago biar du
etortzekotan Pazkuak,
Jaunak goguan izan ditzala
nik egindako pausuak.

Bost kontu eder jakin biar du
munduan bertsolariyak,
alare ezin atrebitu naiz
deklaratzia guziyak;
ondoren ona ekarriko'izu
or darabiltzun falsiyak,
nik emantako arroia oriyek
ez dira oraindik autsiyak.

Naparruatik probintziyara
pasatu zian orduan,
buru ori bajuagotik
erabillitzen zenduan;
ezer ez eta banidadia
sobra dezu buruan,
zure berriyak jakin ditugu
tratua artu onduan.

Dama orren berri jakin dezaten
Espaiyan ta Frantziyan,
beste olako prendarik ezta
eguzkiyaren azpiyan;
neroni ere erabilli nau
engaatuta falsiyan,
sentimentuak paratzen dizkat
eskarmentatu dediyan.

Nik erregalo bialtzen dizkat
amabi bertso berriyak,
alde batera ezta gezurrik,
dian guziyak egiyak;
zuregatikan izandu ditut
asunto parragarriyak,
kristau palsuak merezi luke
baldatutzia gerriyak.

__________

PASAI SAN JUANGO ZEZENAK

Bertso berri batzubek,
konsola gaitezen,
orai jarri ditugu
oker edo zuzen;
pasatako kontuba
errez da aztutzen,
paperiak ez bada
ongi apuntatzen.

Pasaiako jendia
ez da biarrian,
funtziyo onak egiez
dago indarrian;
ekusi degunian
festak nola dian,
orra bertso berriyak
zortziko zarrian.

Ez degu bada esan nai
pasatu ez danik,
sekulan ez det ikusi
orlako zezenik:
konzejubaren onduan
balkoian jarririk,
aiuntamentukua
zala uste nuben nik.

Nai dubena egiten
obe zaio utzi,
iork ere nai badu
erri ontan bizi;
elkar botiaz dikua
jendia igesi,
Santiyagoz Pasaian
zezena nagusi.

Eskelleretan aisa
jasotzen du anka,
dirurik izan ez da ere
zezenak arrunka;
jendia ezi eskapatuz
itzulirik kaka,
iori barkatzeko
mutur ona dauka.

Salberarik egin bage
salara isillik,
bat beintzat lagatzian
jarri zan zintzilik,
geldi al bazitekian
sikiera bizirik,
orla saiatu ezkero
zerbait merezirik.

Bestia an zeguan
oiaren azpiyan,
eztul asko egin bage
nere iritziyan;
orlako konturikan
juan dan aspaldiyan
ez dala pasa nago
gure probintziyan.

Orlako konturikan
ez da ion pasatzen,
laugarren bizitzara
zezena igo zen;
zergatikan beere
ez dan konfesatzen,
arrapatzen dubenari
ez diyo barkatzen.

Esplikatu bear det
ekusi dedana,
isillik ezi egon,
au da gure lana;
Pasaiarako beti
bada zer esana:
irugarren balkoyian
daukate zezena.

Etxi artan ziranak
arriturik daude,
bastante sustatubak
dudarikan gabe;
konfianzarik ion
etzuten batere,
ezi fiyaturikan
tellatuban ere.

Batek oju egin zuben
denak sangratzeko,
bazala motibua
sustotik iltzeko;
zezena etzeguan
berriz barkatzeko,
lanzeta zorroztubak
tripatik sartzeko.

Aiuntamentubari
eman diye parte,
balkoyian jarrita
daguela Almirante;
sententziya bereala
atera diyote:
jetxi dedilla andik
inmediatamente.

Aterikan geiago
ez dute irikiko,
eskarmentatu dira
orainguan pijo;
maindiria ostuta
juan da nerekiko,
jakia zan utsikan
etzala etorriko.

Balkoyian ziranak
ez dira errez gorde,
franko arrapatu ditu
aberats ta pobre;
maindiria ostuta 
juan da gero ere, 
asaltuan sartuta
sakiua libre.

__________

BERTSO BERRIAK

Pasaiako plazatik
dator notiziya:
zezen bat atera da
jeniyoz biziya;
kantatutzera nua
bistan ikusiya,
konsolatzeko triste
daguen guziya.

Santiago-eguna
Pasaian siale,
allegatu eztanak
egin beza galde; 
asiyeran jendia
zezenaren alde,
azkenian etziran
arrimatu-zale.

Lendabizi plazari
eman diyo jira,
ate baten ondora
joan da ensegida;
al duenak igesi,
bestiak erida,
obia dalakuan
engaatu dira.

Torilletik atera
zuten lendabizi,
bei zar bat giyariya
bandera ta guzi;
arrapatzen zuena
purrakatzen asi,
azkenian plazatik
kanpora igesi.

Gure Pasaia beti
sonatua dago,
errepi gabe ezta
urte bat igaro;
urrenguan jarriko
dituztela nago
barrerak estu edo
zezena aundiyago.

Torillo-bazterreko
barrera tartian
zezena pasatu da
kolera batian;
plazatikan kanpuan
zeudenak pakian,
erdiyak purrukatu
ditu anka-pian.

Batek txapela falta,
bestiak txaketa,
lurrian silipurdi
negar eta buelta;
biria libratzeko
non zeguen beta?
zezena sartu zaie
kala baioneta.

Iru komerziante
plazatik kanpuan,
fosforo ta barkillo
labaa tratuan;
pareta egon arren
amar o altuan
panparroi juanak dira
putzura saltuan.

Oriek orrela ta
geiago ere bai,
lurrian zilipurdi
egin dute lasai;
ezkon-berriyak eta
zenbat dama-galai,
zezenaren mendean
etzuten jarri nai.

Zezenak laja ditu
lau lagun elbarri,
gaerako erida
jendiak elkarri;
batzuek anka-pian,
al zuenak korri,
urrenguan obe da
segurutik jarri.

Deskuidokua zuten
aurtengo okerra,
etzaie suertatu
ganadu alferra;
orra Pasaiarentzat
onra bat ederra: 
zezenak jokatu du
pualean gerra.

Bi adar badaukazki
bere konturako,
pual oberik ezta
orren bururako;
jolas-bidia jarri
digu kanturako,
gaera jendiaren
eskarmenturako.

Plazatik atera ta
gaztelura arte
bide zakarra dago
bastante aparte;
begiyak erne zeuzkan,
belarriyak tente,
esan nuen ote zan
lengo Almirante.

Saiatu naiagatik
ori umiltzera,
igual sartuko zan
legoia iltzera;
egiyak esan gabe
ez nua ixiltzera:
arrokara joan zaie
lanpernak biltzera.

Arrokatik putzura
sartu da igeri,
burua besterikan
etzuen ageri;
bakerua begira
bere zezenari,
eserita jan ditu
libra ta erdi ogi.

Beiarekin kalera,
ark zeukan damua,
Lasturkoa zezena,
fia ta sanua;
geiegi esan gabe
ixiltzera nua,
graziak, Pasaiako
jende umanua!

__________

FRANTZESAREN IDEAK

Frantzesaren ideak
beti aldrebes,
gau lau baldin badira
biyar baterez;
aragiya len eltzian,
belar billa baratzian,
kardaberak jate'ituzte
dirubak aitzian.

Frantzesak apetitu
onian daude,
piskatxo bat eginda
lurrera auspez;
aragiya freskua nai,
ardua're arekin bai,
kafia're gustatuzen
diruba baluke.

Arakiak daukate
marka etxian,
frantzesak emango du
kintzena artzian;
betor, betor egun ura,
pagatzeko milla dura,
badakite nola egin
gorputzaren kura.

Kantinera gaisua,
bestiak beste,
alperrik bete'ituzte
amaika este;
asko dabil pegatzeko,
frantzesari fiyatzeko,
alabari jan diote
gero pagatzeko.

Polainak badituzte
arroa bia,
lepoan gorbeta ta
kasaka urdia;
galtza pana moratuak,
alkandora baratuak,
txapela ta relojua
gutxi pagatuak.

Frantzesak langilliak
dirala ustez,
pikatxoian asita
lurrera auspez;
gero altxa, txutik jarri,
pipa bana lurrez jarri,
egunian ezin ausi
katillu bana arri.

Soziedadia're
berak daukate,
Barrabas polsero ta
Judas alkate;
emakume sobatuak,
frantzesakin oratuak,
itz batian esateko
abandonatuak.

Goizian jeiki eta
frantzesen lana
pikatxoiak artu ta
lanera juanda
segi, segi zeren lanari,
egin arte fuerte ari,
aitormena emango diot
portatzen danari.

Oien deboziyua
juduan gisan,
ez dute enredorik
eman elizan;
gogorik ez an sartzeko,
toki txarra mozkortzeko,
bildur dira erori ta
azpiyan artzeko.

Frantzesak ibillitu
dirade ongi,
neskatxak engaatuta
aldegi emendi;
ikustian jarduten du
ziukara, aditzen du;
frantzesak juan, neskak emen
bizirik alargun.

Lengo egun batian
zan komeriya:
putzura erorita
ito zan iya;
iru txiki sobre erana,
urak berriz beregana, 
Antoniok izandu du
ateratzen lana.

Lonjinosek au ziyon:
Ez juan billa;
frantzesa baldin bada
ito dedilla!.
Antoniok jun ta eldu,
etzuen nai ior galdu,
jendiak gaizki esango zun
atera ez balu.

Orra bertsuak jarri
frantzesarentzat,
parterik ez dubenak
ez artu beretzat;
frantzesari beren fama
izango da nork emana,
gorrotorik ez eduki
Senpelarrengana.

__________

BURNI-BIDEAK EGITERA 
ETORRI ZIRAN FRANTZESARI 
JARRITAKO BERTSOAK

Dozena bat bertsotan
nai nuke esplikatu
zenbat estranjero dan
Espaian sartu;
lanbide au oraindik
gutxi det usatu,
uts-egiteak arren
argatik barkatu.

Frantzes asko ill dala
diote Austrian
beraz ez da onezkero
frantzesik Frantzian;
danak emen ditugu
oraingo aldian,
burnizko bide traste
oien aitzakian.

Frantzes da italiano
kasta oiek nasi,
onera etorri eta
dabiltza nagusi;
pegoiari ederki
lana egin-arazi,
berak pikoarekin
beere ez asi.

Dala listero edo
dala sobrestante,
enpleo eroso ana
geienak badute;
jornalik aundienak
frantzesak dauzkate,
nunbait espaol danol
tontotzat gauzkate.

Lenago etortzen ziran
ofizialeak
ziran txorrotxale ta
pertz-konpontzalleak,
titiri-mundi eta
santu-saltzalleak,
gizonik formalenak
txikiratzalleak.

Orain etorri dira
klase danetatik,
bai gizonezko eta
emakumetatik;
ezin bialdurikan
oriek emendik
ibilli bear degula
deizkiot oraindik.

Badira oien artean
gizon onraduak,
batzuek aberatsak, 
besteak bajuak;
baita beste batzuek
erale majuak,
garestitu digute
beepei arduak.

Aspaldian ezin det
kendu nik buruti
urrengo grantzesada
ez degula urruti;
oiek ateratzea
gure erreiuti
kosta bear zaigula
uste det larruti.

Ezagunak dirade
guziak trajean:
lebita ta erlojua
beti gorputzean,
pantaloi lasaiak ta
bizarra okotzean,
beere etzaie falta
pipa bat ortzean.

Oien lenguajea
ona da berentzat,
munduan dan txarrena
nere ustez guretzat;
isasiko ez degula
sekulan deritzat,
itzik ere entenditzen
ez diot nik beintzat.

Iori ere prendarik
ez diot nai artu,
argatik aurrerago
ez nuke nai sartu;
baa al danerao
garbi esplikatu,
egia ez du bear
iork ere ukatu.

Azkeneko bertsora
orra allegatu,
esan bao naiago
ez det nai luzatu;
norbaiti ez bazaio
bertso oiek gustatu,
frantzesa ez bada beintzat
bear dit barkatu.

__________

BERTSO BERRIAK
SENPELARREK JARRIAK

Bajatu gera graduan,
lengo egunak goguan,
gustora gian orduan;
bertso berriak jartzera nua
euskeraz eta klaruan;
pasiak dauzkit buruan,
jakin ditzaten munduan,
komeni diran moduan.

Miseriyaren adarrak
dauzkat itzegin biarrak,
eragin ditzadan farrak;
jornal-biderik sanuak eztu,
eskasagua elbarrak;
fameliyetan negarrak,
bajatu diran indarrak,
mantenduko nau gitarrak!

Etsaiak naute tentatu,
obe deala kantatu,
badaukagu zer kontatu;
jan da eran ongi eta gaera
biziyuetan altatu,
lenago gaizki usatu,
orain jornalak bajatu,
askori zaigu gertatu.

Biziyuak galantziyan
daude, nere iritziyan,
mantenuan da jantziyan;
tripak koleran sakeletatik,
ez daude pazientziyan;
jornalak diferentziyan
len ogei orain zortziyan,
gerrara guaz ontziyan.

Daukagun tranze estua,
lenguak ezi aztua,
burutik iya nastua;
urte oietan jornaleruak
ebilli degun gustua,
biziyoz aberastua,
jokuak eta kastua,
orai sakela ustua.

Galan nindurin markesa,
maiz tabernarako presa,
orai daukanak ar beza;
nun degu lengo irabaziyak
ematen zigun grandeza?
falta degunak pobreza,
daukanak utzi nai-eza,
bizi-modu aldrebesa.

Goizian diru kontatzen,
tabernarako plantatzen,
bazkari ona tokatzen;
kafia artuta kopak eranaz
erari fia jokatzen;
egiik eztet ukatzen,
orai ezpaak nekatzen
zardi-ezurra txupatzen.

Egin da zenbait kamiyo,
korputzak milla jeniyo,
trabajantiak au diyo:
Biziyoetan altatu gera
oiek dirala meriyo,
lengo diruak ariyo,
nondik-nai zarpa jariyo,
eztu gezurrak baliyo.

Alparria ta sekantza,
billareko makil-dantza,
jendiaren alegrantza;
tabernariak ezagutzen du
urte oriyen mudantza;
falta duenak arrantza,
mingaarekin fiyantza,
gero izain du kobrantza.

Zarra bezela gaztia,
bat bezi oker bestia,
beti barrendik eskia;
lenago janak eztu beteko
utsa daguen estia;
au gure pena tristia,
nai degu irabaztia,
orreki dago nastia.

Lenago errotariyak,
urrena panaderiyak,
gaera tabernariyak;
gauza eman da kobrantzarik ez,
olian markak jarriyak;
jornalak daude urriyak,
bajatu dira neurriyak,
negarrez gaude erdiyak.

Erraziyua bakandu,
bat eman eta bi kendu,
fameliya ezi mantendun;
goizetik baru, bazkari txarra,
afari ona berandu;
sakelatik alargundu,
begiratua illundu,
orra gustuak atzendu.

Ezkondu eta ezkongai,
guztiyak ondo bizi nai,
dirua degunian jai;
familiako buru-zariak
pena geiago ere bai,
len ardua eraten lasai,
orai urrutitik usai,
etxian gaude andre zai.

Miseriyaren artia,
askok badegu partua,
penagarrizko urtia;
iork nai badu libersiyorik
zabaldu degu atia;
bertsuen errematia,
txaponian billetia,
nork dauka borondatia?

1867

__________

ASTEN DANIAN FABRIKA

Asten danian fabrika
lenengo nere tunika
kanposantuan bizitutzeko
uraxe jantzita;
ai zer biaje polita!
entero nago etsita,
biatza moztu, begiya itxutu,
zankua iraulita.

Illarramendi atzian
irriyo biren tartian,
jendiak fuerte trabajatzen du
fabrika batian,
txit intentziyo latzian,
beatza moztu artian,
larunbatetan sendatzen dira
jornalak artzian.

Orra bestia lazarez,
zapataria da berez,
jira ta bira beti or dabil
gauaz ta egunez;
saiatzen da egialez
bere nekian meserez,
gizaixua bere kargua
galdu bildurrez.

Don Juan Olabiaga jagero,
biotz onekua da entero,
ojos muy finos, cuerpo derecho,
listo ibilli gero,
........................
........................
........................
........................

__________

BERTSO BERRIAK
MUTIL ZARRAREN BENTAJA 
EGI ETA GARBIAK

Dozena bat bertso berri
gaztien konsolagarri
nere mingaa sano dan arte
nai nituzke jarri;
begiratuaz alkarri
andrerik ezin ekarri,
mutil zarraren despeida zer dan
esango det sarri.

Egon zaitezte aditzen
zartuta nola gabiltzen,
gazte denboran ezkondu gabe
erraz da gelditzen;
orai ajiak berritzen
indarrak ere urritzen,
soldata gabe orai jarri naiz
anaia serbitzen.

Anaiak nauka mendian,
konata aldamenian,
gazte denboraz akordatzen naiz
sasoia joanian;
ez det gularik janian,
gau ta egun beti lanian,
ondo egin da esker gaiztua
gero azkenian.

Illobak nauka arrotza:
Ua emendik orrontza!.
Nekia franko, esker gaiztua,
alimentu otza;
soldata gabe morrontza,
begiratua zorrotza,
animosua ez dago mutill
zarraren biotza.

Iork nai badu ikasi
nere lirua ikusi,
mutill zarraren testamentua
irakurtzen asi;
illobak dauzkat nagusi,
indarrak juan igesi,
onez aurrera orien mende
biarko det bizi.

Ezurrak zaizkit gogortu,
belarriak ere gortu,
modu onetan mutill zarraren
enbidia nork du?
Andrerik ez nuen artu,
orai anparo biartu,
fraile naita're ezin niteke
komentuak sartu.

Engaatu naiz ederki,
merezi bao obeki,
neskatxak ere ez dirate nai
aterik iriki;
badute milla aitzaki,
gaztiaguak izaki,
estimaziyo txarra nola dan
mutill zarrak daki.

Mutilla bere zarrian,
neskatxak ere indarrian,
egun guzian aien pardelak
nere bizkarrian;
gero illunabarrian
estimaziyo txarrian
ibiltzen naute soeko galtzak
kendu biarrian.

Lenago erromerian
dama gaztien erdian,
jita ta bira ibiltzen nitzan
panparroikerian;
orai tristura begian, 
nago estado erorian,
pipa bat artu ortzian eta
suaren guardian.

Mutill zarraren pobreza
iork ikusi nai-eza,
eskarmentua duenik bada
konsidera beza;
bakardadedo tristeza,
nork izango ez du pereza,
illobarentzat utzi bearra
bere interesa.

Nik daukadan ganantzia
badaukat nori utzia:
bi alkandora, galtza pare bat,
anaiak autsia;
au da esperientzia,
munduko diferentzia,
multil zarrari tokatzen zaio
orlako jantzia.

Orra illoba gaztiak
nola dauzkadan trastiak,
irabazirik ez du izango
oiekin sastriak;
enredo eta nastiak
orla dagoen tristiak,
ala ere ezin eskarmentatu
nerekin bestiak.

Onekin amairugarren
premizia edo amarren,
ondorenguen eskarmentua
egongo da emen;
ezkon zaitezte lenbailen,
sasoia juan bao len,
orra nik esan mutill zarraren
istullua zer den.

__________

BERTSO BERRIYAK

Bertso berri batzuek
euskeraz jartzia,
gustua det neki au
neregan artzia;
ezpanaiz suertatzen
gazterik iltzia,
penagarriya daukat
munduko zartzia.

Nere senarrarekin
daukadan bizitza,
kantatuko det iork
ikasi balitza;
fia izango zala
eman ziran itza,
akerraren adarrak
bezela gabiltza.

Goizian tabernara
joanda alperrian,
begiyak zintzilikan
erdi negarrian,
ziraldoka etxera
illunabarrian...
gaiztotzen asiya da
ondu biarrian.

Tabernatik etxera
orren pausajia,
irrintzi egiteko
badu korajia;
errespetua biar
zuen parajia,
amaren sabelian
aztuta lajia.

Lotsak errespetua
dakar juiziyuan,
laga zuen amaren
abitaziyuan;
salduko nuke nere
ernegaziyuan,
iork artu nai badu
bere preziyuan.

Ni engaatu arte
zintzo eta umill,
mingai ederrarekin
berrogei maratill;
orai lana egin baan
naiago luke ill,
bere ta besterenak
zurrupatzen dabill.

Etxian kanporako
aguro kejatu,
daukan ofiziyuan
eztu nai nekatu;
jan da eran ongi eta
jokuan jokatu,
biziyo txarrak iork
ezi debekatu.

Mozkortuagatikan
gaitza da erortzen,
lagun gabe etxera
badaki etortzen;
andriak egon biar
bizkarra berotzen,
gizonaren eskutik
azotiak artzen.

Gizon gaztiarentzat
ai zer jeniyuak!
eztu gustoriak gure
matrimoniyuak;
maniya txarrak dauzka
burura iyuak,
eman biarko zaizka
ebanjeliyuak.

Baldin bazenakite
lengo egun batez
nola ekusi deran
gizona suertez,
neskatxak kortejatzen
dabil borondatez,
andriari jipoia
diruaren partez.

Umiak negarrez ta
nedoni antsika,
gizona mozkortzian
etxian musika;
erantzuten badiyot
kontrako itzika,
nere bizkarrak eztu
sentitzen otzika.

Berez jeniyo txarra,
erariyak nasi,
kanpuan itz ederrak,
barrendik itxusi;
arrapatzen duena
purrukatzen asi,
etxia mugitzen du
zimendo ta guzi.

Barrendik animoso
erdi mozkortzian,
korajia sartzen da
orren biotzian;
gabian eztu eman
pakerik etxian,
luak errenditzen du
pultsuak iltzian.

Gizon ederra daukat
munduan legia,
fandangolaria da
parerik gabia;
lanian gogorik ez,
agindu zalia,
jokalari ona ta
ardo-eralia.

Ederra zalakuan
engaatu nitzan,
orain askok badaki
gu nola gabiltzan;
orra bertso berriyak
daukagun bizitzan,
lengo jeniyo txarrak
desanpara ditzan.

__________

ANDRE TXARREN BENTAJAK

Eguna pasa nekean eta
etxerra natorrenian,
su-baztarrian kantari dago
beti edo geienian;
alaba dauka besuan eta
semea aldemenian,
badaki baan ez du gogorik
trabajatzeko lanian.

Josten da plantxan, bordatzen ere,
nere andreak badaki,
sala frotatzen ikasia da
erdiak baan obeki;
kozinaria nor alakua,
gauza guzitan egoki,
oiera joanda amarretako
iork ezin du eraiki.

Amarretako jeikitzen bada
armariyua iriki,
arropak artu, amaiketako
apainduko da ederki;
katillu-salda ardoarekin
gorputza sano eduki,
bere burua gobernatzen du
gizona baan obeki.

Seme-alabak mundu onetan
biok ginduen sortu,
nola bear dan badaki baan
lanerako zait alpertu;
neroni berriz indarrak junda
ajiak zaizkit agertu,
andre-zalia banintzan ere
orra ederki aspertu.

Lengo batian, esango det noiz,
igande-iulabarra,
nere andria dantzan zebillen,
begira zeudenen farra!
lanerako gogorik ez baan
pandangolari azkarra,
baldin neronek ikusi banu
autsiko nion bizkarra.

Dantzatu eta erretirua
gabeko beratzik aldean,
etxera etorrita kantari dago
eserita sukaldean;
ume gaizuak negarrez daude
apariaren galdean,
artua errotan, ogia falta,
jakia berriz kalean.

Maldeziyoka asten nitzaio
koleratzian berari,
txorakeriak utzi ditzala
segitutzeko lanari;
parra ta burla egiten dio
gizonaren esanari,
leziyo ona nork erakutsi
buru gogorra dunari?

Kopeta illun, begia triste
fameliara sartzian,
porru-salda oliorik gabe
gizonarentzat eltzian;
kortesiarik aurrian ez du,
errespetua atzian,
onelakuak maiz izango du
gobiernu txarra etxian.

Aitak egia nuen ezkontza,
amak nai zuan artzea,
neronek berriz pensatu nuan
aien eskuan jartzea;
andre ederra ezin geiago,
umilla ta dulzea,
surtan jarri ta ezagutzen dek
nolakua dan eltzea.

__________

ANDRE TXARREN BENTAJAK (II)

Milla zortzireun irurogei ta
laugarren urtian gera,
publikatutzen astera nua
fameliyaren galera;
andre ederra gustatu eta
ekarri nuen aldera,
bire berriya egia dauka
ganbaratikan kalera.

Aitak egia nuan ezkontza,
amak nai zuen artzia,
neronek ere pentsatu nuen
aien eskura jartzia;
andre ederra ezi geiago,
umilla eta dultzia,
surtan jartzian probatutzen da
nolakua dan eltzia.

Gria gaixtua, jeniyo txarra
biyotzerao sartua,
ganbaran daukat kuarto txiki bat
olareki zerratua;
etxiak dauka aldamiyua,
bajuan du tellatua,
andriak andik ateratzen du
tabernarako tratua.

Kapa sonbrero oiek salduta,
etxeko alajeriyak,
gaera berriz ganbaratikan
artuak eta gariyak;
iru eman da zazpi kontatu
auzoko andre Mariyak,
tratuan asko ez dute galdu
orreki tabernariyak.

Andriarekin aserre nabill,
penarik gabe ez nago,
inozentia ezkondu nitzan
enagaatuta lenago;
biziyo txarrik ez du deus ere
biar dan bao geiago,
alperra eta apaindu naia,
jolas batian akabo.

Nere andriak josten da plantxan
bordatzen ere badaki,
sala frotatzen ikasiya da
erdiyak baa obeki;
nekazaritzan orrelakua,
lan guziyetan eroki,
oiera juanda amarretako
iork ezin du eraiki.

Amarretako jeikitzen bada
armariyua iriki,
arropyak artu, amaiketako
apainduko da ederki;
katillu-salda arduareki
gorputza sano eduki,
bere burua gobernatzen du
gizona bao obeki.

Alegiian ari natzaio
pazientziya prestatzen,
dauzkidan penen amarretik bat
ez dizkat manifestatzen;
nere andria ikasiya da
irabaizya gastatzen,
dantzan igual preparatzen zait
baztar guziyak puskatzen.

Lengo batian, esango det noiz,
igande-illunabarra,
nere andria dantzan zebillen,
begira zeudenak parra;
lanian ez du gogorik baa
pandangolari azkarra,
baldi neonek ikusi banu
autsiko niyon bizkarra.

Ofiziyo bi onak badauzkat:
igeltsero ta argia, 
irabaizya guardatzeko
andriak buru aria;
ondo esan da aditu nai ez
emakumiaren gria,
arratserako eskall-buruan
askotan total egia.

Eskall-burutik amildu eta
goitikan berao zuzen,
lendabiziko pentsatu nuen
eltze zarren bat ote zen;
anka bat zeukan Bitoriyan da
bestia berriz Londresen,
gaur ere ala egongo zian
ior etorri ezpazen.

Eldu niyon da an ari nitza
andria ezin jasorik,
esan ziraten: Erana dado,
ez egi orri kasorik!.
Total egia zegoen bao
alare ezurrak osorik,
galdetzen zuen: Plakiyak nago,
ez al da ardo goxorik?.

Egun guziya kanpuan pasa,
etorriko da gabian,
kopeta illun, begiyak zorrotz,
sartutzen da sukaldian;
ume gaxuak negarrez daude
apariyaren galdian,
artua errotan, ogiya falta,
jakiya berriz kalian.

Uda-partian aita-semiak
aritzen gian labrantzan,
andria erriz tabernarako
ganbaratikan ardontzan;
nere buruz erneatuta
Euskalerritik juan nitzan,
orra umiak amaren paltan
gaxuak nola dabiltzan.

Arduarekin adiskide ta
gizonareki zapuztu,
gaur ere nere andriarekin
egingo nuke apustu:
botilla aundi bat basorik gabe
baietz seguru ark ustu;
orretan dago sufiziente,
beste bentajarik eztu.

__________

BERTSO BERRIAK
SENPELARREK JARRIAK

Bertso bi Euskal-erriyan
jartzeko nago abiyan,
bere andria nola dabillen
beti fanfarroikeriyan,
dantzan ta erromeriyan,
eskarmentatu deriyan;
mudatuko da agiyan.

Kantatzen bear det asi,
nola diraden ikasi;
len interesa franko banuen,
orai juan zaizkit igasi;
andria daukat nagusi,
saltzia luke merezi,
iork nai balu erosi.

Aparte bizi gerade,
ni izaten naiz mirabe;
len banituen lur da etxiak,
orain gelditu naiz gabe;
andria egin zan jabe,
ganbiyatuak dirade,
ito bear nau alare.

Andriak gaitu penatzen,
asi zait abandonatzen;
pazientziya ezi arturik
bizi naiz ernegatutzen;
nere diruak ondatzen,
errezago da banatzen,
ez nau gaizki engaatzen.

Aizazu, Mari Aldarte:
farrandan gastatu arte,
etxiak saldu, diruak urtu;
orain guziontzat kalte;
andria daukat alkate,
errespetua aparte,
engaatua naukate.

Badauka kortejantia,
pillo bat balientia;
iork sourik aditu gabe
irikitzen du atia,
berak nai duen artia;
atsegin da izatia
orlako borondatia.

Ni nago morroi serbitzen,
besteren kargak berdintzen;
andria orla ametitzea
ez du legiak agintzen;
asiyagatik urdintzen
gaztiak diyo segitzen;
nork daki nola dabiltzen!

Matrimoniyo autsiya,
bakarrik nauka utziya;
gizona morroi galtza zarrakin,
andria galaz jantziya;
au gure diferentziya;
nork artu pazientziya?
nik daukat penitentziya!

Eztu tatxa bat bakarra,
mingaa dauka azkarra;
auzora juanta pregonatzen du:
Erua daukat senarra;
aditzen duenak farra,
ai au pena ta negarra!
asko sufritu bearra!

Lenago gabe egondu,
akordatu naiz berandu;
mundu onetan suerte onik
ez da neretzat izandu;
mutillzartu ta ezkondu,
orai andria gallendu,
gaztia bear omen du.

Etxera natorrenian,
beti edo geienian,
enbusteriyan engaatzen nau
dirua senti dianian;
maleziya barrenian;
eta gero azkenian
jartzeko arren mendian!

Kontzientziya garbiya,
entendimentu argiya;
posada y caf artu-emana
dauka ikaragarriya;
komerziante jarriya,
sostenitzeko erriya,
nik dakit orren berriya.

Andria daukat tratuan,
emanian da artuan;
bere bototik salduko luke
gizona iru kuartuan,
isla batera barkuan,
entregatzeko portuan;
ezta preziyo altuan!

Orra andria koplatu,
Indiyak zaizka tokatu;
gizona ondo ekusi bao
naiago luke urkatu;
iori ezi trukatu;
ongi nai degu bukatu:
gaizki esanak barkatu!

__________

SENARRAK EMAZTIARI

Andre-zalea naiz nerez,
eta protxua nai berez,
bikaa daukat itxurez;
oiek gogoan dauzkeala
nabil egunez ta gauez;
ona bai abilidadez,
sasoikua ta edadez,
atso zartutakoa ez.

Matrimonio autsia,
bakarrik nauka utzia,
bizi biarko etsia;
gizona morroi zarpa zarrakin,
andria galan jantzia;
ai, au zer diferentzia!
nork artu pazientzia?
nik daukat penitentzia!

Andrea dabil tratuan,
emanean da artuan,
legorrian da portuan;
bere bototik salduko luke
senarra iru kuartuan,
isla batera barkuan
entregatzeko kontuan;
ez da prezio altuan.

Ari zan, Mari Aldarte,
parrandan gastatu arte,
bizi txarrakin parte;
etxea saldu, diruak urtu,
orain guztiontzat kalte;
andrea daukat alkate,
errespetoa aparte,
engaatuta naukate.

Ni nago morroi serbitzen,
besteren kargak berdintzen,
gorputza asko nekatzen;
maitea orla ibillitzea
ez du legeak agintzen;
asiagatik urdintzen,
gaztea dio segitzen,
nork daki nola dabiltzen!

Lenago gabe egondu,
akordatu naiz berandu,
ezin gerade konpondu;
mundu onetan suerte onik
ez da neretzat izandu:
mutill-zartuta ezkondu,
orai andrea gallendu,
gaztea bear omen du.

Badauka kortejantea,
alperra ta tunantea,
pikaro balientea;
gabetan iork sentitu gabe
irikitze'io atea,
berak nai duen artea;
atsegin da egotea,
orlako borondatea!

__________

BERTSO BERRIAK
SENPELARREK JARRIAK

Agoztuaren ogei ta biyan
para dirate lazua,
kantatutzeko ia daukadan
memoria animosua,
Ondarrabian txalupa bati
gertatu zaion kasua;
bertso berriyak jartzera nua,
badago zeek jasua.

Probentziyako gobernadore
Gipuzkoako burua,
legiak ongi dakizkiyena,
au da gizon segurua;
onen ordenaz artu genduen
txalupa bat agurua,
guziyak ala izan balute
ametitzeko gogua.

Probentziyako portu geienak
abisatuak ziran-ta,
deliberatu degu jartzia
korajetsua izanta;
alkate jaunak agindu zigun
ofizioak esanta
amabost lagun Getariyara
presentatzeko sin falta.

Amabost lagun txaluparekin
Ondarrabiyan jarriyak,
Getariyara abiyatzian
bederatzi ta erdiyak;
gure txalupa ekusi zuten
zuzen dauzkala neurriyak, 
zumaiatarren kontra jartzeko 
agindu zigun erriyak.

Txalupa ontzat juzgatu eta
nai bagenduen artzeko,
esan ziguten Zarautza joan ta
geren puntuan jartzeko;
zumaiatarrak izan zirala
gure kontra jokatzeko,
beldur ziraden aiek bao len
premiyua ekartzeko.

Getariyatik Zarautza joan ta
kayian giaden jarri,
Ia, mutillak, jorajez asi!
esan geniyon alkarri;
gero mudantza partikular bat
ezpaligute ekarri...
azkenian zer gertatu zaigun
esango dizutet sarri.

Elkar artuta dudarik gabe
aitzaki billa zebiltzen,
gizon bat deika kaia gaetik
etzen beere isiltzen;
lagun bi joanta jarri giaden
aren esanak aditzen:
Zuen txalupa ametitzia
eztit barrenak agintzen.

Guk beriala esan geniyon: 
Aizazu, adiskiria,
oneki ere ezta pasatzen
eragi gabe biria;
beste bateki jokatutzeko
utzi nezala neria,
naiago zuen bitorioso
ateratzia beria.

Munduan askok agindu naia
badu besteren mayian,
gure txalupa, eztet ukatzen,
ona da bere gayian;
joan da urtian jokatua da
Donostiyako playian,
aurten orrela erabiltzeko
desanparatu nayian.

Askok badegu besteren ona
begiz ekusi ezia,
gure txalupa desanparatu
Ondarrabiyan egia;
laguntzalliak izan ezkero
lijerua ta aria,
kontrariyuak jarriko ziran
motelak izan bagia.

Ondarrabiyan bizi gerade,
iork nai badu ikasi;
esan goguan daukazutena,
arrokeriyan ez asi;
joan dan urtian galdu zuena
aurten gutxi galerazi,
oraingua zen orduan ere
nai bazuten irabazi.

Bizkaiatik bi ekarri eta
badira ontzat emanak,
geiago're bai guriak baon
luziyaguak ziranak;
probentziyako portuetatik
txalupak ziran esanak,
kanpokuaren biarrik eztu
etxian ona daukanak.

Gure txalupa abilla dala,
au jendiaren mingaa!
indarrarekin artutzen zaio
urian bere tamaa;
arraungilliak onak jarrita,
patroia berriz bikaa,
bestela zeek ondu biar du
aurten egin dan azaa?

Getariarrak ontzat emanta
orai oiek debekatu,
irabazteko beldurra zuten,
bestela ezi kejatu;
barku igualak, eskuak berdi,
kondeziyuak markatu,
amabost lagun jarriko gera
iork nai badu jokatu.

Desafiyo au botatzerako
ez naute gutxi biartu,
txalupa jarri berdiak eta
len-castillo ze artu;
probentziyako erri batetik
iork nai badu agertu,
amabost lagun jarriko gera
ze nekezago aspertu.

Gure txalupe subiyeta da
jabiak nai du armatu,
joan dan urtian Atxularrek du
auziya bereganatu;
amasei bertso Ondarrabiyan
orrak euskeraz paratu,
obligatuta esanak dira,
ez ior inkomodatu.

__________

BERTSO BERRIAK
SENPELARREK JARRIAK

Esplikatzera nua
asunto guziya,
kantuz jakin dezaten
Patxiren graziya;
estimaziyo txarra
nago ikusiya,
baan ez orrengandik
ala mereziya.

Bertso bi paratzeko
artu det ordena,
Manuel Artasoro,
zuretzat aurrena:
kantuz eman didazu
makia bat pena,
ordaak bialtzia
gauzarik onena.

Arrazoi gabetandik
esan dezun itza,
sinistatu duena
etzeguen gaitza;
oraindik ez naiz izan
zure aprendiza,
oriek inprentatzen
zertako zabiltza?

Deban jokatutzeko
gian lendabizi,
gizon prudente oiek
dute eragotiz;
biyok alkar artuta,
maizter ta nagusi,
nere partetik eztu
iork galerazi.

Obia zan orrela
jarri ezpazendu,
Motrikuko jendiak
kolera artzen du;
gaizki nai duen batek
gezurra esan du,
ezta gure musika
Markinan izandu.

Bat edo bi ziraden
ekustera jaunak,
erriyan geldituak
gaerako danak;
goguan daukazkite
kantuzko esanak,
kulparik gabe autan
ebilli diranak.

A pecho ta a media
bentaja neurtua,
oriyetan ninduzun
mendian artua;
zanbakera dezula
indar sobratua,
baan ezta faltako
zeek jokatua.

Zu Manuel Artasoro
ni naiz Olabarri,
orra errespuesta
bertsuetan jarri;
zanbake omen zaude
ona izugarri,
badakizu non naizen
nai banazu neurri.

Berrogei ta launa o
iru aziyotan,
arruako palanka
tira dezu ortan;
nik ere zuk bezela
aukera baneukan,
galdu nuen ainbeste
allegatu faltan.

Ogei ta zazpi ontza
gutxi gora-bera,
diferentzi onetan
ebilliyak gera;
zuk irabazi eta
neretzat galera,
baan kantak jartziak
eman dit kolera.

Okela libre dezu,
ardua ere bai,
sozio orrek zuri
eztizu gutxi nai;
indarrian jarrita
kontrariyuen zai,
fortuna egin dezu
bizitzeko lasai.

Elgoibartar oriyek
aurtengo urtian
gustora irten dira
askoren artian;
motrikoarrak galdu
gerentzat kaltian,
zuen txanda izango da
urrengo batian.

Plazan alkarren kontra
jokatutzen asi,
arriskua zijuan
galdu irabazi;
Manuel Artasoro
orduan nagusi,
baan kantak jartzia
ez nuen merezi.

Zerbait esanagatik
izketan elkarri,
nork jakin biar zuen
kantuz gure berri?
pasatu ez diranak
bertsuetan jarri,
ordaak aditzeko
denbora da sarri.

Bertsolariyak eztu
faltarik izandu,
agindu diyotena
kantuan esan du;
bati graziyak eman,
bestiari kendu,
utsa litzake ala
merezi bagendu.

Debatik asi eta
etxera bitarte,
diruz desafiyoka
asi zaizkit fuerte;
zure lagunak ziran
erregularmente,
injuria aundiyak
egin dizkidate.

Au da nere koleran
esaten dedana: 
artzekorik al dauka
iork guregana?
galdu nuen ta nago
diruak emana,
ondo bizi dedilla
aberastu dana.

Gizon bat atsegin da
beti ondragarri,
Manuelek badaki
palenkaren berri;
orra emezortzi bertso
amodiyoz jarri,
graziyak Artasoro
eta Elgoibarri.

__________

BERTSO BERRIAK

Bertso berriyak jartzen
orain naiz abiyan,
predikatzera nua
Euskal-erriyan;
betroi bat artu nuen
Ernanin feriyan,
galantziya egingo
zuela agiyan;
tristura begiyan,
beti auleriyan,
ez aren premiyan
nere fameliyan;
Senpelarrek dakizki
Errenteriyan.

Ostegun joan danian
amabost Ernani
betroiaren tratua
genduen egi;
Inaziyo saltzalle,
erostuna Fermi,
emeretzi ezkutu
geniyon eragi;
sabelian du mi,
iork ase ezi,
artuaru muzi,
eztu nai edizi;
atzetik biar ditu
zazpi medezi.

Informe txarrak dira
orrentzat auzotik:
espalda ateriya,
urgun besotik;
eztula ta antziya
ukullo-zozotik,
desterratuko nuke
nik nere bototik;
amarra lepotik,
grilluak orpotik,
makillaz ondotik
jotzen det gogotik;
etzaio ajolarik 
ezerengatik.

Oraindik gaztia da:
ogei ta sei urte;
ernari omen ditu
bost illabete;
nik eztiyot igertzen,
ala esan dute,
gezurra baldin bada
engaatu naute;
aragiya aparte,
ezurretan torpe,
zaak dauzki fuerte,
zeek nai du merke?
zikiro baten truka
emango nuke.

Kara iguala du
aurrian ta atzian,
basurdia diruri
zutik jartzian;
konsuelo bat daukat
nere biotzian:
bizirikan gelditzen
bada Ilbeltzian,
ori umatzian,
esnia extian,
gazta abatsian,
gazura arratsian;
belarrak gizenduko
du Maiatzian.

Zure arboletikan
datorren loria,
frutua konserbatzen
pare gabia;
umatzen baldin bada
ai zer poderia!
guardatuko diot
bere onoria;
orren koloria
beltza ta moria,
juan zaio floria,
lenago obia;
nere fameliyaren
ondadoria.

Begi bat itxua du,
adar biyak motzak,
krisellua diruri
aren kokotzak;
ikaratutzen gaitu
eztularen otsak,
burlaka asi zaizka
elizatik ontzak;
sano dauzka ortzak,
agia zorrotzak,
tristura biotzak,
dantzan dabill otzak;
eztiyo onik egin
leku arrotzak.

Borroka dabillela
juan zaizka adarrak,
ezi sujetaturik
bere indarrak;
lurrera botatzen du
euliyaren kargak,
talentu onak dauzka
nere betroi zarrak;
jendiaren farrak
ez dirade txarrak;
ganaru elbarrak
juntura igarrak;
burruntziya diruri
aren bizkarrak.

Nere betroiak ez du
auko loalia,
egunero nai ezik
ogi-alia;
alare ezi jaso
lepoko jualia,
buruba makurtuta
zerbaiten galdia;
aren zaldalia
ezta debaldia,
gauza onen zalia,
bizkotxo jalia;
malezi asko duen
arrantzalia.

Buruba jarri zaio
lurrera begira,
belarriyak zintzilik
ai zer segira!
albaitero guziyak
ikaratzen dira,
zeek sendatuko du
orlako erida?
bajatzen ari da
irutatik bira;
au nere perdira,
nork nai du erdira;
baan eztet eman nai
Euskal-errira.

Urtiak gallendu ta
ajiak azaldu,
daukanak obe zuen
artu ezpalu;
etxetikan kanpora
ezi det bialdu,
joka asten naiz baan
laister urrikaldu;
aragiya galdu,
larrua ona du,
ezurrak onradu;
frantzesak nai badu,
laban-kirtenetako
obe det saldu.

Orra bertso berriyak
Senpelarrek para,
askok jakin dezala
nere euskara;
ustez alabatu det
betroiaren kara;
ukulluan eztulka
pasatzen du gaba;
au gure ikara,
sano du ijara,
guziya tripara,
orlakua zara;
desterratu nazazu
gezurra bada.

__________

BERTSO BERRIYAK

Milla zortzireun irutan ogei
au da bostgarren urtian,
dibersiyo bat jartzera nua
gazte jendien artian;
Azentziyoz zan erromeri bat
ermita txiki batian,
bi damatxo an ikusi ditut
ezin pasarik atian.

Eleizan sartu ziradenian
parrez neguen atzetik,
dudarik gabe promes eginda
juanak ziraden etxetik;
majo on bana eskatzen zuten
lendabiziko itzetik,
Salbadoriak libra gaitzala
neska zarraren gaitzetik!

Manifestatu ziyotenian
zer nai zukien barrendik,
Salbadoriak bere goguan:
Juan zaitezte emendik!.
Desiuaren faltan ez dira,
egiya esango det nik;
iork nai badu oien esposo
ezkongai daude oraindik.

Eleiza ortako pasada eginda
eseri ziran soruan,
beren burubak errespetatzen
aundimendiyen moduan;
abanikurik zuten edo ez
orain ez daukat goguan,
ziki mantxarik etzan arkitzen
oriyen belar onduan.

Zapatatxuak txabolezkuak,
sedazko soiak gorriyak,
lasaitasunak galdu ez ditzan
kortsiatubak gerriyak;
diremantezko belarrikuak,
begi engaagarriyak,
buruban berriz paolituak
frantzes moduan jarriyak.

Gorputz guziya seda ta zinta,
gerriyan berriz kortsia,
arritzen gian damatxo oiek
kotxe gabe etortzia;
gustatzen zaigu aundimendiyen
moda berriyak artzia,
baia oraindik gerta liteke
beste modatan jartzia.

Ara nigatik esango dute:
Pikaro begi luzia!
Gure orduko banidadiaz
kokotzerao asia!.
Aizazu, ez det gezurrik esan,
ala beria pasia,
pobriarentzat ez da komeni
aberatsaren klasia.

Galaz beteta ikusi ditut
erromeriyan bi dama,
eleizarako erropa gabe
etxian aita ta ama;
zori gaiztuan sortu ziraden
alajak eta kabana,
banidadiak familiara
errenta gutxi darama.

Birian topo egin nituben,
esan niyoten Ariyo!,
korresponditu zuten ez dakit,
juan ziraden seriyo;
bati beiepein gorputz guztitik
sedatu-zinta dariyo,
oiek guztiyak kendu ezkero
koarto bat ez du baliyo.

Beste gauzarik ez det gallendu
lupika ta pikardiya,
banidadiak galdu biar du
mundo onetan erdiya;
bestiak beste, oiek daukate
galani izugarriya:
Lenguen moda juan da eta,
ama, ekatzu berriya!.

Ama gaizuak au adituta
nola artu pazientziya?
nekerik asko berekin dauka
alabak ezin jantziya;
egun bateti bestera dator
galaren diferentziya,
modu orretan bajatuko da
pobriaren ganantziya.

Begiyak beltxak, musu biribill,
zuri-gorriya larrua,
batek sudurra galanta zuben,
ai zer oliyo-jarrua!
berinajia zabaldu eta
gaian jantzi arrua,
oien bultuak baziruriyen
galera edo karrua.

Neke trabaju penaz beterik
alabak munduan azi,
gurasuari esker gaiztua
orra nik adierazi;
beren burubak aundi-puntuan
nai lituzkete ikusi,
lenago maiztar bizitzen dana
ez da jarriko nagusi.

Jantziya bere errespetuan
artu dezagun egoki;
orra nik esan nola biar dan,
iork ez baldin badaki,
banidadiak engaatuta
gero ez dedi erruki:
gorputzak ez du gala biarrik,
anima garbi eduki.

Batek zintura biar duela,
bestiak berriz kordoia,
anbat etxetik salduko dute
amoko edo txorroia;
gorputzarentzat apainduriya
animal dauka erdoia,
garizumaren printzipiyotik
au da galaren sermoia.

Astiasuko dabolia naiz,
gaera ezkon berriya,
orai itxutzen ari naizena,
lenago nitzan argiya;
damatxo biren pasadizua
libruan daukat jarriya,
amasei bertso txanpon batian,
moldezko letra garbiya.

1865

__________

BERTSO BERRIYAK
XENPELARREK JARRIYAK

Denen partetik laguntza on bat
galdetzen diyot Jesusi,
pekatariyen bizi tristia
nai nuke adierazi;
bataiatu gian momentutik
genduen zerua irabazi,
anima garbi iduki dezagun,
eztu galtzerik merezi.

Mantxarik gabe dijuazenentzat
badira toki ariak,
bera amatuaz dabillenentzako
gure Jainkuak egiak;
arrosaiuak debozioz esan
eta guardatu dotriak,
zeruko erreinuan sartu gaitezen
egi ditzagun alegiak.

Oraziyo onak egiaz obe
degu denak umiltzia,
Jesusek berak e asko nai digu
mantxarik gabe ibiltzia;
betiko ez gera mundua onetan,
etorriko da iltzia,
pena izango da nork bere faltan
anima ona galtzia.

Asko alditan aditzen degu
jeniyo txarrak uzteko,
konfesatu ta damua artu
aurrera ez geiago asteko;
garbi apaindurik jarri gaitezen
mundua onetan besteko,
aingeruak daduzkaten pozak
guk beureki ikusteko.

Pekatu egin-ta galduak gian
erremeiorik ezpazen,
konfesatuta barkatzen dira,
premiya degunak guazen;
damutasun egiazko bateki
penitentziya egi zuzen,
azken orduan mantxarik gabe
garbi presenta gaitezen.

Billeratako dismuluan
dauden sou ta baltsiak,
animarentzat katian dator
gorputzen gustora ibiltziak;
ondore txarra bereki dakar
toki gaiztora biltziak,
ai zer lastima emando guen
betiko ditxa galtziak!

Erretira txarrian gabiltzanak
askotan gaban gau erdi,
iork ikusten ez gaituelakuan
egiaz edozei pikardi;
orlako jeniyuak dauzkaunak
uzten baditugu garbi,
zeruko birian aingeruak
egingo digute argi.

Obra onak egin nai dituenentzat
badaude komenientziyak,
dakigulikan asko ditugu
zabarkeriyaz utziyak;
alferrik gero izango dira
negarrak eta antsiyak,
luzarokuak ez gerala emen
egon giazke etsiyak.

Gutxina eztanian etorriko da
oso sententzi tristia,
egunez edo gabaz igual,
ordu jakiak eztia;
gure anima ainbesterao
Jesus onari kostia,
azkenian ba pena izango da
Luzifer orri uztia.

Etsai gaixtuen kalabozuan
sartutzen bagera baldi,
betiko sutan aien mendian
egon bearra ezta atsegi;
katez loturik penatzen beti,
iundik ezi igesi egi,
denbora dala zuzen gaitezen
orlakorik gerta ez dedi.

Umildadian ibilli bada
Jesus onan izenian,
bire okerrak utzi alde bat
eta segi zuzenian;
konformaturik jartzen bagera
garbi eran esanian,
estimaziyo ona izango degu
emendik guazenian.

Denbora dala mudatutzia
obe degula gogotik,
denen maisuak orlako ordenak
biraltzen ditu zerutik;
odol guziyak ixuri zituen
denak salbatutziagatik,
pentsa dezagun Jesusek zenbat
sufritu zuan gugatik.

Ainbeste pena sufriaztia
ai zer gauza itsusiya!
azotez ebaki ta intzi bat gabe
artu zuen pazientziya;
iru iltzeki lau tokitatik
gurutze bati josiya,
gure onagatik modu onetan
utzi zuan bere biziya.

Jesus maitia kulparik gabe
orra guregatik illa,
Josefatara etorriko zaigu
anima justuen billa;
azken juiziokoak duanara
juango gera zenbait milla,
beste ordenarik eztigu ematen:
gaiztua ondu dedilla.

Amabostgarren bertsuarekin
orra azken errematian,
relijiyua aumenta dedi
garbi ibilli gaitian;
justuak dauka konsuelua
mundua ontatik juatian
betiko glori ederra gozatzen
aingeruaki batian.

__________

BERTSOAK
JESUSEN BOST LLAGARI JARRIAK

Bost llaga sagraduen
adorazioa,
biotzetikan bada
zer orazioa!
Egunean bi aldiz
ejerzizioa
egingo baldin balitz,
au bai lezioa!

Jesus, zure bost llagak
zer nola diraden,
esaten asitzera
noa orai emen;
Zeruko Aita, lagun
egidazu arren,
zure bear naiz beti
ni orai eta len.

Ezkerreko oean
dadukazun llaga,
Jesus biotzekoa,
lastimosoa da;
gu ez galtzeagatik
ori baldin bada,
ibilli-era gaiztoai
beaiegu laja.

Eskuieko oean
daukazu bestea,
ori da iltze batez
oin biak jostea;
oi au penagarrizko
lastima tristea
orrenbeste dolore
zuk padezitzea!

Ezkerreko eskuan
daukazun erida,
asko da ekusteko
jartzea begira;
manifestoan dago,
klaro ageri da,
guztiz tormentu portitz
gogorra ori da.

Eskuieko eskuan
dezu laugarrena,
ematen dizu zenbait
oaze ta pena;
ai zitala izanik
etsai txarren tema,
zu zera iru iltzez
josi zinduztena.

Lanza bat sarturikan
bular sagraduan,
orra bostgarren llaga
zure kostaduan;
gurutze santu orretan
zauden estaduan
guregatikan jarri
nai izan zenduan.

Gure defensorea
zergatik zeran zu,
padezitu zenduen
ainbeste tormentu,
bizi gaitean zutzaz
akordatuaz gu,
gurutze orretatik
zaitzagun libratu.

Nere bekatua da
eralle fortitza,
zu para zaituena
orrela josita;
tristeza onetan gu
emen ekusita,
eman zenduen, Jesus,
zuk zere bizitza.

Zu ofenditzen beti
nere pensamentuz,
itzez, obraz, deseos,
iaz eta eskuz;
nola bizi naiteke
onela deskantsuz:
anima loiturikan
badaukat pekatuz?

Ai zeek leukakean
anima garbia
zeruan ekusteko
zure arpegia!
Oraindao egin det
zenbait pikardia,
arren izazu nitzaz
miserikordia!

Zeruko abisoak
ditugu mandatuz,
etsaia bentzitzera
saiatzeko kontuz;
bete gaitzazu zure
bendiziyo santuz,
au gerta dakigula,
biba, amen, Jesus!

__________

DIOSKODOK BERE ALABARI 
LEPOA KENDUTAKO BIZITZA 
SANTA BARBARARI

Santa Barbara, zure bizitza
kantuz bear det zabaldu,
argitasun bat memoriyara
nai badirazu biraldu;
biotzak poza, mingaak ere
zerbait itzegingo al du,
ejenplo ori aditu faltan
ior eztedien galdu.

Iork nai badu atentziorik
desioarekin para,
aren bizitza kantatuko det
munduan legerik bada;
milla sei eun urte pasiak
jaiorik Santa Barbara,
aitak lepua kendu ziona,
Bitiniako alaba.

Barbarak aita zuen pagano
Jaunaren beldur gabia,
alaba berriz naiago zuen
kristiandadeko legia;
orientalen bataiatu zan
izanik umildadia,
orain zeruan gozatzen dago
bere eternidadia.

Barbara zuen aitak lenago
estimatua izana,
kolejiyo bat berak eginta
estudiatzen zeukana;
argitasun au memoriyara
ango maisuak emana,
orientalen kristau egin zan
Bitiniatik joana.

Andik etxera etorri eta
aitari zion eskatu
iru leioko obra berri bat
berak nola egin juzgatu;
alabak esan zuan moduan
agudo zuan prestatu,
baan oraindik zertarako zan
etzuen manifestatu.

Iru leioak Trinidadiak.
au da seale klarua,
personal dira diferentiak,
Jaungoiko bat egiazkua;
Barbarak oiek adoratzeko
beregan zeukan gogua,
munduan obra onak eginta
gero betiko zerua.

Orra Barbarak agindutako
ermita txikiya egi,
ustez etzuen alabarentzat
orretarako eragi;
esaten zion ezkon zedilla
aitak nai zuen bateki,
erreino artan guztiyen buru
jarriko zala erregi.

Barbarak eztu gogorik izan
jolas oiek aditzeko,
erantzun zion zartu zala ta
umillago ibiltzeko,
Jesus zeukala bere maisua
nola bizi agintzeko;
orduan aita asi zitzaion
desafioka iltzeko.

Alaba igesi aita ondotik
obeditzeko argana,
mendua lertu milagroz eta
ezkutatu zan barrena;
arrapatuta jo ta errira
gobernadore batena,
aren legera muda zedilla
bestela biziya pena.

Joka golpatu, gaera preso
idolo oien mendian,
Barbara beti Jaunari deika
zeguen fede onian;
Jesus zerutik bisitatzera
etorri zitzaionian,
kartzelan kura egin ziyon ta
sano bidaramonian.

Birtutearen indarra zeukan
enemigoak austeko,
kriatura bat mundura sortu
orrenbeste ikusteko!
Milagro ori egiagatik
etzeuden libre uzteko:
aien legera biur zedilla
edo bularrak mozteko.

Orduan ere lengo itzian
firme zeguen jarriya,
Jesusengana entregatua
izanik fede garbiya;
gero bularrak moztu zizkaten,
au zan lastimagarriya,
kulparik gabe ikusi zuen
tormentu oien berriya.

Bularrak moztu eta eraman
kalabozuan barrena,
Barbara bere itzian firme,
aitak ori zuen pena;
gobernadore batek eman du
erremateko ordena:
ezpatarekin lepua bertan
kentzia zala onena.

Santa Barbara eriotzian
egiten zitzaion asi
barkazioa eskatu eta
orazio bat Jesusi;
barbaro oiek begien bistan
illta nai zuten ikusi,
baan etzuen aitarengandik
orrelakorik merezi.

Guraso batek umiarentzat
izan olako biotza!
Aitak esan du: Nik egingo det
alabaren borrerotza!.
Deseo ori logratu eta
artu ezpata zorrotza,
bertan lepua kendu ziyon da
lagatu zuen il otza.

Esan biar det nola izan zan
gizon oien ondoria,
biyak tximistak erre zituen,
au da milagro obia;
lendabiziko aita kiskali,
gero gobernadoria,
orrengatik da Santa Barbara
suaren defensoria.

Konzepzioko donzellatasun
birjindadia zeukana,
ogei urtean aitak lepua
ezpataz kendu ziyona;
Abenduan zan martiri ori,
illak laugarren eguna;
gorputzak penak, animarentzat
gero betiko fortuna.

Bertso berrien errematian
eskatzen dizut zedorri:
iltzian zure konpaiyara
al baniteke etorri;
martiri onen penak zer ziran
orra atentzioz jarri,
ejenplo ori izan dedilla
munduan oroipengarri.

__________

BERTSO BERRIAK
MUNDUKO ARROKERIYAK 
ZER SENTENTZI EKARRIKO DUEN 
ERAKUSTEKO

Bertso berriyak jartzera nua
iork nai badu ikasi,
orretarako nere burua
sartu biet lendabizi;
mundu ontako pasadizua
nai nuke adierazi,
asko gabiltza arrokeriyan
elizagandik igesi,
geren animaz oroi gaitezen,
ez du galtzerik merezi.

Eskolarikan eztaukat baon
esango ditut egiyak,
zer sententzia ekarriko duen
munduko arrokeriyak:
elizarikan ikusi nai ez,
beti festara begiyak,
beren buruak apaindu eta
nun dira erromeriyak?...
gaztiak nola ibiltzen diran
badaki bertsolariyak.

Festara juan da gau ta gaberdi
beren buruak ondatzen,
zarrak igual ikusten dira
kriantza txarrak banatzen;
mundu ontako bizi-moduaz
jartzen naiz konsideratzen:
anima galdu kulparik gabe,
gorputzak abandonatzen,
despeida txarra guretzat dator
ezpagerade mudatzen.

Funtziyo eta erromeriyak
mundutarrentzat egiak,
baan ez dute konsideratzen
nola den buru-ariak;
errespetua guardatzera
enpeatu alegiak,
edo bestela guretzat dira
eternidadeko miak,
bere eskutik arren iruki
gaitzala Ama Birjiak!

Elizarako deboziyorik
ez degu artzen erdiyak,
orregatikan eldu zaizkigu
kastigu izugarriyak;
asko onela egoten dira
meza entzuten jarriyak:
ausentziyan da argureriyan,
mingaaren pikardiyak;
aditu nai eztuenik bada
itxi bitza belarriyak.

Elizatikan ateratzian
junta alkarren ondora,
bi debozioz baldin badaude
iru murmuraziora:
Meza luzian egondu gera
ezi pasarik denbora;
beren animak desanparatu,
etsaiarentzat mejora,
oiek orrela gertatzen dira,
guazen konfesiyora.

Asko onela ekusten dira
esanez: Konfesatzera?
Naiago nuke pausoa egi
aurrera baan atzera!.
Urtian beingo jornara dute
mundua engaatzera;
modu orretan, pekatariya,
konbertituko etzera,
bere anima entregatzen du
fariseoen etxera.

Urtian beingo konfesiyua
geienak gogo txarrian,
Egunez askok ikusten gaitu,
guazen illunabarrian!.
Damurik gabe prestatzen dira
sazerdotien aurrian,
txikiak esan, aundiak utzi,
irutatik bi gordian,
beste munduan ageriko da
orrelakuak nor dian.

Konfesatu ta au esateko
kanpora atera artia:
Munduarekin kunplitu degu,
urte beteko pakia!.
Baan orrela ezta serbitzen
Jaunaren bodondatia,
ordu batetik bestera dator
emengo errematia,
pekatuentzat itxiya dago
zeruetako atia.

Barrabas dabill gu toriatzen
galtza gorriyak jantziya,
desanparatu dezagun ori
artu dezala etsiya;
infernurako izan ez dedi
anomaren setentziya,
konfesio on bana egiyaz egi,
kunplitu penitentziya,
obra onakin logra dedilla
zerurako lizentziya.

Pekatariya sartutzen bada
etsai gaiztoen artera,
ura andikan libratutzeko
bitartekorik ote da?
Ordu bi daude mundu onetan
konparaziyo batera,
oriyek nola pasako diran
kontuak ongi atera,
biziyo txarrak engaatzia
animarentzat kalte da.

Bataiotikan artu genduen
Jaungoikoaren graziya,
kontu eztedi galdu zerua
lenago irabaziya;
guregatikan lagatu zuan
Jesusek bere biziya,
eskuten degu nola daguan
gurutziari josiya,
bera serbitzen pasa dezagun
eternidade guziya.

Zar eta gazte, pobre ta aberats, 
maizter eta nagusiyak,
ez gaitzala arren desanparatu
Jaungoikoaren graziyak;
animarentzat kaltian datoz
gorputzaren maleziyak,
zertako dira tratuak eta
munduko irabaziyak?
emen utzita juanak dira
oraindaoko guziyak.

Bertsolariyak bere burua
zertako egi justua?
bestela pobre bizi naiz baan
pekatuz aberastua;
alde batera utzi dezagun
mundo ontako gustua,
edo bestela guretzat dator
sententziaren bat estua,
Jesusengana biur gaitezen, 
eztago gutzaz aztua.

Animak garbi jarri ditzagun
al bada kristau guziyak,
eta irabazi gogor egiaz
etsaiakiko auziyak;
pekatutikan zer datorkigun
ondo gaude ikasiyak,
gero damurik ez du izango
munduan ondo biziyak,
orretarako lagun deigula
Jaungoikuaren graziyak.

__________

BERTSO BERRIAK
JESU-KRISTOREN PASIUARI JARRIAK

Fedeko egia bat
kantuko moduan:
zer pena pasa zuan
Jesusek munduan;
ia, nere kristauak,
aditu kontuan:
izan bearko genduan
zerutik kanpuan,
Jesukristo ill ez balitz
gurutze santuan.

Pazkuaren aurreko
ostegun-gaba zan,
Jesus odol isurtzen
egona baratzan;
baldin bere Aitaren
borondatia bazan,
eriotzatik libratzia
posible ote zan,
ezetz esan zion da
oso bildurtu zan.

Jesus ordurako zan
Judasek saldurik,
baita bere anima
betiko galdurik;
judu odol-zaliak
gaizki informaturik,
etzioten arkitu
iun pekaturik,
preso eraman zuten
sokakin loturik.

Ogei ta amar dirutan
egiik tratua,
Judasek saldu zuan
Jaungoiko justua; 
bere gaizki egiaz
txit ernegatua,
piko batetik soka
lepotik lotua,
ostiral-goizian zan
Judas urkatua.

Ainbeste soldadu tzar
Jesus lotutzera,
andik eraman zuten
Anasen etxera;
gero berriz Kaifasi
presentatutzera,
zer dotria zedukan
kargu artutzera;
zerutik jatxi zala
gu salbatutzera.

Pensatu zuten, Jesus
zalako erua,
buruan sartutzia
arantzaz korua;
ainbestez etzan ase
Kaifasen gogua,
Pilatosi biraldu
Jaun Soberanua,
onek egin zezala
iltzeko modua.

Pilatos jarririkan
Jesus juzgatzeko,
baan ezin billatu
kulparik iltzeko;
gero agindu zuan
azotatutzeko,
eriotzarik gabe
ala libratzeko,
baan agindu zuten
gurutz-iltzatzeko.

Bost milla ta geiago
azote lenbizi,
alako martiriorik
ez du iork ikusi;
tormentu oiek danak
emanik Jesusi,
gero eraso zioten
berriz Pilatosi,
gurutze baten puntan
bear zala josi.

Ainbeste desafiyo
aditu onduan,
Pilatos bildurtu zan
alako moduan;
jartzeko gurutze bat
Berari lepuan,
Kalbarioko mendira
arekin dijuan,
Pilatosek sententzia
ala eman zuan.

Gurutze bat emanik
Bera jositzeko,
Kalbarioko puntan
an ikusitzeko;
Jesus korformatu zan
danak sufritzeko,
borondatez biziya
emen utzitzeko,
munduko pekatuak
erremeditzeko.

Jerusalengo kale
orietatikan
mendira artu zuten,
sokaz loturikan;
pauso bat ezin eman
gurutze-petikan,
Jesusen enpeuak
ziran gugatikan,
libratziagatikan
gu pekatutikan.

Kalbarioko mendi
bide gogorrian
iru bider erori zan
Jesu-Kristo lurrian;
bere Ama Santisima
zijuan aurrian;
ikusirik Semia 
ezin egiian,
zer pena egongo zan
aren barrenian!

Laguntzeko artu zuan
Simon Zirineo,
ojala pensatuko
balitz egunero;
ibilli ez gaitezen
damututa gero,
Simonen pausuetan
jarraitzia dago,
bost aldiz aditzen da
kulpitotik klaro.

Allegatu ziranian
mendu santu artan,
iltziakin josi zuten
esku ta oetan;
zeru-lurren jabea
gurutze orretan,
gure salbazio-eske
Aitari benetan,
zei etzaio jartzen
biotza penetan?

Amabietan zuten
kurutzian jarri,
zorrak pagatutzeko
pekatariari;
erregu egin zion
Aita Eternuari,
arren barkatutzeko
aren etsaiari;
orra zenbat nai zigun
Jesu-Kristok guri!

Zer pena pasa zuan
Jesusek gugatik:
zintzilika iru ordu
gurutze batetik;
lantza sartu zioten
bular sagradutik,
ala ere biziko zan
oiek danakgatik,
borondatez il zan gu
salbatziagatik.

Kunplimentu emanik
Jesusek lanari,
pekatariakgatik
artu zuanari,
San Juan utzi zion
bere ordez Amari,
espiritua berriz
Aita Eternuari,
despeira egin zion
mundu guziari.

__________

BERTSO BERRIAK

Milla zortzireun irurogei ta
seigarren urtian guaz,
bertso berriyak jartzera nua
munduko pausa galduaz;
bire gaiztoko galaniyarik
ez artu geren buruaz,
anima garbi para dezagun
mantxa guziyak kenduaz.

Zeruko Aita, zure biar naiz,
eskatzen dizut graziya,
fede santura biurtu dedi
dudan daguen guziya;
oponiyua bire askotan
zabaltzen dago asiya,
etsai gaiztuen atzaparretan
tentaziyuak josiya.

Nere burua santu egin ta
ez naiz asiko ezertan,
guziyak gera pekatariyak,
ezta dudarik orretan;
asko desioz engaatzen da,
bestiak berriz obretan;
fede gaiztoko mandamentuak
animarentzat sobretan.

Aita Santua Jaungoikuaren
urrengo agintariya,
mandamentuak nola guardatu
erakusteko jarriya;
muundu guziyan predikatzen du,
au da fedeko egiya,
aren kontrako pekatariya
dago lastimagarriya.

Nola biar dan dakigula're,
kontra gabiltza erdiyak,
aditu ezi litezkeenak
mingaaren pikardiyak;
mundo ontako interes eta
egun engaagarriyak
konsideratzen jarrita negar
egi lezake arriyak.

Etsai gaiztuen tentaziyuak
ezpaninduke josiko,
pekatuaren lasatasunak
nuke adieraziko;
gorputzak diyo biziyo txarrak
ez dituela utziko,
gero anima kondenatua
eternidade guziko.

Jaungoikoaren kontra gabiltza
gerentzat zori gaitzian,
fede au ezi sarturik nabill
jendiaren biotzian;
Barrabas bere Satanasekin
presente eriotzian,
egun bi emen gustora pasa,
infernurako iltzian.

Gorputza il da anima bizi,
arentzat mantxa gaiztuak,
orra munduko Indiyak eta
interesaren gustuak;
zenbat dirade komeni eztan
moduan aberastuak?
eternidade guziyan gero
tormentu kruel estuak.

Zer izango da pena geiago
anima baten galera?
enterratzen du kalabozora
etsai gaiztuen aldera;
denbora juan ta ezta biguntzen
Jaungoikuaren kolera,
sententzi ori jakia dago
deskuidatutzen bagera.

Utzi munduko arinkeri ta
bire gaiztoko pausuak,
nola diraden esaten digu
Jaungoiko amorosuak,
gorputzagandik apartatzeko
pekaturako lazuak,
betiko pena izan eztezan
gero anima gaisuak.

Jolas oiekin biotz gogorrik
ez baldin bada mugitzen,
iruritzen zat salbatutzeko
bire gaiztoan gabiltzen;
damutasun bat artu dezagun
asi gaitezen umiltzen;
guregatikan lastimagarri
Jesus gurutzian il zen.

Tunika zuri penagarri bat
jantzi ziyoten soian,
azotaturik burlatu zuten
berak nai zuten aian;
iltzeko jarri ama negarrez
gurutziaren oian;
ainbeste pena sufritu zuten
Galbarioko gaian.

Guregatikan pasatu zuen
eriotzako ordua,
iltzez josi ta gero arantzez
egi zioten korua;
au da zeruko eta lurreko
gauza guziyen burua,
zure legia burlatutzeko
zeek biar du gogua?

Ai, nere Jesus redentoria,
maisu bat obeditua,
etsai gaiztuen eskuetara
iltzeko errenditua;
gure anima izan derilla
tribunalera deitua,
damu det, Jauna, biotz guztitik
bedori ofenditua.

Pekatariyak izan bagera
geren animen kaltian,
damutasun bat artu dezagun
munduan geran artian;
Aita San Pedrok sartu gaitzala
zeruetako atian
Jesus onaren konpaiyara
aingeruakin batian.

Gero gloria gozatutzeko
sartu gaitezen zeruan,
beste gauzarik ez desiatu
biotzian ta goguan;
amasei bertso nere graziya
jakin dezaten munduan,
eskola gabe jarriyak dira
entenditzeko moduan.

1866

__________

BERTSO BERRIAK
SENPELARREK JARRIAK

		Tonkineko obispo jaunaren bizitza, Balentin Berriotxoa, 
		Zenturian martirizatua, 1861'garren urtian, 
		Santu Guzien Egunean, Elorrioko naturala.

Milla zortzireun irurogei ta
au zazpigarren urtia,
Kristo zerutik jetxi zanetik
onerao bitartia;
iru obispok pasatu duten
martiriyuaren fuertia!
penagarriya izan da oien
munduko errematia.

Baten bizitza kanta dezadan
au da bigarren bertsoa,
Elorrioko naturala da
Balentin Berriotxoa;
aita ta ama Bizkaian daude,
semia an il da gaizoa,
salbajietan kunplitu zaio
eriotzako plazoa.

Amairu urtetik amabostera
estudiyo bat ikasi
gero aitaren ofizioa
erakusten zuten asi;
gogoa zeukan apaiz eginda
naiago zuela bizi,
tormentu gutxi mundu onetan
eztu beregan ekusi.

Berrogei urte orain zituen
gertatu balitz bizirik,
ogei ta zazpi lendabiziko
estudiatzen asirik;
seminario batera joan zan
karpintero ikasirik;
negarrez nabil aren pausoak
ezin adierazirik.

Seminario eder batian
Logroon apaiz egia,
beste guziak baan lenago
ikasirik esamia,
buru abilla izanik eta
fede santurako fia;
negarrez urtu laitake artaz
akordatuko bagia.

Ogei eta lau urte zituen,
etzeukan memori illa,
kolejiyoko maisuak bezi
estudiante abilla;
obispo jaunak ezaguturik
justua eta umilla,
agindu zuen meza emanta
erretiratu zerilla.

Goizeko labak jotzian meza
eman ta konfesiyora,
barau egiez obra onetan
pasatzen zuen denbora;
pobrerik ioiz etortzen bazan
eskian atal ondora,
bere ogia ari emanta
deboziyua gogora.

Logroon meza eman zuen ta
Elorriora etorri,
predikatzen da konfesiyuan
bere erriyan zan jarri;
Azpeitiyako San Inaziyon
bisita egin du sarri;
azkenerako arren pausoak
ziraden lastimagarri.

Suertatu da gure Balentin
San Inaziyon sartzia,
pensatu zuen ango Padria
adbertentzian jartzia
nola nai zuen Santo Domingoko
zeukan jantziya artzia,
ia fabore egingo ziyon
al bazuen ekartzia.

Ango Padriak maite izanik
ipii zuen kontuan,
agindu ziyon sartu zerilla
Okaako komentuan;
bire guziyan eskian joan zan,
gaubak askotan kanpuan, 
bere korputza azotatuaz
allegatzen zan lekuan.

Allegatu zan Okaara ta
eman zioten jantziya,
berak nai zuen korputzarentzat
alako penitentziya;
munduko gauza guztiyak beti
alde batera utziya,
neke trabaju naigabietan
artu du pazientziya.

Gure Balentin Berriotxoak
egin zituen pausoak,
konsideratzen jarri ezkero
dirade lastimosoak;
beti negarrez Jesusengana
zabaldurikan besoak,
aren biotza konsolatzen du
zeruko usai gozoak.

Pasiatzera etzan joaten
komentuko lagunakin,
etxian zeukan tertulia ona
errosario birekin;
bere korputza martirizatzen
azote diziplinakin,
oraziyoak baliyo badu
zeruan dago Balentin.

Bakardadian onerao zan
Balentien istoriya,
Okaatikan Manila ziran
zortzi ministro abiya,
barkuan ere sufritu dute
makia bat komeriya;
biotza penaz urtu laitake
ez baldin bada arriya.

Okaatikan Manilarao
barkuan bost illabete,
jakia dago izango zala
asko leguaz aparte;
zortzi ministro oien artian
au zan sobresaliente,
gure Balentin ango maisuak
obispo nonbratu dute.

Ango Padriak agindu ziyon
esku-bidia artzeko,
predikatutzen asi zerilla
kristandadian jartzeko,
konfesiyo ta barau-egunak
animaz akordatzeko,
pekatuaren mantxa Judasen
kalabozuan sartzeko.

Artua jan ta ura erari
arri gaian lo egin,
beti Jesusi erregututzen
gutaz akordatu dedin;
kristandadia nai zuenari
konfesiyoak eragin,
jakia dago salbajiakin
etzeguala atsegin.

Erreinu artan gobernadore
salbajien nagusiya,
Jaungoikoaren bildur gabia
estranjeriyan aziya;
relijiyoko fede santuan
jarri nai duen guziya,
agindu zuen plazan kentzeko
ezpatarekin biziya.

Garagarraren lendabiziko
goizian ziraden asi,
arratserako bost milletatik
etzan granorikan bizi;
fede santuko kristabak iltzen
zituenian ekusi,
Balentin bere lagunetara
abiatu zan igesi.

Pedro Almato eta bestia
Jeronimo Hermosilla,
gero Balentin Berriotxoa
saltatu zan oben billa;
iru obispo juntatu ziran,
zeukaten biotz umilla,
aien bizitza laster izan da
martirizatuta illa.

Arrapatuta kate gogorrez
lotuak zeuden elkarri,
iltzeko eman sententziya ta
kartzela banetan jarri;
soldadu-tropa baten erdiyan
gero plazara ekarri,
ezpatarekin lepuak moztu
dizkate lastimagarri.

Orretarako eskatu zuten
ordu beteko lekua,
Jaungoikoari egin artian
beren ofrezimentua;
gobernadore batek eman du
pena kastidarekua,
ior oietaz damutzen bada
bertan kentzeko lepua.

Iru obispo oien korputzak
ogei eta lau orduan
iduki eta enterratuak
urrikaltzeko moduan;
Orientalko probintziyan da
Jeudat deitzen dan lekuan;
erregutzen det aien animak
gerta ditezen zeruan.

Orra ogei ta lau bertso berriyak
ejenplo eder batian,
oroipengarri kanta ditzaten
pekatarien artian;
ai, gure Jesus, eskatzen dizut
grazi au errematian:
komeni da ta sartu gaitzazu
zeruetako atian.

1867

__________

BERTSO BERRIAK
SENPELARREK JARRIAK

Komeni diran bertso berriyak
esplikatu al banitza,
aditutzia desio duen
bati eman diyot itza;
bailiak eta sou ederrak
engaatuta gabiltza,
animarentzat kaltian dator
gure munduko bizitza.

Abenduaren lendabiziko
goizeko zazpiyetan zen,
tenplo santuan egondua naiz
sermoi eder bat aditzen;
Jesusen llaga preziosuak
astera nua berritzen,
Zeruko Aita, lagun zaidazu
entendimentua argitzen.

Pekatariyak artu dezagun
dolori au biotzian:
gugatik zenbat sufritu zuen
Jesusek eriotzian;
firme gabiltzan faltatu gabe
fede santuko itzian,
gero anima izan eztedin
infernurako iltzian.

Nere kristabak, birian dator
azken juizioko eguna,
jakia dago begiyen bistan
ikusi biar deguna:
Josefetako zelai santuan
tronpetak sou illuna,
galduak pena eramango du,
justuarentzat fortuna.

Munduko gauzen errematia
dakar azken juiziyuak:
auts biurtuta utziko ditu
erri ta palaziyuak,
mendiyak lertu alkarren kontra,
erreino eta naziyuak...
sententzi ori botako digu
Jesusen bendiziyuak.

Itxasuak su, eguzkiya illun,
illargiya odolak artu,
lurrak ikara eta gaera
erriyo danak agortu,
munduko gauza baliyosuak
erre ta ikatz biurtu,
pekatariyak umill gaitezen
bada zerekin beldurtu.

Eriotzaren larritasuna,
suspiriyuak barrendik,
nai eztegula bertan il biar
anparo gabe iundik;
Josefetako zelai santura
bilduko gera emendik,
ezta zeruan sartuko Jesus
desanparatzen duenik.

Jesus zerutik Josefetara
aingeruakin batian,
pekatariyen artzai umilla
badator oroi tartian;
zelai santura bilduko gera
bire guztiyak betian,
gure orduko larritasuna
sententziya eman artian!

Alkarren bistan emango digu
sententziya bat zorrotza,
gure faltak an agertu biar,
gaiztuarentzat zer lotsa!
Pekatariyak altxa dezagun
Jesusengana biotza,
konsideratu nola gugatik
pasa zuen eriotza.

Josefetako zelai santuan
askok degu ekusiko
Jesus nola dan sententziya bat
guri ematen asiko;
gaiztua dana infernurako,
onik eztu mereziko,
justuarentzat zeruko silla
eternidade guziko.

Aita Santu ta errege oiek,
obispo ta apaiz guziyak,
pobre aberats dianak berdi,
maisu orren justiziyak; 
diruak eztu an baliyoko,
ori gauden ikasiyak,
zei beria emango digu
Jaungoikuaren graziyak.

Anima galdu baten tormentu
eta naigabe aundiyak
zer diran ezi konsideratu
gizonaren memoriyak;
eternidade guztiko pena
etsaien mende jarriyak,
orra munduko gustuak eta
egun engaagarriyak!

Guztiyak gera pekatariyak
desioz edo obretan,
tentaziyuak guretzat dira,
ezta dudarik orretan;
gorputz argala erortzen bada
bere biziyo txarretan,
gero anima entregatzen du
etsaien atzaparretan.

Bi bire dira ezker da eskui,
komeni da ikastia,
aukeran gaude, bata zerura,
infernurako bestia;
gure anima Jaungoikoari
ainbesterao kostia,
ia zer pena izango duen
Luziferrentzat uztia!

Infernua da kalabozo bat
mortal ikaragarriya,
sartutzen danak ikusiko du
tormentu oien berriya;
Luzifer dago ango errege
ezpatarekin jarriya,
orren mendian egon biarrak
animak daukan larriya!

Zeruak dauzka amabi ate,
aingeru bana guardiyan,
urrez egina murallak eta
alaja fiak erdiyan;
gloriyak daukan edertasuna
musikaren alegriyan,
premiyu ori alkanzatzera
gabiltzan fede garbiyan!

Aita Santua Erroman dago,
izena Pio deritza,
aren kontrako enemiguak
inguratuak dabiltza;
Jaungoikoaren birtutia da
beti errenditzen gaitza,
kristau fielak, kunpli dezagun
ebanjeliyoko itza.

Bertso berriyen errematia
zer datorkigun jakia,
orra nik esan nola diraden
gustuak eta samia;
zeru eder au alkanzatzeko
enpeatu alegia,
zu bitarteko ezkatzen zaitut,
aingeruen Erregia.

1867

__________

BERTSO BERRIAK

Milla zortzireun eta
irurogei ta zortziyan
asunto bat asi da
gure probintziyan;
gerra kalte degunak,
nere iritziyan,
euskal erriyak gauden
lengo dezentziyan.

Orai urte berriyan
sartuak gerade,
baan lengo zarrian
asiyak dirade;
lege onetan gauden
ganbiyatu gabe,
ior egin eztedin
euskaldunen jabe.

Araba ta Bizkaiak
legezko indarrak,
Gipuzkoan ez gaude
laguntzalle txarrak;
ona iru probentzi
kantabriatarrak,
sostenitu ditzagun
lengo fuero zarrak.

Guk pakia nai degu
ez gerrarik emen,
zarrak eman ziguten
giyamentuan len;
mudantzak asi dira
egun gutxi barren,
anparatu gaitzala
Jaungoikuak arren!

Nere kristau fielak,
legi au guardatu,
mudantza berririk ez
memoriyan artu;
zer egin bear degun
orra enkargatu,
bizirik ez gaitezen
infernuan sartu.

Orra klaruan esan
nere ditamena,
umiltzia nai nuke
gaizki dabillena;
gerrak askorentzat du
ondorian pena,
pakian konpontzia
gauzarik onena.

Liberalak diyote
egoteko umill,
lengo lege zarrikan
eztutela nai ill;
gu tontuak bagia
oiek beti abill,
oraindik asuntua
fandanguan dabill.

Erregia emendik
bialdu ta sarri
asunto bati digute
askorentzat jarri;
zertarako dabiltzan
kausari igarri,
begiratu nola dan
asiera orri.

Notiziya gaiztuak
dirade azaldu,
kristau fielak ori
egin bear al du?
lengo legerikan nai
ezpazuten galdu,
jesuitak zertako
kanpora bialdu?

Legiaren kontrako
makia bat etsai
azi txarrak banatzen
kanpuetan lasai;
sazerdoterik iork
eztu ikusi nai,
pikardiyan dabiltzan
majaderuak bai.

Debaldekua dala
aur bataiatzia,
gaera iltzen dana
enterratutzia;
ezpazaie tokatzen
jornalik artzia,
alferrik da orduan
estudiatzia.

Barbero, mediku ta
letraduai galde
ia ote dabiltzan
jornalikan gabe;
lanian trabajatzen,
gorputza debalde,
ior ezta alferrik
enpeatu zale.

Jornala irabazten
daukan enpleuan,
apaizak ere ala
dirade munduan;
zei beria kendu
biar dan moduan,
oientzat zer esanik
eztago orduan.

Nastuta gabiltzanak
alkargana bildu,
Jaunaren justiziyan
obe da umildu;
gerrari laga eta
pakiari eldu,
inozente gaudenak
ez gaitezen galdu.

Alkar ezin ikusi,
au mundu argala!
uste degu betiko
jaiuak gerala;
alferrik da artzia
indarraren gala,
aingeru guardakuak
anpara gaitzala.

Kortian jarri berri
gizon bat umilla,
berari entregatu
ezpata ta silla,
etsaiaren indarra
utzi dezan illa;
ori deseatzen det
ala izan dedilla.

1869

__________

IYA GURIAK EGIN DU

Iya guriak egindu,
badegu zeek agindu;
ez oraindik umildu,
alkarrengana bildu;
gerra nai duben guziya,
berari kendu biziya!

Okasiyua prestatzen,
lotan daudenak esnatzen;
etzait neri gustatzen
maliziyan jostatzen
iorekin ibilltzia;
ark merezi du illtzia!

Gerraren billa gau t'egun
etsaiak arturik lagun;
arrazoi ote degun
edo zer datorkigun
asitzerako pentsatu
fusillak nola dantzatu!

Ez naiz ni gerraren zale,
baizik pakearen alde;
zeek nai duen galde,
berari tira dale,
bala bat sartu buruan,
aspertuko da orduan!

Umildadean alkarri
errespetua ekarri;
lege eder bat jarri
bizi gaitezen garbi;
ori deseo nuke nik,
ixuri gabe odolik!

Gaitzak gerade umiltzen
eta pakean unitzen;
ez da errez ibilltzen
anaiak alkar illtzen,
zer dan entenditu gabe;
ortan galduko gerade!

Gu gera iru probintzi,
lengo legerik ez utzi;
oieri firme eutsi,
naiz anka bana autsi; 
jaioko dira berriyak,
gu gera euskal erriyak!

Alabes eta bizkaino,
gu gera gipuzkoano;
aitak ill ziran bao
semeak oraindao
legea degu guardatu;
letra zarrik ez ukatu!

