Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian

Ziztu bizian

Berrien atala duzu honakoa. Unibertsitatea, hezkuntza, ingurumari horretan pil-pilean dauden albisteen txokoa.

Nafarroako Unibertsitateko ikasleek Antena3 kateko etorkizuneko albistegietarako ideiak landuko dituzte

2011/04/11 - Unibertsitatea.net

Maiatzean ekingo diote Komunikazio Fakultateko ikasleek lanari eta ekimenaren helburua da albistegietarako ideia eta metodo berriak diseinatzea.

Gehiago irakurri

Izozkien zotzekin egindako zubi-maketa lehiaketa UPV/EHUko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan

2011/04/12 - Unibertsitatea.net

Daniel Lopez irabazleak 6.000 zotz inguru erabili ditu zubi-maketa egiteko eta 250 ordutako lana eskatu dio. Aurreko edizioetako markak hautsi ditu bere ingeniaritza lanak 702 kilotako zama jasan duelako.

Gehiago irakurri

Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileek beraien lanak erakusteko ate irekien saioa egingo dute

2011/04/13 - Unibertsitatea.net

Ikertzaileek beraien lanak eta proiektuak erakusteko ate irekien eguna da eta 314 bat bilduko dira.

Gehiago irakurri

Maiatzaren 11n jakingo da nor den UPNA/NUPeko errektore berria

2011/04/14 - Unibertsitatea.net

Hautagaiak gaur egungo errektorea den Julio Lafuente (Aljebra Saileko Katedraduna) eta Rafael Lara (Merkataritza-Zuzenbideko Saileko Katedraduna) dira.

Gehiago irakurri

I. Unibertsitate arteko Eztabaida Txapelketa antolatu dute AHTaren inguruan

2011/04/15 - Unibertsitatea.net

Deustuko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko eta UPV/EHUko ikasle taldeei zera galdetuko zaie: "Soluzio egokia izan al da AHTa EAEko garraio arazoentzat?".

Gehiago irakurri

Sarako Idazleen Biltzarraren 28. edizioa apirilaren 25ean ospatuko da

2011/04/19 - Unibertsitatea.net

Euskal Herriko 150 idazletik gora bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da.

Gehiago irakurri

Gailu mugikorren teknologia ardatz hartuta Open Space-a antolatu dute Deustuko Unibertsitatean

2011/04/20 - Unibertsitatea.net

Maiatzaren 7an ospatuko da Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatean goizeko 09.00-19.00ra. Twitter bidez jarraitzeko aukera egongo da : @agileNorte

Gehiago irakurri

Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zimenaren 35. edizioa gaur hasiko da

2011/04/26 - Unibertsitatea.net

Nazioarteko 23 lan aurkeztuko dira zikloan, beraien artean "The cove" lan amerikarra eta "Oceános" frantziarra.

Gehiago irakurri

Zeinu hizkuntza musikan

2011/04/27 - Unibertsitatea.net

Ainhoa Moiua ezaguna egin da Zea Mays-en azken bideoan. MUtelebistan elkarrizketa egin diote eta bideoaren nondik norakoak kontatu ditu.

Gehiago irakurri

"Matematika eguneroko bizimoduan" hitzaldi-zikloa

2011/04/28 - Unibertsitatea.net

Hitzaldi-zikloaren 8. edizioa da eta Bilboko Bidebarrieta Kaleko Liburutegian ospatuko da maiatzean.

Gehiago irakurri

Nafarroako Unibertsitateko Komunikazioko ikasleek praktikak euskara hutsean egiteko aukera izango dute

2011/05/03 - Unibertsitatea.net

Euskarabideak eta Nafarroako Unibertsitateak Komunikazio Fakultateko ikasleak euskaraz formatzeko hitzarmena sinatu dute.

Gehiago irakurri

Mañariako kobazulo batean k.a. 28.000-18.000 urte arteko grabatuak aurkitu dituzte

2011/05/04 - Unibertsitatea.net

Aurkitutako motibo grafikoak Santimamiñeko kobetakoak baino lehenagokoak dira eta besteak beste ikusi daitezke zenbait zaldi, esku bat eta horizontalean egindako marra pareak.

Gehiago irakurri

UPV/EHUko Medikuntzako ikasleek praktika duinak eskatzen dituzte

2011/05/05 - Unibertsitatea.net

Ikasleek salatu dute karreratik formazio teoriko oso onarekin irten daitezkeela baina auskultatzen, tentsioa hartzen, historia klinikoak idazten... jakin gabe.

Gehiago irakurri

Azterketetarako azken orduan ikastea eraginkorragoa omen da zientzialari batzuen ikerketaren arabera

2011/05/06 - Unibertsitatea.net

Estresaren hormonek neuronen barruan geneak aldatu egiten omen dituzte eta honek ikasteko gaitasuna handitzen omen du.

Gehiago irakurri

Huhezinemaren 4. edizioan Nacho Vigalondo egongo da

2011/05/09 - Unibertsitatea.net

Dokumentalen eta film laburren Huhezinema jaialdia Huheziko Ikus-entzunezko 4. mailako ikasle talde batek antolatzen du. Aurten maiatzaren 11an eta 12an ospatuko da.

Gehiago irakurri

UPNA/NUPeko gradu berrietako ikasleen %20ak irakasgaien bat euskaraz ikasten du

2011/05/10 - Unibertsitatea.net

UPNA/NUPek unibertsitateak euskararekin duen harremana erakusten dituen datu batzuk argitaratu ditu. Unibertsitatearen asmoa omen da ikasleen behar soziolinguistikoetara urtero-urtero urreratzea.

Gehiago irakurri

Kazetaritzako ikasle frantziarrak eta euskaldunak Bilboren kultur izaera jorratzen ari dira asteon

2011/05/11 - Unibertsitatea.net

Hezkuntza praktikoan, sorkuntzan eta talde lanean oinarritutako ekimen honen 2. edizioa da aurtengoa. Iaz, Berlinen bildu ziren ikasleak.

Gehiago irakurri

Fiteron erditzerako orduan hil zen XV. mendeko emakume baten hezurrak aurkitu dituzte

Fiteron erditzerako orduan hil zen XV. mendeko emakume baten hezurrak aurkitu dituzte

2011/05/13 - Unibertsitatea.net

Hezurrek argi erakusten dute umea zeharka zetorrela eta horrek erditzea bideraezina egin zuela.

Gehiago irakurri

UPV/EHUk Unibertsitateko Albaitaritza Ospitalea izango du

2011/05/17 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUren asmoa da Ospitalea eraiki ostean Albaitaritza ikasketak Gasteizen eskaintzea.

Gehiago irakurri

Mondragon Unibertsitateko Arrautza Jaurtiketa Lehiaketa ospatu da

2011/05/18 - Unibertsitatea.net

Aurtengo edizioan Goi Eskola Politeknikoko 120 ikasle eta langile inguruk parte hartu dute. Alegia, 3/5 kide arteko 30 taldek.

Gehiago irakurri

Zaintza partekatuaz arituko dira Dibortzioari eta Banaketari Buruzko I. Nazioarteko Kongresuan

2011/05/19 - Unibertsitatea.net

Gaia ikuspuntu anitzetatik lantzea da asmoa: juridikoa, psikologikoa, bitartekaritzarena... Honez gain, gaiaren gaineko Portugaleko eta Frantziako esperientziak ezagutzeko aukera ere egongo da.

Gehiago irakurri

Arrautzek ez dute arazo kardiobaskularrik eragiten

2011/05/20 - Unibertsitatea.net

Azterketarako 14.185 boluntario osasuntsuren dieta, bizi estiloa eta urteotako gaixotasunak ikertu ditu Nafarroako Unibertsitateko ikerlari talde batek.

Gehiago irakurri

Wikipediak "Gizon-emakume Guztien Ondare Digitala" izendapena lortu nahi du

2011/05/25 - Unibertsitatea.net

Hautagaitza babesteko eskatu diete Internautei eta aldeko sinadurak jasotzeko gunea prestatu dute. Oraingoz 2.400 inguru jaso dituzte.

Gehiago irakurri

Irailaren 12a arte!

2011/07/15 - Unibertsitatea.net

Gehiago irakurri

Nafarroako konkista berrikusten jardunaldia Iruñean

2011/09/12 - Unibertsitatea.net

UEUK eta Geronimo de Ustariz Institutuak urriaren 8an Iruñean antolatu duten jardunaldian Nafarroako konkista militarra, konkista burutzeko Gaztelak erabilitako argudio juridikoak, arkeologia edo konkistaren inguruko historiografia jorratuko dira besteak beste.

Gehiago irakurri

Juan San Martin bekan izena emateko epea ireki da

2011/09/13 - Unibertsitatea.net

Aurtengo deialdiak Mendizaletasuna izango du ikerketa-gai eta irabazleak 9.000€ko saria eskuratuko du.

Gehiago irakurri

UPV/EHUren Irakasleen Unibertsitate Eskola berriak Leioako campusean ireki ditu ateak

UPV/EHUren Irakasleen Unibertsitate Eskola berriak Leioako campusean ireki ditu ateak

2011/09/14 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUren Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Leioako eraikin berrira aldatu dute. Proiektuak 24 milioi euroko kostua izan du.

Gehiago irakurri

Martera astronautak 2030ean iritsiko direla aurreikusten du NASAk

2011/09/15 - Unibertsitatea.net

Proiektuaren kostu ekonomikoei aurre eginez gero tripulazioarekin bidaiatuko du Martera NASAk diseinatutako koheteak 2030ean.

Gehiago irakurri

Deustuko Unibertsitateak eta Lantegi Batuak Fundazioak pertsona urrituentzako I. beka deitu dute

2011/09/19 - Unibertsitatea.net

Bekak, 6 hilabeteko praktikaldi ordaindua eskainiko die ikasleei Lantegi Batuak-ek Bizkaian dituen 20 zentroetako batean.

Gehiago irakurri

Bi eguzkidun planeta aurkitu du NASAk

2011/09/20 - Unibertsitatea.net

Kepler-16b izendatu dute eta haren masa eta tamaina kontuan hartuta Saturnoren antza du eta Lurretik 200 argi-urtetara dago.

Gehiago irakurri

Interneteko protokolo berrira pasatzeko prestakuntza jardunaldia egingo da UPNA/NUPen

2011/09/22 - Unibertsitatea.net

IPv6 Interneteko protokolo berriari buruzko jardunaldia irailaren 30ean antolatu du Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak UPNA/NUPen.

Gehiago irakurri

Gaur arratsaldean kontrolik gabeko satelite bat lurrera eroriko da

2011/09/23 - Unibertsitatea.net

6 tonako sateliteak pertsonaren bati kalteak eragiteko aukerak oso txikiak direla adierazi dute eta ziurrena dela ozeanoan erortzea.

Gehiago irakurri

Bilbok UPV/EHUko ikasleentzako etxebizitza konpartituak eskainiko ditu 40€ren truke

2011/09/27 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUren graduondokoetan matrikulatutako eta 35 urtetik beherako gazteei zuzendutako programa da eta aurten 26 ikasle izango dira onuradunak.

Gehiago irakurri

Gaur "Vómito" euskal punk taldeak joko du Ibaetako campusean

2011/09/29 - Unibertsitatea.net

Punk eta Hardcore estiloko 6 kontzertu antolatu dira gaur hasi eta abenduaren 1a arte Ibaetan, ostegun arratsaldetan.

Gehiago irakurri

Kimika sailaren esperimentuaren bideoa sarean: Biodiesela olio frijituarekin egiten

2011/09/30 - Unibertsitatea.net

UEUren Udako Ikastaroetako Kimika ikastaroan egindako esperimentua sarera igo dute. Baita ikastaroari loturiko materiala.

Gehiago irakurri

Bideo-jokoen campusa ireki dute Zierbenan

2011/10/03 - Unibertsitatea.net

Izaera honetako Europako lehenengo zentroa da Zierbenan sortu berri dutena. 4 urteko ikasketak izango dira eta ingeles hutsean emango dira.

Gehiago irakurri

"Aula", hiperaktibitatea diagnostikatzeko test berria

2011/10/04 - Unibertsitatea.net

Funtzionamendua bideo-jokoen antzerakoa da eta honek froga erakargarria egiten omen du ume eta gazteentzat. Oraingoz 6-16 urte bitarteko 1.500 gazterekin frogatu dute.

Gehiago irakurri

Sormenaren eta hezkuntzaren arloko nazioarteko adituak bilduko dira Bilbon

2011/10/05 - Unibertsitatea.net

Hizlari nagusia Yrjö Engeström izango da, besteak beste Helduen Hezkuntzako Irakaslea eta Helsinki-ko Unibertsitateko "Center for Activity Theory and Developmental Work Research" guneko zuzendaria.

Gehiago irakurri

Kalifornian omen dago munduko unibertsitaterik onena

2011/10/06 - Unibertsitatea.net

Azterketa "Times Higher Education" aldizkari britainiar ospetsuak egin du eta munduko 400 unibertsitate onenen artean ez dago Euskal Herrikorik.

Gehiago irakurri

UEUk unibertsitateko euskarazko ikasmaterialak sustatzeko poltsen deialdia egin du

2011/10/07 - Unibertsitatea.net

Aurtengoa UEUk egiten duen 10. deialdia da. Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez urte batekoa izango da eta diru-zenbatekoa 3.000 eurokoa. Dokumentazioa, urriaren 15etik azaroaren 15era bitartean aurkeztu behar da.

Gehiago irakurri

Matxin eta Wikipedia hobetzera etorriko zara?

2011/10/10 - Unibertsitatea.net

IXA Taldeak eta Euskal Wikipediak boluntarioak lortzeko deialdia egin dute Wikipedian itzulpen automatikoaren bidez informatikari buruzko hainbat artikulu gehitzeko.

Gehiago irakurri

Mugikortasun mugatua dutenentzat erreserbatutako aparkalekuak aurkitzeko Interneteko aplikazio bat diseinatu dute

2011/10/11 - Unibertsitatea.net

Aplikazioaren helburu nagusia da mugikortasun mugatua dutenei hiriguneetan autoz egin behar dituzten joan-etorrietarako aparkalekua hautatzeko erraztasunak ematea.

Gehiago irakurri

Euskarazko doktorego-tesiak sarean

2011/10/13 - Unibertsitatea.net

UEU euskarazko tesiak biltzen eta digitalizatzen ari da Tesiker egitasmoaren bitartez, lan hori "Euskarazko doktorego-tesiak" webgunean kaleratu da.

Gehiago irakurri

UPV/EHUk bikoiztutako titulazioak kendu egingo ditu

2011/10/14 - Unibertsitatea.net

Matrikula kopuru gehien duten zentroetan mantenduko dira titulazioak eta gainerakoetan ezabatu.

Gehiago irakurri

Berotze globalak arrainen tamaina %22 batean txikiagotzea ekarri du

2011/10/18 - Unibertsitatea.net

Ikerketaren arabera berotze gradu bakoitzeko landare eta espezie batzuen tamaina txikiagotu egin da: landareen kimuak eta fruituak %3-17 bitartean, itsas-ornogabeen gorputza %0,5-4 tartean eta arrainena %6-22 bitartean. Hartz zuriek ere beraien tamainaren %11 galdu omen dute.

Gehiago irakurri

Abian dira 2011ko CAF-Elhuyar Sariak

2011/10/20 - Unibertsitatea.net

CAF enpresak eta Elhuyarrek eraginda sortu ziren 1994an CAF-Elhuyar Sariak eta erreferente bat bilakatu dira zientzialari eta kazetari zientifiko euskaldunentzat.

Gehiago irakurri

Nutrivideo lehiaketaren 4. edizioa antolatu du Nafarroako UNibertsitateak

2011/10/21 - Unibertsitatea.net

Lehiaketaren helburua da 13 eta 18 urte bitarteko gazteen artean elikadura osasungarriaren garrantzia sustatzea.

Gehiago irakurri

Euskaltzaindiaren Euskararen Ikergunea ostiralean inauguratuko dute

2011/10/26 - Unibertsitatea.net

Donostiako Euskararen Ikergunean batuko dira Euskaltzaindiak Gipuzkoan dituen zerbitzu, egitasmo eta lantaldeak. Alegia, ordezkaritza ez ezik, Jagonet Zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten duten taldeak.

Gehiago irakurri

UPNA/NUPek unibertsitateko komunitatearen ekoizpen zientifikoa zabaltzeko biltegi digitala sortu du

2011/10/27 - Unibertsitatea.net

Academica-e biltegiaren helburua da unibertsitateko komunitatearen ekoizpen zientifikoa eta akademikoa biltzea, antolatzea, begiratzea eta zabaltzea.

Gehiago irakurri

Errektoreordeak Leioako campuseko aparkalekuen %30 UPV/EHUko langileentzat gordetzea salatu du Ikasleen Kontseiluak

2011/10/28 - Unibertsitatea.net

Ikasle Kontseiluaren iritziz ez da koherentea errektoreak autobusa ikasleei erabiltzeko eskatzea eta langileen artean garraio pribatua sustatzea.

Gehiago irakurri