Informatikaren Ingeniaritzako Gradua

Informatika gaur egun eskaririk handienetakoa duen lanbideetako bat da eta oso etorkizun oparoa du. Hori dela eta, lanbide horretarako profesionalak prestatzea du xede titulazio horrek. Ikasketa-planaren helburua ikasleak honako eduki hauek bereganatzea da: programazioa, ordenagailuen ingeniaritza, softwarearen ingeniaritza, informazio-sistemak, sistema adimendunak, sistema eragileak, sistema txertatuak, sistema banatuak eta sareak. Prestakuntza horri esker, ikasleak hainbat lan-ingurunetara egokitzeko gauza izango dira.

Ikasketa: Gradua

Ezaugarriak: Presentziala

Kredituak: 240 ECTS (4 urte)

Espezialitateak: Softwarearen ingeniaritza, Konputazioa, Informazioaren teknologiak

Unibertsitatea: Universidad Pública de Navarra/Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Unibertsitate-mota: Publikoa

Fakultatea: Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa

Herria: 31006 Iruñea

Lurraldea: Nafarroa

Informazio gehiago

Jakintza-alorra:
Zientzia teknikoak

Informazio gehiago:

Titulazio honetan sartzeko honakoak bete behar dira:

  • Ikaslegaiak batxilergoko 2. maila Zientzia eta Teknologia  modalitatean edo Osasun eta Natur Zientzien modalitatean egina izatea gomendatzen da, edo/eta Lanbide Heziketako Goi Mailako zikloa Informatika eta Komunikazioak lanbide arloan egina izatea.
  • Matematika ezagutzetan oinarri ona izatea
  • Hautaprobak gaindituta izatea

 

Gutxieneko nota: 2011/2012 ikasturtean 5,288

Argibide gehiago:

bisitari