Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren helburu nagusia da hemengo nahiz kanpoko enpresa-erakunde publiko zein pribatuetako zuzendaritza karguetan egoteko eta gestio-, aholkularitza- eta ebaluazio-lanak egiteko gaitasuna izango duten profesionalak prestatzea. Graduatuak prestakuntza osoa eta erabilera askokoa izango du; hala, bere enpresa sortzeko ahalmena eta erakunde bateko edozein eginkizun-arlotan, besteak beste, produkzio, giza baliabide, finantziazio, administrazio, merkaturatze eta kontabilitatearen arloan, besteren kontura lanean aritzeko gaitasuna izango du. Graduatuak jakingo du enpresaren helburu nagusiekin bat etorriko den eginkizun-arlo horien guztien ohiko garapena nola antolatu; halaber, jakingo du aukerak identifikatu eta horiei aurrea hartzen, baliabideak esleitzen, informazioa antolatu eta interpretatzen, langileak hautatu eta motibatzen, egoera zalantzagarrietan erabakiak hartzen, ezarritako helburuak lortzen eta emaitzak ebaluatzen.

Ikasketa: Gradua

Ezaugarriak: Presentziala

Kredituak: 240 ECTS (4 urte)

Unibertsitatea: Universidad Pública de Navarra/Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Unibertsitate-mota: Publikoa

Fakultatea: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea

Herria: 31006 Iruñea

Lurraldea: Nafarroa

Informazio gehiago

Informazio gehiago:

Titulazio honetan sartzeko honakoak behar dira:

  • Batxilergoa edo atzerriko Batxilergo baliokidea egin eta Hautaprobak gainditu dituzten ikasleak (Unibertsitatean Sartzeko Proba). PREU, Heldutasun Probak edota 1953. urtea baino lehenagoko ikasketa plan bateko batxilergoa gainditu duten ikasleak.
  • Lanbide Heziketako Goi Mailako Prestakuntza Ziklo bat, III. mailako lanbide modulu esperiementalak, edo bigarren graduko lanbide heziketako ikaskuntzak gainditu dituzten ikasleak.
  • 25 urtez gorakoentzako Unibertsitatean Sartzeko Proba gainditu duten ikasleak.
  • 45 urtez gorakoentzako Unibertsitatean Sartzeko Proba gainditu duten ikasleak.
  • Unibertsitateko titulazioa duten ikasleak.
  • 40 urtez gorakoentzako sarbidearen baldintzak betetzea (titulazio akademikorik ez izatea eta lanbide-esperientzia edo lan-esperientzia jakin bat egiaztatzea).
  • Modalitate batetik baino gehiagotik sartzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleek, esaterako, Hautaprobak gaindituta eta Unibertsitate Titulazioa daukatenek, bi modalitateetatik eskatu ahal izango dute sarbidea, eta abantailatsuena aplikatuko zaie.

 

Gutxieneko nota: 2012/2013 kasturtean 6,67 (ohiko deialdian)

Plaza kopurua: 280

Informazio gehiago:

  • Interneten: NUPeko Sarbidea eta matrikula gunean.
  • Telefonoz: 948169096/948168411
  • E-postaz: oficina.informacion@unavarra.es

bisitari