Hemen zaude: Hasiera Zer, non ikasi UNED UNED-Tutera Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren helburu nagusia da hemengo nahiz kanpoko enpresa-erakunde publiko zein pribatuetako zuzendaritza karguetan egoteko eta gestio-, aholkularitza- eta ebaluazio-lanak egiteko gaitasuna izango duten profesionalak prestatzea. Graduatuak prestakuntza osoa eta erabilera askokoa izango du; hala, bere enpresa sortzeko ahalmena eta erakunde bateko edozein eginkizun-arlotan, besteak beste, produkzio, giza baliabide, finantziazio, administrazio, merkaturatze eta kontabilitatearen arloan, besteren kontura lanean aritzeko gaitasuna izango du. Graduatuak jakingo du enpresaren helburu nagusiekin bat etorriko den eginkizun-arlo horien guztien ohiko garapena nola antolatu; halaber, jakingo du aukerak identifikatu eta horiei aurrea hartzen, baliabideak esleitzen, informazioa antolatu eta interpretatzen, langileak hautatu eta motibatzen, egoera zalantzagarrietan erabakiak hartzen, ezarritako helburuak lortzen eta emaitzak ebaluatzen.

Ikasketa: Gradua

Ezaugarriak: Urrunekoa

Kredituak: 240 ECTS (4 urte)

Unibertsitatea: UNED

Unibertsitate-mota: Publikoa

Fakultatea: UNED-Tutera

Herria: 31500 Tutera

Lurraldea: Nafarroa

Informazio gehiago

Informazio gehiago:

Argibide gehiago:

bisitari