Hemen zaude: Hasiera Zer, non ikasi UNED UNED-Bizkaia Kimikako Gradua

Kimikako Gradua

Kimikan graduatuak ondorengoak egin ahal izango ditu: - Izaera zientifikoa eta teknikoa duten lan jarduerak egin, bere espezialitateko esparruan. Horiek kimikako espezialitateko zuzendaritza edo aholkularitza lanak barne hartzen dituzte. Lan horien artean sartzen dira honako hauek: ikerketak, azterketak, muntaiak, analisiak, entseguak, balioztatzeak eta antzeko beste jarduera batzuk egitea, eta izaera kimikoa duten gaietan txostenak, ziurtagiriak eta antzeko agiriak ematea. - Izaera kimikoa duten instalazioak eta industria jarduerak egiteko proiektuak sinatu, administrazio publikoak berdin-berdin onartuko dituenak. - Administrazio publikoetan lehenago aipatu ditugun lan jardueren baliokideak diren zereginak dituzten funtzionario tekniko lanpostuak bete. - Kasu batzuetan, osasun espezialitateetako erregulazioaren arabera, espezialitate hauetan sartzeko aukera izango dute: analisi klinikoak; biokimika klinikoa; mikrobiologia eta parasitologia; erradiofarmazia.

Ikasketa: Gradua

Ezaugarriak: Urrunekoa

Kredituak: 240 ECTS (4 urte)

Unibertsitatea: UNED

Unibertsitate-mota: Publikoa

Fakultatea: UNED-Bizkaia

Herria: 48920 Portugalete

Lurraldea: Bizkaia

Informazio gehiago

Jakintza-alorra:
Zientzia esperimentalak
Etiketak:
Oharrak:

Argibide gehiago:

  • Interneten: UNED
  • Telefonoz: 944 936 533
  • E-postaz: info@portugalete.uned.es
bisitari