Hemen zaude: Hasiera Zer, non ikasi Universidad de Navarra Zientzien Fakultatea Kimikako Gradua

Kimikako Gradua

Kimikan graduatuak ondorengoak egin ahal izango ditu: - Izaera zientifikoa eta teknikoa duten lan jarduerak egin, bere espezialitateko esparruan. Horiek kimikako espezialitateko zuzendaritza edo aholkularitza lanak barne hartzen dituzte. Lan horien artean sartzen dira honako hauek: ikerketak, azterketak, muntaiak, analisiak, entseguak, balioztatzeak eta antzeko beste jarduera batzuk egitea, eta izaera kimikoa duten gaietan txostenak, ziurtagiriak eta antzeko agiriak ematea. Izaera kimikoa duten instalazioak eta industria jarduerak egiteko proiektuak sinatu, administrazio publikoak berdin-berdin onartuko dituenak. - Administrazio publikoetan lehenago aipatu ditugun lan jardueren baliokideak diren zereginak dituzten funtzionario tekniko lanpostuak bete. Kasu batzuetan, osasun espezialitateetako erregulazioaren arabera, espezialitate hauetan sartzeko aukera izango dute: analisi klinikoak; biokimika klinikoa; mikrobiologia eta parasitologia; erradiofarmazia.

Ikasketa: Gradua

Ezaugarriak: Presentziala

Kredituak: 240 ECTS (4 urte)

Espezialitateak: International Science Program, Research Training Program in Chemistry, Kimika Medikua, Ingurugiro-kimika, Zientzietako enpresen eraketa eta kudeaketa diploma

Unibertsitatea: Universidad de Navarra

Unibertsitate-mota: Pribatua

Fakultatea: Zientzien Fakultatea

Herria: 31008 Iruñea

Lurraldea: Nafarroa

Informazio gehiago

Jakintza-alorra:
Zientzia esperimentalak
Etiketak:

Informazio gehiago:

Argibide gehiago:

bisitari