Hemen zaude: Hasiera Zer, non ikasi Mondragon Unibertsitatea Goi Eskola Politeknikoa Informatikaren Ingeniaritzko Gradua

Informatikaren Ingeniaritzko Gradua

Informatika gaur egun eskaririk handienetakoa duen lanbideetako bat da eta oso etorkizun oparoa du. Hori dela eta, lanbide horretarako profesionalak prestatzea du xede titulazio horrek. Gradu horretarako diseinatutako prestakuntza zeharkakoa eta oso erabilera anitzekoa da, ikasleak hainbat lanetarako trebatzen baititu: zenbait plataforma erabiliz (ordenagailuak, sistema txertatuak, telefono mugikorrak…) informatika-produktuak garatzeko eta enpresa bateko informazio-sistema konfiguratu, kudeatu eta mantentzeko, besteak beste. Hortaz, ikasketa-planaren helburua ikasleak honako eduki hauek bereganatzea da: programazioa, ordenagailuen ingeniaritza, softwarearen ingeniaritza, informazio-sistemak, sistema adimendunak, sistema eragileak, sistema txertatuak, sistema banatuak eta sareak. Prestakuntza horri esker, ikasleak hainbat lan-ingurunetara egokitzeko gauza izango dira.

Ikasketa: Gradua

Ezaugarriak: Presentziala

Kredituak: 240 ECTS (4 urte)

Unibertsitatea: Mondragon Unibertsitatea

Unibertsitate-mota: Pribatua

Fakultatea: Goi Eskola Politeknikoa

Herria: 20500 Arrasate

Lurraldea: Gipuzkoa

Informazio gehiago

Jakintza-alorra:
Zientzia teknikoak

Informazio gehiago:

Argibide gehiago:

bisitari