Filologiako Gradua

Ikasketa hauen helburu nagusia da: - Ikasleei prestakuntza orokorra ematea, betiere graduan ikasten diren hizkuntzak eta horien hizkuntzalaritza, literatura eta kulturaren esparruan beharrezkoak diren oinarri teoriko eta metodologikoak irakatsiz. - hizkuntzetan prestakuntza ematea bai ahozko hizkuntzan, bai idatzizkoan, hizkuntza- eta kultura-aniztasunak duen garrantzia azpimarratuz. - Ikasleei komunikazio-trebetasunak eta trebetasun didaktikoak irakastea, graduan ikasten den hizkuntza, kultura eta literaturari buruzko ideia eta eduki konplexuak transmititu ditzaten, eta lortutako ezagutzak beste arlo nahiz diziplina akademiko zein profesionalekin erlazionatzeko gaitzea. - Arazoak ebaluatzerakoan eta erabakiak hartzerakoan analisi kritikoa bultzatzea eta lidergo-espiritua indartzea.

Ikasketa: Gradua

Ezaugarriak: Presentziala

Kredituak: 240 ECTS (4 urte)

Unibertsitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

Unibertsitate-mota: Publikoa

Fakultatea: Letren Fakultatea

Herria: 01006 Gasteiz

Lurraldea: Araba

Informazio gehiago

Jakintza-alorra:
Giza Zientziak eta Artea

Informazio gehiago:

Titulazio honetan sartzeko honakoak behar dira:

  • Aldibereko ikasketak
  • Atzerritar tituluen homologazioa
  • Goi mailako arte irakaskuntza
  • Hautaproba
  • Lanbide heziketa
  • Lekualdaketak
  • Unibertsitate arteko programak
  • Unibertsitatean sartzea lan arloko esperientzia egiaztatua izanda
  • Unibertsitateko titulua
  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak

 

Gutxieneko nota: 2012/2013 ikasturtean 6,816 (ezohiko deialdian)

Plaza kopurua: 80

Argibide gehiago:

bisitari