Euskal Ikasketetako Gradua

Ikasketen helburua da: - Euskal hizkuntzan prestakuntza ematea bai ahozko hizkuntzan, bai idatzizkoan, hizkuntza- eta kultura-aniztasunak duen garrantzia azpimarratuz. - Ikasleei komunikazio-trebetasunak eta trebetasun didaktikoak irakastea, euskal hizkuntza, kultura eta literaturari buruzko ideia eta eduki konplexuak transmititu ditzaten, eta lortutako ezagutzak beste arlo nahiz diziplina akademiko zein profesionalekin erlazionatzeko gaitzea. - Arazoak ebaluatzerakoan eta erabakiak hartzerakoan analisi kritikoa bultzatzea eta lidergo-espiritua indartzea, ikasleak prestatuta egon daitezen gero honako esparru hauetan jardun ahal izateko: espezializazioa, ikerketa, argitaletxeen industriarekin lotutako jarduerak, artxiboak eta liburutegiak, enpresak, eta kulturaren eta irakaskuntzaren arloko erakundeak. - Irakaskuntza autonomoa eta etengabeko prestakuntza bultzatzea eta hizkuntzen, hizkuntzalaritzaren eta kulturen arteko komunikazioaren esparruan beste profesional batzuekin talde-lanean aritzeko gaitzea.

Ikasketa: Gradua

Ezaugarriak: Presentziala

Kredituak: 240 ECTS (4 urte)

Unibertsitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

Unibertsitate-mota: Publikoa

Fakultatea: Letren Fakultatea

Herria: 01006 Gasteiz

Lurraldea: Araba

Informazio gehiago

Jakintza-alorra:
Giza Zientziak eta Artea

Informazio gehiago:

Titulazio honetan sartzeko honakoak behar dira:

  • Aldibereko ikasketak
  • Atzerritar tituluen homologazioa
  • Goi mailako arte irakaskuntza
  • Hautaproba
  • Lanbide heziketa
  • Lekualdaketak
  • Unibertsitate arteko programak
  • Unibertsitatean sartzea lan arloko esperientzia egiaztatua izanda
  • Unibertsitateko titulua
  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak

 

Gutxieneko nota: 2012/2013 ikasturtean 6,835 (ezohiko deialdian)

Plaza kopurua: 80

Argibide gehiago:

bisitari