Gizarte Langintzako Gradua

Titulazioak gizarte langilea izateko gaitzen du, eta bide ematen du: - Pertsona, familia, talde, erakunde eta elkarteen testuinguru sozial eta instituzionaletan esku hartzeko. - Gizarterako politika, zerbitzu eta ekimenak burutu eta ebaluatzen parte hartzeko. - Ahalduntzearen bitartez eta gizakiaren nahiz gizartearen eskubideak bermatuz herritar aktiboei laguntza emateko. - Gizarteko arazoak saihesten esku hartzeko. Hori guztia beste profesional batzuekin batera pertsonak, familiak, taldeak erakundeak eta elkarteak gizarteratzen laguntzeko, gizarte kohesionatua eratzeko, eta bizi-kalitatea nahiz ongizate soziala garatzeko.

Ikasketa: Gradua

Ezaugarriak: Presentziala

Kredituak: 240 ECTS (4 urte)

Unibertsitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

Unibertsitate-mota: Publikoa

Fakultatea: Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola

Herria: 01006 Gasteiz

Lurraldea: Araba

Informazio gehiago

Etiketak:

Informazio gehiago:

Titulazio honetan sartzeko honakoak behar dira:

  • Aldibereko ikasketak
  • Atzerritar tituluen homologazioa
  • Goi mailako arte irakaskuntza
  • Hautaproba
  • Lanbide heziketa
  • Lekualdaketak
  • Unibertsitate arteko programak
  • Unibertsitatean sartzea lan arloko esperientzia egiaztatua izanda
  • Unibertsitateko titulua
  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak

 


Gutxieneko nota: 2012/2013 ikasturtean 6,3 (ohiko deialdian).

Plaza kopurua: 125

Argibide gehiago:

bisitari