Hemen zaude: Hasiera Zer, non ikasi Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea Farmazia Fakultatea Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua

Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua

Titulazio honek dietista-nutrizionista izango dena prestatzen du. Osasun arloko profesionala da, unibertsitateko tituluduna eta elikaduran, nutrizioan eta dietetikan aditu bezala legez onartua. Ikasleek, osasun zientzietako oinarrizko irakasgaiak ikasteaz gain, elikagaien zientzietan, nutrizio eta osasun zientzietan, osasun publiko eta talde elikaduran eta elikagaien kalitatearen gestioan heziketa sakona jasotzen dute. Honek guztiak gai egiten die bere lanbidea arlo klinikoan, talde-elikaduran, hezkuntzan, osasun publikoan eta elikadurarekin erlazionatutako ikerkuntzan, industriagintzan, garapenean eta berrikuntzan jarduteko.

Ikasketa: Gradua

Ezaugarriak: Presentziala

Kredituak: 240 ECTS (4 urte)

Unibertsitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

Unibertsitate-mota: Publikoa

Fakultatea: Farmazia Fakultatea

Herria: 01006 Gasteiz

Lurraldea: Araba

Informazio gehiago

Jakintza-alorra:
Zientzia esperimentalak

Informazio gehiago:

Titulazio honetan sartzeko honakoak behar dira:

  • Aldibereko ikasketak
  • Atzerritar tituluen homologazioa
  • Goi mailako arte irakaskuntza
  • Hautaproba
  • Lanbide heziketa
  • Lekualdaketak
  • Unibertsitate arteko programak
  • Unibertsitatean sartzea lan arloko esperientzia egiaztatua izanda
  • Unibertsitateko titulua
  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak

 

Gutxieneko nota: 2012/2013 ikasturtean 7,398 (ohiko deialdian).

Plaza kopurua: 60

Argibide gehiago:

bisitari