Lehen Hezkuntzako Gradua

Lehen Hezkuntzako Graduaren helburu orokorra hauxe da: sei urtetik hamabi urtera bitarteko eskolaldiko irakaskuntza/ikaskuntzako egoerak ulertzeko, aztertzeko, interpretatzeko eta haietan esku hartzeko behar diren gaitasunak izango dituzten hezkuntzako profesionalak prestatzea.

Ikasketa: Gradua

Ezaugarriak: Presentziala

Kredituak: 240 ECTS (4 urte)

Espezialitateak: Arte Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Curriculumean Sakontzea, Gorputz Hezkuntza

Unibertsitatea: Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola (Deustuko Unibertsitateari atxikita)

Unibertsitate-mota: Pribatua

Fakultatea: Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola

Herria: 48009 Bilbo

Lurraldea: Bizkaia

Informazio gehiago

Informazio gehiago:

Titulazio honetarako honakoak bete behar dira:

  • LOGSE Batxilergoan (edozein modalitatetan) ikasten dabiltzanek edo UBI edo IEEko ikasketak burutu dituztenek. EUMBAMen ikasten hasteko, Unibertsitatera sartzeko probak (selektibitatea) gaindituta eduki behar dira.
  • Goi mailako heziketa-zikloetako tituludunek eta, indarreko legeriaren arabera, horren balio bereko beste titulu bat dutenek.
  • Karreraz aldatu nahi dutenek
  • Unibertsitateko titulua dutenek
  • Euskal Autonomia Erkidegoan 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba  gainditu dutenek
  • Euskal Autonomia Erkidegoan 40 urtetik gorakoentzako sarrera-proba  gainditu dutenek
  • Euskal Autonomia Erkidegoan 45 urtetik gorakoentzako sarrera-proba  gainditu dutenek
  • Unibertsitateko hezkuntza mailarekin baliokidetutako edo homologatutako tituluren bat dutenek
  • Unibertsitateko ikasketa ofizialak atzerrian hasi eta Graduko ikasketak egiten jarraitu dutenek
  • Ministerioari homologazio-eskaera eginik ezezko erantzuna hartu duten atzerriko tituludunek edo, baiezko erantzuna jaso arren, prestakuntza-osagarriak edo gaitasun-proba gainditzeko zehaztutako epea amaitu zaienek.

 

Sarbide prozesuarekin orientazioa behar izanez gero:

 

bisitari