Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Txiotesia

Txiokatu zure tesia 6 mezutan

.

#txiotesia4, AZAROAK 20

 

Euskal ikertzaile gazteei zuzendutako Twitterreko lehiaketa da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia). Sei txiotan eta euskaraz laburtu behar da tesia eta sari bi banatzen dira: "Txiolari ulergarriena" (500€) eta "Txiolari originalena" (300€).

Euskal ikertzaileei izen-abizenak jartzea eta hauek egiten dituzten lanak gizarteratzea da helburu nagusia eta 160 ikertzailetik gora animatu dira erronkara orain arte antolatu diren 3 edizioetan.

Azaroaren 20an 4. edizioa antolatuko dugu. Lehiaketaren gaineko informazio guztia ematen joango gara baina oraingoz joan begiratzen lehiaketako arauak, orain arteko ikertzaileen parte hartzeak (#txiotesia1, #txiotesia2, #txiotesia3. ) edo aurreko edizioetako irabazleak nortzuk izan diren.

Animatu erronkara!

 

 

txiotesia4-orokorra

 

 

 

#txiotesia1: txioak

2013ko azaroaren 19an ospatu zen "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 1. edizioa (#txiotesia). 2011/2013 urte bitartean tesia aurkeztutako ikertzaileei eta tesia egiten zebiltzanei zuzenduta zegoen. 86 euskal ikertzailek hartu zuten parte. "Txiolari ulergarriena" Estitxu Garai Artetxe gordexolatarra izan zen eta "Txiolari originalena" Itxaro Perez Urzelai beasaindarra.

Gehiago irakurri

#txiotesia2: txioak

2014ko azaroaren 18an ospatu da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 2. edizioa. 2011/2014 bitartean tesia aurkeztutako ikertzaileei eta tesia egiten dabiltzanei zuzenduta egon da. 46 ikertzailek hartu dute parte. Itziar Gonzalez-Dios izan zen "Txiolari ulergarriena" eta Eneko Bidegain "Txiolari originalena"

Gehiago irakurri

#txiotesia3: txioak

2016ko azaroaren 22an ospatu da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 3. edizioa. 2013/2016 bitartean tesia aurkeztutako ikertzaileei eta tesia egiten dabiltzanei zuzenduta egon da. 52 ikertzailek hartu dute parte. Uxoa Iñurrieta izan zan "txiolari ulergarriena" eta Iraia Muñoa "txiolari originalena"

Gehiago irakurri