Hemen zaude: Hasiera Otarrea Ingeniaritza eta teknologia Informatika NoSQL datu-baseak. MongoDB.
Erabiltzailearen akzioak

NoSQL datu-baseak. MongoDB.

2.46153846154

Zuhaitz Beloki - 2014/09/16 12:40

UEUren 42. Udako Ikastaroetan Zuhaitz Belokik emandako 'NoSQL datu-baseak. MongoDB.' ikastaroko apunteak. NoSQL datu-baseak interesa pizten ari dira azken boladan. Izan ere, datu-base erlazionalak ez bezala, NoSQL datu-baseak berezikiongi egokitzen dira datu-masa handiak (“Big data”) biltegiratzeko eta kudeatzeko orduan. Datu-masa handiak prozesatzeko erabiltzen diren konputazio-arkitektura banatu berrietan (Hadoop, Spark, Storm eta abar), non prozesaketa hainbat nodotan modu paraleloan gauzatzen baita, NoSQL datu-baseak ezinbesteko suertatzen dira datu kopuru erraldoi horiek biltegiratzeko, konsistentzia mantentzeko eta datuok hainbat nodotatik aldi berean eskuratzeko eskaintzen duten erraztasun eta eraginkortasunari esker.

PDF document icon NoSQL datu-baseak. MongoDB..pdf — PDF dokumentua, 6.77 MB (7102082 bytes)

Etiketak

Dokumentuan moldaketak egin

bisitari