Askatasunetik iheska
Iker Iraola - 2006/09/22 10:22
Lan hau Erich Fromm-en El miedo a la libertad 1 liburuaren laburpen bat da. Obra honen jatorrizko bertsioa 1941ean, II. Mundu Gerra abian zegoenean, argitaratu zen. Garai hartan, beraz, argi zegoen gizartea krisi larrian zegoela. Arazo honetan oinarriturik, faxismoa bereziki aztertzen du, zeinaren oinarrian, Frommen aburuz, gizakiaren askatasunaren arazoa dagoen. Faxismoarekin batera, gizarte demokratikoak deitzen ditugunak ere aztertzen ditu, bertan ere gizakiaren askatasuna zalantzan ikusten baitu (gizakiaren estandarizazioa, hain zuzen). Frommentzat, aipatutako bi egoeren iturburua askatasunaren aferan bilatu beharra dago; honetarako arazo honen azterketa sakona burutzen du, kapitalismoaren hasieratik gizarte demokratikoetaraino. Laburpen honetan hasierako aspektu hauek oso gainetik azalduko dira; Frommen bi tesi nagusiak (faxismoari eta gizarte demokratikoei dagozkienak) azalduko dira bereziki.
Askatasunetik iheska Fromm.pdf
(