Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Ohar legala

Ohar legala

Unibertsitatea.net ohar legala

Unibertsitatea.net web gunearen edukien kudeaketa eta jabetza moralaren eskubide guztiak Udako Euskal Unibertsitatearenak (UEU) dira.

UEUk beretzat gordetzen du web gunean dagoen informazioa edozein momentuan gaurkotzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baita horren konfigurazioan eta aurkezpenean aldaketak egiteko eskubidea ere.

UEUk ez du bermatzen web gunean edo bere edukietan akatsik ez egotea, ezta behar bezala gaurkotua egotea ere. Dena dela, behar diren bitartekoak eta ahaleginak egingo dira saihesteko, zuzentzeko eta eguneratzeko ahalik eta azkarren.

UEU ez da izango web gune honen edukiekin egin daitezkeen erabilera ez zuzenen erantzule, eduki horietara heltzen edo horiek desegoki erabiltzen dituen pertsonarenak baizik. Beraz, web gunearen sarbidea eta bertan dagoen informazioaren balizko erabilpena egiten duenaren erantzukizuna dira bakarrik.

Datu pertsonalen kudeaketarako oharra

Jakinarazi nahi dizuegu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan ikusitakoaren arabera, Unibertsitatea.net atariko formularioen eta kontsulten bidez bidalitako datuak "Kudeaketa" (Gestión) izeneko fitxategian sartuko direla. Fitxategi hori Datuen Babeserako Agentzian inskribatuta dago eta Udako Euskal Unibertsitatea da bere erantzulea. Bestalde, adierazi nahi dizugu sistemaren bitartez ez direla argitaratuko zure posta elektronikoari, izenari, adinari eta herrialdeari buruzko datu pertsonalak.

Datu pertsonalen bilketa horren helburua Udako Euskal Unibertsitatearekin lotzen zaituen kudeaketa akademikoa da, soil-soilik eta haien xede bakarra Unibertsitatea.net atariko atalen kudeaketan erabiltzea izango da, ezingo zaizkielarik beste inori eman. Datuen titularra zaren aldetik, baimena ematen duzu datuok aipatutako fitxategian sartzeko. Edozein kasutan, eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, ezer ordaindu gabe. Horretarako, Udako Euskal Unibertsitatera jo behar duzu. Helbidea: Erribera kalea 14, 48005 Bilbo, Bizkaia. Eskutitzean DBLO adierazi beharko duzu.