Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza Zer da?
Erabiltzailearen akzioak

Zer da?

  • Zer da?

Iparrorratza, doako on line orientazio-zerbitzua da. Bere helburu nagusia da Unibertsitatean sartzeko dagoen ikasleari (DBH, Batxilergoa), unibertsitateko ikasleari eta unibertsitatea bukatzear dagoen ikasleari kalitatezko aholkularitza akademikoa eskaintzea. Horretarako galdera-erantzunen zerbitzua jarri da martxan.

Interneten informazio asko dagoen arren ez da erraza izaten behar dugun hori bilatzea eta zerbitzu honen asmoa da ikasleen kezka eta informazio beharrak sarearen amaraunean bideratzea.

  • Nori zuzendua dago?

Edozein pertsonak galdetu dezake baina bereziki ertainetako ikasle eta gurasoei, unibertsitatera sartzeko dagoen ikasleari, unibertsitateko ikasleari eta unibertsitatea bukatzear dagoen ikasleari dago zuzendua.

  • Nola funtzionatzen du?

Erabiltzaileak galdera egiten du eta Informazio iturri ezberdinak aztertu eta baloratu ondoren, Unibertsitatea.net Iparrorratza orientazio-taldeak galderari 3 laneguneko epean emango dio erantzuna. Erantzuna bere posta elektronikoan jasoko du eta galdera publikoa den kasuetan web gunean argitaratuko da.

Orientazio-taldearen aholkua da galderak publikoak egitea denok denon galdera-erantzunetatik ikasteko aukera izateko.

  • Zer galdetu daiteke?

Iparrorratza zerbitzuan, orientazio eta aholkularitza akademikoaren inguruko galderak erantzungo dira: ikasleari ikasketak hautatzerakoan sortzen zaizkion galderei, unibertsitatean ikasketak egiten ari den bitartean sortzen zaizkion galderei...

Galdera zehatzak egiten saiatu zaitez, era honetan lehenengo galderan behar duzun informazioa eskuratzeko aukera gehiago izango dituzu.

Galdera egiteko, galderak egiteko aholkuak begiratzea gomendatzen dizugu eta baita aldez aurretik egindako galdera-erantzunetan bilaketa egitea edo galdera ohikoen FAQ atala kontsultatzea. Informazio baliagarria aurkituko duzu bertan.

  • Erantzunak

Erantzunen bitartez ikasleen kezka eta informazio beharrak asetzen saiatuko gara,  erreferentziak eskainiz, erabiltzailea bere kabuz behar duen informazioa aurkitzera bideratuz. Ez dugu iritzirik ematen eta ez dugu gure gain hartzen aholku hauetan oinarrituta ikasleak aukeratu dituen ikasketa edo formazio ibilbidearen gaineko erantzukizunik.

Iparrorratza zerbitzua kalitatezko aholkularitza akademikoa eskaintzen saiatuko da, baina ikasleak argi izan behar du, azken erabakia hartzea berari bakarrik dagokiola.

  • Oharra:

Iparrorratza orientazio-zerbitzuko edukia zaharkitua geratu daiteke denborarekin, estekaren baten behar bezala ez funtzinatzea suertatu daiteke... guk urte naturaleko informazioa eguneratua izateko konpromezua hartzen dugu, ez zaharragoa. Beraz, bilaketaren bat eginez gero, adi mesedez datari.

  • Iparrorratza orientazio-zerbitzua aurkezpena:

Iparrorratza orientazio-zerbitzuaren aurkezpena Unibertsitatea.net atariko Otarrea apunteen txokoan dugu igota. Kontsultatu nahi baduzu klikatu hemen: Iparrorratza orientazio-zerbitzua. Aurkezpena

 

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
bisitari