Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Lanbide Heziketako ziklo bat presentzialki ikasteaz gain beste aukera batzuk daude. Zer dira eskaintza partziala, proba libreak eta on line modalitateak?

Iparrorratza orientazio zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2011/06/20
Erantzuna

Kaixo:

Lanbide Heziketako ikasketak modalitate presentzialean egiteko zailtasunak badituzu (laneko ordutegiarekin ez direlako bateragarriak edo beste edozein arrazoirengatik), beste aukera batzuk daude. Lanbide heziketako ikasketak eskaintza partzialean, proba libreen bidez edo on line egitea. 

1. ESKAINTZA PARTZIALA

Euskal Herrian, EAEn lanbide heziketako ikasketak eskaintza partzialean egiteko aukera dago, baina Nafarroan, ez da modalitate hau eskaintzen.

Erregimen arrunteko programazio-ordutegia bete ezin baduzu prestakuntza zikloak moduluka (irakasgaiak) egiteko eta banan banan ziurtatzeko aukera ematen du, beti ere presentzial moduan. Bide honek honako ezaugarriak ditu eta hau da EAEko 2010/2011eko eskaintza.
Nafarroan ez da modalitate hau eskaintzen, baina badute aukera bat arlo batean lanean dabiltzan langileak, beraien lan arloarekin lotutako lanbide heziketako ikasketak egiteko. Jarduneko langileentzako eskaintza deitzen da.

 

2. PROBA LIBREAK

Euskal Herrian, EAEn lanbide heziketako ikasketak proba libreen bidez egiteko aukera dago, baina Nafarroan, ez da modalitate hau eskaintzen.

Lanbide Heziketako proba libreen  araudian aldaketak egon dira azken  bi ikasturteetan, beraz, batetik araudian emandako aldaketak azalduko ditugu, eta bestetik, proba libreak zertan datzan.

    • Haur Hezkuntza Goi Mailako Heziketa Zikloa libretik egin daiteke?

2008/09 ikasturtera arte lanbide heziketako zikloak libretik egiteko aukera egon da baina 2009/10 eta 2010/11 ikasturtean ziklo batzuk proba librez egiteko ez zen aukerarik egon eta datorren ikasturtean ziur aski ere ez da egongo. Zabalago azalduko dizugu zein den gaur eguneko egoera:

  1. Lanbide Heziketako ikasketetan aldaketak egon dira lege aldaketaren ondorioz. Hau da, Lanbide Heziketako ikasketetan, orain dela gutxi arte LOGSE legea indarrean egon da eta 2009/10  ikasturtean LOE legea (2006ko maiatzaren 3an BOEn argitaratutako 2/2006 Hezkuntzaren LEGE ORGANIKOA) indarrean hasi da. Lege berri honen ondorioz, ikasketa plan berriak sortu dira, titulu batzuk ordezkatu dira eta honek eragina dauka proba libreetan matrikulatzerakoan.
  2. LOGSE legetik LOE legera egokitu diren lanbide heziketako zikloak ezin izan dira libretik ikasi 2009/10 eta 2010/11 ikasturteetan, aurretik ziklo hori hasita izan duten ikasleen salbuespenarekin. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko Lanbide heziketako orientazio zerbitzuarekin harremanetan jarri gara eta 2011/12 ikasturtean ere printzipioz LOGSEtik LOEra egokitutako zikloak ezingo direla libretik ikasi esan digute. Aldi berean gaiaren jarraipena egiteko esan digute, aldaketa asko ematen ari direla eta.
  3. Beraz proba libreak egin daitezke lege aldetik egoera honetan dauden zikloetan:
    1. LOGSEko zikloetan, oraindik LOEra egokitu ez direnetan.
    2. LOGSE legetik LOE legera egokitu diren lanbide heziketako zikloetan, soilik aurretik ziklo hori hasita izan duten ikasleek.
  4. Gai honi buruzko informazio zehatza proba libreak eskaintzen dituzten Lanbide Heziketako ikastetxeek ematen dute.
      • Zer izan behar da kontutan Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat aukera libretik ikasteko?
    Goi Mailako heziketa ziklo bat libretik ikastea nahi baduzu, lehenengo pausoa titulazio hori eskaintzen duen Lanbide Heziketako ikastetxe publiko batean matrikulatzea da. Hain zuzen ere, Lanbide Heziketako heziketa zikloen froga libreak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren menpeko ikastetxeetan soilik egin daitezkeelako. lanbide Heziketako zikloak era librean EAEko zein ikastetxeetan egin dezakezun (aukera hau berriz ireki ezkero) Lanbide Arloen zerrenda honetatik

    abiatuz aztertu dezakezu. 

    Teknikari eta Goi-teknikari tituluak eskuratzeko proba libreei buruzko informazioa gehiago, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren web gunean, "lanbide Heziketa.LANBIDEZ" atalean, proba libreak azpiatalean

    bilatu dezakezu.

    Proba horietan parte hartzeko zehaztasunak  2008/07/14ko Aginduan aurkituko dituzu, agindu honetan teknikari eta goi-teknikari titulua lortzeko proba libreen araudia zehazten da. 2011/12 ikasturteko proba libreei buruzko informazioa ez da atera oraindik, baina orientazio bezala 2010/11 ikasturtekoa begiratu dezakezu. 2010/11 ikasturteko proba libreei buruzko informazioa  2010eko azaroaren 19an argitaratu da EHAAn eta bertan zehazten da matrikulazio epea. 2009/10 ikasturteko matrikulazio epea 2011ko apirilaren 4tik 15era izan da eta proba libreak 2011ko ekainaren 1etik 24ra izan dira. Proba libreen egutegi zehatza ikastetxeak zehazten du data tarte honetan.

    3. ON LINE ESKAINTZA

    Euskal Herrian, EAEn zein Nafarroan lanbide heziketako ikasketak on line ikasi daitezke. Lurralde bakoitzeko eskaintza eta funtzionamendua desberdina da, beraz, banan banan azalduko ditugu.

    • EAEko lanbide heziketako on line eskaintza

    Lanbide Heziketako Zikloak on-line moduan egin daitezke, Urrutiko prestakuntza telematikoaren modalitatean.

    Ikasketa eta prestakuntza lan-jarduerarekin edo beste jarduera batzuekin uztartzeko, pertsonei eta, bereziki, pertsona helduei aukera ematea da irakaskuntza hauen helburua. Irakaskuntza modalitate honen oinarria da informazio-eta komunikazio teknologiak, eta Internetek eskaintzen dituen hainbat baliabide erabiltzea, ikaskuntza autonomoa eta lankidetza sustatzeko.

    2011/2012 ikasturtean eskainiko diren ikasketak lotura honetan aztertu ditzakezu.

    2011/12 ikasturterako Urrutiko prestakuntza telematikoaren izen ematea

    egiteko epe garrantzitsuak honako hauek izango dira:
      1. Izen ematea eta dokumentazio aurkezpena: ekainaren 20etik 28ra, biak barne. Izen ematea on line egin daiteke Urrutiko lanbide Heziketaren web gunean eta aurkeztu beharreko dokumentazioa honako lekuetara eraman behar da:
        1. Urrutiko Lanbide Heziketako Institutura
        2. ZUZENEAN zerbitzuetara:
          • Araba: Ramiro Meaztu kalea, 10 baxua- Gasteiz
          • Bizkaia: Gran Via kalea, 85 - Bilbao
          • Gipuzkoa: Andia kalea, 13 - Donostia
        3. Izena emateko zer eraman behar da?
          • Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria-proba.
          • NAN ziurtagiria
      2. Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 11 arte.
      3. Behin betiko zerrendak: uztailaren 13a.
      4. Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta: uztailaren 15tik 19ra, biak barne.
      5. Itxarote-zerrendako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta: uztailaren 26tik 28ra, biak barne.

       

        • Nafarroako lanbide heziketako on line eskaintza

        Lanbide heziketa urrutiko ikasketa gisa ere ematen da Nafarroan Urrutiko lanbide eskaintzaren bidez. Aukera hau moduluen arabera antolatua dago, malgua da eta bide ematen die helduei hainbat ikasketari lotzeko eta erraztu egiten du ikastearen ardura beste zenbat erantzukizun eta jarduerarekin uztartzea. Modalitate honi esker ikasleak erabaki dezake zein eta zenbat modulutan matrikulatu nahi duen, dituen premia pertsonalen eta duen denboraren arabera.

        Ikasketa modu honen helburua da pertsona guztiek bizitza osoan barrena aukera izan dezaten LHaren ikasketari lotzeko, Internet eta Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak erabiliz, zein ere egoera laboral, pertsonal edo geografikoa duten.

        2011/2012 ikasturtean eskainiko diren ikasketak lotura honetan aztertu ditzakezu eta ikasgela birtualera sartzeko informazioa beste atal honetan irakurri dezakezu.
        Izen emate epea irailaren 12tik 16ra da eta matrikula urriaren 3tik 5era egiten da. Izen ematear eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa lotura honetan kontsultatu dezakezu.
        Edozein zalantza argitzeko, harremanetarako kontaktua duzu hemen.

         

        4. Eta BUKATZEKO...

          • Argibide gehiago  Lanbide Heziketan sartzeko gidan aurkituko duzu. Gida hau, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko webgunean Lanbidez atalean argitaratzen da eta bertan lanbide heziketarako sarbideak zeintzuk diren azaltzen da. Informazioa ematen dute baita 901440022 telefonoan edo orietacionfp@hezkuntza.net e-postan.
          • Nafarroan berriz, argibide gehiago Nafarroako Hezkuntzako web orrialdean, Lanbide Heziketako atalean aurkituko duzu.
          • Euskal Herriko lanbide heziketako zikloetan ezin bazara sartu, beste aukera bat nahi duzun zikloa Euskal Herritik kanpo ikastea litzateke. Euskal Herritik kanpo lanbide heziketako zikloak  non ikasi daitezkeen eta zein modalitatetan (presentzialean, eskaintza partzialean, libretik edo on line) Espainiako Hezkuntza Ministerioko (MEC) todofp webgunean aztertu dezakezu. On line eskaintza beste probintzia batzuetan EAE eta Nafarroan baino handiagoa dela ikusi dugu.

         

        Ondo izan!

         

         

        Iturriak Oharrak
        • Eta.... Haur Hezkuntza Goi Mailako Heziketa Zikloa ON LINE  egin daiteke? 
        2010/11 ikasturtean froga pilotu bezala Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa on line ikastea

        eskaini dute 3 ikastetxetan:

        On line modalitatera apuntatzeko epeak modulu presentzialetara apuntatzeko berdinak izan dira (ikusi matrikula egiteko egutegia esteka honetan)  eta dagoeneko pasa dira. Plaiaundi BHI ikastetxearekin hitz egin dugu eta matrikula epea bukatuta egon arren Haur Hezkuntza on line egiteko interesatuta bazaude, matrikula egiteko dokumentazioa ikastetxean aurkeztea gomendatzen dizute. Plazak soberan geratu ezkero, itxaron zerrendara joko dutela azaldu digute. Dokumentazioa aipatutako hiru ikastetxeetako batean aurkeztea nahikoa da, plazen esleipena egiteko elkarren artean koordinatzen direlako. Aurkeztu beharreko dokumentazioa hauxe da:
        1. NAN fotokopia.
        2. 3 argazki karnet tamainakoak.
        3. Batxilergoa egin baduzu, espediente akademikoa, eta sarbide froga egin baduzu, sarbide frogaren emaitzak.

        On line modalitateari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, Francisko de Vitoria BHI, Eskurtze BHI edo Plaiaundi BHI ikastetxera telefonoz deitzea eta bertan galdetzea gomendatzen dizugu.

        Errorea
        Portleta erakustean errorea gertatu da.
        Esteka interesgarriak

        Esteka interesgarriak

        Errorea
        Portleta erakustean errorea gertatu da.
        bisitari