Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Irakasle ikasketen diplomatura gradu bilakatzeko aukera dago?

Iparrorratza orientazio-zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2011/06/02
Erantzuna

Kaixo:

Irakasle ikasketetako diplomatura gradu bilakatzea nahi baduzu ikastaro osagarria egin dezakezu edo graduko titulu berrira pasatu zaitezke.

1. IKASTARO OSAGARRIA EGIN:

Gaur egun Euskal Herriko unibertsitateek ez dituzte ikastaro hauek eskaintzen baina esan digute eskaintzeko asmoa dutela. Adibidez, UPV/EHUrekin harremanetan jarri gara eta 2 urte barru irakasle ikasketen diplomaturatik gradura pasatzeko ikastaro berezi bat antolatzeko asmoa dutela esan digute.

Euskal Herritik kanpo berriz,  ikastaro hauek eskaintzen dituzten unibertsitateak daude. Euskal Herritik kanpoko eskaintza aztertzeko Espainiako Hezkuntza Ministerioko titulu bilatzailea edo Consumer/Unibertsitateak titulazio bilatzailea erabili ditzakezu.

Hona hemen adibide batzuk:

    • Salamancako Unibertsitate Pontifizea (unibertsitate pribatua), Salamanca:
Irakasle ikasketen diplomaturik gradura pasatzeko ikastaroa eskaintzen dute. Ikastaroak urte beteko iraupena du eta bi modalitatetan eskaintzen da:
    1. Modalitate presentziala: egunero eskolara joanez.
    2. Blended learning modalitatea: Hilean zapatu batean eskolara joanez.
2011/12 ikasturterako izen-ematea apirilak 4an ireki zen eta izen ematea webgune bitartez egin behar zen. Maiatzak 20an berriro ireki zuten libre zeuden plazak eskaintzeko, baina dagoeneko datorren ikasturteko "Blended learning" modalitateko plazak bete direla esan digute Magisteritzako Eskolako idazkaritzan.
    • Salamancako Unibertsitatea (unibertsitate publikoa), Salamanca:

Salamancako Unibertsitateak bere web orrialdean esaten du Irakasle ikasketetan diplomaturatik gradura pasatzeko egokitzapen ikastaroa antolatuko dutela 11/12 ikasturterako  ACSUyL onarpen informea jasotzen dutenean. Informazio guztia web orrialdean argitaratuko dute.

Zein modalitatetan eskainiko duten jakiteko beraiekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Unibertsitate bakoitzean egokitzapen ikastaroa zein modalitatetan eskaintzen duten jakiteko emandako loturak aztertzea eta interesatzen zaizun unibertsitateko idazkaritzarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.


2. GRADUKO IKASKETA PLAN BERRIRA EGOKITU

Unibertsitate guztiek sortu dituzte plan zaharra eta berriaren arteko egokitzapen taulak. Hau da, irakasle ikasketetan matrikulatzen zara berriro eta baliokidetzak eskatzen dituzu. Behin baliokidetzak onartuak daudenean gradua bukatzeko hainbat irakasgai geratuko zaizkizu. Denak gainditu ondoren Gradu titulua lortuko duzu. Adibide modura UPV/EHUko Arabako campuseko Haur Hezkuntzako Gradurako egokitzapen taulak erakutsiko dizkizugu. Eta baita baliokidetzak eskatzeko jarraitu beharreko prozedura.

Adibidea: Haur Hezkuntzako Gradua (Araba)
  • Nola egiten dira baliokidetzak UPV/EHUn?
    1. Lehenengo eskaera orria bete beharko zenuke.
    2. Baliokidetu nahi den irakasgai bakoitzari dagokion eskaera orri bat aurkeztu beharko da.
    3. Egindako ikasketen espedientea aurkeztu behar da.
    4. Egindako irakasgaien programa aurkeztu beharko da zigiluarekin.
    5. Eskaera eta dokumentazioa ikasi nahi den irakasle eskolako idazkaritzan entregatu behar da.
    6. Eskaera ordenagailuan bertan bete behar da, inprimatu eta sinatu.
    7. Gutun-azal bat entregatu behar da ikaslearen izen-abizen eta helbidearekin, erantzuna bidaltzeko frankeatua.

Gure gomendioa baliokidetzak egin nahi dituzun unibertsitatearekin kontaktuan jartzea da, beraiek informazio zehatzagoa emango baitizute.

 

Ondo izan!

Iturriak

Bilaketa
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Etiketak
Atzerrian ikasi IGZ/CAP JFKZ/IVEF albaitaritza aldi_berean antzerki_ikasketa antzerkia arkitektura atzerrian_ikasi automobilen_ingeniaritza automozioa baliokidetza batxilergo_modalitatea batxilergo_moodalitatea beka_diru-laguntza dbh_irakaslea diseinua doktorego_tesia energia_berriztagarrien_ingeniaritza enpresa_ekonomia_gaia enpresen_administrazioa_kudeaketa entzumen_mintzaira erizaintza eskaintza_partziala euskal_ikasketa euskara_ikasi filologia geografia_lurralde_antolakuntza geografia_lurralde_ordezkaritza geologia gizarte_hezkuntza gizarte_lana gizarte_langintza gradu_bikoitza graduondokoa gradura_egokitzapena grafologia gutxieneko_nota_plaza haur_hezkuntza haurreskola_irakaslea historia hurrutiko_prestakuntza ikus-entzunezko_komunikazioa ikus_entzunezko_komunikazioa ingeles_ikasketa ingeniaritza ingeniaritza_kimiko_industriala ingeniaritza_kimikoa ingurugiro_zientziak ingurumen_ingeniaritza ingurumen_zientziak irakaskuntza_artistikoa irakaskuntza_artistikoak irakasle_ikasketa irakasle_ikasketak irakasle_lana irakasle_masterra itsas_zientziak itzulpengintza_interpretazioa kazetaria kazetaritza kirol_ikasketa kirol_ikasketak komunikazio_alorra kriminologia lan_harreman_giza_baliabideak lana_lanbidea lanbide_heziketa lehen_hezkuntza libretik lidergo_ekintzailea_berrikuntza literatura logopedia matrikula_prezioa minor musika_ikasketa musikene nekazaritza nekazaritza_elikagaien_eta_landa_ingurunearen_ingeniaritza on_line pcpi_irakaslea pedagogia proba_libreak psikologia psikopedagogia pt_habilitazioa publizitate_harreman_publikoa sarbide_proba titulazio_aldaketa udaltzaina unibertsitate_irakaslea unibertsitate_sarbidea unibertsitatera_sartzeko_proba urrutiko_prestakuntza zer_non_ikasi
bisitari