Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Nolakoa da gaur egungo Unibertsitate Sarrera Proba?

Iparrorratza orientazio-zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2011/05/19
Erantzuna

Kaixo, Iparrorratza orientazio zerbitzua:

Urtean bi deialdi egiten dira: ohikoa, ekainean, eta ezohikoa, uztailean. Azterketak hiru egunean zehar egiten dira unibertsitatean.

 

Ohiko deialdia ekainaren 8, 9 eta 10ean egingo da. Ezohiko deialdia uztailaren 6, 7 eta 8an egingo da. Proba hauek egiteko ordutegiak eta tokian UPV/EHUko web orrian

kontsultatu ahal dira.

  •  Unibertsitate Sarrera Proba honelakoa da:

Bi zati ditu:

    • Fase Orokorra. batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egiteko izan beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituzten ala ez neurtzea du helburu. Honako azterketa hauek ditu:
    1. Gaztelania eta Literaturako testu baten iruzkina egitea
    2. Euskara eta Literaturako testu baten iruzkina egitea
    3. Irakasgai komuna. Batxilergoko gai komunetako bat aukeratu behar da: Filosofiaren Historia edo Historia.
    4. Atzerriko hizkuntzako testu bat aztertzea. Haren helburua da neurtzea ahozkoaren eta irakurritakoaren ulermena eta ahozko eta idatzizko adierazpena. Ahozko proba ez da sartuko indarrean 2011-12 ikasturtera arte.
    5. Batxilergoko 2. mailako modalitateko gaia
Denboralizazioa:Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. 

Nota: Azterketa bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Kalifikazioa izango da azterketa guztietako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa, hiru dezimalekin.

    • Fase espezifikoa: borondatezkoa da. Haren helburua da neurtzea ikaslearen ezagutzak eta arrazonatzeko gaitasuna arlo jakin batzuetan, alegia, unibertsitatean egin nahi dituen ikasketekin zerikusia duten arloetan. Fase honek aukera ematen dio ikasleari fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko. Parte espezifikoan ikasle bakoitzak Batxilergoko bigarren mailako modalitateko edozein gai aukera dezake, fase orokorrerako aukeratu duena izan ezik. Gehienez lau gairen azterketak egin ahal izango ditu fase espezifiko honetan.
Denboralizazioa: Azterketa bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. 
Nota:
Gai bakoitzari 0 puntutik 10 puntura bitartean emango zaio. Nota kontuan hartzeko, ikasleak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu.

 

  • Unibertsitate Sarrera Probaren nota horrela kalkulatzen da:

Onarpen-nota = 0,6*BBN + 0,4*FOK

BBN = batxilergoko batez besteko nota

FOK = fase orokorreko nota

Onarpen nota 1-10rako nota izango da.

 

Eta zati espezifikoa egin ezkero:

Onarpen-nota = 0,6*BBN + 0,4*FOK + a*M1 + b*M2

M1, M2 = fase espezifikoan gainditutako gaietako bi kalifikazio onenak

a, b = fase espezifikoko azterketetako notak haztatzeko parametroak

Onarpen nota 1-14rako nota izango da.

 

Beraz, Unibertsitatera  Sartzeko Proba berriarekin batxilergo modalitatearen arabera unibertsitate ikasketa zehatzetan ez dira lehentasunak egongo. Lehentasun horiek, zati espezifikoaren frogak erregulatzen ditu.


2009 edo atzerago egindako selektibitateko azterketaren nota, Unibertsitatera Sartzeko Proba berriaren zati orokorrarekin parekatzen da. Beraz, ikasi nahi duzun titulazioan sarrera notarik ez balego, nahikoa izango zenuke 2009ko selektibitateko notarekin, baina aldiz sarrera nota balego, Unibertsitatera Sartzeko Probaren zati espezifikora aurkeztea komeniko litzaizuke nota igotzeko. 

 

  • Batxilergoko ikastetxea bazara horrela egiten da izen ematea Unibertsitate Sarrera Proban:

Ikastetxearen bidez izena ematen duenean ikasleak adierazi beharko du zein irakasgairen azterketa egingo duen fase orokorrean eta zein irakasgairena fase espezifikoan, bigarren hau eginez gero.

eta, batxilergoko ikastetxe batean matrikulatua ez bazaude:

UPV/EHUko bulego hauetako batean izena eman behar duzu. 11/12 ikasturteko ohiko deialdirako epea 2011ko maiatzaren 30tik 31ra izango da eta ez ohizko deialdirako 2011ko uztailaren 5ean :

  • Arabako Errektoreordetza: Izardui komandantea, 2 Vitoria-Gasteiz
  • Gipuzkoako Errektoreordetza: Ignacio M. Barriola eraikina - Elhuyar plaza, 1- Donostia
  • Sarbide Bulegoa Ikasgelategia I, beheko solairua Leioa
  • Larrako-etxea Lehendakari Agirre etorbidea, 81 - Bilbao
  • Edo aurreko deialdietan aurkeztu bazara, gure web gunean: www.sarrera.ehu.es.

 

Gai konplexua da eta gai honi buruzko informazio ziurra eskuratzeko, UPV/EHUko sarrera bulegoarekin harremanetan jartzea eta bertan galdetzea dituzun zalantza guztiak  gomendatzen dizugu. Horretarako, acceso@ehu.es helbidera idatzi dezakezu edo sarbide bulegoetako telefono batera deitu: 946015555 Bizkaiko campusa; 945013377 Arabako campusa;  943018222 Gipuzkoako campusa.

UPV/EHU web guneko sarbide orrialdean, Unibertsitaterako sarbideari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu: Unibertsitatera Sartzeko Probari buruzko informazioa, sartzeko egutegia, matrikulaziorako eta sarbiderako informazioa eta abar.

 

Ondo izan!

 

 

Iturriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
bisitari