Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Irakasle Ikasketak non eta nola egin? Boloniaren ondorioz irakasle ikasketetan aldaketa asko eman dira?

Iparrorratza orientazio zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2011/05/10
Erantzuna

Kaixo:

Irakasle Ikasketekin lotutako hainbat informazio bildu ditugu galdera honetan.

1. BOLONIAREN ERAGINEZ IRAKASLE IKASKETETAN EMANDAKO ALDAKETAK

Bolognako prozesuak aldaketak ekarri ditu titulazioen mapan eta ikasketa planetan. Orain arte Irakasle ikasketen titulazioak 7 izan dira (Haur hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Hezkuntza Berezia, Heziketa Fisikoa, Musika Heziketa, Atzerriko hizkuntza eta Entzumena eta Mintzaira), baina Bolognako prozesuaren eraginez, 2 titulazio izatera pasatu dira, Gradua Haur Hezkuntzan eta Gradua Lehen Hezkuntzan, eta titulazio bakoitzak espezializazio ibilbideak eskaintzen ditu. Adibidez, Irakaslea, Atzerriko hizkuntzan diplomatura ez da eskaintzen jadanik baina Gradua Lehen Hezkuntzan, Atzerriko Hizkuntza minor edo ibilbidearekin eskaintzen dute

unibertsitate batzuk. Minor edo ibilbideak graduko ikasketen barruan espezializatzeko aukera ematen dute.

Lan munduari dagokionez, beste gai bat dago hemen: irakasle ikasketetan Bolognarekin titulazio mapa aldatu egin da eta oraindik ez dakigu titulazio berri hauek nola uztartuko diren lan munduan.

Adibidea: Gaur egun,  "Irakaslea, Atzerriko Hizkuntzan diplomatura" ikasketekin Lehen Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzako irakasle espezializatu bezala lan egin daiteke, baina aurrerantzean, ezin dizugu esan Gradua Lehen Hezkuntzan atzerriko hizkuntzan ibilbidea ikasita irakasle bezala zein lanpostu zehatzetan lan egiteko aukera  izango duzun.
Irakasleen lanpostuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailetik kudeatzen dira eta gai honi buruko informazio ziurra lortzeko, hezkuntza lurralde ordezkaritza batean galdetzea gomendatzen dizugu.  


2. IRAKASLE IKASKETAK NON IKASI

Euskal Herriko Irakasle Ikasketen eskaintza ondorengoa da:

2.1. HAUR HEZKUNTZAKO GRADUA:

5 unibertsitatetan ikasi daiteke: UPV/EHUn, Mondragon Unibertsitatean, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU unibertsitatera atxikitutako ikastegia),  Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Nafarroako Unibertsitatean.

UPV/EHU:
      1. Hizkuntzen trataera bateratua.
      2. Dramatizazio bidezko adierazpena eta komunikazioa.
      3. Kultura arteko hezkuntza.
      4. Irakurzaletasunaren sustapena eta biblioteka.
      1. Atzerriko hizkuntza.
      1. Musika hezkuntza
      2. Berrikuntza lehen hezkuntzako eskoletan.
      3. Curriculuma eta baliabideak.
      4. Hizkuntza aniztasuna eskoletan.
      1. Haur hezkuntzako tailerrak: 0-6 zikloa.

    Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU unibertsitatera atxikitutako ikastegia)
      1. Aipamena Hizkuntzen Sarrera Goiztiarrean.
      2. Aipamena Artea eta Hezkuntzan

    Mondragon unibertsitatea:
      1. Haur hezkuntza ibilbidea.
      2. Atzerriko hizkuntza ibilbidea.

    Nafarroako Unibertsitate Publikoa
      1. Hezkuntza premia berezientzako proiektuak.
      2. Hizkuntzen biziagotzea eta AICLE.
      3. Dokumentazio, ikus-entzunezko komunikazioa eta eskola proiektuak.

     

    Nafarroako unibertsitatea:
      1. Hezkuntza premia bereziak.
      2. Atzerriko hizkuntza.

    2.2. LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA

    6 unibertsitatetan ikasi daiteke
    : UPV/EHUn, Mondragon Unibertsitatean, Deustuko Unibertsitatean, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU unibertsitatera atxikitutako ikastegia)  Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Nafarroako Unibertsitatean.

    UPV/EHU

      1. Gorputz hezkuntza.
      2. Kultura arteko hezkuntza.
      3. Irakurzaletasunaren sustapena eta biblioteka.
      4. Hizkuntzen trataera bateratua.
      1. Berrikuntza lehen hezkuntzako eskoletan.
      2. Atzerriko hizkuntza.
      3. Musika hezkuntza.
      4. Curriculuma eta baliabideak.
      5. Hizkuntza aniztasuna eskolan.
      1. Hezkuntza berrikuntzarako proiektuak lehen hezkuntzan.
      2. Hezkuntza berezia.
      3. Atzerriko hezkuntza.
      4. Euskara, hezkuntza tresna.

     

    Mondragon Unibertsitatea:
      1. Lehen Hezkuntza Ibilbidea
      2. Hezkuntza Berezia Ibilbidea
      3. Heziketa Fisikoa Ibilbidea
      4. Atzerriko Hizkuntza Ibilbidea
      5. Heziketa Artistikoa Ibilbidea

     
    Deustuko Unibertsitatea

      1. Atzerriko hezkuntza.
      2. Hezkuntza premia bereziak.

    Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU unibertsitatera atxikitutako ikastegia)
     
      1. Aipamena Atzerriko Hizkuntzan.
      2. Aipamena Gorputz Hezkuntzan.
      3. Aipamena Arte Heziketan.
      4. Aipamena Sakontze Kurrikularrean.

    Nafarroako Unibertsitate Publikoa:
      1. Hezkuntza premia berezientzako proiektuak.
      2. Hizkuntzen biziagotzea eta AICLE.
      3. Dokumentazio, ikus-entzunezko komunikazioa eta eskola proiektuak.
      4. Heziketa fisikoaren biziagotzea.
      5. Hezkuntza musikalaren biziagotzea.
      6. Natura eta giza ingurunearen biziagotzea.
      7. Eskola inguruneko baliabideen integrazio curricularreko proiektuak.

     

    Nafarroako unibertsitatea:
      1. Hezkuntza premia bereziak.
      2. Atzerriko hizkuntza.

    3. IRAKASLE IKASKETAK LIBRETIK EGITEKO AUKERARIK DAGO?

    Euskal Herriko unibertsitateetan, UPV/EHUn, Mondragon Unibertsitatean, Deustuko Unibertsitatean, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU unibertsitatera atxikitutako ikastegia)  Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Nafarroako Unibertsitatean; Irakasle Ikasketak modu presentzialean ematen dira,  baina Boloniako erreforma dela eta baliteke ohiko irakaskuntza metodoak aldatzen joatea. Gai honi buruzko informazio zehatza eskuratzeko, ikasketak egitea nahi duzun unibertsitateko idazkaritzan galdetzea gomendatzen dizugu.

    Euskal Herritik kanpo berriz, Irakasle Ikasketak libretik egiteko aukera dago on line modalitatean. Universidad Internacional de la Rioja (UNIR) Lehen Hezkuntzako gradua eta Haur Hezkuntzako gradua on line eskaintzen ditu irakasle ikasketetan. Informazio gehiago lotura hauetan bilatuko duzu:

    UNED unibertsitatea pentsatzen ari da baita magisteritza ikasketak distantzian eskaintzea etorkizunean, baina ez du aurreikusten oraindik noizko izan daitekeen. Informazio gehiago 

     

    Guk ez ditugu aukera gehiago ezagutzen Lehen Hezkuntzako  gradua edo Haur Hezkuntzako gradua libretik egiteko, baina Bolognako prozesuarekin egunetik egunera aldaketak egoten direnez,  Consumer eta Educaweb web guneak aztertzea gomendatzen dizugu.


    Ondo izan!!!

    Iturriak

    Errorea
    Portleta erakustean errorea gertatu da.
    Esteka interesgarriak

    Esteka interesgarriak

    Errorea
    Portleta erakustean errorea gertatu da.
    bisitari