Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

DBH, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan irakasle bezala lan egiteko kurtso bereziren bat egin behar da? Lehen CAP/IGA egiten zen... eta orain Bolognarekin?

Iparrorratza orientazio zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2011/05/02
Erantzuna

Kaixo:

Orain arte eskolak emateko, DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketaren hezkuntza mailetan, lizentziatura, arkitektura, ingeniari edo maila bereko ikasketak eta IGZ/CAP agiria eduki behar ziren. IGZ/CAP agiria kurtso berezi baten bitartez lortzen zen.

Gaur egun, 2009/2010 ikasturtetik aurrera Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria (IGZ/CAP) ikasteko aukera desagertu egin da eta aurrerantzean, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege-dekretuaren ondorioz, "Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren eta Batxilergoaren, Lanbide Heziketaren eta Hizkuntzen Irakaskuntza Unibertsitate Masterrean"

bilakatu da.

Beraz, irakasle bezala lan egiteko DBH, Batxilergo edo Lanbide Heziketan, lizentziatura, arkitektura, ingeniari edo maila bereko ikasketak eginda "Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Gaitzeko Unibertsitate Masterra" ikasi beharko duzu zure ikasketei dagokien espezialitatean.

 

Euskal Herrian master hau UPV/EHUn, Deustuko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean, UPNA/NUPn eta Nafarroako Unibertsitatean ikasi daiteke.

Kasu guztietan, masterraren iraupena 60 ECTStakoa da, hau da, ikasturte batekoa.

Kontutan izateko ohar garrantzitsuak:

  • 2010/11 ikasturtean Bolognako prozesua martxan jarri da unibertsitateetan eta honek aldaketak ekarri ditu: ikasketa planak aldatu dira, ikasketa bukaeran lortutako maila akademikoa graduatua izango da, eta abar... Gradu batzuk berriak dira eta beste asko lehendik zeuden lizentziatura edo diplomaturak ordezkatzera etorri dira unibertsitatean. Beste kontu bat da gradu hauek nola txertatuko diren lan munduan, ezin dugu jakin oraindik.
  • Irakasleen lanpostuak  Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate, Ikerketa eta Hezkuntza sailak erregulatzen ditu eta irakasleen lanpostuetarako etorkizunean gradu edo graduondoko berriek izango duten eraginari buruzko informaziorik ez dago oraindik. 
  • Guk erantzun honetan eman dizugun informazioa, gaur egun irakasle izateko eskatzen duten titulazio eta agirietan oinarrituta dago (Ingeniaritza + IGZ/CAP-Masterra, irakasle bezala aritzeko), etorkizunean bide berdinetik jarraituko duela dirudielako... baina ziurtasunez ez dago jakiterik. Kontutan izan ezazu irakasleen lanpostuak lege batek erregulatzen dituela eta hau aldatu egin daitekeela.
  • Guzti honengatik, gai honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko, hezkuntza lurralde ordezkaritza batean galdetzea gomendatzen dizugu.

Ondo izan!

 

Iturriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
bisitari