Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Zer egin behar dut irakasle bezala lan egiteko? Ikastetxe pribatuetan eta publikoetan lan egiteko prozedura desberdinak jarraitu behar dira?

Iparrorratza orientazio zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2011/05/02
Erantzuna

Kaixo:

Irakasle bezala ikastetxe publiko zein pribatuetan lan egiteko hainbat gauza kontuan izan behar dituzu.

Alde batetik, EGINDAKO IKASKETAK. Ikasketa bakoitzak irakaskuntza maila batean edo bestean lan egitea ahalbideratzen du:
    • Haur Hezkuntzako Goi Mailako heziketa zikloa ikasketak:
    1. Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikari titulua: 0-3 urte bitarteko haurren ikastetxeetan lan egiteko aukera duzu.
    • Irakasle Ikasketak:
    1. Irakasle Ikasketak, Haur Hezkuntza espezialitatea titulazioa: 0-3 urte bitarteko haurren ikastetxeetan, Haur Hezkuntzan (HH) eta Lehen Hezkuntzan (LMH) lan egin dezakezu.
    2. Irakasle Ikasketak, Lehen Hezkuntza espezialitatea titulazioa: Lehen Hezkuntzan (LMH) lan egin dezakezu.
    3. Irakasle Ikasketak, Hezkuntza Berezia, Heziketa Fisikoa, Musika Heziketa, Atzerriko Hizkuntza, eta Entzumena eta Mintzaira espezialitateetako titulazioak: Lehen Hezkuntzan (LMH) lan egin dezakezu espezialitateko irakasgaietan eta beste zenbait irakasgaietan.
    • Lizentziatura / Diplomatura:
    1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) eta Batxilergoan, Lanbide Heziketan, Helduen Hezkuntzan, Hizkuntzen irakaskuntzan, Musika irakaskuntzan, Arte aplikatuetako eta Diseinuko Irakaskuntzan lan egin dezakezu. Hezkuntza maila hauetariko batzuetarako, lizentziatura edo diplomaturaz gain, Irakasle Gaitasun Agiria (CAP/IGZ) izatea ere eskatzen dute. Gai honi buruzko informazio gehiago galdera honetan irakurri dezakezu.
    1. Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetan (HLPP/PCPI) lan egin dezakezu.
    2. Unibertsitatean mailan lan egin dezakezu.
    • Lanbide heziketako goi-mailako titulua: Lanbide Heziketan eta Arte aplikatuetako eta Diseinuko Irakaskuntzetan lan egin dezakezu.
    • Musika eta Dantza irakaskuntzako goi-mailako titulazioa: Musika eta dantza irakaskuntzetan lan egin dezakezu.

Oharra: Kontutan izan ezazu irakasleen lanpostuak lege batek erregulatzen dituela eta hau aldatu egin daitekeela. Bukaerako oharrak irakurtzea gomendatzen dizugu.

Bestetik, irakaskuntza maila bakoitzean IZENA EMATEKO JARRAITU BEHARREKO BIDEA. Hauek dira:

  • 0-3 urte bitarteko haurren ikastetxeetan lan egiteko jarraitu beharreko prozesua.
EAEko Ikastetxe pribatuetan lan egiteko zure curriculuma bidali beharko duzu ikastetxera zuzenean, eta ikastetxe publikoetan lan egiteko Haurreskolen zerrendetan izena eman behar duzu.

Haurreskolen zerrendetan izena emateko, titulu akademiko hauek eskatzen dituzte: 

  1. Ezinbestekoa izango da Haur Hezkuntzako Maisu-maistra titulua, Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikari titulua edo Haurtzaindegiko Teknikari Espezialista izatea.
  2. Hezkuntzako 2. hizkuntza-eskakizuna, EGA edo antzekoa izatea (informazio gehiagorako, ikusi 263/1998 Dekretua, urriaren 6koa, 1998ko urriko 23ko 202. EHAAn).
Haurreskola Partzuergoko zerrendetan apuntatzeko eskabide orria helbide honetan lortu dezakezu. Eta Haurreskolei buruzko informazio gehiago Haurreskolen web gunean

eskuratu  dezakezu. 

Eta Nafarroan Haurreskola publikoak udalen ardurapean daude eta beraiek eramaten dituzte hautagaien zerrendak, beraz, lan egin nahi duzun herriaren udalean galdetu zer egin behar den ordezkapen zerrendetan izena emateko. Haurreskola pribatuetan lan egiteko zure curriculuma bidali beharko duzu ikastetxera zuzenean.

 

  • HH, LMH, DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Helduen Hezkuntza, Hizkuntz irakaskuntzak, Arte aplikatuetako eta Diseinuko irakaskuntzak eta Musika irakaskuntzetan izena emateko prozesua.

EAEko ikastetxe publikoetan irakasle bezala lan egiteko, lehenengo pausoa Eusko Jaurlaritzako hezkuntzako ordezkapen zerrendetan apuntatzea litzateke eta horretarako zure ikasketekin bat datozen zerrendak zabaldu behar dira.

Zure ikasketekin zein irakasgai eman ditzakezun jakiteko aztertu itzazu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko webgunean, langileen atalean, Ordezkapenetarako izangaiak azpiatalean, Maiz egiten diren galderetan Zerrendak irekitzea puntuan, 8. galderan aipatzen diren buletinak

Behin ordezkapen zerrendan apuntatuta, ordezkapenak egiteko deitzen dizutenean eskaintzen dizuten lanpostua onartu behar duzu, salbuespen kasu batean aurkitzen ez bazara. Ikasturtez ikasturte aldaketak egon daitezke ordezkapen zerrenden kudeaketan eta informazio ziurra eskuratzeko ondorengo bi bideak jarraitzea gomendatzen dizugu:

    1. Aztertu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko orrialdeko Langileak atala. Bertan, irakaskuntza ez unibertsitarioan zure ikasketekin eskuratu ahal dituzun lanpostuei buruzko dokumentazioa aurkituko duzu eta baita ordezkapen zerrenden funtzionamenduari buruzko informazio guztia. Zein dokumentazio aurkeztu behar den zerrendetan apuntatzeko, zeintzuk diren salbuespen egoerak eta abar.
    2. Hezkuntza lurralde ordezkaritza batera hurbiltzea. Ordezkaritza hauetan, hezkuntzako ordezkapen zerrendei buruzko informazio guztia eskaintzen dute aurrez aurre. 
Ikastetxe pribatuek beste modu batean egiten dute irakasleen hornitzea. Ikastetxe pribatuetan lan egiteko zuzenean beraiei curriculuma bidali behar zaie, ondoren, ikastetxe bakoitzak kontratazioa egiteko modu berezia izango du.

Nafarroako ikastetxe publikoetan
lan egiteko beharrezkoa den informazio guztia Maiatzak 18ko 60/2099 Foru aginduan aurkituko duzu. Hiru bide daude irakasle moduan lan egin ahal izateko:
  1. Hautagai zerrendetan izena eman. 2011 urtean itxita daude zerrenda hauek baina baliteke hurrengo urteetan irekitzea.
  2. Oposaketak egin. Irakasleentzako oposaketak egin.
  3. INEM-en izena eman. Aurten edo kontratazio zerrendak itxita dauden urtetik diplomatura, lizentziatura edo ingeniaritzako titulua diren pertsonak INEM-en izena eman dezakete, zeren eta, irakasleak behar badituzte INEM-eko zerrendetatik eskatzen baitituzte. Behin deitzen bazaituzte hautagai zerrendetan sartzen zara zuzenean.
Ikastetxe pribatuek beste modu batean egiten dute irakasleen hornitzea. Beraiei zuzenean curriculuma bidali behar zaie, eta ondoren, ikastetxe bakoitzak kontratazioa egiteko modu berezia izango du.

  • Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetan lan egiteko (HLPP/PCPI) izena emateko prozesua.
Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak (HLPP) eskaintzen dituzten ikastetxeak dauden herriaren ardurapean daude. Ondorioz, udala edo eskualdeko mankomunitatea arduratzen da irakasleen kontratazioaz. HLPPko ikastetxe publikoetan bi bide hauek jarraituko dituzte kontratazioa egiteko:
  1. Irakasleen kontratazio zuzena. Nola? Lehiaketa publikoaren bidez. Nola jakin? Probintziako Buletin Ofizialean  argitaratuko da eta Udalak edo Mankomunitateak lehiaketa publikoaren berria zabalduko du bere ohiko bideetatik (webgune, aldizkari eta abar.). Nola eman izena? Buletinean, udaleko edo mankomunitateko berrian azalduko da nola eman behar den izena (noiz, non eta betebeharrak). Eskariaren arabera betebehar desberdinak zehaztuko dituzte.
  2. Enpresa bat kontratatzea. Nola? Lehiaketa publikoaren bidez. Udalak edo Mankomunitateak enpresa kontratatzen du eta irakaslea (zu zeu) enpresak. Enpresa batzuk irakasle zerrendak dituzte eta lehiaketaren ezaugarrien arabera irakasleak kontratatzen dituzte. Azpi-kontratazio izango da.  Nola eman dezakezu izena enpresa horietan? Lehenengo bidea enpresa horiek bilatu eta curriculuma bidaltzea izango litzateke,  eta beste bidea, HLPP ikastetxea dagoen udalera curriculuma bidaltzea (beti ere Hezkuntza sailera), udala edo mankomunitatea arduratuko da  curriculumak enpresei heldu arazten, bitartekari lana eginez.
Ikastetxe pribatuek beste modu batean egiten dute irakasleen hornitzea. Ikastetxe pribatuetan lan egiteko zuzenean beraiei curriculuma bidali behar zaie, ondoren, ikastetxe bakoitzak kontratazioa egiteko modu berezia izango du.

  • Unibertsitatean izena emateko prozesua.
Unibertsitate publikoak:
    • Zeintzuk dira Euskal Herriko  unibertsitate publikoak?  EAEn, UPV/EHU. Gasteizko Erizaintza Unibertsitate Eskolak (UPV/EHU atxikitutako ikastegia) ere izaera publikoa du. Nafarroan, UPNA/NUP. Eta Iparraldean Universit├ę de Pau et des Pays de l'Adour.  
    • Irakasle bezala lan egiteko jarraitu beharreko prozedura:
    1. UPV/EHUko irakasleen ordezkoak egiteko izangaien zerrendak kudeatzeko arautegia,  EHHAko 2011ko martxoak 25ren buletinean agertzen da.
    2. UPNA/NUPen irakasleak kontratatzeko lehiaketa publikoak egiten dituzte.
    3. Pau et des Pays de l'Adour unibertsitatean,

    Unibertsitate pribatuek
    beste modu batean egiten dute irakasleen hornitzea. Unibertsitate pribatuetan lan egiteko zuzenean beraiei curriculuma bidali behar zaie, ondoren, unibertsitate bakoitzak kontratazioa egiteko modu berezia izango du. Euskal Herriko unibertsitate pribatuak hauek dira:
      • EAE: Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Bego├▒ako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola (Deustuko Unibertsitatera atxikitutako ikastegia), Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskola (UPV/EHUra atxikitutako ikastegia),  IMH Ingeniaritza Eskola (Frantziako CESI sareko kide) eta Lea Artibai Ikastetxea (London Metropolitan University).
      • Nafarroa: Nafarroako Unibertsitatea.

    ETA PUNTUEN BANAKETA 0-16 urte bitarteko haurren ikastetxe publikoen ordezkapen zerrendetan horrela egiten da:


    Ikastetxe pribatuetan lan esperientzia lortzen da eta gero lan esperientzia hau haurreskola edo ikastetxe publikoen zerrendetan puntu batzuk lortzeko erabili daiteke. Hau da, zerrendetan izena ematerakoan, egin dituzun ikasketa eta izandako lan esperientziagatik hasierako puntuazio bat ematen dizute eta horretarako balio du lan esperientziak.

    Puntuak lortzeko Haurreskolen (0-2 urte bitarteko haurrak) edo Ikastetxe Publikoen zerrendetan (3-12 urte bitarteko haurrak) lan egin behar duzu. Eta kontutan izan, bi zerrenda hauek independenteak direla. Hau da, Haurreskolen zerrendan lortutako puntuak Haurreskoletako zerrendarako soilik balio dutela, eta Ikastetxe publikoen zerrendan lortutako puntuak, ikastetxe publikoen zerrendarako soilik balio dutela.



    KONTUTAN IZATEKO OHAR GARRANTZITSUAK:

    • 2010/11 ikasturtean Boloniakoko prozesua martxan jarri da unibertsitateetan eta honek aldaketak ekarri ditu: ikasketa planak aldatu dira, ikasketa bukaeran lortutako maila akademikoa graduatua izango da, eta abar... Gradu batzuk berriak dira eta beste asko lehendik zeuden lizentziatura edo diplomaturak ordezkatzera etorri dira unibertsitatean. Beste kontu bat da gradu hauek nola txertatuko diren lan munduan, ezin dugu jakin oraindik.
    • Irakasleen lanpostuak  Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate, Ikerketa eta Hezkuntza sailak erregulatzen ditu eta irakasleen lanpostuetarako etorkizunean gradu edo graduondoko berriek izango duten eraginari buruzko informaziorik ez dago oraindik. 
    • Guk erantzun honetan eman dizugun informazioa, gaur egun irakasle izateko eskatzen duten titulazio eta agirietan oinarrituta dago (lizentziatura edo baliokidea + IGZ/CAP-Masterra, irakasle bezala aritzeko eta abar.), etorkizunean bide berdinetik jarraituko duela dirudielako... baina ziurtasunez ez dago jakiterik. Kontutan izan ezazu irakasleen lanpostuak lege batek erregulatzen dituela eta hau aldatu egin daitekeela.
    • Guzti honengatik, gai honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko, hezkuntza lurralde ordezkaritza batean galdetzea gomendatzen dizugu.
    Ondo izan!


    Iturriak

    Errorea
    Portleta erakustean errorea gertatu da.
    Esteka interesgarriak

    Esteka interesgarriak

    Errorea
    Portleta erakustean errorea gertatu da.
    bisitari