Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Diseinuarekin erlazionatutako ikasketak non eta nola egin?

Iparrorratza orientazio zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2011/04/26
Erantzuna

Kaixo:

Diseinua ikasketa askotan lantzen da eta oso era desberdinetan. Titulazio bakoitzak diseinua ikuspegi desberdin batetik lantzen du. Hau da, diseinua lantzen da Barne diseinua ikasketetan, Diseinu Grafikoa ikasketetan, Arkitekturan, Ingeniaritzetan (diseinu industriala) eta abar.
Adibide batzuk:

    • Arkitekturako gradua bi unibertsitatetan ikasi dezakezu:
    1. UPV/EHUn, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (Donostian)
    2. Nafarroako Unibertsitatean, Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan  (Iruñea)
    Aipatutakoak adibideak soilik dira, ondorengo helbideak erabiliz diseinuarekin harremana duten ikasketak aztertzea gomendatzen dizugu:
      • Iparrorratza orientazio-zerbitzuko Esteka Interesgarriak atalean biltzen diren ikasketa bilatzaileak. Ikasketa bilatzaileak "Unibertsitateko ikasketak: ikasketa bilatzaileak, gutxieneko notak, plaza kopuruak, atzerrian ikastea..." puntuan aurkituko dituzu.
      • Lanbide Heziketako ikasketak bilatzeko:
      1. Lanbidez heziketa orrialdea. Helbide honetan EAEko lanbide heziketako eskaintza aztertu dezakezu. 
      2. Nafarroako Lanbide heziketaren orrialdea
      3. TodoFP.es: Espainiako Hezkuntza Ministerioaren Lanbide Heziketaren ataria.
      • Araubide bereziko ikasketak:
      1. Hezkuntza.net: EAEko araubide bereziko Arte Plastikoak eta Diseinu ikasketak.
      2. Nafarroako hezkuntzaren ataria: Nafarroako Arte Plastikoak eta Diseinu ikasketak.
      3. Goi mailako Arte Plastiko eta Diseinuko ikasketak Espainia mailanEspainiako Hezkuntza Ministerioaren Arte Plastiko eta Diseinuko ikasketei buruzko informazioa.
    Diseinua gai zabala da eta era askotan landu daiteke. Gure erantzunak zure zalantzak ez baditu argitu, Iparrorratza orientazio-zerbitzura galdera bat egitera animatzen zaitugu. Galdera egiterakoan zehaztu ezazu zein motatako diseinua gustatzen zaizun eta diseinu mota hori ikasteko aukerak zeintzuk diren erantzungo dizugu.

    Ondo izan!

     

    Iturriak

    Errorea
    Portleta erakustean errorea gertatu da.
    Esteka interesgarriak

    Esteka interesgarriak

    Errorea
    Portleta erakustean errorea gertatu da.
    bisitari