Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Zein ikasketa egin ditzaket kirolaren inguruan unibertsitate mailan, lanbide heziketan edo araubide bereziko kirol irakaskuntzetan?

Iparrorratza oreintazio zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2011/04/05
Erantzuna

Kaixo:

Kirolaren inguruan ikasketa desberdinak egin daitezke unibertsitate mailan, lanbide heziketan edo araubide bereziko kirol irakaskuntzetan. Ikasketa batzuk heziketa fisikoari era orokorrean lotuta daude, eta beste batzuk ordea, kirol mota bateri lotutako ikasketa espezifikoagoak dira.

1. UNIBERTSITATE MAILAKO IKASKETAK

Unibertsitate mailan bi gradu ikasi daitezke kirolarekin lotuta: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua (JFKZ-IVEF ikasketak) eta Lehen Hezkuntzako gradua, gorputz heziketa ibilbidearekin.

  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua (JFKZ-IVEF ikasketak):
Euskal Herrian, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua (SHEE-IVEF ikasketak) UPV/EHUn Gasteizen egin daiteke. Gradu honek 3 espezializazio ibilbide eskaintzen ditu: Kirol-entrenamendua, osasunerako eta ongizaterako jarduera fisikoa eta jarduera fisikoen eta kirol-jardueren gestioa eta horien jolas-dimentsioa.

2010/2011 ikasturtean eskatu zen gutxieneko nota 9,016 izan zen eta sarrerako proba fisikoak daude.  Sarrerako proba fisikoei buruzko informazioa esteka honetan begiratu dezakezu.

  • Heziketa fisikoko irakasle ikasketak:
Bolognako prozesuak aldaketak ekarri ditu titulazioen mapan eta ikasketa planetan. Orain arte Irakasle ikasketen titulazioak 7 izan dira (Haur hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Hezkuntza Berezia, Heziketa Fisikoa, Musika Heziketa, Atzerriko hizkuntza eta Entzumena eta Mintzaira), baina Bolognako prozesuaren eraginez, 2 titulazio izatera pasatu dira, Gradua Haur Hezkuntzan eta Gradua Lehen Hezkuntzan, eta titulazio bakoitzak espezializazio ibilbideak eskaintzen ditu.  

Hortaz, Irakaslea, Heziketa fisikoko diplomatura ez da eskaintzen jadanik baina Gradua Lehen Hezkuntzan, Gorputz Heziketa minor edo ibilbidearekin eskaintzen dute unibertsitate batzuk. Minor edo ibilbideak graduko ikasketen barruan espezializatzeko aukera ematen dute.

Gradua Lehen Hezkuntzan Gorputz Heziketa ibilbidearekin UPV/EHUn, Mondragon Unibertsitatean eta Begoñako Andramari irakasleen Unibertsitatea Eskolan (Deustuko Unibertsitatera atxikitutako ikastegia) ikasi dezakezu. Titulazio hauei buruzko informazio gehiago lotura hauetan aurkitu dezakezu:

  1. UPV/EHU: Lehen Hezkuntzako Gradua, Gorputz Heziketa ibilbidea. Gasteiz. 2010/2011 ikasturtean eskatu zen gutxieneko nota 7,010 izan zen.
  2. Mondragon Unibertsitatea: Lehen Hezkuntzako Gradua, Heziketa Fisikoa ibilbidea. Eskoriatza. Mondragon Unibertsitatean gutxieneko nota eta plaza kopurua zehaztu gabe dute, baina sarrera baldintzak zeintzuk diren jakiteko ikasleentzat duten zuk galdetu, guk erantzunon line zerbitzuan galdetu dezakezu.
  3. Begoñako Andramari Irakasleen Unibertsitatea Eskola (Deustuko Unibertsitatera atxikitutako ikastegia): Lehen Hezkuntzako Gradua, Gorputz Hezkuntza aipamena. Ez dute sarrera notarik argitaratzen.  Ikasleen onarpen prozesuari buruzko argibideak aztertu ditzakezu lotura honetan. Sarrera notei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, idazkaritzarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

 

2. LANBIDE HEZIKETAKO IKASKETAK

Lanbide Heziketan, Gorputz eta Kirol Ekintzak lanbide arloan bi heziketa ziklo eskaintzen dira, bat erdi mailakoa eta bestea goi mailakoa. Hauek dira:
    1. Erdiko mailako heziketa zikloa
      1. EAE: Natur ingurunean gorputz eta kirol ekintzen gidaketa
      2. Nafarroa: Natur ingurunean gorputz eta kirol jarduerak gidatzea
    2. Goiko mailako heziketa zikloa
      1. EAE: Gorputz eta Kirol ekintzen sustapena
      2. Nafarroa: Gorputz eta kirol jardueren sustapena

Lotura hauetan aztertu dezakezu titulazio hauei buruzko informazioa:  Ikasketa hauen funtzio eta lanbideak zeintzuk diren, zein ikastetxetan ematen den (publiko eta pribatuak), irakasgaiak zeintzuk diren,  lanbidearen lan ezarpena zein den eta abar.

 

3. ARAUBIDE BEREZIKO KIROL IRAKASKUNTZAK

LOEk (Hezkuntzako Lege Organikoak), aurreko beste araudi batzuen ildotik, kirol irakaskuntzen kalitatea hobetu du eta haiek kirol-sistemaren errealitatera egokitzearen alde egiten du.  Geroago, 1363/2007 Errege-dekretuak Erregimen Bereziko Kirol Irakaskuntzen antolaketa orokorra finkatu du. Ikasketen xedea hauxe da:

  1. Ikasleen gaitasun tekniko eta profesionala bermatzea Kirol-Irakaskuntzako kasuan kasuko espezialitatean, eta heldutasun profesionala ematea, etorkizunean gehiago ikasteko eta kualifikazioen aldaketara egokitzeko motibazioa izan dezaten.
  2. Ikaslearen modalitatearen ezaugarriak eta antolamendua ulertzea, eta bere funtzioen ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea.
  3. Zeregina segurtasun baldintzetan betetzeko beharrezkoak diren jakintzak eta trebetasunak eskuratzea.

Titulu ofiziala lortzea dakarten Irakaskuntzek bi maila izango dituzte:

    • Erdi-gradua: Ikasleak, prestakuntzaren ondorioz, Kirol arloko Teknikari-titulua lortuko du dagokion kirol modalitate edo espezialitatean.
    • Goi-gradua: Ikasleak, prestakuntzaren ondorioz, Goi-Mailako Kirol-Teknikariaren Titulua lortuko du, dagokion kirol-modalitate edo espezialitatean. Titulu horri esker, erabakitzen diren unibertsitate ikasketak egin ahal izango dira.

Gaur egun, Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE), kirol hauei dagozkien Irakaskuntzak daude ezarrita: Futbola, Eskalada, Areto-Futbola, Saskibaloia, Atletismoa, Negu-Kirola eta Mendiko Kirolak eta Eskubaloia. Irakaskuntzak Erdi-Gradukoak eta Goi-Gradukoak dira. Sarrerako proba fisikoei buruzko informazioa esteka honetan begiratu dezakezu.

Ikasketa hauek EAEn ikastetxe hauetan ematen dira:

EAEn Kirol Irakaskuntzetan duzun ikasketa eskaintzari buruzko  informazio gehiago bi helbide hauetatik eskuratu dezakezu:

    • Zer egin dezaket DBHren ondoren? 2010-2011 ikasturteaorientabiderako gidaliburua: Gidaliburu hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak argitaratzen du eta 57-60 orrialdeetan, Kirol Irakaskuntzari buruzko informazioa aztertu dezakezu. Dokumentu honetan zikloetara sarbidea,  ziklo ezberdinen ezaugarriak eta ikasketa hauek zein ikastetxetan ematen diren azaltzen da.
    • Ikastetxeak eta Ikasketak/Kirol-Irakaskuntzak: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko webgunean, Kirol-Irakaskuntzak atalean, ikasketa hauei buruzko legedia, sarrera proba fisikoen deialdiak eta informazio eguneratua aztertu dezakezu.

Ondo izan!

 

 

Iturriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
bisitari