Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Goi mailako Heziketa zikloetatik unibertsitatera sartu daiteke? Nola egiten da?

Iparrorratza orientazio-zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2011/02/28
Erantzuna

Kaixo:

 

Unibertsitatetako ikasketak egiteko 3 sarbide daude:

  1. Batxilergoa  eta Unibertsitatera sartzek Froga gainditu duten ikasleak: Plaza mugatuak dituzten graduetan, Unibertsitatera Sartzeko Frogaren zati espezifikoa egitea komeni da zati orokorraren nota igotzeko. Unibertsitatera Sartzeko Frogaren zati espezifikoan, ikasleak unibertsitatean egin nahi dituen ikasketekin lotutako jakintza-alorraren froga egingo du. Unibertsitatera Sartzeko Frogari buruzko informazio gehiago Iparrorratza orientazio-zerbitzuaren galdera honetan begiratu dezakezu. Sarbide mota honi buruzko informazio gehiago
  2. 25 edo 45 urtetik gorakoentzako sarbide probak gainditu dituzten ikasleak: Sarbide mota honi buruzko informazio gehiago
  3. Beste sarbide batzuk: Lanbide heziketatik sartzea, atzerriko ikasketekin sartzea, unibertsitatean sartzea lan arloko esperientzia egiaztatu izanda eta unibertsitateko tituludunen bidetik sartzea:  Sarbide honi buruzko informazio gehiago
Hiru sarbide hauetatik Lanbide Heziketatik sarbidea

interesatzen zaigu eta sarbide mota honen funtzionamendua azalduko dugu:

  • 2010/11 ikasturterako unibertsitaterako sarbide berriak ezarri dira eta lanbide heziketaren sarbidea asko aldatu da aurreko urteetatik hona. Lehen titulazioetan plaza kopuru bat gordetzen zen lanbide heziketako ikasleentzat, baina ikasturte honetatik aurrera, lanbide heziketako ikasleei onarpen-nota kalkulatuko zaie eta nota honekin sartuko dira unibertsitatean batxilergoko ikasleekin batera. Lehen, goi mailako ziklo batzuetatik jakintza-adar berdineko titulazioetara sarbidea zegoen bakarrik baina orain, goi mailako edozein ziklotik unibertsitateko edozein titulaziora sartzeko aukera dago.
  • Unibertsitateko sarrera nota: Batxilergoko ikasleei unibertsitateko sarrera nota Unibertsitatera Sartzeko Frogak emango die eta lanbide heziketako ikasleei onarpen-notak.  Batxilergoko ikasleen eta Lanbide Heziketako ikasleen sarrera nota kalkulatzeko sistemak desberdinak dira eta bide bietatik sortzen diren emaitzak elkarren artean konpetitiboak dira unibertsitateko plazak lortzerakoan (zerrenda berdinean egongo dira).
  • 2010/11 ikasturtetik aurrera  Goi Mailako Teknikari Titulua edo baliokidea dutenek ez dute sarrera-probarik egin beharko unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetara sartzeko (Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege organikoko 44, 53 eta 65 artikuluetan zehaztuta), baina kontutan izan behar dituzue bi puntu hauek:
    • Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den (plaza mugatuak) graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan sartu ahal izateko, goi mailako heziketa zikloetako ikasleak Unibertsitatera Sartzeko Probaren fase espezifikora aurkeztu ahalko dira onarpen nota hobetzeko.
    • Graduetan plazak esleituko dira lortutako onarpen notaren arabera, baina plazak esleitzerakoan berdinketarik egonez gero, lehentasuna izango dute egin nahi diren graduko ikasketei dagozkien jakintza arloetara atxikitako tituluak dituzten ikasleek (EDU/3242/2010 Aginduaren II. eranskina).
  • Onarpen-nota zelan kalkulatzen den lotura honetan aztertu dezakezu. Onarpen nota igotzeko fase espezifikoaren irizpideak zeintzuk dira azaltzen da baita ere.

Lanbide Heziketako zikloak eta unibertsitateko ikasketen arteko erlazioari buruzko informazio gehiago Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitate sailaren web orrialdean argitaratzen den ondorengo dokumentuan aurkitu dezakezu:  "Zer Egin Dezaket DBHren Ondoren? 2010/2011 ikasturtea".

Eta Lanbide Heziketatik unibertsitatera sartzeko bideari buruzko edozein zalantza baduzu (ea etorkizunean Lanbide Heziketako froga jarriko den eta abar..) UPV/EHUko Sarbide Zerbitzura deitzea eta bertan galdetzea gomendatzen dizugu. Beraiek baitute gai honi buruzko informazio eguneratuena.

Ondo izan!

 

Iturriak Oharrak

Badaezpada FAQ zaharretik gordetakoa:

Zure kasuan zein titulazioetarako lortu dezakezu onarpen-nota altuena? Adibide batekin azalduko dugu. Demagun  Dietetika goi mailako zikloa ikasi duzula. Ziklo hau  Osasungintza lanbide arloan kokatzen da eta lanbide arlo hau unibertsitateko Zientziak eta Osasun Zientziak jakintza-adarrekin lotuta dago. Beraz, Zientziak eta Osasun Zientziak jakintza-adarreko graduetara sartzeko lortuko duzu onarpen-nota altuena ikasketa hauek eginez gero.

FAQ galdera zaharra ezabatutakoa: 2010/06/21 datan argitaratu zen.

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
bisitari