Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Zer dira Arte Plastikoaren eta Diseinuaren Irakaskuntza Artistikoak? Zertarako balio dute?

Iparrorratza orientazio-zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2010/10/08
Erantzuna

Kaixo:

Arte Plastikoaren eta Diseinuaren Irakaskuntza artistikoak erregimen berezian antolatzen dira Hezkuntzako Lege OrganikoaK definitutako hezkuntza sisteman. Ikasketen helburua ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa eskaintzea da eta etorkizuneko irudien, produktuen eta giroen diseinuarekin zerikusia duten ekintzak gauzatu ahal izateko profesionalak bermatzea.

  • ARTE PLASTIKOAREN ETA DISEINUAREN IRAKASKUNTZA ARTISTIKOEN TITULAZIOAK

Irakaskuntza Artistiko hauetan 6 titulazio eskaintzen dira, titulazio batzuk goi mailako heziketa zikloak dira eta beste batzuk goi mailako ikasketak dira,  unibertsitateko graduko ikasketen baliokideak. Hauek dira:

    • Goi mailako heziketa zikloak:
    1. Argazkigintza artistikoa.
    2. Publizitate Grafikoa.
    3. Ilustrazioa.
    4. Lorategiaren elementuak.
    5. Dekorazio lan eta proiektuak eta zuzendaritza.

Titulazio hauek Goi mailako heziketa zikloak dira eta ikasleak lortuko duen titulazioa Goi mailako teknikari titulua izango da.

    • Goi mailako diseinu ikasketak
    1. Goi mailako Diseinu Ikasketak: Barnealdearen Diseinua eta Diseinu grafikoa espezialitateak.

Goi mailako diseinu ikasketak dira eta lortuko den titulazioa Diseinu-titulua da, ondorio guztietarako, Unibertsitateko Diploma-tituluaren edo horren balio bereko gradu-tituluaren baliokidea izango da.

  • ZEIN IKASTETXETAN EGIN DAITEZKE IKASKETA HAUEK?

Euskal Autonomi Erkidegoan, ikasketa hauek, Gasteiz, Irun, Donostia eta Bilbon eskaintzen dira. Informazio gehiago:

    • Gasteiz: EASD VITORIA-GASTEIZ ADGE
      • Argazkigintza artistikoa.
      • Ilustrazioa.
      • Goi mailako Diseinu Ikasketak: Barnealdearen Diseinua eta Diseinu Grafikoa espezialitateak.
    • Irun: CAAPD KUNSTHAL APDIB
      • Publizitate Grafikoa
      • Lorategiaren elementuak
      • Dekorazio lan eta proiektuak eta zuzendaritza
    • Bilbo: CAAPD INUTEC APDIB
      • Publizitate Grafikoa
      • Dekorazio lan eta proiektuak eta zuzendaritza
    • Bilbo: CAAPD ARGI ARTE APDIB
      • Argazkigintza artistikoa
      • Ilustrazioa
      • Dekorazio lan eta proiektuak eta zuzendaritza

Nafarroan berriz, Corella eta Iruñean. Informazio gehiago:

Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE), alor honetan duzun Lanbide Heziketako zikloen eskaintzari buruzko informazio guztia, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren web orrialdetik eskuratu dezakezu, ondorengo dokumentuan:  "Orientabideak: Arte Plastikoen eta Diseinuaren irakaskuntza Artistikoei buruzko informazioa" ("Zer Egin Dezaket DBHren Ondoren? 2010/2011 ikasturtea" gidaliburutik aterata).

Dokumentu honetan zikloetara sarbidea,  ziklo ezberdinen ezaugarriak eta ikasketa hauek zein ikastetxetan ematen diren azaltzen da.

Ondo izan!

    Iturriak

    Errorea
    Portleta erakustean errorea gertatu da.
    Esteka interesgarriak

    Esteka interesgarriak

    Errorea
    Portleta erakustean errorea gertatu da.
    bisitari