Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Ekonomia, Enpresen Administrazioa eta Zuzenbidea alorreko ikasketak egiteko informazio behar dut. Zein gradu daude?

Iparrorratza orientazio-zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2011/02/09
Erantzuna

Kaixo:

Bolognako prozesuak hainbat aldaketa ekarri ditu unibertsitateko ikasketetan eta ekonomia, enpresen administrazioa eta zuzenbidearekin zerikusia duten  hainbat gradu berri sortu dira. Ohiko ikasketez gain, Zuzenbideko ikasketa batzuetan Ekonomia espezialitatea ikasteko aukera dago, eta titulazio bikoitzetan, Ekonomia edo Enpresen administrazioa + Zuzenbideko gradua batera ikasteko aukera dago.

Aukerak anitzak dira, eta Euskal Herriko eskaintza 4 multzotan sailkatu dizugu: A. Zuzenbideko ikasketak, B. Ekonomia edo Enpresen administrazio alorreko ikasketak, C. Ekonomia edo Enpresen administrazioa + Zuzenbidea alorreko ikasketak, eta D. Beste aukera batzuk.

A. Zuzenbideko ikasketak:
    • UPV/EHU:
  1. Zuzenbideko gradua: Zuzenbide Fakultatean (Donostia) eta Zuzenbide Fakultatean, Bizkaiko atalean (Leioa) ematen da.
    • Deustuko Unibertsitatea:
  1.  Zuzenbideko gradua: Zuzenbide Fakultatea, Bilbo.
    • UPNA/NUP:
  1. Zuzenbidea gradua: Zientzia Juridikoen Fakultatea
    • Nafarroako Unibertsitatea:
  1. Zuzenbideko gradua: Zuzenbideko Fakultatea, Iruñea. 
  2. Zuzenbidea gradua + The Anglo-American Law Program: Zuzenbideko Fakultatea, Iruñea.
  3. Zuzenbidea gradua + The International Business Law Program: Zuzenbideko Fakultatea, Iruñea.
  4. Zuzenbidea gradua + The Global Law Program: Zuzenbideko Fakultatea, Iruñea.

B. Ekonomia eta Enpresen administrazio alorreko ikasketak

Ekonomia eta enpresaren administrazioarekin zerikusia duten graduak  Euskal Herriko 5 unibertsitatetan eskaintzen dira. Hauek dira:

    • UPV/EHU:
  1. Ekonomiako gradua: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Bilbo.
  2. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua: Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan (Donostia), Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Bilbon) eta Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan (Gasteiz) ematen da.
  3. Finantza eta Aseguruetako gradua: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Bilbo.
  4. Marketineko eta Merkatuen Ikerkuntzako gradua: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Bilbo.
  5. Negozioen kudeaketako eta Merkataritzako gradua: Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola, Bilbo.
  6. Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko gradua: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Bilbo.
    • Mondragon Unibertsitatea:
  1. Enpresa Administrazioa eta Zuzendaritza: Enpresagintza Fakultatea, Oñati.
  2. Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza: Enpresagintza Fakultatea, Oñati.
    • Deustuko Unibertsitatea:
  1. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua (EAZ): Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, La Comercialen Bilbon eta ESTEn Donostian
  2. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua (EAZ) + Zuzendarien aurrerabiderako Programa (Titulu propioa): Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, La Comercial, Bilbo.
    • Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskola (UPV/EHUra atxikitutako ikastegia):
  1. Enpresen Kudeaketa eta Marketin gradua: Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskola, Bilbo.
    • UPNA/NUP:
  1. Ekonomia gradua: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Iruñea.
  2. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Iruñea.
  3. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduko Nazioarteko Programa: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Iruñea.
  4. Ekonomia graduko Nazioarteko Programa: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Iruñea.
  5. Gradu bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako gradu bikoitzaren Nazioarteko Programa: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Iruñea.
    • Nafarroako Unibertsitatea:
  1. Enpresen administrazio eta Zuzendaritza gradua (EAZ): Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Iruñea.
  2. Ekonomiako gradua: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Iruñea.
  3. Zuzendaritza asistentzian gradua (ISSA): Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Donostia.

C. Ekonomia edo Enpresen administrazioa + Zuzenbidea alorreko ikasketak
    • Deustuko Unibertsitatea:
  1. Gradu bikoitza: Enpresen administrazio eta Zuzendaritza gradua (EAZ) + Zuzenbideko gradua: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean La Comercialen Bilbon eta ESTEn Donostian
  2. Zuzenbideko gradua + Ekonomia espezialitatea: Zuzenbide fakultatea, Bilbo.
    • UPNA/NUP:
  1. Gradu bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko gradua: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean eta Zientzia Juridikoen Fakultatean, Iruñean.
    • Nafarroako Unibertsitatea:
  1. Gradu bikoitza: Enpresen administrazio eta Zuzendaritza gradua (EAZ) + Zuzenbideko gradua: Ekonomia eta Enpresa zientzien Fakultatea, Iruñea.
  2. Gradu bikoitza: Ekonomiako gradua + Zuzenbideko gradua: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Iruñea.
  3. Zuzenbidea gradua + Zuzenbide ekonomikoa diploma: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Iruñea.

D. Beste aukera batzuk:
Ekonomia edo Enpresen administrazioa + ingeniaritza alorreko ikasketak
    • Deustuko Unibertsitatea:
  1. Gradu bikoitza: Enpresen administrazio eta Zuzendaritza gradua (EAZ) + Industria Teknologien Zuzendaritza: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, Bilbo
  2. Gradu bikoitza: Enpresen administrazio eta Zuzendaritza gradua (EAZ) + Informatikako Ingeniaritza gradua: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea, ESTE, Donostia.

 

Aztertu itzazu ekonomia eta zuzenbidea alorrak lantzen dituzten titulazioak emandako loturetan. Sartu titulazio hauen webguneetan, eta ikusi ea zelako eskaintza duten, irakasgaiak, edukiak, espezialitateak, zeintzuk diren sarrera baldintzak, eta abar...

Informazio guzti hori eskuratzen duzunean, baloratu eskaintza bakoitzaren aukerak, baloratu zure gustuak eta nahiak eta orduan  erabaki ezazu zer ikastea nahi duzun.

Ondo izan!

 

Iturriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
bisitari