Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Zein da batxilergoko modalitateak eta unibertsitateko ikasketen arteko harremana? Batxilergoko modalitatea aukeratzerakoan zer izan behar dut kontutan?

Iparrorratza orientazio-zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2010/06/09
Erantzuna

Kaixo,

Batxilergoko modalitatea eta irakasgaiak aukeratzerakoan, garrantzitsua da kontutan izatea geroago egingo diren ikasketak. Honek eragina izango baitu Unibertsitatera Sartzeko Proban eta unibertsitatera sartzeko sarrera nota kalkulatzerakoan.

Hau da, Unibertsitatera Sartzeko Proba berriaren zati espezifikoan batxilergoko modalitateko 4 irakasgairen azterketak egin daitezke gehienez. Hauetatik 2 nota altuenak dituzten irakasgaiak hartuko  zaizkio ikasleari unibertsitaterako sarrera nota kalkulatzeko. Eta bi nota hauek 0,1 edo 0,2ko haztatze-parametroaz biderkatuko dira (ponderazioa). Ponderazio hauek UPV/EHUk zehazten ditu.
2011 eta aurreragoko Unibertsitatera Sartzeko Frogetan, unibertsitateko sarrera nota kalkulatzerakoan gradu bakoitzean irakasgai bakoitzari zein ponderazio aplikatuko zaion UPV/EHU webguneko orrialde honetan

aztertu dezakezu.

Hortaz, batxilergoko modalitatea eta irakasgaiak hautatu baino lehenago, urrats hauek ematea gomendatzen dizugu:
  1. Unibertsitatean ikastea nahi duzun titulazioan zein irakasgairi aplikatzen zaion 0,2ko ponderazioa begiratzea: Horrela zein irakasgairekin lortu dezakezun sarrera nota altuena jakingo duzu eta baita zein den batxilergo modalitate egokiena ikasi nahi duzun ikasketetarako. Hau da, 0,2 ponderazioko irakasgai kopuru handiena duen batxilergoko modalitatea izango da aproposena egin nahi dituzun ikasketetarako.
  2. Irakasgaietan duzun gaitasuna aztertzea:  Adibide batekin azalduko dugu. Pentsa dezagun  Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua egitea nahi duela ikasle batek eta biologia irakasgaian gaitasun handia daukala. Biologiak 0,1eko ponderazioa dauka titulazio honetan baina irakasgaian nota altua ateratzen badu Unibertsitatera sartzeko Proban gaitasun handia duelako, baliteke sarrera notan nota altuagoa lortzea irakasgai honekin 0,2 ponderazioa duen beste irakasgai batekin baino.
  3. Informazio guzti hori eskuratzen duzunean, baloratu ezazu  irakasgai bakoitzaren aukerak, eta orduan  erabaki ezazu zein batxilergoko modalitate eta irakasgai egitea nahi dituzun.
  4. Oraindik ez baduzu guztiz erabaki etorkizunean zer ikastea nahi duzun, aukera zabalenak ematen dizkizun irakasgaiak aukeratzea gomendatzen dizugu. 
Adibide bezala Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradua

aztertuko dugu. Unibertsitateko ikasketetan Gizarte eta Lege Zientziak jakintza-alorrean kokatzen da:

- Humanitateen eta Gizarte Zientzien batxilergo modalitatea eginez gero, Enpresen eta Administrazio eta Zuzendaritza graduan 0,2 ponderazioa duten 2 irakasgai  ikasiko lituzke ikasleak (Enpresaren ekonomia eta Gizarte zientziei aplikaturiko ekonomia II). Eta Zientzien eta Teknologien batxilergoa eginez gero, 0,2 ponderazioa duen irakasgai bakarra ikasiko luke (Matemaitka II).

- Hortaz, printzipioz Humanitate eta Gizarte Zientzien batxilergo modalitatea litzateke egokiena kasu honetan ( 0,2 ponderazioko irakasgai gehien dituen modalitatea delako), baina Zientzien eta Teknologien batxilergotik joanda ere aukerak daude. Modalitate hau gehiago gustatzen bazaio ikasleari edo gaitasun handiagoak baditu modalitate honetako irakasgaietan. 

Gai konplexua da eta erabaki garrantzitsua da hartu behar duzuna, beraz, guk emandako informazioa ulertzeko zailtasunak badituzu, zure ikastetxeko orientatzaile edo tutorearekin gaia lantzea gomendatzen dizugu.

Batxilergoko modalitate bakoitzean zein irakasgai ematen diren eta gai honi buruzko informazio gehiago Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak argitaratzen duen Zer egin dezaket DBHren ondoren? 2010-2011 ikasturtea orientabiderako gidaliburuan begiratu dezakezu. 21. orrialdean "Modalitateko eta hautazko ikasgaiak aukeratzerakoan kontutan hartu beharreko ideiak" azaltzen dira eta aholku hauek irakurtzea gomendatzen dizugu. Irakasgaien hautatze prozesuan lagunduko dizula uste dugu.

Eta informazio baliagarria aurkituko duzu baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitaratu duen unibertsitatean sartzeko gidan (pdf): Zer diren plan berriak, nola sartu unibertsitatean, nolakoak diren sarrera probak....

Azaldutakoaren inguruan zalantza gehiago sortzen bazaizkizu... bidali galdera berri bat Iparrorratza orientazio -zerbitzura eta saiatuko gara argibideak ematen.

Ondo izan!

Iturriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
bisitari