Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Nola eman dezaket izena goi mailako heziketa ziklo batean? Zeintzuk dira sarbideak?

Iparrorratza orientazio-zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2010/06/21
Erantzuna

Kaixo, Nahia:

Lanbide Heziketako ziklo batean sartzeko bi bide daude:

  • Zuzeneko sarbidea: DBH edo balio bereko ikasketak gaindituak dituenak eska dezake Erdi Mailako Heziketa Ziklo batean sartzea, eta Batxilergoa edo baliokideren bat gainditu duenak Goi Mailako Heziketa Ziklo baterako eskaera egin dezake.
  • Proba bidezko sarrera: Aurreko paragrafoan aipatutako ikasketak gainditu ez dituztenentzat proba bat antolatzen da, eta berau gainditzen dutenek eska dezakete sarrera dagokion Heziketa Zikloan. Proba horiek, eta probara aurkezteko bete behar diren baldintzak, desberdinak dira Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan.
Batxilergoa eginda baduzu, goi mailako zikloetara zuzenean sartu zaitezke, baina ez baduzu batxilergorik egin, sarbide froga egin behar duzu. Sarbide frogari buruzko informazio gehiago 

 

Behin azalduta zeintzuk diren Lanbide heziketarako sarbideak, aurrematrikula zelan egin dezakezun azalduko dugu.

2011/12 ikasturterako Lanbide Heziketako ziklo batean izen ematea egiteko epea ekainak 1etik ekainak 10ra izango da. Aurrematrikula Heziketa zikloa egin nahi duzun ikastetxean egin behar duzu. Eta aurrematrikula berdinean beste bi ikastetxe jarri ditzakezu, horrela notaren arabera ikastetxe batean ez  bazara sartzen, beste bi ikastetxe gehiagotan sartzeko aukera izango duzu. Matrikulazio egutegiari buruzko informazio gehiago

 

Nola kalkulatzen dute sarrera nota goi mailako heziketa zikloetan?
  • Heziketa ziklo batean sarrera nota egongo da, eskatutako matrikulak eskainitako plazak baino gehiago direnean.
  • Zuzeneko sarbidea: Batxilergoko nota eta egindako modalitatea kontutan hartzen da. Batxilergoko modalitatea eta ikasi nahi den heziketa zikloa bateragarriak direnean, ikasle hauek lehentasuna izango dute beste batxilergo modalitate bat egin duten ikasleen aurrean. Heziketa zikloa eta batxilergoko modalitateen arteko lotura zein den jakiteko, heziketa zikloa egin nahi duzun ikastetxean galdetzea gomendatzen dizugu. Beraiek bait dute gai honi buruzko informazio osoa.
  • Proba bidezko sarbidea: Frogan ateratako nota hartuko da kontuan.
Lanbide Heziketako zikloei buruzko informazio gehiago Lanbide Heziketan sartzeko gidan

begiratu dezakezu: zer eskaintzen duten, zeintzuk diren sarbideak, sarbide probaren zehaztapenak, proba libreak eta abar.

Eta Heziketa ziklo bakoitzari buruzko informazioa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko webgunean Lanbidez atalean

aurkituko duzu.

Adibidea: Haur Hezkuntzan Goi Mailako Heziketa Zikloari buruzko informazioa, titulazioen zerrendan, gizarte eta kutur zerbitzuak lanbidean, Goi Mailako Haur Hezkuntza ikasketak loturan aurkituko duzu: Ikasketa hauen funtzio eta lanbideak zeintzuk diren, zein ikastetxetan ematen den (publiko eta pribatuak), irakasgaiak zeintzuk diren,  lanbidearen lan ezarpena zein den...

Ondo izan!

 

 

Iturriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
bisitari