Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Doktoregoa egiteko informazioa nahiko nuke.

Iparrorratza orientazio-zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2010/05/11
Erantzuna

Kaixo:

  • Doktoregoa zer da?

Doktoregoaren helburua doktoregaia ikerketa-tekniketan trebatzea da. Trebatzeko, ikerketa-prestakuntzara zuzendutako ikastaroak, mintegiak eta bestelako jarduera batzuk egingo dira, eta doktorego-tesia egin eta aurkeztu beharko da; hau da, ikerketaren inguruko lan originala.

  • Bolognako prozesuak aldaketak eragin ditu doktorego prozesuan?

Bolognako prozesua dela eta aldaketak egongo dira unibertsitate antolaketa guztian, baita doktoregoa egiteko prozesuan ere. Irakaskuntza unibertsitarioaren antolakuntza berria hauxe da:

  1. Gradua:  240 ECTS, gradu bukaerako lana barne, 4 urte.
  2. Graduondokoa, 1-2 urte. Bi aukera daude:
    1. Profesionalizatzera bideratutako Graduondokoa:   60-120 ECTS, Master bukaerako lana barne.
    2. Ikerketara bideratutako Graduondokoa: 60 ECTS.
  3. Doktoregoa: Tesia, 3-4 urte.

Ikerketa-masterra egin beharko da doktoretzara iristeko, eta beti ere graduko eta graduondoko unibertsitate ikasketetan gutxienez 300 kreditu eginda izan behar dira doktoregoa egin ahal izateko.

Irakaskuntza unibertsitarioaren antolakuntza berriari buruz gehiago jakiteko helbide honetan edo beste honetan begiratu dezakezu.
  • Zein pauso jarraitu behar dira doktoregoa egiteko?
  1. Ikerketara bideratutako master ofiziala egin: 
    • Ikasleei prestakuntza aurreratua, espezializatua edo diziplina anitzekoa eskaintzea daukate helburu. Xede dituen lanbide-arloen artean, ikerketa nabarmendu behar dugu.
    • Ikasturte bateko edo biko iraupena daukate (60-120 ECTS kreditukoa). Harik eta gradu berriak ezarri arte, gaur egungo titulu ofizialak (diplomatura, lizentziatura, arkitektura eta ingeniaritza) lortutakoan egin daiteke.
    • Masterraren barruan master bukaerako ikerketa proiektua egin behar da. Ikerketa lana epaimahai baten aurrean defendatu behar da eta gaindu ezkero, Ikerketarako Gaitasun Agiria lortzen da.
  2. Tesi Zuzendaria bilatu eta tesiaren gaia zehaztu: Tesi zuzendaria unibertsitateko irakaslea izan behar da. Nola bilatzen da tesi zuzendaria? Bide desberdinak jarraitu ditzakezu:
    • Aztertu nahi duzun gaian aditua den irakasleren baten izena baduzu berarengana zuzendu.
    • Aztertu nahi duzun gaia ezagutzen duen unibertsitateko irakasle ezagun bateri erreferentziak eskatu.
    • Aztertu nahi duzun gaia lantzen den unibertsitateko sailaren idazkaritzarekin harremanetan jarri eta erreferentziak eskatu.
  3. Behin zuzendaria aurkituta: 
    • Zure tesi zuzendariaren sailaren idazkaritzarekin harremanetan jarri eta galdetu zein urrats eman behar diren tesia egiteko.
    • Unibertsitateko saileko idazkaritzan tesia egiteko bete behar den prozesu administratiboari buruzko informazio osoa lortuko duzu.

Gure aholkua ondorengo da:

  • Hasieratik, doktorego tesia zein gai edo gai-multzoren inguruan egitea nahi duzun pentsatzea: Ikerketara bideratutako master ofiziala eta  Ikerketa Gaitasun Agiria lortzeko egiten den ikerketa lana, ondoren egingo den tesiaren gaiarekin lotuta joaten da. Suposatzen da, master honek tesia egin behar duzun gaian prestatzen zaituela.  Hortaz, hasieratik doktorego tesia zein gairen inguruan egitea nahi duzun erabakitzea garrantzitsua da.
  • Doktoregoa egin nahi duzun unibertsitateko Master eta Graduondoko sailarekin kontaktuan jartzea: Han informazioa eguneratua izango dute eta jarraitu behar dituzun pausoak azalduko dizkizute.

Ondo izan!

Iturriak Oharrak
  • Orain arte:
2008-2009ko ikasturtean desagertuko diren doktoretza-programetan, urtebeteko (20 kredituko) prestakuntzaldia egingo da. Bigarren urtean, ordea, ikerlana garatzen da (12 kreditukoa). Epealdi hori amaitutakoan, ikerketarako Nahikotasun Proba egiten da, eta Ikasketa Aurreratuen Diploma Ziurtagiria lortzen da. Doktore-titulua erdiesteko, 2 eta 3 urteko ikerketaldia egin beharko da ondoren, eta doktoretzako Tesia defendatu beharko da. gaur egun lizentziatua,arkitektoa edo ingeniaria izan behar da, hirugarren zikloa (doktoretza) egin ahal izateko.
  • Hemendik aurrera:

GHEEra egokitutako egitura berrian, ikerketa-masterra egin beharko da doktoretzara iristeko, beti ere graduko eta graduondoko unibertsitate ikasketetan gutxienez 300 kreditu lortu badira. Doktoretza ez da araututako gorantzaldirik egongo. Bertan, ikastaroak eta mintegiak ere egin ahal izango dira. Gertatuko diren aldaketak grafikoki ikusteko hemen klik egin dezakezu.

Gure gomendioa Doktoregoa egin nahi duzun unibertsitateko Master eta Graduondoko sailarekin kontaktuan jartzea da, han informazioa eguneratua izango dute eta jarraitu behar dituzun pausoak azalduko dizkizute.

 

Masterreko ikastaro edo moduluak ematen dituzten irakasleekin hitz egin beraiek gidatuko baitzaituzte zuzendari bilaketan eta tesia egiteko jarraitu beharreko prozeduran.

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
bisitari