Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Erizaintza non ikasi daiteke? Zein espezialitate daude?

Iparrorratza orientazio-zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2011/02/24
Erantzuna

Kaixo:

Galdera honetan erizaintzako gradua non ikasi daitekeen eta zein espezialitate ikasi daitezkeen azalduko dugu.

  • Erizaintzako gradua non ikasi daiteke?
Euskal Herrian Erizaintzako gradua 4 unibertsitate edo ikastegietan ikasi daiteke:
    • UPV/EHUn Leioan eta Donostian ikasi daiteke.
    • Gasteizko  Erizaintzako Unibertsitateko Eskolan (UPV/EHU unibertsitatera atxikitutako ikastegia) Gasteizen
    • Nafarroako Unibertsitatean Iruñan ikasi daiteke.
    • UPNA/NUPen  Iruñean ikasi daiteke.

Unibertsitate bakoitzaren sarrera notak begiratzeko Iparrorratza orientazio-zerbitzuaren galdera honetan bildu ditugu unibertsitate bakoitzaren sarrera notak eta jarraitzen dituzten prozedurak.

Euskal Herritik kanpo zein unibertsitatetan ikasi daitekeen eta horietara sartzeko zein nota eskatzen den kontsultatzeko Espainiako Hezkuntza Ministerioko webgunean bilatu dezakezu, bere bilatzailearen bitartez. Hemen dituzu Erizaintzari dagozkion emaitzak. Ikusiko duzunez, bertan agertzen diren notak 2009/2010 ikasturteari dagozkio, baina horien bitartez, dagokion unibertsitatera jo dezakezu eta hango datuak zehazki kontsultatu.

  • Erizaintzako zein espezialitate daude?

Erizaintzako graduan ez dago espezialitaterik. Orain arte, erizaintza ikasketak egin ondoren, EIR froga egin behar da espezializazio bat ikasi ahal izateko. Gaur egun lortu daitezkeen espezialitateak hauek dira:

    • Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoa (Emagina).
    • Erizaintza Osasun Mentalean.
    • Erizaintza Geriatrian.
    • Erizaintza Lanean eta Lan-osasunean.
    • Erizaintza Familian eta Komunitatean.
    • Erizaintza Pediatrian.
Espezialitate hauek erresidentzia sistemarekin egiten dira, medikuak MIRean egiten duten antzera. Baina alde bat dago bien artean, erizainek Erizaintzako graduaren titulazio orokorrarekin beste esparru batzuetan (gehienetan) lan egin dezakete eta medikuek ez.  450/2005 Errege Dekretuan

erizaintzako espezialitateak zehazten dira eta bertan aipatzen diren espezialitateetatik bakarra falta da martxan jartzeko. Erizaintza Zaintza Mediku-kirurgikoan espezialitatea hain zuzen ere.

Gipuzkoako Erizaintzako elkargoarekin harremanetan jarri gara eta erizaintzako espezialitatea eskuratzeko beste bide bat ere badagoela azaldu digute, espezialitate eskaera Ezohiko bidetik hain zuzen ere. Bide hau jarraitzeko lan esperientzia urteak izan behar dira eta ezaugarri zehatz batzuk bete behar dira. Informazio gehiago esteka honetan aurkituko duzu.

Erizaintza egin ostean dauden espezialitateei buruz informazio gehiago eskuratzeko ondorengo web guneak aztertzea gomendatzen dizugu:

 

  • Eta formazioa osatzeko... Erizaintzako graduarekin lotura duten graduondokoak ikasi ditzakezu.
Euskal Herriko

eskaintza:

Graduondokoen eskaintza zabala da eta Euskal Herritik kanpoko eskaintza aztertzeko graduondokoen bilatzaileak Iparrorratza orientazio-zerbitzuaren Esteka Interesgarrietan

aurkituko dituzu.

 

Ondo izan!

 

 

Iturriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
bisitari