Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Kaixo! Non begiratu dezaket nire lanbidearekin lotutako informazioa (laneratzea, lan esparru desberdinak, lanbide desberdinak)?

Iparrorratza orientazio-zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2010/05/04
Erantzuna

Kaixo:

Ikasketa bakoitzarekin zein lanbide garatu dezakezun eta lanbide hauei buruzko informazio gehiago Euskal Enplegu Zerbitzuan jasoko duzu, bai bertako orientazio zerbitzuko entitate laguntzaileetara joanda edo Lanbide.net atarian bilatuta.

Atari honetan ikasketen lan-merkatua zelakoa den aztertu dezakezu, zein lan egiten dituzten, betetzen dituzten beste lanpostu batzuk zeintzuk diren.

Adibide moduan Gizarte lana titulazioa jarriko dizugu, ez ahaztu hau bera edozein titulazioarekin egin daitekeela.

Adibidea: Demagun Gizarte Lanarekin zerikusia duten lanen lan-merkatua begiratu nahi duzula. Lanbide.net web gunean ezkerreko zutabean Zure lanbidea loturan klik egin. Bertan zure lanbideari buruzko informazioa bilatzeko hiru modu dituzu. Demagun bigarren aukera hautatzen dugula: ikasketak. Bertan lehenengo aukeran Gizarte-Lana hautatu, gero titulazioan Gizarte-lanean diplomatua aukeratu esaterako eta azkenik lanpostuen artean adibidez tokiko garapenerako agentea. Bertan, lanpostu horri dagokion informazio guztia aurkituko duzu. Momentu honetan esaterako enpleguaren sormen indizea altua da eta honek esan nahi du lana bilatzeko aukera asko dagoela. Ikusi.

Ikasketa bakoitzaren informazio gehiago eskuratzeko Iparrorratza orientazio-zerbitzuan bilaketa egin dezakezu. Bertan, galdera-erantzunak aurkituko dituzu informazioa osatuagoarekin.

Ondo izan!

 

Iturriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
bisitari