Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

PT bezala lan egitea nahi dut. Zer egin behar da Pedagogia Terapeutikoan (PT) habilitazioa lortzeko?

Iparrorratza orientazio-zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2010/05/04
Erantzuna

Kaixo:

Irakaskuntzan PT (Pedagogia Terapeutikoa) bezala lan egiteko zer egin behar den hainbat erabiltzailek galdetu digute. Zer ikasi behar den, zelan lortu daitekeen PT habilitazioa eta abar. Erantzun honetan, gai honi buruzko argibideak ematen saiatuko gara.
  • PT (Pedagogia Terapeutikoa) bezala ikastetxe batean lan egiteko zein ikasketa eskatzen dituzte?
Pedagogia Terapeutikoko (PT) irakasle bezala lan egiteko zein profil izan behar den, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak zehazten du. Gaur egun, PT (Pedagogia Terapeutikoa) bezala ikastetxe batean lan egiteko ikasketa hauetariko bat izatea eskatzen dute:
  1. Irakaslea Hezkuntza Berezian espezialitatea.
  2. Pedagogian lizentziatura  PT habilitazioarekin.
  3. Psikopedagogian lizentziatura PT habilitazioarekin.
  4. Irakasle ikasketak PT habilitazioarekin.

Hala ere, zera izan behar duzu kontuan, irakasleen lanpostuetan ikasturtez ikasturte aldaketak egoten direla. Informazio gehiago izateko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu. Bertan PT irakaslea izateko bete beharreko baldintzak azalduko dizkizute.

  •  PT habilitazioa nola lortzen da?
    • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko Hezkuntza lurralde ordezkaritza batean egindako ikasketak aurkezten dituzu.
    • Aurkeztutako ikasketetako curriculuma aztertuko dute.
    • Aurkeztutako ikasketetan egindako irakasgaien arabera habilitazioa emango dizute edo ez.

Ikasketak aukeratzen bazabiltza PT bezala lan egiteko, gure gomendioa pauso hauek jarraitzea da:

  1. PT bezala lan egitea nahi baduzu, ikasketa bat aukeratu baino lehenago hezkuntza lurralde ordezkaritza batetara hurbildu zaitez.
  2. Hezkuntza lurralde ordezkaritzan, PT habilitazioa lortzeko egin behar dituzun ikasketa / irakasgaiak zeintzuk diren galdetu.
  3. PT habilitazioa lortzeko eskatzen dituzten irakasgaiak eta unibertsitate ikasketa desberdinen irakasgai eskaintzak alderatu.
  4. Informazio guzti hori eskuratzen duzunean, baloratu eskaintza bakoitzaren aukerak, eta orduan  erabaki zein ikasketa egitea komeni zaizun PT bezala lan egiteko.
  • Zer egin dezakezu Irakasle ikasketak, Pedagogia edo Psikopedagogia eginda badituzu eta PT habilitazioa eskuratzea nahi baduzu?

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailean homologatutako graduondoko bat egin behar da eta horrek habilitazioa emango dizu.

Gai honetan garrantzitsua da aztertzea, PT gaiei buruzko graduondoko bat eginez zein baldintza bete behar diren habilitazioa lortzeko. Zergatik? Graduondoko berdina egin arren, ikasleak aurretik eginda dituen ikasketen arabera pertsona batek PT habilitazioa lortu dezakeelako eta beste batek ez. Horregatik, kasuz kasu aztertu behar den gai bat da.

Beraz, gure gomendioa ondorengoa da:

  1. PT bezala lan egitea nahi baduzu, zein graduondoko egingo duzun aukeratu baino lehenago  hezkuntza lurralde ordezkaritza batetara hurbiltzea eta bertan galdetzea ondorengoa:
    1. Eginda dituzun ikasketak eta PT gaiei buruzko graduondoko bat egin ezkero PT habilitazioa lortuko duzun.
  2. PT gaiei buruzko graduondokoak eskaintzen dituzten ikastegietako eta Hezkuntza lurralde ordezkaritzan emandako informazioa alderatu.
  3. Informazio guzti hori eskuratzen duzunean, baloratu eskaintza bakoitzaren aukerak, eta orduan  erabaki ezazu zein ikasketa egitea komeni zaizun PT habilitazioa lortzeko.
  • PT gaiei buruzko zein graduondoko egin daitezke?

Eskaintza zabala da baina kontuan izan aurrean esandakoa, graduondoko batzuk ez daudela homologatuak eta aurretik ikasitakoaren arabera  PT habilitazioa ez dutela ematen. Euskal Herrian eskaintzen diren graduondoko batzuk hauek dira:

    1. Deustuko Unibertsitatea: Hezkuntza Premia Berezietan graduondokoa
    2. ISEP Goi Mailako Ikasketa Piskologikoen Institutua (Vic Unibertsitateak emandako titulazioarekin): Pedagogia Terapeutikoan graduondokoa.
    3. Psikolan: Habilitazio ikastaroa Pedagogia Terapeutikoan
Hiru graduondoko hauek aztertu ditugu eta soilik Irakasle Ikasketak eginda

ematen dute PT habilitazioa. Pedagogia, Psikopedagogia edo Psikologia ikasketekin graduondokoa egin daiteke baina ez da PT habilitazioa eskuratzen.

Graduondoko hauek adibide batzuk soilik dira. Graduondokoen eskaintza aztertzeko Iparrorratza orientazio-zerbitzuko FAQ ataleko galdera honetan 

begiratzea gomendatzen dizugu, bertan graduondokoen bilatzaileak aurkituko dituzu.

Ondo izan! 

 

 

Iturriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
bisitari