Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Zein desberdintasun daude Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Lanaren ikasketen artean?

Iparrorratza orientazio-zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2011/01/31
Erantzuna

Kaixo,

Gizarte Hezitzaileak, Gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonekin lan egiten dute, Animazio Soziokulturaleko programak diseinatu eta aurrera eramaten dituzte, Eskolaz kanpoko ekintzak egiten dituzte, Adin txikikoen zentroetan lan egiten dute, Helduen zentroetan lan egiten dute, Lanerako Orientazio zerbitzuetan lan egiten dute, eta abar. Orokorrean esku-hartze programak diseinatu, aplikatu eta ebaluatzen dituzte eta beraien lan eremuak ondorengo esparruekin lotuak daude: Oinarrizko gizarte zerbitzuak edo lehenengo atentzioa, haurtzaroa eta nerabezaroa, familia, gizarte bazterkeria, heziketa eta helduen formazioa, hirugarren adina, gizarte bitartekaritza, justizia, animazio soziokulturala eta aisialdia. Gizarte Hezitzailearen formazioa hezkuntza ez-formaleko alorretara bideratzen da.
 

Gizarte Langileak berriz, administrazio eta instituzio publiko eta pribatuetan lan egiten dute, gizarte bazterkerian dauden pertsonentzako laguntza publikoak kudeatuz (haurren eta emakumeen aurkako tratu txarrak, hirugarren adinekoei asistentzia, eta abar), pertsonen egokitze eta garapena ahalbideratzeko laguntza eta orientazioa eskainiz, politika eta gizarte zerbitzu justuak diseinatzen eta abar. Orokorrean, gizarte zerbitzuen diseinatzaileak dira eta beraien lan esparruak haurtzaroa, hirugarren adina, gizarteko bazterkeria eta  urritasunekin lotuak daude. Gizarte Langileak,  Gizarte Asistentziarekin zerikusia duten gai guztietan formatuko dira eta baita ere Lan Zuzenbidearen baliabide administratibo eta prozedimenduetan.

Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Lanaren arteko diferentziak zehazten dituzten sailkapen asko daude, hauetariko bat, UNED-ek argitaratzen du ondorengo dokumentuan.

 

Euskal Herrian, titulazio hauek ondorengo unibertsitateetan egin ditzakezu:

2010/11 ikasturteko UPV/EHUko graduen sarrera notak esteka honetan begiratu ditzakezu. Eta UPNA/NUPeko graduen sarrera notak beste honetan.
Deustuko Unibertsitatean berriz, barne balorazio sistema bat dute eta ez dituzte argitaratzen aurreko ikasturteko sarrera notak. Ikasketetarako sarrera eskaera egiteko argibideak aztertu ditzakezu lotura honetan. Deustuko Unibertsitateko sarrera notei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, idazkaritza nagusiarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.
Gure aholkua, gradu bakoitzeko irakasgaiak, espezializazio ibilbideak, praktikak egiteko aukerak eta laneratzearen atala aztertzea da. Horrela, pixkanaka argiago joango zara ikusten bi ikasketen arteko desberdintasunak.
Horrez gain, Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Langileen Elkargoekin harremanetan jartzea aholkatzen dizugu baita.
Elkargoak lan munduarekin oso lotuak daude eta bi lanbideei buruzko informazio esanguratsua eskuratu ahal izango duzu. Informazio gehiago:
 

Ondo izan!

 

 

 

Iturriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
bisitari