Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Zer dira Musika eta Dantza Irakaskuntza Artistikoak? Zertarako balio dute?

Iparrorratza orientazio-zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2010/05/25
Erantzuna

Kaixo:

Musika eta Dantza Irakaskuntza artistikoak erregimen berezian antolatzen dira Hezkuntzako Lege OrganikoaK definitutako hezkuntza sisteman eta bi helburu nagusi ditu: ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa eskaintzea eta etorkizuneko Musikako eta Dantzako profesionalak bermatzea.

Ikasketak ez dira derrigorrezko hezkuntza sisteman sartzen eta kontserbatorio, ikastetxe baimendu edo musika eta dantza eskoletan egin daitezke norberaren nahien eta interesen arabera.

Bi formazio ibilbide eskaintzen dira:

1. Musikaren edo Dantzaren Irakaskuntza Arautua:

    • Ezaugarriak: Ikasketa hauek profesionalak izatea nahi dutenentzat pentsatuta daude eta lan munduan aritzeko prestakuntza eskaintzen dute.
    • Kontserbatorio edo ikastetxe baimenduetan egiten dira.
    • Titulazio ofiziala dute.
    • Ikasketen egitura:
        • Oinarrizko maila: 4 kurtso dira eta  titulazioa ziurtagiri bat da. (8-14 urte)
        • Lanbide arlokoa: 6 ikasturteko gradu bat da eta titulazioa lanbide titulu bat da.
        • Goi-mailako ikasketak: 4 edo 5 kurtsotako ziklo bat da eta titulazioa goi mailako titulua da (graduaren baliokidea).
2. Musika edo Dantzaren Irakaskuntza Ez Arautua:
    • Ezaugarriak: Ikasketa hauek zale moduan jardun nahi duten pertsonentzat pentsatuta daude eta bokazioa eta gaitasunak aurkitzeko prestakuntza eskaintzen dute. 
    • Musika edo Dantza eskoletan egiten dira.
    • Titulazioa ez da ofiziala, diploma edo ziurtagiriak ematen dituzte.
    • Ikasketen egitura: Adin guztietako pertsonek egin ditzakete eta ez dute akademiko- eta lanbide-baliotasunik. Ikasketa hauen ikasketa planak ez ditu Hezkuntza Administrazioak arautzen.
  • MUSIKAREN ETA DANTZAREN IRAKASKUNTZA ARAUTUAREN EGITURA:

Musika eta Dantzaren irakaskuntza arautuaren egitura hiru mailatan antolatzen da: Oinarrizkoa, lanbide-arlokoa eta goi-mailako ikasketak.

1. Oinarrizko Musika eta Dantza Irakaskuntzen egitura:

Oinarrizko Musika eta Dantza Irakaskuntzak 4 kurtsoko iraupena dute eta hauek gainditzeak gai horiek ikasi eta gainditu direlako ziurtagiria lortzeko eskubidea emango du.

Nola egiten da sarrera?

Oinarrizko Irakaskuntzetan sartzeko, beharrezkoa da proba batzuk egitea ikasketak egin behar diren ikastetxean. Proba horietan, gutxieneko entzumen, erritmo, gaitasun eta heldutasun baldintza batzuk betetzea eskatuko da. sartzeko gutxieneko adina 8 urtekoa da, gehienekoa 14koa.

2. Musika edo Dantza Irakaskuntza profesionalen egitura:

Iraskaskuntza profesionala sei ikasturtetan daude egituratuta, eta DBH eta batxilergoaren paraleloan egin daitezke. 

Musika Irakaskuntza profesionalek kantu eta instrumentu-espezialitateak biltzen dituzte, orkestarakoak izan zein ez.

Dantza Irakaskuntza Profesionaletan hiru espezialitate hauek daude: Dantza Klasikoa, Dantza Garaikidea eta Dantza Espainiarra edo Flamenkar dantza.

Musika edo Dantza Irakaskuntza Profesionalak gainditzen dituzten ikasleek egindako espezialitateko Titulu profesionala lortuko dute. Gainera, Batxilergoko irakasgai komunak gainditzen badituzte, Batxilergo titulua eskuratuko dute.

Nola egiten da sarbidea? 

Lanbide Irakaskuntzetan sartzeko, ez da beharrezkoa Oinarrizko Irakaskuntzak egin izana; nahikoa da kurtso bakoitzean jarritako sarbide proba gainditzeko ezagutzak erakustea eta musika-ikasketei etekinak ateratzeko ahalmena izatea, eta berdin dio ezagutza horiek non lortu diren.

Zer dago Musika eta Dantza-Irakaskuntza Profesionalen ondoren?

Lanbide-esparruan Musikarekin zerikusia duten ikasketak egiten jarraitzeko, besteak beste, hauek ikas daitezke:

  1. Irudi- eta Soinu-modulu Profesionala (Goi-Mailako Komunikazio, Irudi eta Soinu-Teknikari titulua)
  2. Irakasletza, Musika-Hezkuntzako espezialitatea (Irakasle titulua, Musika-Hezkuntzako espezialitatean).
  3. Musikaren historia eta zientziak (Ikasketa horiek bigarren Ziklokoak baino ez dira, eta Musikaren Historian eta Zientzietan Lizentziatu titulua lortzea dakarte).
  4. Komunikazioaren Zientziak, Ikus-entzunezko Komunikazio espezialitatea (Lizentziatu titulua Ikus-entzunezko Komunikazioan).
  5. Goi-Mailako Musika (Goi Mailako Musika titulua; Unibertsitate Lizentziaturaren baliokidea).

Lanbide-esparruan Dantzarekin zerikusia duten ikasketak egiten jarraitzeko, hauek ikas daitezke:

  1. Goi-Mailako Dantza Ikasketak (Goi-Mailako Dantza titulua; Unibertsitate Lizentziaturaren baliokidea).

3. Goi-Mailako Musika eta Dantza Ikasketen egitura:

Musika Irakaskuntzen Goi-Maila, ziklo bakar batez dago osatuta, eta Zikloaren iraupena aldatu egiten da espezialitateen arabera. Musikako Goi-Maila osatzen duten espezialitateek lau esparru handi barne hartzen dituzte:

  1. Konposizioa.
  2. Interpretazioa (Kantua eta Irakaskuntza Profesionaletan dauden instrumentu espezialitateak ez ezik, jazz, koruen zuzendaritza eta orkestren zuzendaritza espezialitatea ere barne).
  3. Musikologia.
  4. Pedagogia (Musika Hizkuntzaren eta Hezkuntzaren Pedagogia eta kantuaren eta instrumentu-espezialitateen pedagogia).

Goi-Mailako Dantza Ikasketetan ziklo bakar bat dago, lau urte irauten duena. Maila hori espezialitate hauek osatzen dute:

  1. Dantzaren pedagogia.
  2. Dantzaren koreografia eta interpretazio-teknikak.

Musika edo Dantza Irakaskuntzetako Goi-Mailako Ikasketak gainditzen dituztenek kasuan kasuko espezialitatean Goi-Mailako Titulua eskuratzeko eskubidea izango dute, eta hori, ondorio guztietarako, Unibertsitateko gradua tituluaren balio berekoa izango da.

Irtenbide profesionalak:

Ikasketa horiek amaitutakoan, ugari eta askotarikoak dira irtenbide Profesionalak. Interprete solista edo Dantzari gisa egin dezaketen karreraz gain, hauetan lan egin dezakete: Orkestrak, Musika-jauregiak, antzokiak, auditorioak, diskoetxeak, musikaren kudeaketa-enpresak, kultur fundazioak, prentsa, irratia, telebista, publizitatea, grabazio-estudioak, editorial espezializatuak, Musikaren informazio-zentroak, artxiboak, liburutegiak, animazio soziokulturala, herri-administrazioa,
Irakaskuntza, ikerketa eta arte-sorrera.
Nola egiten da sarrera?
Goi-mailako ikasketak egiteko, baldintza hauek bete beharko dira: Batxilergo-titulua izatea edo 25 urtetik gorakoentzako sarbide-proba gainditua izana, eta sartzeko proba espezifiko bat gainditzea. Titulu profesionala izatea, betiere, meritutzat hartuko da.

  • ZEIN IKASTETXETAN EGIN DAITEZKE IKASKETA HAUEK?
  1. Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE):
  2. Nafarroan
    • MUSIKA ETA DANTZA IRAKASKUNTZA ARAUTUA ETA EZ ARAUTUARI BURUZKO INFORMAZI GEHIAGO...
    Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitate sailaren web orrialdean argitaratzen den ondorengo dokumentuan aurkitu dezakezu:  "Orientabideak: Musika eta Dantza Irakaskuntza Artistikoei buruzko" ("Zer Egin Dezaket DBHren Ondoren? 2010/2011 ikasturtea" gidaliburutik aterata). Dokumentu honetan maila ezberdinetara sarbideak eta maila ezberdinen ezaugarriak eta aukerak azaltzen dira.

    Ondo izan!

    Iturriak

    Errorea
    Portleta erakustean errorea gertatu da.
    Esteka interesgarriak

    Esteka interesgarriak

    Errorea
    Portleta erakustean errorea gertatu da.
    bisitari