Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Kaixo! Zer egin behar da ikastetxe publikoetan irakasle bezala lan egiteko? Nola funtzionatzen dute zerrendak?

Maider, Eibar

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2008/10/29
Erantzuna

Kaixo ,

EAEko ikastetxeetan irakasle bezala lan egiteko, lehenengo pausoa Eusko Jaurlaritzako hezkuntzako ordezkapen zerrendetan apuntatzea litzateke eta horretarako zure ikasketekin bat datozen zerrendak zabaldu behar dira. 

Zure ikasketekin zein ikasgai eman ditzakezun jakiteko aztertu itzazu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko webgunean, langileen atalean, Ordezkapenetarako izangaiak azpiatalean, Maiz egiten diren galderetan Zerrendak irekitzea puntuan, 9. galderan aipatzen diren buletinak.

Behin ordezkapen zerrendan apuntatuta, ordezkapenak egiteko deitzen dizutenean eskaintzen dizuten lanpostua onartu behar duzu, salbuespen kasu batean aurkitzen ez bazara.

 

Ikasturtez ikasturte aldaketak egon daitezke ordezkapen zerrenden kudeaketan eta informazio ziurra eskuratzeko ondorengo bi bideak jarraitzea gomendatzen dizugu:

Ondo izan!

Iturriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
bisitari