Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Kaixo, psikopedagogiak ala pedagogiak ditu irtenbide gehiago? Bologna prozesuarekin pedagogia lizentziatura desagertu egin behar da? Eskerrik asko!

Olatz,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2008/06/03
Erantzuna

Kaixo Olatz,

Zure galderei banan banan erantzuten saiatuko gara.

  • Bologna prozesuarekin pedagogia lizentziatura desagertu egin behar da?

Europar Batasuneko herrialdeetako unibertsitateek, 2010. urterako Bolognako prozesua martxan jarri behar izango dute. 2009/2010 ikasturtea izango da praktikan martxan jarriko den ikasturtea, nahiz eta titulazio batzuk hurrengo ikasturterako geratuko diren. Aldaketarik handienak datorren bi urteotan emango dira, titulazio mapa berriak eta ikasketa-plan berriak ezartzerakoan. Eta orduan jakin ahal izango ditugu gaur egungo ikasketetan eragingo dituzten aldaketak.

Bitartean, lotura honetan Bolognako prozesuaren gaineko informazio gehiago topatuko duzu.

 

  • Psikopedagogiak ala Pedagogiak ditu irtenbide gehiago?

Pedagogoak hezkuntza formalean (eskola) eta ez-formalean (gizartea, familia, enpresa,...) lan egin dezake. Hau da, hezkuntzan eta hezkuntza ikerketan, giza baliabideen antolakuntza eta kudeaketan, zentroen zuzendaritza eta kudeaketan, orientatzaile bezala (eskolan, famili alorrean, lan munduan eta abar.), argitaletxeetan aholkulari tekniko bezala (materialak sortzen, materialen ildo pedagogikoak aholkatzen), eta abar.

Psikopedagogoak berriz, beste zeregin batzuen artean, ondorengo hezkuntza prozesuen diagnostikoan eta esku-hartzean lan egin dezake: urritasunak dituzten pertsonekiko arreta, hezkuntza premia bereziak dituzten haurrei  zentro arruntetan integratzeko laguntza ematea, lanbide orientazioa, ikasketa nahasteetan edo ebaluaketa psikometrikoetan esku-hartzea. Eta pedagogoari bezala, lan aukerak zabaltzen zaizkio beste gizarte ingurune batzuetan, enpresa munduarekin eta giza baliabideen esparruekin loturik.

Baina hezkuntzako bi profesional hauetatik zeinek ditu lanerako irtenbide gehien? Ez da erreza asmatzea, garaiaren eta momentuaren arabera  batek edo besteak lan irtenbide gehiago izan ditzakeelako. Kontutan izan behar da ere, batzuetan  hezkuntzaren esparru berdinean pedagogoek, psikopedagogoek eta psikologoek lan egiten dutela eta profesional ezberdinen arteko lehia sortzen dela lanpostuak eskuratzerakoan.

Ikasketa bakoitzarekin zein lanbide garatu dezakezun eta lanbide hauei buruzko informazio gehiago Lanbide.net atarian bilatu dezakezu. Atari honetan aipatzen dituzun ikasketen lan-merkatua zelakoa den aztertu dezakezu, zein lan egiten dituzten, betetzen dituzten beste lanpostu batzuk zeintzuk diren, eta abar. Behar duzun informazioa eskuratzeko Lanbide.net atarian ondorengo pausoak  jarraitzea proposatzen dizugu:

  1. Aukeratu Zure lanbidea atala ezkerreko zutabean
  2. Aukeratu Ikasketak atala, eta honen barruan, titulazioa aukeratuz, titulazio bakoitzarekin lotutako lanbideen lan-merkatua zelakoa den aztertu ahal izango duzu.
      • Adibidea: Pedagogia ikasketekin lanbide desberdinak egin daitezke  eta   Prestakuntzako Aholkularia lanbidea aukeratzen baduzu, momentu honetan bere lan-merkatua ondorengoa izango litzateke.
      • Beste adibide bat: Psikopedagogia ikasketekin lan desberdinak egin daitezke eta Hezkuntza bereziko teknikaria  lanbidea aukeratzen baduzu, momentu honetan bere lan-merkatua ondorengoa izango litzateke. 

Aztertu itzazu Pedagogiarekin  eta Psikopedagogiarekin zerikusia duten lanen lan-merkatua Lanbide.net web gunean eta ondoren  konparaketak egin beraien artean. Honela, momentu honetan lan irteera gehien duena zein den jakitea lortuko duzu.

Animo!

Iturriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
bisitari