Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Unibertsitatea.net

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ Bekak, laguntzak eta diru-laguntzak eskatzeko dauden aukerak ezagutu nahi ditut. Non begiratu dezaket?

Galdera

Bekak, laguntzak eta diru-laguntzak eskatzeko dauden aukerak ezagutu nahi ditut. Non begiratu dezaket?

Unibertsitatea.net iparroratza zerbitzua - 2008/02/27 09:20
Erantzuna

Kaixo,

Bekak gauza ezberdin askotarako eskatu daitezke (ikasketak finantzatzeko, mugikortasunerako,  hizkuntzak ikasteko...),  helburu ezberdinei zuzenduak egoten dira  (oinarrizko ikasketetarako, graduondokoetarako, proiektu zientifikoetarako...) eta erakunde ezberdinek ematen dituzte (udaletxeek, erkidegoek, elkarte pribatuek, Eusko Jaurlaritzak,  Espainiako Zientzia eta Hezkuntza Ministerioak...).

Bekei buruz informazioa ematen duten helbide batzuk ematen dizkizugu eta helbide hauetan behar duzun bekari buruzko informazioa bilatzea proposatzen dizugu. Animo!

Iturriak