Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ: Maiz egiten diren galderak
Erabiltzailearen akzioak

Genetika ikasketak non eta nola egin?

Unibertsitatea.net Iparrorratza zerbitzua,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2008/02/27
Erantzuna

 

Genetika orokorrean asko zabaltzen ari den arlo bat da, baina legeak (titulazioen espezialitateenak) errealitatearen atzetik doaz. Gaur egun Euskal Herrian eta Estatu Espainiarrean  Genetikarekin  lotutako titulazio zehatzak ez dira eskaintzen, baina bai ordea beste herrialde batzuetan.

Genetikaren alorra biomedikuntzaren alorrean kokatzen da eta biomedikuntza alorrean bide ezberdinak jarraituz formatu zaitezke. Hau da, Biologia, Bioteknologia, Medikuntza eta Kimika ikasketekin.

Biologian, lehenengo urteetan biologiako gai orokorrak lantzen dira, baina ia unibertsitate guztiek espezialitateak dauzkate azken bi urteetarako, eta orduan ikasleak bere gustuko irakasgaiak aukeratu ditzake.

Bioteknologian, biologiako gaiak, biologia zelularra, molekularra, biokimika, genetika eta abar... ere lantzen dira baina baita ere hauek prozesu industrialetan nola bihurtu teknologia erabiliz. Bioteknologiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu begiratu ezazu Iparrorratza zerbitzuko ondorengo galderaren erantzuna.

Kimika aukeratzen baduzu ordea, Kimika lizentziaturako lehenengo zikloa egin ondoren (3 urte), Biokimika eta Biologia Molekularra edo horrelako titulazio batean egin dezakezu bigarren zikloa (2 urte).

Medikuntzan berriz, oraingoz ez da onartzen genetika Medikuntzako espezialitate bezala hemen, nahiz eta mediku batzuk horretan lan egin eta gero eta gehiago gainera. Beste herrialde batzuetan bai onartzen da espezialitate hau.

UPV/EHUn adibidez Biomedikuntza arloko espezialitate bat baino ez da eskaintzen, Biokimika eta Biologia Molekularra titulazioa. Eta Nafarroako Unibertsitatean berriz Biologia eta Biokimika titulazioak aldi berean egiteko aukera eskaintzen dute.

Euskal Herritik kanpo aukerak zabalagoak dira. Bartzelonako Unibertsitate Zentralak eta Autonomoak eskaintza zabalagoa daukate (Biologia Sanitarioa, Analisi klinikoak, Biologia zelular eta genetikoa, mikrobiologia eta abar) eta Pompeu Fabra Unibertsitateak eskaintzen duen biologiak medikuntzarekin zerikusi handia du.

Jarri ditugun datuak adibideak besterik ez dira. Gure aholkua ondorengoa da: sartu unibertsitate guztietako web guneetan eta ikusi ea zelako eskaintza duten, irakasgaiak, edukiak, kredituak, espezialitateak...

Interesgarriak iruditzen zaizkizun unibertsitateak bisitatzea ere gomendatzen dizugu, ea inguruak gustatzen zaizkizun aztertzeko, ikasgelak, bizimodu akademikoa...

Eta informazio guzti hori eskuratzen duzunean, orduan hartu ezazu erabakia.

Animo! Ikasketak aukeratzea ez da erraza!

Iturriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
Esteka interesgarriak

Esteka interesgarriak

Errorea
Portleta erakustean errorea gertatu da.
bisitari