Galdera
Kriminologia lizentziatura. Batxilergoko zein espezialitatetik joanda ikas dezaket? Euskal Herrian badago? Ze media eskatzen dute? Lanaren ikuspuntutik, aukera ona da?
- Batxilergoko zein espezialitatetik joanda ikas dezaket Kriminologia?
Kriminologia lizentziatura bigarren zikloko titulazioa da eta ez dute eskatzen batxilergoa espezialitate jakin batetik eginda izatea, baina bai ordea, ikasketa zehatz batzuk gaindituta izatea. Aurretik egin beharreko ikasketak ondorengo zerrendatik aukeratu ditzakezu:
- Diplomaturak:
- Lanbide Terapia
- Gizarte Hezkuntza
- Gestio eta administrazio publikoa
- Gizarte lana
- Lan harremanak
- Lizentziatura hauetako 1.zikloa gaindituta izatea:
- Filosofia
- Medikuntza
- Zuzenbide
- Psikologia
- Pedagogia
- Soziologia
- Politika-zientziak eta administrazioarenak
- Kazetaritza
Oro har, titulazio hauek egiteko, aukera zabalenak batxilergoko giza eta gizarte zientziak espezialitateak eskaintzen ditu, medikuntzaren salbuespenarekin. Medikuntza egitea nahi baduzu, Natur-Zientziak espezialitatea hautatu beharko zenuke.
Informazio gehiago: http://www.boe.es/g/es/bases_datos/doc.php?coleccion=iberlex&id=2003/13617
- Kriminologia lizentziatura Euskal Herrian egin dezaket? Zein media eskatzen dute?
Kriminologia titulaziora sartu ahal izateko, 1.zikloa beste titulazio batean egin behar da (aurreko puntuan aipatutakoak), eta lehenengo zikloa Euskal Herrian egiteko aukera asko dituzu. Titulazio hauek non ikasi ditzakezun atari honetako Zer, non ikasi atalean begiratu dezakezu. Informazio gehiago: http://www.unibertsitatea.net/zer-ikasi-non-ikasi
Kriminologia lizentziatura (2.zikloa) berriz, gaur egun ez da Euskal Herrian
eskaintzen. Ikasketa hauek Madril, Girona, Murtzia, Bartzelona, Valentzia eta
Alacanten egin ditzakezu eta ez dute gutxieneko notarik eskatzen.
Unibertsitate bakoitzaren sarrera baldintzak eta plaza mugatuak aztertzeko informazio gehiago: http://universidades.consumer.es/criminologia
- Lanaren ikuspuntutik, aukera ona da?
Titulazio nahiko berria denez, zaila da esatea bere lan-merkatuaren joera zein den. Kriminologia lizentziatuaren lanbideak eta lan-merkatua aztertzeko Kriminologiaren Euskal Institutuarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, beraiek bait dira alor honetan Euskal Herrian formazio gehien eskaintzen dutenak. Informazio gehiago: http://www.sc.ehu.es/scrwwwiv/ivac.html