Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Unibertsitatea.net

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza Bioteknologia egiteko, biologia edo beste ikasketa bat egiten hasi eta ondoren bioteknologiara pasa daiteke? Bioteknologiak irteerarik ba al du?

Galdera

Bioteknologia egiteko, biologia edo beste ikasketa bat egiten hasi eta ondoren bioteknologiara pasa daiteke? Bioteknologiak irteerarik ba al du?

Irati,

Unibertsitate.net iparroratza zerbitzua - 2008/02/05 19:26
Erantzuna

Kaixo Irati,

Arlo Tekniko edo Esperimentaleko titulazioen lehenengo zikloa bukatu ondoren, Bioteknologia lizentziaturako 2. ziklora pasa daiteke (2 ikasturte), heziketa osagarriko ikasgaiak eginez. Beste titulazio batzuetatik Bioteknologiako 2.ziklora sartzeko bideei buruzko informazio gehiago: http://www.boe.es/g/es/bases_datos/doc.php?coleccion=iberlex&id=2005/7531&codmap=

Bioteknologia lizentziatura Bartzelona, Madril, Lleida, Leon, Tarragona, Sevilla, Valentzia edo Salamancan egin daiteke, Euskal Herrian ez da eskaintzen. Informazio gehiago: http://universidades.consumer.es/biotecnologia

Lan-merkatuari buruz informazioa jasotzeko berriz, jarri zaitez harremanetan Euskal Enplegu Zerbitzuarekin. Ondorengo helbidera idatziz edo beraien zentro kolaboratzaileetara hurbilduz, informazioa eskuratuko dezakezu: http://www.lanbide.net/plsql/ge_contactar?idioma=E

Iturriak