Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Unibertsitatea.net

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza Bioteknologia egiteko, biologia edo beste ikasketa bat egiten hasi eta ondoren bioteknologiara pasa daiteke? Bioteknologiak irteerarik ba al du?

Galdera

Bioteknologia egiteko, biologia edo beste ikasketa bat egiten hasi eta ondoren bioteknologiara pasa daiteke? Bioteknologiak irteerarik ba al du?

Irati,

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2008/02/05 19:26
Erantzuna

Kaixo Irati,

Arlo Tekniko edo Esperimentaleko titulazioen lehenengo zikloa bukatu ondoren, Bioteknologia lizentziaturako 2. ziklora pasa daiteke (2 ikasturte), heziketa osagarriko ikasgaiak eginez. Beste titulazio batzuetatik Bioteknologiako 2.ziklora sartzeko bideei buruzko informazio gehiago hemen aurkituko duzu. 

Bioteknologia lizentziatura Bartzelona, Madril, Lleida, Leon, Tarragona, Sevilla, Valentzia edo Salamancan egin daiteke, Euskal Herrian ez da eskaintzen. Informazio gehiago.

Lan-merkatuari buruz informazioa jasotzeko berriz, jarri zaitez harremanetan Euskal Enplegu Zerbitzuarekin beraien zentro kolaboratzaileetara hurbilduz edo Lanbide.net ataria bisitatuz.

Iturriak