Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Unibertsitatea.net

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza FAQ Batxilergoko giza eta gizarte zientziak modalitatea eginda, zein goi mailako modulu ikas daitezke?

Galdera

Batxilergoko giza eta gizarte zientziak modalitatea eginda, zein goi mailako modulu ikas daitezke?

izaia,

Unibertsitatea.net Iparrorratza zerbitzua - 2008/02/05 14:42
Erantzuna

Batxilergoko giza eta gizarte zientziak modalitatea eginda, ondorengo goi-mailako heziketa zikloak ikas daitezke:

Oharra: Parentesi artean datozen Batxilergoko jakintzagaiak eginda izan behar dituzu.

  • Administrazioa lanbide arloa:
    • Administrazioa eta finantzak (Jakintzagaia: Ekonomia eta Enpresa-Antolaketa)
    • Idazkaritza (Jakintzagaia: Ekonomia eta Enpresa-Antolaketa)
  • Gizarte eta kultur zerbitzuak lanbide arloa:
    • Gizarte eta kultur animazioa
    • Haur Hezkuntza
    • Zeinu mintzairaren interpretazioa
    • Gizarte integrazioa
  • Gorputz eta Kirol ekintzak lanbidea arloa:
    • Gorputz eta kirol ekintzen animazioa
  • Informatika lanbidea arloa:
    • Informatika sistemen administrazioa
    • Informatika aplikazioen garapena
  • Irudi pertsonala lanbidea arloa:
    • Irudi pertsonalaren aholkularitza
    • Estetika (Jakintzagaia: Biologia)
  • Komunikazioa, irudia eta soinua lanbidea arloa:
    • Ikus-entzunezko, irrati eta ikuskizunen produkzioa (Jakintzagaia: Ekonomia eta Enpresa-Antolaketa)
  • Merkataritza eta marketina lanbidea arloa:
    • Nazioarteko merkataritza (Jakintzagaia: Ekonomia eta Enpresa-Antolaketa)
    • Merkataritza kudeaketa eta marketinga (Jakintzagaia: Ekonomia eta Enpresa-Antolaketa)
    • Garraioaren kudeaketa (Jakintzagaia: Ekonomia eta Enpresa-Antolaketa)
    • Kontsumitzailearentzako zerbitzuak  (Jakintzagaia: Ekonomia eta Enpresa-Antolaketa)
  • Osasungintza lanbide arloa:
    • Osasun dokumentazioa
  • Ostalaritza eta turismoa lanbide arloa:
    • Errestaurazioa
    • Alojamendua
    • Bidai agentziak (Jakintzagaia: Geografia)
    • Informazio eta merkaturatze turistikoa (Jakintzagaia: Artearen historia)
    • Sustapen turistikoa (Jakintzagaia: Bigarren atzerriko hizkuntza)
Informazio gehiago:

 

Iturriak