Galdera
kaixo! Goi mailako Haur hezkuntzarako matrikula egin dut eta itxaron zerrendan urruti nago. Jakitea nahi nuke ze beste aukera ditudan. Eskerrik asko!
Ainhoa, Usurbil
Kaixo, Ainhoa:
Haur Hezkuntzako goi mailako zikloan notagatik ezin izan bazara matrikulatu, beste aukera batzuk ikasketa hauek libretik edo on line egitea litzateke.
- Haur Hezkuntza Goi Mailako Heziketa Zikloa libretik egin daiteke?
2008/09 ikasturterarte Haur Hezkuntza goi mailako zikloa libretik egiteko aukera egon da baina 2009/10 ikasturtean ez zen aukerarik egon eta datorren ikasturtean ziur aski ere ez da egongo. Zabalago azalduko dizugu zein den gaur eguneko egoera:
- Lanbide Heziketako ikasketetan aldaketak egon
dira lege aldaketaren ondorioz. Hau da, Lanbide Heziketako
ikasketetan, orain dela gutxi arte LOGSE
legea indarrean egon da eta
2009/10 ikasturtean LOE
legea (2006ko maiatzaren 3an BOEn argitaratutako 2/2006 Hezkuntzaren
LEGE ORGANIKOA)
indarrean hasi da. Lege berri honen ondorioz, ikasketa plan berriak
sortu
dira, titulu batzuk ordezkatu dira eta honek eragina dauka proba
libreetan matrikulatzerakoan.
- LOGSE legetik LOE legera egokitu diren lanbide heziketako zikloak ezin izan dira libretik ikasi 2009/10 ikasturtean, aurretik ziklo hori hasita izan duten ikasleen salbuespenarekin. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko Lanbide heziketako orientazio zerbitzuarekin harremanetan jarri gara eta 2010/11 ikasturtean ere printzipioz Haur Hezkuntza Heziketa zikloa ezingo dela libretik ikasi esan digute. Aldi berean gaiaren jarraipena egiteko esan digute, aldaketa asko ematen ari direla eta.
- Gai honi buruzko informazio zehatza proba
libreak eskaintzen dituzten Lanbide Heziketako ikastetxeek ematen dute.
Hortaz, zure kasuan informazio ziurra eskuratzeko, ikasketak egitea nahi dituzun ikastetxearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu. Eta bertan galdetzea 2010/11 ikasturtean Haur Hezkuntza Goi Mailako zikloa egiteko proba libreetan matrikulatu zaitezkeen eta zeintzuk diren epeak eta betekizunak.
- Zer izan behar da kontutan Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat aukera libretik ikasteko?
soilik egin daitezkeelako.
Haur Hezkuntza Goi Mailako Zikloa era librean EAEko zein ikastetxeetan egin dezakezun (aukera hau berriz ireki ezkero) Goi Mailako Haur Hezkuntza ikasketak/ikastetxeakloturan aztertu dezakezu.
Teknikari eta Goi-teknikari tituluak eskuratzeko proba libreei buruzko informazioa gehiago, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren web gunean, "lanbide Heziketa.LANBIDEZ" atalean, proba libreak azpiataleanbilatu dezakezu.
Proba horietan parte hartzeko zehaztasunak 2008/07/14ko Aginduan aurkituko dituzu, agindu honetan teknikari eta goi-teknikari titulua lortzeko proba libreen araudia zehazten da. 2010/11 ikasturteko proba libreei buruzko informazioa ez da atera oraindik, baina orientazio bezala 2009/10 ikasturtekoa begiratu dezakezu. 2009/10 ikasturteko proba libreei buruzko informazioa 2009ko abenduaren 29an argitaratu da EHAAneta bertan zehazten da matrikulazio epea. 2009/10 ikasturteko matrikulazio epea 2010eko apirilaren 12tik 23ra izan da eta proba libreak 2010eko ekainaren 1etik 25era izan dira. Proba libreen egutegi zehatza ikastetxeak zehazten du data tarte honetan.
Argibide gehiago Lanbide Heziketan sartzeko gidan aurkituko duzu. Gida hau, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko webgunean Lanbidez atalean argitaratzen da eta bertan lanbide heziketarako sarbideak zeintzuk diren azaltzen da. Informazioa ematen dute baita 901440022 telefonoan edo orietacionfp@hezkuntza.net e-postan.- Eta.... Haur Hezkuntza Goi Mailako Heziketa Zikloa ON LINE egin daiteke?
eskaini dute 3 ikastetxetan:
- Francisco de Vitoria BHI ikastetxean, Gasteizen.
- Eskurtze BHI ikastetxean, Bilbon.
- Plaiaundi BHI ikastetxean, Irunen.
- NAN fotokopia.
- 3 argazki karnet tamainakoak.
- Batxilergoa egin baduzu, espediente akademikoa, eta sarbide froga egin baduzu, sarbide frogaren emaitzak.
On line modalitateari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, Francisko de Vitoria BHI, Eskurtze BHI edo Plaiaundi BHI ikastetxera telefonoz deitzea eta bertan galdetzea gomendatzen dizugu.
- Eta bukatzeko...
Euskal Herritik kanpo Haur Hezkuntza goi mailako zikloa non ikasi daitekeen eta zein modalitatetan (presentzialean, libretik edo on line) Espainiako Ministerioko (MEC) webgunean aztertu dezakezu. On line eskaintza beste probintzia batzuetan EAEn baino handiagoa dela ikusi dugu. Informazio gehiago
Ondo izan!