Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Unibertsitatea.net

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza Magisteritza ikasita daukat eta euskera ikastea nahi dut perfilak ateratzeko. Badago diru laguntzarik horretarako?

Galdera

Magisteritza ikasita daukat eta euskera ikastea nahi dut perfilak ateratzeko. Badago diru laguntzarik horretarako?

Marian, Bilbo

Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua - 2009/06/04 07:57
Erantzuna

Kaixo, Marian:

Hona hemen Euskal Herrian Euskara ikasteko eskaintzen diren diru-laguntzak:

    • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa sailak HABEren bitartez banatzen du diru-laguntza.
    • Bilboko udaleko euskara sailak diru-laguntza hauek eskaintzen ditu:
    • Hizkuntza eskola ofizialetan  ez da diru-laguntzarik ematen, berez oso prezio eskuragarriak dituzte eta. Zentru hauetan ikasketak modalitate presentzialean edo librean egin daitezke.

Non ikasi daiteke euskara?

Gazteaukera atarian euskara non ikasi daitekeen eta atera ditzakezun titulu ezberdinei buruzko informazioa aurkituko duzu. Adibide bezala, euskara ikasteko zentru ohikoenak zerrendatzen dizkizugu:

Zein euskara ziurtagiri ateratzea komeni zaizu?

Euskara ziurtagirien arteko baliokidetzak ezagutzea gomendatzen dizugu, zure egoeraren arabera titulazio bat edo beste aukeratzeko.

Non bilatu diru-laguntza gehiago?

Iparrorratza orientazio-zerbitzuko Esteka interesgarrien atalean beka eta diru-laguntza bilatzaileak aurkituko dituzu.

Ondo izan!

Iturriak