Galdera
kaixo: Ikus entzunezko komunikazioa edo berarekin loturiko zerbait UPV-n eta Mondragonen bakarrik egiten da? Euskal Herrian ez dago beste lekurik? Donostiako unibertsitatean eta leioako unibertsitatean eskatzen duten media berdina al da? Eskerrik asko
E.A., zornotza
Unibertsitatea.net Iparrorratza Zerbitzua
-
2009/05/29 21:35
Erantzuna
Iturriak
Kaixo, E.A.:
Euskal Herrian 3 unibertsitatetan ikasi dezakezu Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatura:
- UPV/EHUn, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, Leioan. Aurreko ikasturtean 75 plaza eskaini ziren eta 7 izan zen gutxieneko sarrera nota.
- Mondragon Unibertsitatean, HUHEZI Falkultatean, Eskoriatzan. Plaza kopurua eta gutxieneko nota zehaztu gabe. Sarrera baldintzak ezagutzeko beraiekin kontaktuan jartzea gomendatzen dizugu helbide honetan.
- Nafarroako Unibertsitatean, Komunikazio Fakultatean, Iruñean. Plaza kopurua eta gutxieneko nota zehaztu gabe. Sarrera baldintzak ezagutzeko beraiekin kontaktuan jartzea gomendatzen dizugu. Informazio gehiago
Ondo izan!