Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Unibertsitatea.net

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Iparrorratza Ze irteerak daude Biologia edo Ingurumen Zientzietatik joaten bazara? Zein dago hobeto irteera aldetik?

Galdera

Ze irteerak daude Biologia edo Ingurumen Zientzietatik joaten bazara? Zein dago hobeto irteera aldetik?

Unibertsitatea.net iparrorratza zerbitzua - 2008/04/15 12:06
Erantzuna

Kaixo Manu,

Lanerako irtenbide gehien Biologia ikasketak edo Ingurumen ikasketak dituen ez da erreza asmatzea, garaiaren eta momentuaren arabera  batek edo besteak lan irtenbide gehiago izan ditzakeelako.

Ikasketa bakoitzarekin zein lanbide garatu dezakezun eta lanbide hauei buruzko informazio gehiago www.lanbide.net atarian bilatu dezakezu. Atari honetan aipatzen dituzun ikasketen lan-merkatua zelakoa den aztertu dezakezu, zein lan egiten dituzten, betetzen dituzten beste lanpostu batzuk zeintzuk diren, eta abar. Behar duzun informazioa eskuratzeko www.lanbide.net atarian ondorengo pausoak  jarraitzea proposatzen dizugu:

  1. Aukeratu Zure lanbidea atala ezkerreko zutabean
  2. Aukeratu Ikasketak atala, eta honen barruan, titulazioa aukeratuz, titulazio bakoitzarekin lotutako lanbideen lan-merkatua zelakoa den aztertu ahal izango duzu.
  • Adibidea: Ingurugiro Zientziak ikasketekin lanbide desberdinak egin daitezke (Hondakin solidoen tratamenduko teknikaria, hondakin-uren araztegiko teknikaria, ingurumeneko teknikaria, ingurumen-ingeniari teknikaria...) eta   Ingurumeneko Teknikari bezala lan egitea nahi baduzu, momentu honetan bere lan-merkatua ondorengoa izango litzateke: http://www.lanbide.net/plsql/tp_menu_profesion?idioma=E&empleosispe=30290066
  • Beste adibide bat: Biologia ikasketekin lan desberdinak egin daitezke (Biokimikoa, botanikoa, edafologia, biologia zientzietako teknikaria...) eta Biologia Zientzietako Teknikari bezala lan egitea nahi baduzu, momentu honetan bere lan-merkatua ondorengoa izango litzateke: http://www.lanbide.net/plsql/tp_menu_profesion?idioma=E&empleosispe=31110011

 

Aztertu itzazu Biologiarekin eta Ingurumen Zientziarekin zerikusia duten lanen lan-merkatua lanbide.net web gunean eta ondoren  konparaketak egin beraien artean. Honela, momentu honetan lan irteera gehien duena zein den jakitea lortuko duzu.

Animo!

Iturriak Informazio gehiago